Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Mozorro zuriak

2020/02/07 11:30 Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondoren herriko gazteak Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita. 

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten. 

Gehiago irakurri

Gizakundea

2020/02/08 17:00 Arizkun - Erratzu

Erratzuko Kultur Elkarteak eta Jo ala Jok antolatuta ospatzen da Gizakundea Erratzun eta Arizkunen. Arratsaldeko 16:30ean Arizkunen merendua hartu eta mozorrotu ondotik, Erra­tzurat kalejiran joanen dira. Sagar dantzariak, txistulariak, Gallartako joaldunak, Jantzilo, Hartza eta mozorro segizio osoa Arizkundik abiatuko da Erratzuraino. Erratzun barna, etxez etxeko eskea egingo dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea egingo dute, horrela erabakitzen bada.

Arizkun eta Erratzu: Gizakunde 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Axerien puska biltzea

2020/02/08 08:00 Andoain

Axerien puska-biltzea egingo da Andoaingo baserrietan. Eskean eta dantzan arituko dira goiz osoan zehar eta Axeri dantzako hainbat joko dantzatzen eta inauterietako alaitasuna zabaltzen arituko dira. 8:00etan abiatzen dira eta 15:00ak aldera arte ibiltzen dira.

Gehiago irakurri

Hartzaren eguna

2020/02/15 10:30 Donibane Lohizune

Hartzaren etorrera irudikatzen da Donibane Lohizunen. Goizean 10:30etan merkatuan hasi eta karriketan zehar dantzatuko dute hainbat geldialdi eginez. Arratsaldean aldiz, 15:00etan hasiko da festa.

Hiruburuak aterako dira "zibulohia" buruzagiarekin goizean eta arratsaldean haurrak eta helduak bestarat gehituko dira. Hartzaz gain, Begiraleak dantza taldeko dantzariak eta musikariak elkartuko dira.

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta inauteri dantzak

2020/02/15 07:00 Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza

2020/02/15 08:30 Arano

Inauterien azkenaurreko asteburuan irteten dira zomorroak Aranon. Goizean goiz herriko plazan geratu eta baserriz baserri joaten dira fandango eta arin-arina dantzatuz giro ederrean. Puska biltzea egin ostean, elkartean bazkaldu eta zagi-dantza egin ohi dute arratsaldean. 

Arano: Zomorroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak

2020/02/15 09:00 Oiartzun

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. 

Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.

Oiartzun: Ihote dantzak 2010 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2020/02/09 09:00 Donibane Lohizune

Begiraleak dantza taldeko dantzariek eta musikariek kaskarotak aterako dituzte aurtengo inauterietan lehen aldiz.

Gehiago irakurri

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza

2020/02/15 08:30 Eibar

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan.

Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 8:30ean egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. 

Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.

Eibar zurituta 2015 Koko-dantzak txoriek ikusita [Bideoa]

Gehiago irakurri

Lastozko gizona

2020/02/15 16:00 Asparrena

Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi Asparreneko herri hauetan. Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan lastozko gizona ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta lastozko gizona bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.

Asparrenako inauteriak 2012 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Iruñeko kauterak

2020/02/15 11:00 Iruñea

Iruñeko Kauterek kalejira egingo dute Iruña taldea- San Lorenzoko dantzariak eta Iruñeko gaiteroekin San Lorenzo kaletik. 

Gehiago irakurri

Kaldereroak

2020/02/15 19:00 Bera

Kaldereroak Beran arratsaldeko 19:00etan. Igerilekuetatik abiatu eta Altzate, Legia, Zahar etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika, San Esteban karrikan barna Herriko etxeko plazara joanen dira. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Altzateko pilotalekuan elkartuko dira.

Gehiago irakurri

Porreroak

2020/02/15 19:00 Kuartango

Santa Ageda egunaren baitan ospatzen dute inauteria Kuartangon. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar. 

Gehiago irakurri

Kaldereroak

2020/02/15 19:00 Irun

Irunen, Irungo Atsegiña elkartearen eskutik, hiriko erdiguneko kaleetatik aterako da kaldereroen konpartsa. Arratsaldeko 19:00etatik 22:00tara bitartean ibiliko dira kalez kale Alberto Anguera plazatik San Juan enparantzara arte.

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta inauteri dantzak

2020/02/16 12:00 Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa dantzari eta txantxoek eta baserriz baserri aritzen dira tarteka inauteri dantzak eginez.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Inude eta artzaiak

2019/02/16 12:00 Irun

Kaldereroen ondoren, inudeek betetzen dituzte Irungo erdiguneko kaleak, nor bere bikotekidearekin. Dantzari eta figuranteak, desfilatzen dute hiritik, Raimundo Sarriegiren martxen erritmoan 12:ooetan Santiago kaletik abiatuz. Ibilbidean, zenbait eszenifikazio egiten ditu konpartsak, inudeak beren haurrekin medikuari eginiko bisita eta txertoa, idazkariek haurren izena hartzearen akta edota apaizak haur bakoitzarik emandako bedeinkapena, besteak beste. Inude eta artzaien konpartsa Eraiki dantza taldeak antolatzen du. 

Gehiago irakurri

Urdelardero

2020/02/20 10:30 Eskoriatza

Ostegun Gizen egunean, Eskoriatzan, Urdelardero eguna ospatzen dute. Haurrak, baserritarrez jantzita eta eskuan ziri bat hartuta eskean ibiltzen dira kalez kale.

Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek:

Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!

Gehiago irakurri

Azeri-dantza

2020/02/20 19:00 Errenteria

Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dira bideoan ikus daitezkeenak. Azeri-dantza desfilearen Ibilbidea: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.

Gehiago irakurri

Trapujaleen jaitsiera

2020/02/20 19:30 Lezo

Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira. 

Gehiago irakurri

Porrero eta Sorgina

2020/02/21 20:00 Agurain

Arratsaldeko 20:00etan Porrero eta Sorginaren agurra ospatzen dute herrian. Ostiralean jaisten dira Opakuatik eta inauteri osoak ematen dituzte udaletxeko balkoian.  Astearte inauterian, Porrero eta Sorginari azken agurra ematen diete.

Gehiago irakurri

Sorgin gaua

2020/02/21 20:00 Ziburu

Sorgin gaua ospatuko dute Ziburun iluntzeko 20:00etan herriko plazan. Begiraleak taldearekin ez dira dantzak faltako. 

Gehiago irakurri

Kaldereroak

2020/02/21 19:30 Eibar

Ostiral mehez ateratzen dira Eibarko kaldereroak Urkizutik hasi eta Untzagako plazaraino kantu eta dantzak eskainiz.

Gehiago irakurri

Kamarroak

2020/02/22 18:00 Bakaiku

Kamarroa da Bakaikuko (Nafarroa) inauterietako pertsonaia. Mozorro guztiak dira Kamarro, ez dauka janzkera zehatzik. Inaute larunbatean ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu ondoren, mozorrotu eta etxez-etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta hautsak botaz. Zaparra deitzen zaio Kamarroek eskuan darabilten makil luzeari, eta herritarrak eta bereziki umeak beldurtzen aritzen dira herriko kaleetan.

Bakaiku: Kamarroak 2015 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Kalez-kaleko eskea eta dantzak

2020/02/22 11:00 Gallarta

Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak antolatzen duen landa izaera daukan inauteria. 

Larunbat goizean, 11:00etan kale-eskea egingo dute herriko baserri, etxe ta kaleetatik. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko 18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira egingo dute mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gallarta eta San Fuentes: Aratusteak 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Zamarroak, Neskak eta Mari Arroka

2020/02/22 18:30 Olazti

Larunbatean Olaztiko ihoteak ospatzen dira, 1992. urtean berreskuratu zena. Inauteriko pertsonaia tradizionalak, Zamar handia, Zamar txikiak, Neskak eta Mari Arroka herriko kaleetan zehar ibiltzen dira zalaparta sortzen fareekin (joareak).

Inauteriko elementurik ezagunenetariko bat Zamarro batzuek daramaten gurdia da. Gurdian lur bustia daramate eta umore onez botatzen diete segizioa ikustera mozorrotu gabe ateratzen direnei, Mari Arroka suzko igitaia daraman bitartean. Desfilea San Migel plazan amaitzen da, Olaztiko zortzikoa dantzatuz.

Gehiago irakurri

Galdakao: Altsasuko inauteria

2020/02/22 19:00 Galdakao

Inauterietako larunbatean Altsasuko inauteria atera ohi du Andra Mari dantzari taldeak 

Gehiago irakurri

Zarramuskeroak

2020/02/22 17:00 Cintruenigo

Zarramuskeroak dira Cintruenigoko inauterietako pertsonaiak. Ostiral gauez, Kultur Etxeko balkoitik pregoia irakurrita, inauteriak hasten dira. Baina Zarramuskeroak larunbat eta igande arratsaldean ateratzen dira kalera.

Ordubeteko tartean, zarramuskeroak izaten dira kaleetako jaun eta jabe. Talko-hautsak, kolonia eta beste produktu batzuk hartuta, aurpegia agerian duten gazte-koadrilen atzetik ibiltzen dira, eta horietako asko ez ezagutzeko moduan uzten dituzte. Antzinako jatorria duten herri-pertsonaia horiek parrokiako elizako kanpaien joaldi bereziarekin batera hasi eta amaitu ohi dute irteera.

Gehiago irakurri

Azeri-dantza

2020/02/22 10:00 Hernani

Inaute larunbatean, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte.

Gehiago irakurri

Jardinzayen konpartsa

2020/02/22 19:00 Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak). 

Gehiago irakurri

Surrandiak

2020/02/22 18:30 Durango

Surrandien konpartsa ateratzen da Durangon inauterietako larunbatean. Surrandiak kalejiran irtengo dira Plateruenetik Jaizale txistulari taldea eta Tabira musika bandarekin batera eta Andra Maria elizpean emango zaio amaiera. 

Eguerdiko 12:00etan Surrandiek triki-poteoa egiten dute eta arratsaldean 18:00etan txokolatea hartu ondoren Surrandi konpartsa irtengo da kalera 20:00etan Andra Mariko elizpean kalejirarekin amaitzeko.

Gehiago irakurri

Oñatiko inauteria

2020/02/22 11:30 Oñati

Oñatz dantza taldeak, herriko musikariek eta inauterietako lantaldeak antolatzen dute Oñatiko Inauteria inaute larunbatean. Goizeko 11:30ean kalejiran abiatuko dira dantzan eta egun osoan zehar arituko dira herriko kaleetan.  

Gehiago irakurri

Kaskaboboak eta Maskaritak

2020/02/22 13:00 Agoitz

Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

Gehiago irakurri

Talai-dantza

2020/02/22 08:00 Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Bedaio eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa. 

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2020/02/22 09:00 Irun

Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan.

Inaute larunbata:

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Eraiki Dantza Taldea. Eraiki Dantza Taldeak, Bidasoa eta Behobiako baserrietatik puska biltzea antzolatzen du inaute larunbatean. Eraikiko dantzariak goizeko 9:00etan elkartuko dira San Martzial mendian eta egun osoan zehar egongo dira baserriz baserri. Zinkoenea baserrian bazkaltzen eta ondoren ere jarraitzen dute eskean Behobia inguruko etxeak bisitatzen. Amaitzean, elkarrekin afaltzen dute jasotako arraultze eta txorizoekin. Behobia: Puska biltzea 2011 [Bideoa]

  • 9:30: Baserri giroko inauteria: Ibarla Meaka Dantza Taldea. Irungo Meaka dantza taldeko kideek puska-biltzea egiten dute inauterietan. Inaute larunbat eta igande goizean Irungo Meaka auzoan baserriz baserri aritzen dira gazteak eta helduak, eta larunbat arratsaldean aldiz, Hondarribian, Jaizkibel azpian egiten dute kuestazioa. Hondarribia: inauteriak 2017 puska-biltzea [Bideoa]

  • 10:00: Baserri giroko inauteria: Txorimaloak Soinu Taldea

Inaute igandea:  

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Egoipar Meaka Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Meakako Adixkideak Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Kemen Dantza Taldea. Kemen dantza taldeko kideek puska biltzea egin ohi dute inaute igandean. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte Kemen Dantza Taldeko kideek, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz dota puskak bilduz. Gainera, arin-arin zein fandangoak dantzatuko dituzte, baserritarren gozamenerako.

Gehiago irakurri

Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia

2020/02/22 19:00 Beasain, Gipuzkoa

Urtero bezala, Inaute larunbatean (otsailak 22), Ostadar Dantza Taldeak antolatutako Inauterietako dantza-desfile herrikoia ospatuko da Beasaingo kaleetan barrena. Aurten ere, dantza taldeak bertan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditu herritar zein dantzari guztiak, elkarrekin inauteriak jai-giroan eta dantzan ospatzeko!

Jendearentzat antolatutako entsegu irekiak (Oriamendi kaleko 10. zenbakian):

  • Asteartetan 19:00etatik 20:00etara
  • Ostiraletan 20:00etatik aurrera

Gehiago irakurri

Inauteriak

2020/02/22 19:00 Danibane Lohizune

Gehiago irakurri

Carrascoliendas

2020/02/29 10:00 Trapagaran

Carrascoliendas deitzen da Trapagarango inauteria. Basetxe gaztetxea eta Danetarako Danok dantza taldeak sortutako ekimena da, lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat emateko nahiagatik sortua. Goizean auzoz auzo arituko dira eta arratsaldean herrian emango dute buelta. 

Gehiago irakurri

Inude eta artzaiak

2020/02/23 10:00 Bera

Inaute igandean ateratzen dira inude eta artzaiak Berako kaleetan. Goizeko 10etatik aurrera kalejira egingo dute herrian zehar Eztegara pilotalekutik hasita. Ondoren arratsaldean, 18:00etan hasiko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

Gehiago irakurri

Markitos

2019/02/21 11:30 Zalduondo

Markitos da inauterietako igandeko protagonista. Urtero bezala, zaldi gainean agertuko da goizeko 11.30ak inguruan, Arabako herri honetako kale nagusian, traje beltzez jantzita, gorbata eta guzti. Atzean herriko mutil bat izango du laguntzaile gisa, erori ez dadin. Ibilbideko puntu batean, jauregi baten parean, astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zutik jarri, lurrean sartu, eta han goian geratuko da Markitos hainbat orduz. Arratsaldean, berriz, predikadorea buru duen prozesio zaratatsu bat abiatuko da Markitos dagoen tokiraino. Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea joango dira lehenbizi, biak bata beltzez jantzita. Musikariak, ondoren, eta, gero, behor batek tiratutako gurdi bat, Predikadorea barruan joango da. Ondoren Atsoa eta Agurea, Markitosen aita eta ama. Hartza eta ardia joango dira ondoren, eta, azkenik, Porreroak. Zaku-telaz jantzita, porrero hauek beren buruak lurrera bota eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtuko dituzte. Markitos jaitsi eta gurdian jarriko dute. Frontoira heltzen direnean epaia irakurriko dio Predikadoreak Markitosi: hil egin beharko du. Jendeak txalo egingo du. Panpina lurrean jarri eta su emango diote. Eta taldeko guztiek dantza egingo dute haren inguruan.

Gehiago irakurri

Talai-dantza

2020/02/23 08:00 Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Ugarte eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa.

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Txantxoak

2020/02/23 08:00 Abaltzisketa

Inauterietako igande edo Zaldunitan ateratzen dira Abaltzisketako txantxoak, mozorroa, zesteroa eta soinujolea puska biltzean baserrietan eta herrian ere. Etxe bakoitzaren atarian erratza pasa eta txantxoen makila-dantza eskaintzen dute. Goizeko 8etan elkartzen dira herriko plazan prestaketa lanari ekiteko eta ondoren hasten dira baserriak bisitatzen. Txantxoek makila-txiki deritzon makil-dantza bat egingo dute.

Abaltzisketa: Inauteriak 2015 Txantxoak 

Gehiago irakurri

Txino-dantza

2020/02/23 12:30 Aretxabaleta

Aretxabaletako inaute igandean, herriko kintoak kalean zehar ibiltzen dira Txino-dantza abestuz eta dantzatuz kamisoi eta txapelarekin. 

Eguerdian koadrilak eta konparsak kaleratzen dira, eta bakoitza bere karroza, txaranga, mozorro eta zaratarekin sarzen da kalejiran. Denak doaz norabide batean, eta justo kontrako norabidean dator dozena bat ero, dozena bat kinto txino-dantzan.

Aretxabaleta: txino-dantza 2008 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Goitarrak

2020/02/23 08:00 Lesaka

Inauteri igandean, Goitarrak baserriz baserri dantzan eta arraultze-arraultze puska biltzea egiten. Jotak dantzatzen dituzte baserrien aurrean.

Gehiago irakurri

Zaku zaharrak

2020/02/23 19:00 Lesaka

Zaldunita arratsaldez ateratzen dira zaku-zarrak Lesakan. Plazaren albo batean dagoen lasto tontor batetik lastoa hartuz eta zakuak honekin betez jazten dira zaku-zar-gaiak. Ondoren, kalez kale ibiltzen da zaku-zar taldea, lerroan martxan doala. Makil luze bat izaten du eskuan lerro buruak eta beste makila luzea azkenak. Musika hastearekin batera hasten da zaku-zarren martxa. Puxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzte eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak. Aldian behin gelditu eta fandangoa dantzatzen dute zaku-zarrek, besoekin, oin astun horiek altxatuko dituenik ez baitago.

Lesaka: Zaku zaharrak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Zahagi-dantza eta Hartza

2020/02/23 10:00 Markina-Xemein

Aratuste domekan, inauteri igandean, zaragi-dantzariak ibiltzen dira Markina-Xemeingo kaleetan Hartzak lagunduta. Zaragi-dantza egiten dute Zerutxuko dantzariek eta Hartzak panderoaren doinura dantza egiteko ahalegina egiten du, baina iheserako eta jendea beldurtzeko zaletasuna handiago du.

Markina-Xemein: Zaragi-dantza eta antzar jokoa 2013 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Atorrak

2020/02/23 10:00 Mundaka

Inaute igandean ateratzen dira Mundakako Atorrak kantuan. Mundakako Txistulari Marrauen kalejira, 10etan Atorrekin lagundurik. 12.30etan Mundakako Atorren Estudiantina Aratuste abestiarekin hasita. 18.00etan Herriko plazan Laminek agerraldia egingo dute orro, dantza eta kantuekin.

Gehiago irakurri

Elegante eguna

2020/02/23 12:30 Azpeitia

Inaute igandean ospatzen dute Elegante eguna Azpeitian. Eguerdiko 12:30ean Eleganteen pasiera egiten da, herritarrak garai bateko soineko eta jazki apainekin jantzi ohi dira kalean gora, kalean behera pasiatzeko, antzinako antzera. Itsasikoen artzai-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastian eguneko danborradaren karrozarekin ere ikusi ahal izango dira. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Marrauen soka-dantza

2020/02/23 12:00 Gernika

Zaldunita edo inaute igandean, eguerdiko 12:00etan, puntuan, marrauek Gernikako Foru Plaza hartzen dute soka-dantza dantzatzeko. Soka-dantzak ohiko egitura du, hau da, desafioa, banan-banangoa, zubiak, agurrak eta abar. Dantzariak, ordea, maskara batekin eta gorputz guztia estaltzen dien lohihartzeko batekin dantzatzen dute.

Gernika: Marrauen soka-dantza 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Sorgin-dantza

2020/02/23 10:00 Antzuola

Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan.

Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

Gehiago irakurri

Jardinzayen konpartsa

2020/02/23 12:00 Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak).

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2020/02/23 09:00 Irun

Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan.

Inaute larunbata:

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Eraiki Dantza Taldea. Eraiki Dantza Taldeak, Bidasoa eta Behobiako baserrietatik puska biltzea antzolatzen du inaute larunbatean. Eraikiko dantzariak goizeko 9:00etan elkartuko dira San Martzial mendian eta egun osoan zehar egongo dira baserriz baserri. Zinkoenea baserrian bazkaltzen eta ondoren ere jarraitzen dute eskean Behobia inguruko etxeak bisitatzen. Amaitzean, elkarrekin afaltzen dute jasotako arraultze eta txorizoekin. Behobia: Puska biltzea 2011 [Bideoa]

  • 9:30: Baserri giroko inauteria: Ibarla Meaka Dantza Taldea. Irungo Meaka dantza taldeko kideek puska-biltzea egiten dute inauterietan. Inaute larunbat eta igande goizean Irungo Meaka auzoan baserriz baserri aritzen dira gazteak eta helduak, eta larunbat arratsaldean aldiz, Hondarribian, Jaizkibel azpian egiten dute kuestazioa. Hondarribia: inauteriak 2017 puska-biltzea [Bideoa]

  • 10:00: Baserri giroko inauteria: Txorimaloak Soinu Taldea

Inaute igandea:  

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Egoipar Meaka Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Meakako Adixkideak Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Kemen Dantza Taldea. Kemen dantza taldeko kideek puska biltzea egin ohi dute inaute igandean. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte Kemen Dantza Taldeko kideek, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz dota puskak bilduz. Gainera, arin-arin zein fandangoak dantzatuko dituzte, baserritarren gozamenerako.

Gehiago irakurri

Mamuxarro gazteak

2020/02/23 16:30 Unanu

Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarro nagusien txanda bada ere, bi egun lehenago, igande edo zaldunitan, herriko mamuxarro gazteak ateratzen dira. 

Mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

Unanu: Mamuxarroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Fraindarrak arraultze-eskean

2020/02/24 08:00 Lesaka

Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla! [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Zingar-arrautze eskea

2020/02/24 10:00 Bera

Astelenitan zingar-arrautze eskea egiten da goizez Beran. Koadrilek euren mozorroak jantzi eta baserriz baserri aritzen dira. Baserri guztien aurrean "Zingar-arrautze, zingar-arrautze bat ez bada bertze, bertze!"kantatzen dute eta horrela lortzen dute egun horretako sari. 

Bera: Zingar-arrautze eskea 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2020/02/24 08:00 Goizueta

Mozorroak gooizeko 8:00etan irtengo dira inguruko baserrietan eskean egitera eta arratsalde iluntzean egingo dute buelta. 

Gehiago irakurri

Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

2020/02/24 13:00 Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko.

 Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]

Gehiago irakurri

Martingala

2020/02/24 19:30 Burlata

Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

Gehiago irakurri

Sagar-dantza eta Hartza

2020/02/25 10:00 Arizkun

Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira. 

Gehiago irakurri

Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

2020/02/25 13:00 Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio.

 Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta zahagi-dantza

2020/02/25 10:00 Goizueta

Goizeko 9etan mozorroak gosaltzeko elkartuko dira eta 10etatik aurrera herrian eskean aritu dira. Bazkalostean, 17:30ean zahagi-dantza egingo dute herriko hainbat txokotan. 

Goizueta: inauteriak 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Fraindarrak arraultze-eskean

2020/02/25 08:00 Lesaka

Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla! [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Lezeagako sorgina

2020/02/25 19:15 Laudio

Inaute asteartean, 19:15etan emango zaio amaiera inauteriei Lezeagako sorginaren erreketarekin.

Gehiago irakurri

Mamuxarroak

2020/02/25 17:00 Unanu

Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

Unanu: Mamuxarroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Momotxorroak

2020/02/25 19:00 Altsasu

Inaute astearte edo asteartita iluntzean elkartzen dira Juan Tranposo, akerra, momotxorroak... Altsasun. Jantzi, zikindu eta kalera irteten dira herritik dabilen jendea beldurtzen. Zenbait momentutan momotxorroen-zortzikoa dantzatzen dute.

Altsasu: Inauteriak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Martingala

2020/02/25 19:00 Burlata

Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

Gehiago irakurri

Kaskaboboak eta Maskaritak

2020/02/25 19:00 Agoitz

Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

Gehiago irakurri

Estudiantina

2020/02/25 10:30 Lekeitio

Lekeitioko Estudiantinak herriko kaleak alaituko ditu kantuekin.

Gehiago irakurri

Kukumarroak

2020/02/25 17:00 Eskoriatza

Eskoriatzako inauterietako pertsonaia nagusiak kukumarroak dira. Inauterietako asteartean irteten dira. Basagizon hauek, negu amaieran, menditik jaitsi eta herritarrak zirikatzen eta beldurtzen ibiltzen ziren. Sabelean loredun mantala zeramaten eta bizkarrean, ardi-larrua. Haurrek burla egiten zieten: "kukumarro, txorimalo". Egun, Kultur Etxetik irteten dira haurrak zirikatzera puxikarekin.

Gehiago irakurri

Toribio

2020/02/25 19:00 Kanpezu

Kanpezun inaute asteartean ateratzen dute Toribio. Lastoz sortua den panpina da  eta herriko gaitz guztien erruduna. Toribiorekin batera kalejira egiten dute eta ondoren epaitua izaten da. Erruduna denez, ibai ertzera eraman eta bertan itotzen dute. 

Gehiago irakurri

Sardinaren ehorzketa

2020/02/25 18:00 Errenteria

18:00etan, Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du Sardina Ehorzketa iragartzeko eta Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra egingo dira. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Elizatik irtengo da eta honako ibilbidea egingo du: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da. Jarraian.- Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.

Gehiago irakurri

Txatamorroak, aittun handiya eta amin txikiya

2020/02/25 19:30 Arbizu

Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.

Gehiago irakurri

Damak

2020/02/25 17:00 Erratzu

Inaute asteartean ateratzen da Damen desfilea Erratzun. Dama hauek kalez kale aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Oier Araolaza

2020/01/31 18:30 Mallabia, Kontzejuzarra

"Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia" hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak. Mallabiko Gazte Alai dantza taldeak eta Nahikari Emakumeen Elkarteak antolatuta, Mallabiko Udalaren laguntzarekin. 

Gehiago irakurri

Maria Moreno: De la concepción

2020/01/24 20:30 Barakaldo

Barakaldo antzokian De la concepción ikuskizun eskainiko du Maria Moreno flamenko dantzariak.

Behatu eta behatu, sortu ondoren, bizitzan zehar ibiltzea erabakitzen duenaren zeregina. Behatu eta behatu, loturak harrapatzeko, abstraktuak ala zehatzak, atzez ala aurrez, inozentea, galdua eta, apurka-apurka, maltzurkeriaz, haurren begirada bezala (nork daki zer pentsatzen duten behatzen ari direla?) eta gurasoen beldurrak bezala.

Pentsatu eta pentsatu, neure buruaren eta ez beste inoren mende egongo naizela sutsu defendituz.

  • Dantza, zuzendaritza artistikoa eta koreografia: María Moreno
  • Musika eta gitarra: Oscar Lago
  • Flamenko-kantaria: Enrique “El Extremeño”, Pepe de Pura
  • Percusión: Javier Teruel
  • Palmak: Roberto Jaén
  • Dramagintza eta eszena-zuzendaritza: Eva Yerbabuena
  • Gidoia eta musika-zuzendaritza: Andrés Marín

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/01/25 19:30 Arrasate

Arrasateko Amaia aretoan, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina-Hierro

2020/01/25 20:00 Igorre

Adriana Bilbao eta Beñat Achiaryren ikuskizuna ikusgai izango da Igorreko Lasarte aretoan.

Ikuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak,eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita. Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen etahegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna. Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta.

  • Dantza, koreografia: Adriana Bilbao.
  • Ahotsa: Beñat Achiary.
  • Cantaor: Raúl Micó.
  • Kitarra: Guillermo Gillen.
  • Pianojolea: Michel Queueille.
  • Barrenadoreak: Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas.
  • Olerkiak: Gabriel Aresti, Itxaso Borda.
  • Argazkiak: Jon Etxezarraga.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

2020/02/24 20:30 Zarautz

Zarauzko Modelo zineman aurkeztuko du Eva Guerrerok Gorpuztu lana. Dantza garaikideko pieza bat da. Piezaren jatorria erlijio ezberdinetako momentu zehatzetan egiten diren gorputz erabileren azterketa da.

Gorputza zati ezberdinetan banatuz: eskuak, bizkarrezurra eta hankak; eta umiltzeak, otoitzak eta mudrak bezalako ekintza fisiko ezberdinak hartuz... eta penitentzia, maitasuna, eta apaltasuna bezalako kontzeptuak aztertuz, besteak beste, Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak gorputzetik hasten den ikerketa habian jartzen dute. Horrela, material oso teknikoa proposatzen dute, hauek pisu handia daukaten gauzetatik datorren material fisiko bezala ulertuz.

Beti ere, emoziotik edo sinestearen berr-interpretaziotik lan egin gabe. Hau da, ez da ekintzek beraiek daukaten pisutik lanik egiten saiatzen. Izan ere, frogak egiterako orduan, errepikatzerako orduan eta eraldaketak egiterako orduan, ekintza emozio bilakatzen da. Gorpuztuk ez du erlijio edo kontzeptu erlijiosoez hitz egiten, baizik eta gizakiaren historian atzerakariak diren

  • Sorkuntza: Eva Guerrero
  • Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
  • Musikaren konposizioa eta interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa
  • Argien diseinua: Arantza Heredia
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Banaketa: ATX Teatroa

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2020/01/26 19:00 Pasaia

Errimak Bi Oinetan ikuskizuna erakutsiko du Haatik konpainiak Pasaiko Juanba Berasategi Aretoan.

Errimak oinetan ikuskizunarekin bizitakoa ondoren, formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizun batekin gatoz.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez. Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldia egokia izan arren, espazio ezberdinetan erraz eskeintzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia.

Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat.

  • Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
  • Koreografia: Talde sorkuntza
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
  • Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
  • Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
  • Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
  • Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
  • Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
  • Jantziak: Ramon García
  • Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu

Gehiago irakurri

Gorria

2020/02/01 19:00 Bergara

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak; otsaialren 1ean Bergarako Seminarixoan izango da ikusgai.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Nerea Gurrutxaga + Oihana Vesga: Leiho zikin, zeru garbi

2020/01/31 17:00 Donostian

Gipuzkoako Dantzaguneak sustatutako Sortutakoak 15 programan  aukeratutako lana eskainiko dute  Nerea Gurrutxagak eta Oihana Vesgak Tabakaleran. 

  • 17:00 – 19:30 Entsegu irekia
  • 19:30 – 20:30 Erakustaldia eta solasaldia 

Emakumearen espazioa erreklamatzea zer den hausnartu nahi dugu. Espazioa kontzeptu gisa kontsideratuz, honek gorputzean eta genero jarreran duen eragin zuzena aztertu nahi dugu. Mugimenduaren ikuspegi binarioa zalantzan ipiniz, dantzaren bitartez aukera ezberdinak garatu nahi ditugu. Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituen desorekek eta zalantzazko egoerek garamatza emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa etab. edukitzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.  Erreferentzia teorikoak erabiltzeaz gain, gorputzaren lanketatik atera daitezkeen ezagutzei eta hauen irakurketa posibleei ere emango diogu balioa.

Fitxa artistikoa

  • Sortzaileak eta interpreteak : Oihana Vesga y Nerea Gurrutxaga.
  • Kanpoko aholkularia: Gorka Gurrutxaga

Gehiago irakurri

La Sal Teatro: LAR (LA CASA, EL HOGAR)

2020/02/02 18:00 Sopela

Gure lehen arnasatik hartzen gaituen unibertsoa da etxea, eta hormen bidez bertan bizi diren pertsonen berotasuna babesten du. Etxea hau guztia da: usaina, lehen gauzak ukitzea eta mugitzen ikustea, entzundako eta esandako lehen berbak, lehen urratsen arrastoa.

Ikuskizun honen bidez, gure etxeak ematen digun babesa eta maitasuna erakutsi nahi ditugu, baina … eta etxea desagertu egiten bada? Eta suntsitu egiten badute? Eta etxea utzi behar badugu nora joan izan barik? Garrantzitsua da gure bizitzan, arnastea bera bezain garrantzitsua… Baina, egunero itzultzeko etxerik ez bagenu? Arnas egiteari utziko genioke? Nora joango ginateke? Nola eraikiko genuke gure etxe berria?... Beharbada, hauxe baino ez dugu egin behar: gu geu etxea izaten ikasi, geure beso-hormekin kuttun-kuttunak ditugun pertsonak geugan hartu eta besarkatu.

Gehiago irakurri

Elirale: O!

2020/02/03 00:00 Sohüta

Elirale konpainiaren sorkuntza berria

Emanaldi hau handi eta ttikientzat da. Bakarkako ikusgarri bat da Oihan Indartek dantzaturik eta Pantxika Telleriak koregrafiaturik.

Obra hau domo batean iragaiten da, publikoa kontaktu zuzenean da dantzariarekin ikuslearen eskarmentu berezi batentzat.

Gehiago irakurri

Elirale: O!

2020/02/04 00:00 Sohüta

Kuestazioa eta zortzikoa

2020/02/05 20:00 Altsasu

Santa Ageda egunez, herriko kintoek kuestazioa egiten dute herrian zehar eta arratsaldeko 20:00etan zortzikoa egiten dute plazan. Horrela, otsailaren 5ean hasiko dituzte bost eguneko ospakizunak.

Gehiago irakurri

Kintoen aurreskua

2020/02/05 19:00 Eskoriatza

Santa Ageda egunean, urte horretan hemezortzi urte betetzen dituzten gazteak herrian ibiltzen dira eskean. Galtza eta alkandora zuriak, zinta gorridun alpargata zuriak, gerriko eta txapela gorriak eta lepotik koloretako zapia janzten dituzte. Kinto zaharrenak eta gazteenak txapela eta gerriko beltzak eramaten dituzte. Eskean ibili ondoren, 19:00tan plazan, aurreskua burutzen dute. Hurrengo igandean ere dantzatzen dute. 

Aurrez ere aritu dira eskean zenbait egunez. Ostegun arratsaldean hasi ziren kintoak kantu-eskean. Ostiralean berriz, baserriz baserri, ikastetxeetan-eta ibili ziren eta larunbatean, Kinttada Egunean, kalean zehar.

Gehiago irakurri

Kintoen soka-dantza

2020/02/05 19:00 Aretxabaleta

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

Gehiago irakurri

San Blas eguneko soka-dantza

2020/02/03 19:30 Iruñea, San Nikolas plaza

Azken urteotan bezala, San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko du Duguna dantza taldeak San Nikolaseko txokoan.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Altsasuko inauteriak

2020/02/14 19:00 Galdakao, Toerrezabal kultur etxea

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak orain 40 urte Altsasuko inauterien inguruan egindako ikerketa eta berreskuraketa lanaren inguruko hitzaldia Kepa Otaegi, Mikel Zamalloa eta Oier Araolazaren eskutik.

Gehiago irakurri

Aiko taldea: erromeria

2020/02/08 19:00 Bilbo, Euskal Museoa

Dantza-tailerra eta erromeria Aiko taldearekin Euskal Museoaren klaustroan.

Gehiago irakurri

Lua Kastore

2020/02/06 19:30 Iruñea

Iturramako Civivox-ean Ma Kolektiboak Lua KAstore lana aurkeztuko du. Eneritz Zeberiok, Oihane Enbeitak eta Andoni Gartziak osatzen dute Ma Kolektiboa. Hiru kide eta hiru arte eremu: dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoen diseinua. Aurretik zenbait kolaborazio puntual eginak zituzten, eta 2017an talde lengoaia kode propio baten bilaketari ekin zioten.

Elkarren lan moldearekiko interesa eta kimika gurutzatzen diren puntuan erditu zen Ma; banakako esentzia eta hirukoa uztartzen dituen lekua eta unea.

Talde dinamika baino, talde dinamikoa da Ma. Kolektibo moduan aurkezten duten lehen lana da Lua Kastore.

  • Sorrerako ideia: MA kolektiboa
  • Zuzendaritza: Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberio
  • Dramaturgia: Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberio
  • Testua: Oihane Enbeita
  • Koreografia: Eneritz Zeberio
  • Antzezle / Dantzariak: Oihane Enbeita, Aintzane Revuelta, Aiala Echegaray, Elai Sarasola, Helena Wilhelmsson
  • Proiekzioak: Andoni Gartzia
  • Soinu espazioa: Rafa Rueda
  • Argiztapena: Gabo Punzo
  • Eszenografia: Sergi Cerdan
  • Jantziak: Nahia Salaberria

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/02/06 20:30 Gasteiz

Gasteizko Principal antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/02/07 22:00 Zarautz

Zarauzko Modelo aretoan, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/02/14 20:30 Elorrio

Elorrioko Arriola antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2021/01/27 19:00 Arrasate

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan.

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Elirale: O!

2020/02/06 00:00 Senpere

Elirale konpainiaren sorkuntza berria Senpereko Larreko kulturgunran.

Emanaldi hau handi eta ttikientzat da. Bakarkako ikusgarri bat da Oihan Indartek dantzaturik eta Pantxika Telleriak koregrafiaturik.

Obra hau domo batean iragaiten da, publikoa kontaktu zuzenean da dantzariarekin ikuslearen eskarmentu berezi batentzat.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

2020/02/08 19:00 Durango

Gorpuztu dantza garaikideko pieza eskainiko du Eva Guerrerok Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Piezaren jatorria erlijio ezberdinetako momentu zehatzetan egiten diren gorputz erabileren azterketa da.

Gorputza zati ezberdinetan banatuz: eskuak, bizkarrezurra eta hankak; eta umiltzeak, otoitzak eta mudrak bezalako ekintza fisiko ezberdinak hartuz... eta penitentzia, maitasuna, eta apaltasuna bezalako kontzeptuak aztertuz, besteak beste, Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak gorputzetik hasten den ikerketa habian jartzen dute. Horrela, material oso teknikoa proposatzen dute, hauek pisu handia daukaten gauzetatik datorren material fisiko bezala ulertuz.

Beti ere, emoziotik edo sinestearen berr-interpretaziotik lan egin gabe. Hau da, ez da ekintzek beraiek daukaten pisutik lanik egiten saiatzen. Izan ere, frogak egiterako orduan, errepikatzerako orduan eta eraldaketak egiterako orduan, ekintza emozio bilakatzen da. Gorpuztuk ez du erlijio edo kontzeptu erlijiosoez hitz egiten, baizik eta gizakiaren historian atzerakariak diren

  • Sorkuntza: Eva Guerrero
  • Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
  • Musikaren konposizioa eta interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa
  • Argien diseinua: Arantza Heredia
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Banaketa: ATX Teatroa

Gehiago irakurri

Gorria

2020/02/08 19:00 Erandio

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak; otsaialren 8ean Erandioko Josu Murueta kultur etxean izango da ikusgai.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Retrospectiva 2.0: Hitzaldi dantzatua

2020/02/09 19:00 Bilbo

Hitzaldi dantzatua La Fundicionen izango da. Daniel Doña dantzari eta koreografoaren lanen muina honakoa da: Espainiako Dantza ikuslego handi bati helarazteko formatu berrien sorkuntza eta jendearen prestakuntza. Kontzeptu hori RETROSPECTIVA 2.0 | Conferencia Bailada izeneko ikuskizunaren hari eroale bihurtu da. Koreografia lan horrek Espainiako Dantzaren historiaren ahozko transmisioaren eta koreografiaren arteko interakzio bat markatzen du, kontuan izanda dantza mota hau herri kulturaren arte adierazpenik garrantzitsuenetako bat dela.

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Daniel Doña
  • Antzezleak: Daniel Doña – Cristian Martín
  • Argien diseinua: Olga Garcia (A.a.i)
  • Soinu-teknikaria: Kike Cabañas
  • Bideo, argazki eta diseinu grafikoaren edizioa: Beatrix Molnar
  • Ekoizpen exekutiboa: Eva Marcelo
  • Managament: Celia Zaragoza

Gehiago irakurri

Retrospectiva 2.0: Hitzaldi dantzatua

2020/02/08 20:00 Bilbo

Ilunabarrean dantzan: Josu Garate

2020/02/09 19:00 Gasteiz, Oihaneder

Martxan da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bultzatzen duen Ilunabarrean dantzan dantzaldi zikloa. Bosgarren urtez jarraian, dantzara hurbildu eta Euskal Herriko zein kanpoko dantzak ikasteko aukera izango da. Horretarako urtarriletik martxora, hilabete bakoitzean folk dantzaldi bana antolatu dira. Aste honetan Josu Garate izango da dantzaldiaren gidaia.

Ilunabarrean Dantzan

Dantzaldiak, 19:00-20:30 Oihaneder kafe antzokian. 

  • Urtarrilak 19, Aniez Ceccon (Biarritz)
  • Otsailak 9, Josu Garate (Eibar)
  • Martxoak 15, Patxi Montero (Elgeta)

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak