Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Kubako Ballet Nazionala: Errauskine

2019/05/31 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Errauskine Johann Straussek balleterako berariaz konposatu zuen musika bakarra da. Errauskineren estreinaldia 1901ean izan zen, Berlinen. Pedro Consuegra koreografo kubatarrak, Marius Petiparen tradizio klasikoari jarraikiz, lehen aldiz aurkeztu zuen obraren koreografia-bertsio bat, 1988an, Marseillan. Kubako Ballet Nazionalerako, Consuegrak koreografiaren funtsa berrikusi eta alderdi teknikoak eta dramatikoak aberastu zituen.

Zuzendari nagusia : Alicia Alonso
Bi ekitaldiko Balleta eta lau eszena
Koreografia eta libretoa : Pedro Consuegra. Charles Perrault-en ipuin homonimotik inspirazioa hartuta /
Musika : Johann Strauss (semea)
Diseinuak : Armin Heinemann

Gehiago irakurri

Los Vivancos: Nacidos para bailar

2019/05/25 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Los Vivancos taldeak Nacidos para bailar bere hirugarren ekoizpena aurkezten du, flamenkoa, metala eta musika sinfonikoa zuzeneko musika-interpretazioarekin, diseinuzko jantziekin eta zaindutako ekoizpen teknikoarekin elkartzen dituen ikuskizuna. Nacidos para bailar emanaldia Los Vivancos taldeak berak sortu, ekoiztu, zuzendu eta koreografiatu du eta bertan sortze-talde handi baten laguntza izan du. Zinematografia-musikagile Joan Martorel buru duen sortze-talde honek Metallica, Deep Purple edo Lehonard Cohen bezalako mitoen konposizio originalak Los Vivancos-en rock sinfonikora moldatu ditu. 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Los Vivancos
  • Musika-ekoizpena: Joan Martorel
  • Jantziak: Calvin Klein
  • Aholkularitza teknikoa: Eduardo García Llama
  • Argiztapen diseinua: Francisco Porras
  • Iraupena: 90 minutu

Gehiago irakurri

Euskal erromeria

2019/05/25 12:00 Mutriku

Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak euskal erromeria antolatu du Mutrikun. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Maiatzak 25 larunbata

  • 12:30 Kalejira eta dantzak Goiko eta Beheko plazan. 

 

Maiatzak 31 ostirala

  • 22:00 Dantza pelikula Zabiel Kultur Etxean.

 

Ekainak 2 larunbata: Umeen Euskal jaixa

  • 10:30 Talde guztiak bilduko dira Albokako plazan.
  • 11:00 Kalejira
  • 13:30 Dantza ekitaldia Goiko plazan
  • 17:00 Erromeria Beheko plazan

Gehiago irakurri

1. Mutxiko Gaua

2019/06/01 17:30 Donibane Garazi, Merkatu estalia

Lehen aldiz, ekainaren 1ean Donibane Garaziko merkatu estalian 1. Mutxiko Gaua antolatzen du Garaziko Mutxikoak elkarteak, euskal dantzen ezagutarazteko. Dohainik eta deneri irekia izango da.

Hona hemen egitaraua: 

  • 17:30 Mutxiko irakaspena denentzat eta adin guztientzat
  • 19:00 Gaualdia Adartza taldeak alaiturik

Gehiago irakurri

Ortzadar: Dantzan Bizi

2019/05/25 12:00 Iruñea

Maiatzaren 25ean, Alde Zaharreko egunarekin bat eginda Ortzadarren lehenengo Ortzadar Dantzan Bizi ospatuko da, topaketa herrikoiaren formatu berri bat, honekin iruñeko kaleak girotzeko.

Goizez hiru geldialdi izango dituen kalejira herrikoia egingo da, geldialdi bakoitzean 15 minutuz plazadantzan arituko dira dantzariak eta lagun gonbidatuak ikusi ahal izango dira dantzan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Urdiñarbe eta Larraineko dantza taldeetako dantzariak.

Urdiñarbe eta Larraineko dantzariek Zuberoako dantzak eskainiko dituzte. Orbeldi dantza taldeko dantzariek Gipuzkoako dantzak eta Ortzadarrekoek dantza herrikoiak eskainiko dituzte. Hona hemen egitarau zehatza:

  • 12:00 Ortzadar Txokoa
  • 12:15 San Frantzisko Plaza
  • 13:15 Konpainia Plaza
  • 14:00 Redin

Gehiago irakurri

Ai Do Project eta Musikene: Schubert

2019/05/24 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Schubertiadak abiapuntutzat hartuta –hots, Vienako etxe batzuetan antolatzen ziren beilaldi informalak, non Franz Schuberten musika jotzen, poesia irakurtzen eta dantzan egiten baitzen–, Ai Dō Project dantza konpainiak, Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleekin batera, dantza garaikideko pieza bat sortu du sei dantzarirentzat, konpositore austriarraren figuraren eta errepertorioaren inguruan: Schubert. Kontzertuaren lehen zatian, Musikeneko Septeto Kaiserin-ek Beethovenen Zazpikotea joko du. Kontzertuko bigarren zatian, Musikeneko ikasle diren Ignacio Araquistain-ek eta Jesús Cuesta-k, Mari Tere Balerdi gonbidatuarekin batera, Schubert konposagilearen 6 pieza labur joko dituzte. Bigarren zati honetan, Ai Dō Project dantza konpaniak emaldirako sortutako koreografia eskainiko du musikariekin batera.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2019/05/25 12:00 Pasai Donibane, Herriko plaza

Muxikoak Pasai Donibanen Herriko plazan.

Gehiago irakurri

Nuria Guiu: Likes

2019/05/23 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Like batek ordezkatzen al zaitu? Sare sozialetan metatu dituzun like edo jarraitzaile kopuruak definitzen zaitu zu? Zenbat balio du ‘Gustatzen zait’ batek? Non dago errealitatearen eta digitalaren arteko hesia? Bartzelonako Núria Guiu dantzari eta koreografoak Likes pieza aurkeztuko du Azkuna Zentroan: buruz burukoa aldarrikatzen du, Interneteko intoxikazioaren aurrean.

Likes lanaren abiapuntuan, Youtubeko bi fenomeno ezagunen azterketa dago: cover dantza, batetik, eta hainbat yoga teknikari buruzko tutorialak eta bideoak, bestetik.

Ikuspegi sozio-antropologiko batetik, artistak ikusleei ekiten die, gure gizarte digitaletan like batek duen balioaren inguruko arrazoibidea eraikiz. Aro digitalean gorputzak duen presentziari buruzko begirada koreografiko freskoa da lan hau.

Dantza, bereziki pop kulturari eta musikari lotutako dantza, sare sozialen bidez jendartean zabal hedatu den gertakaria da. Koreografiako urratsen itxurazko soiltasunak malgutasun kulturalari ematen dio bide, cover dantzariak haietaz jabetu, eta dantzatzen dituztenean. Likes lanaren abiapuntuan, koreografia / cover dantza horietako batzuk daude, batetik, eta sarean oso hedatuta dagoen beste gertakari bat, bestetik, hain zuzen, yoga, Interneten bidez estilo desberdinak zabaldu, jendarteratu eta hibridatu baitira.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2019/05/24 19:00 Beasain, Erauskin plaza

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Ereintza dantza taldea: Gu Agustina

2019/05/25 19:00 Zumaia, Odieta

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko raketisten ibiliak jarriko ditu plazan Gu Agustina ikuskizunak Ereintza Dantza Taldearen eskutik.

  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea
  • Bertsoak: Maddalen Arzallus
  • Bertsolaria: Oihana Iguaran
  • Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia.
  • Koreografia: Jon Maya

Gehiago irakurri

Hondarribia dantzan

2019/05/23 19:00 Hondarribia

XIII. Hondarribia Dantzan antolatuko da ostegunetik igandera bitartean Kemen Dantza Taldeak antolaturik. Hona hemen aurtengo egitaraua:

  • Maiatzak 23 osteguna 19:00etan. Dantza pelikularen proiekzioa. Ondoren mahai-ingurua Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltzekin.
  • Maiatzak 24 ostirala 20:00etan. Kemeneko musikarien kontzertu-erromeria Santiago plazan.
  • Maiatzak 25 larunbata. Markina-Xemeingo eta Barkoxeko dantza taldeak. 11:00etan Arma Plazatik abiatuta, Alde Zaharra eta Portua zeharkatuko dituzte, geldialdiak eginez. 12:30ean, dantza agerketa Santiago plazan. Arratsaldean, Kemeneko dantzarien kalejira.
  • Maiatzak 26 igandea, Adaxka Eguna. 11:00etan Santa Maria Madalenatik abiatuko dira eta geldialdiak egingo dituzte Portuan eta Alde Zaharrean. 12:00etan dantza agerketa Arma Plazan. Eguraldi txarra eginez gero Soroetara mugituko da Adaxka Eguna.

Gehiago irakurri

Txista lehiaketa

2019/06/01 17:00 Barkoxe

Barkoxeko frontoian antolatu da berriro ere Txista Lehiaketa. Zuberoako 9 dantza taldek parte hartuko dute lehiaketan. 

Gehiago irakurri

Erromeria eguna

2019/06/01 12:00 Lizartza

Lizartzan ekainaren 1ean Otsolar Dantza taldeak Erromeri eguna antolatu du. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

12:00 Oinkari, Udaberri eta Otsolar dantza taldeen emanaldia.
Ondoren plaza dantzak eta bazkaria.
18:00etatik 21:00etara erromeria eta sagardo dastaketa. 

 

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2019/05/26 11:30 Hendaia

Mutxikoak Hendaian maiatzaren 26an goizeko 11:30etatik 12:30etara.

Gehiago irakurri

Udaberria dantzan

2019/06/02 11:00 Donibane Lohizune

Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldeak Udaberria dantzan jaialdia antolatu du beste urte batez eta aurten ere probintzia guztietako dantza taldeak ikusi ahal izango dira Donibaneko karriketan eta Luis XIV plazan.

Goizeko 10:30ean kalejira egingo dute talde guztiek Donibane Lohizuneko kaleetan eta arratsaldeko 16:00etan dantza emanaldia izango da. Hauek dira, Donibane Lohizuneko Louis XIV plazan parte hartuko dute taldeen zerrenda:

  • Gasteizeko Jare dantza taldea
  • Errandioko Trabudu dantza taldea
  • Añorgako Arkaitz dantza taldea
  • Bidarraieko dantza taldea
  • Begiraleak dantza taldea
  • Eta bikote batzuek fandango ezberdinak erakutsiko dituzte

 

Gehiago irakurri

Euskal dantzen jaialdia

2019/06/01 19:30 Durango

Asteburu honetan eta Euskal Jaien barruan ospatuko da Euskalerriko dantzen ekitaldia. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da eta Tronperri dantza taldeaaren antolakuntzapean aurkeztuko da. Lurralde desberdinetako taldeak igoko dira eszenatokira beraien dantzen errepetorioa eskeintzeko. Ekitaldia bi egunetan ospatuko da; lehenengoa larunbat honetan, ekainak 1an, arratsaldeko 19:30etan. Talde auek izango dira.:

  • Bizkaia: Tronperri dantza taldea, Durangokoa
  • Zuberoa: Muskildi dantza taldea, Muskildi
  • Nafarroa: Tafallako dantza taldea, Tafalla.

 

Hurrengo egunen, ekainak 2an eguerdiko 12:30etan talde hauek arituko dira:

  • Gipuzkoa: Goizaldi dantza taldea, Donostia..
  • Araba: Adurtza dantza taldea,Gasteiz.


Dantzen ekitaldia Andramariko elizpean plazaratuko da eta eta dohainik izango da

Gehiago irakurri

Pasaiako dantza festibala

2019/06/06 17:30 Pasaia

Pasaiako Udalak, Haatik Dantza kopainiarekin batera Pasaiako dantza festibala martxan jarri dugu. Ekainaren 6tik 9ra Pasai Antxoko kaleak dantzaz beteko dira. Hona hemen egitaraua:

Ekainak 6 osteguna

  • 17:30ean, Entre Orillas sorkuntza kolektiboaren taillerra Azokan.
  • 19:30ean, Proyecto Larruaren Idi Begi ikuskizuna Zumardian.
  • 20:30ean, Dantza pelikularen proiekzioa Kultur Etxean.

Ekainak 7 ostirala

  • 18:30ean, Myriam Perez Cazabonen Nere azalean arrotz ikuskizuna Zumardian.
  • 19:30ean, Mugmus laborategiaren Esku Harriak: Oteizaren (H)aria ikuskizuna Biteri plazan.
  • 20:30ean, Ertzaren Meeting Point ikuskizuna Zumardian.

Ekaiank 8 larunbata

  • 11:30ean, Myriam Perez Cazabonek gidatutako Dantzaturiko istorioak lantegia Azokan.
  • 13:30ean, Alkartasuna dantza taldeak Zuberoako maskarada eskainiko du Ibaiondo zabalgunean.
  • 18:30ean, Iker Murilloren Studio24 eskolako ikasleen dantza erakustaldia Ibaiondo zabalgunean.
  • 19:30ean, Lasala konpainairen IU ikuskizuna Skate-parkean.
  • 20:30ean, Kolorearekin Elkarte Artistikoaren Habrá que ponerse cachas ikuskizuna Zumardian.

Ekainak 9 igandea

  • 11:30ean, Iker Murilloren Studio24 eskolako ikasleen barra klasikoko erakustaldia Ibaiondo zabalgunean.
  • 12:30an, Hika eta Oinkari konpainien Sagartu ikuskizuna Zumardian.
  • 13:30ean, Herri dantzak Antxoko muxikoen elkartea eta kantu jira elkartearekin Zumardian.

Gehiago irakurri

Jauzi dantzaldia

2019/06/08 19:45 Iruñea, Zaldi Zuria

Jauzi dantzaldia Iruñako Zaldi Zurian ekainaren 8an larunbata, arratsaldeko 19:45ean. 

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2019/05/31 20:00 Donostia, Konstituzio plaza

Maiatzaren 31n, ostirala, Donostiako Konstituzio plazan FreshCool ikuskizunaren ehun emanaldiak ospatuko dute Tio Teronen semeak taldeak. FreshCool-en lehenengo emanaldia egin zuten leku eta ordu berean, 20:00etan.

  • Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
  • Zuzendaritza: Aritz Salamanca
  • Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
  • Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Erromerixa eguna

2019/06/08 10:30 Soraluze, Ezozi auzoa

Ekainaren 8an, Soraluzeko Erromerixa Eguna egingo da Ezozi auzoan, herriko Euskal Jaien barruan. Eguerdian, herriko dantza taldeko dantzarien saioekin batera, Baxenafarroatik etorritako Hariz hari dantza ikuskizuna ere eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera erromeria izango da Gathubi taldeak girotuta.
Ondorengoa izango da egitaraua:

  • 10:30 Hamaiketakoa Plaza Barrixan
  • 12:00 Kalejira Ezozirantz, txistulariekin
  • 12:30 Dantza saioa Urratsekoekin
  • 13:30 Zarena Zarelako taldearen Hariz hari dantza ikuskizuna
  • 14:45 Bazkaria elizpean (Izena emateko: 943751320 Iratxo goxodendan)
  • 18:00 Dantzaldia GATHUBI taldearekin
  • Tartean, Larrain dantza.

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Idi Begi

2019/06/06 19:30 Pasaia, Zumardia

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca.
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
  • Musika: Bach, Machinefabriek.

Gehiago irakurri

Kubako Ballet Nazionala: Errauskine

2019/06/02 19:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Errauskine Johann Straussek balleterako berariaz konposatu zuen musika bakarra da. Errauskineren estreinaldia 1901ean izan zen, Berlinen. Pedro Consuegra koreografo kubatarrak, Marius Petiparen tradizio klasikoari jarraikiz, lehen aldiz aurkeztu zuen obraren koreografia-bertsio bat, 1988an, Marseillan. Kubako Ballet Nazionalerako, Consuegrak koreografiaren funtsa berrikusi eta alderdi teknikoak eta dramatikoak aberastu zituen.

  • Zuzendari nagusia : Alicia Alonso
  • Bi ekitaldiko Balleta eta lau eszena
  • Koreografia eta libretoa : Pedro Consuegra. Charles Perrault-en ipuin homonimotik inspirazioa hartuta /
  • Musika : Johann Strauss (semea)
  • Diseinuak : Armin Heinemann

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: Hariz hari

2019/06/02 18:00 Irisarri, Kiroldegia

Hamabost neska gaztez osatutako taldea da Hariz hari ikuskizuneko protagonista. Dantzari, kantari eta musikari, denek sortu dute ikusgarri hau sormena, emozioa eta bizitasuna nahastuz.

Ikuskizunean, adixikidetasuna, kidetasuna, iraganeko eta gaurko emazteak aipatzen dituen harreman sarea ehundu dute. Ahantzi gabe ere kantua eta poesia, musika eta dantzaren arteko fusioa. 

  • Musika sorkuntza eta egokitzapena: Laura Perez, Fani y Laura Etchart, Maiana Aguerre, Naia Indaburu
  • Dantza zuzendaritza: Pascale Lascano
  • Protagonistak: Naia Carrere, Nahia Immaz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Laure Duhalde, Elorri Iribarren, Maylis Legassa, Amaia Sorraits, Marga Forestier, Mikele Duhalde
  • Iraupena: Ordubete

Gehiago irakurri

Muxikoak

2019/06/09 12:00 Hondarribia

Muxikoak Hondarribian Heijk Hadi taldearekin. Hilabete honetan erdi azokarekin izango da. Eguraldi txarra eginez gero soroetan egingo da.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2019/06/08 18:30 Hernani, Plaza Berri

Muxikoak Hernanin San Joan konpartsaren eskutik.

Ekainaren 8an arratsaldeko 18:30etatik aurrera Jeiki Hadi taldearekin Plaza Berrin. Eguraldi txarrarekin udaletxeko arkupetan.

Gehiago irakurri

Iruñeko Dantzarien VII. Topaketa

2019/06/15 11:30 Iruñea, Azpilagaña

Iruñeko Dantzarien VII. Topaketa antolatuko da aurten Apilagañan. Hona hemen egitaraua:

11:30 Kalejirak auzoan zehaz

12:30 Ekitaldi nagusia Manuel Turrillas plazan

22:00 Erromeria jaigunean

Gehiago irakurri

Myriam Perez Cazabon: Nere azalean arrotz

2019/06/07 18:30 Pasai Antxo, Zumardia

PRESENTZIA kontzeptuari dagokionez, pieza honen oinarria zera da, izan gabe egotea. Pertsona baten presentzian gertatzen den aldaketari buruzko gogoeta da, aldaketa noiz eta persona horren barne-mundua hausten denean eta arrotz sentitzen dituenean bere izaera eta bere egoteko era, ordura arte baleko zitzaizkionak. Presente egoten jarraitzen du pertsonak, ala absentzian murgiltzen da? Eta pertsonak absente badirudi, non geratzen dira haren izaera eta egoteko era? Nola ageri da hori gorputzaren fisikotasunean?

  • Ideia eta zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon, interpreteen laguntzarekin
  • Interpreteak: Leire Otamendi, Oihana Vesga
  • Musika: Elle Belga, W. A. Mozart
  • Argiztapena: Junki Mayo
  • Argazkia: Galder Izagirre
  • Bideoa: Asier Garcia
  • Laguntzaileak: Gobierno Vasco, Dantzagunea, Donostia Kultura
  • Eskerrak: Ai Do Project-Iker Arrue, Agurtzane Intxaurraga.

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2019/06/07 19:30 Pasai Antxo, Biteri plaza

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Lasala: IU

2019/06/08 19:30 Pasaia, Skate parkea

“Microclimate” ikuskizunaren laburpena. “Microclimate”: Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanako bakoitza denena den errealitate batean bizi da, eta, aldi berean, mikro-mundu txikietan, zeinen zer-nolakoak patroien eta norberaren girotze-prozesuen bidez ezartzen baitira. MICROCLIMATEn giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Haendel, Deep Frieze

Gehiago irakurri

Oinkari - Hika: Sagartu

2019/06/09 12:30 Pasai Antxo, Zumardia

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

Gehiago irakurri

Kolorearekin Elkarte Artistikoa: Habrá que ponerse cachas

2019/06/08 20:30 Pasai Antxo, Zumardia

Habrá Que Ponerse Cachas (Katxas jarri beharko dugu) zentzugabekeri, xarma eta asmamenen joko bat da. Bob Dylanen abesti bat. «The Royal Tenenbaums» filmean bi anaien paperak. Anai-arreben arteko harremanak denboran zehar nola aldatzen diren… haurtzaroan, nerabezaroan, heldutasunean…  Zer gertatzen da haurrek gurasoen ordez erabakiak hartu behar dituztenean? Zerk hurbiltzen gaitu gure anaiengana? Zerk urruntzen? Nola familiak batzutan gure nortasunarengana gerturatzen gaituen eta bestetan urruntzen? Guzti horrekin eta horretaz pentsatzen… dantzariek hartu-eman oparoa sortarazten dute… beraien ideia hegalarien mugimenduak ospakizuna bilakatuz.

  1. Gida artistikoa: Maylis Arrabit.
  2. Dantzariak: Ebi Soria Coron, Xabier Madina Manterola.
  3. Ekoizpena: Kolorearekin Elkarte Artistikoa

Gehiago irakurri

Alkartasuna dantza taldea: Zuberoako maskarada

2019/06/08 13:30 Pasaia, Ibaiondo zabalgunea

Zuberoan XVI. mendeaz gero. Inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz-herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak ziren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XXI. mendean oraindik bizirik diraute, eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira.

Alkartasuna Pasai Antxoko Euskal Dantza Taldea da. Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak eskaintzen ditu 1964. urtea ezkero. Herriko dinamizatzaile garrantzitsua dantzen transmisioan eta baita ohitura eta kultur ekintzen transmisioan ere.

Gehiago irakurri

Herri dantzak

2019/06/09 13:30 Pasai Antxo, Zumardia

Antxoko Muxikoen Elkarteak eta Kantu Jirak gidatuta adin guztietarako aproposak diren herri dantzak egiteko aukera izango da Pasaiako Dantza Festibalaren baitan. 

Gehiago irakurri

Arabako dantzari eguna

2019/06/08 12:15 Arraia - Maeztu

Arabako dantzari egunak XLII. edizioa du aurtengoa eta ekainaren 8an, larunbata  ospatuko da goizeko 12:15ean. Hona hemen egitaraua:

  • 12:15 Kalejira.
  • 12:30 Ekitaldia.
  • 18:00 Erromeria Orots taldearekin.

Gehiago irakurri

Beasaingo XIX. Dantza Topaketa

2019/06/09 11:00 Beasain

Ostadar taldeak antolatuta, Beasaingo XIX. Dantza Topaketa egingo dute igandean, ekainak 9, Beasaingo herrigunean. Gaztedi (Bilbo), Angiluerreka (Agoitz) eta Adurtza (Gasteiz) dantza taldeek parte hartuko dute:

  • 10:45 Taldeak Beasaingo kaleetan zehar dantzan ibiliko dira.
  • 12:30 Kalea Nagusian dantzatuko dute taldeek.
  • 13:30 amaiera emango zaio Bideluze plazan.
  • 18:30. Beasaingo plaza azpitik hasita "Azken kalejira"rekin Errauskin plazara inguratu eta fandango eta arin-arin batekin bukatuko da.

Gehiago irakurri

Dantzaz eta Teatro Paraiso: Ehuna

2019/06/09 17:00 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Cristobal Balenciaga jostunaren sormenezko unibertsoa, hark zuen jantziaren, gorputzaren eta airearen arteko harmonia-kontzeptu iraultzailea eta arropa eta gorputza banantzen dituen fluidotasunak eta hutsak sortzen zioten lilura, horiek dira txikientzat egin den sormen-lan honen sorburua; Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu dute, eta gorputza, oihal, ehun eta jantzien bidez, mugimenduarekin nola erlazionatzen den aztertzen du.

Ohial handi bat eta haren inguruan bi gorputz jostari dantzan; airearekin mugimendua ehuntzen dute eta koloretako oihalak dantzarazten dituzte eta, magia balitz bezala, soineko, turbante edo zuhaitz bihurtzen dira.

Mugimendua, argia, keinua, koloreak eta ehundurak mundu poetiko eta xamur batean murgilarazten dituzte ikus-entzule txikiak.

  • Dramagintza: Rosa A. García
  • Musika: François Couture
  • Koreografia eta interpretazioa: Jone Amezaga del Frago y Miren Lizeaga González

Gehiago irakurri

Maskaradak

2019/06/16 12:10 Usurbil

Maskarada Eguna ospatuko dute Usurbilen ekainaren 16an eta aurtengo Urdiñarbeko maskaradako arizaleak eskainiko dute maskarada Gipuzkoako herrian. Hona hemen ekainaren 16rako prestatu duten egitaraua: 

Ekainak 16, igandea: Urdiñarbeko maskaradak

  • 11:30 Potxoenetik udalera dantzariekin abiatu.
  • 11:45 Harrera Udalaren aurrean.
  • 12:00 Aurresku herrikoia (nahi duenak dantza egin dezake).
  • 12:30 Gazteen harrera Askatasuna plazan.
  • 13:00 Artzabal zahar etxean harrera.
  • 13:30 Mikel Laboa plazan azken barrikada.
  • Ibilbide osoan Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek eta herriko txorrotxek ere bertsoak abestuko dituzte.
  • 14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangelan.
  • 16:30 Ekitaldi nagusia pilotalekuan. 

Gehiago irakurri

Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna 2019

2019/06/15 17:30 Berriz

Aurtengo Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Berrizen izango da ekainaren 15ean. Egunaren helburu nagusia dantzari-dantza ezagutzera eramatea da, baita Durangaldeko dantzarien urteko topagunea izatea ere. 

1967an antolatu zen lehen aldiz Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna eta urtero herriz aldatzen da festa, dantzari-dantza eta erregelak egitarauko dantzak izanik. Gerediaga elkarteak antolatzen du Merinaldeko Ezpata-dantzari Eguna, hain zuzen ere Durangaldeko dantzak galtzen ari zirela ikusita bertako errepertorioa sendotzeko asmoarekin. Agintariena, zortzinangoa, ezpata joku txikia, banangoa, ezpata joku nagusia, binangoa, launangoa, makil jokua eta txotxongiloa dira Durangaldeko herrietan dantzari-dantzaren sortan barruan dantzatzen diren dantzak, tokian tokiko xehetasun eta ezaugarriekin. Hona hemen egitaraua:

  • 17:30 Dantzariak Olakueta plazan elkartuko dira. Ondoren dantza taldeen argazkiak egingo dira.
  • 18:30 Dantzarien kalejira.
  • 19:00 Dantzari-dantza eta erregelak dantzatuko dira Legaño auzoan.
  • 21:30 Afari herrikoia Legañon. 

Gehiago irakurri

Pewma: Danza en 360º

2019/06/28 15:00 Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa

PEWMA izeneko lana 360°-tan egindako Txileko lehenengo dantza-bideoa da, Sebastián Gaticaren lehen lana, Ignacio Diaz eta Valdiviako beste interprete batzuekin batera egindakoa: Murgildutako bideoaren bidez Txileko Hegoaldera eraman nahi ditu ikusleak. Proiektua Ritual Paisaje Incógnito izeneko lanaren berrikuspen eszeniko eta teknologiko gisa sortu da, Valdiviako Ganbera Balleteko Konpainiaren baitan.

  • Bideo Zuzendaritza: Sebastián Gatica
  • Zuzendaritza eta Koreografia: Ignacio Díaz
  • Zuzendaritza teknikoa: Francisco Barra
  • Sormen antzezpena: Alluitz Riezu, Flora Monsalve, Francisco Sepúlveda, Diego Álvarez, Ignacio Díaz, Valentina Kappes, Poleth Espinoza, Francine Renner, Verónica Toro y Rodrigo Llancaleo
  • Jatorrizko materiala: Ricardo Uribe eta Ignacio Díaz
  • Produkzioa: Ignacio Díaz
  • Jatorrizko musika: Rodrigo Ríos
  • Jantziak: Gonzalo Velozo
  • Grafikak eta komunikazioa: Diego Álvarez

Emanaldia 15:00tan eta 19:00tan izango da. 

Gehiago irakurri

Ertza: Meeting Point

2019/06/28 19:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

Meeting Point lanak jendeak elkar aurkitzen duen lekuez hitz egiten du, horretarako gurutzatu behar diren ur-putzuez, eta itxaron behar den denboraz.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta, antzezleen laguntzaz.
  • Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente
  • Argazkiak: Yolanda Girón
  • Iraupena: 15 minutu

Gehiago irakurri

Kor´sia: Somiglianza

2019/06/28 19:30 Bilbo, UPV/EHU Bizkaia Aretoa

Somiglianza izeneko lanak omenaldia egin nahi dio, ironia puntu batekin, ballet moderno ospetsuenetako bati: La siesta del fauno de Nijinski. Lan honek Mallarmeì egilearen argumentua eta Debussyren musikaren parte bat mantentzen ditu, baina faunoa eta ninfak mitologiaren prototipotik urruntzen dira. Koreografia lengoaia berezi baten eta taularatze exotiko baten bidez, Kor’sia lanak ballet errusiarren erreferentziak eta gaur egungo iruditeria uztartzen ditu, mendebaldeko dantzaren ikonografia zalantzan jartzeko, ezer ez baita lehen zen modukoa.

  • Koreografia: Mattia Russo eta Antonio de Rosa
  • Musika: Syrinx eta L’après-midi d’un faune, Claude Debussy
  • Dantzariak: Alejandro Moya, Astrid Bramming, Elena Castellanos, Claudia Bosch
  • Jantziak: Vanessa Soria Lima eta Betto García
  • Ekoizpena: Gabriel Blanco (Spectare)
  • Banaketa: Celia Zaragoza
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Valverde & Regueyra: Pedestres

2019/06/28 20:30 Bilbo, Sitios y lugares

Mugimenduan dagoen jendetzaren erretratua, Chepe-ko collage paranoikoa. Bi gorputzetan batzen dira ibiltzen diren guztiak, kalea eta hiria; forma geometrikoetan mugitzen direnak, hiriaren erritmoan. Hainbeste dira batera ematen diren gestuak, non mugimendu arruntak ez direla ematen duen. Kaleko pieza bat da, kalean eginda dagoena, kalearentzako.

  • Sormena/Antzezleak: Lina Yirí Valverde Gerner eta Camilo Regueyra Bonilla
  • Jatorrizko Musika: Jorge Salazar Arroyo
  • Argazkiak: Pablo Vargas

Gehiago irakurri

Fabio Liberti: Don't, Kiss

2019/06/28 21:00 Bilbo, La Fundicion

Musua; muga eta oparotasuna adierazten duen kontaktua, kontzesio eta inposizio bihurtzera hel daitekeen borondate gordin eta basatiaren unea.

  • Antzezpena: Jernej Bizjak eta Fabio Liberti
  • Musika: Henrik Mäenpä – “Don’t, kiss” soinu-banda
  • Laguntzaileak: Institute 0.1 & HUD “O” Danish Art Foundation-en laguntzarekin.

Gehiago irakurri

LaRutan: Out Of The Blue

2019/06/28 20:00 Bilbo, Aita Arrupe igarobidea

Zeruaren urdina, urdin sakona, itsasoaren urdina, urdin elektrikoa. Zeruaren begirada, erraietan sortzen dena, ozeanoan murgiltzea, oihu bat eta urrutitik datorren deiadar bat. Out Of The Blue da hau, bilatzen ez duzunean aurkitzen duzuna. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean agertzen dena. Abisatu gabe datorrena. Esentziarik gabeko presentzia bat. Galdutako, lapurtutako, egokitutako zerbait. Zerua, itsasoa, airea; euria, agian. Goizaldeko garoa. Bi gorputz ezezagun, elkar aurkitzen duten bi gorputz. Bakardadean, funtsean, urrunean.

  • Zuzendaritza: Maria Andres
  • Koreografia: Maria Andres eta Denis Martinez
  • Antzezleak: Denis Martinez eta Maria Andres
  • Musika: Plastikman
  • Jantziak: Maria Andres
  • Argazkiak eta bideoa: Etanowski

Gehiago irakurri

Kukai - Brodas: Topa

2019/06/29 19:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

Lau gaztek plaza batean topo egin dute. Gure edozein herritako edozein plaza izan daiteke. Musika entzuten da eta gazteak dantzan hasten dira. Haientzako oso gauza arrunta da. Adierazteko duten modua da. Dantzak egiten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean prestakuntza jasotakoak dira. Beste batzuk hip-hop dantzariak dira. Kalea dute bizileku, horrek elkartzen ditu.

  • Koreografia: Jon Maya eta Lluc Fruitos
  • Dantzariak: Kukai Dantza eta Brodas Bros
  • Musika: Lacrimoboy
  • Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez
  • Talde teknikoa: Angel Agüero
  • Produkzioa: Nagore Martinez
  • Banaketa: Doltza Oar-Arteta
  • Iraupena: 25 minutu

Gehiago irakurri

B-Wild

2019/06/29 20:00 Bilbo, Sitios y lugares

Jonatan Gomez eta Itxaso Maestrek entrenatutako B-Wild taldea 2015ean sortu zen, Barakaldon, herriko lehiaketetan parte hartzeko prestatzen ziren bitartean.2017an, talde horren entrenatzaileek Wild Dance Project izeneko eskola ireki zuten, eta taldeak prestakuntza jasotzen jarraitzen du bertan. 2018ko martxoan, talde horrek hiriko dantzaren arloko Euskadiko saria jaso zuen: Break On Stage; gerora, ETB1 Dantzan.Go lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuten, eta irabazleak izan ziren, 2 hilabetez programan egon ostean.
Lortutako sariaren osagaietako bat Lekuz Leku 19. jaialdian dantzatzea izan zen. Bestea, beren koreografo gustukoenetako batek emandako masterclass bat, hori ere Jaialdiaren baitan.

Gehiago irakurri

Taiat Dansa: Canvas of Bodies. Opus nº 1

2019/06/29 19:30 Bilbo, Aita Arrupe igarobidea

Identitateari buruzko ikerketa koreografikoa, autoerretratu kolektibo baten bidez. Hiru aurpegi, etengabeko mugimenduan, gorputzaren joan-etorriaren fikzio bat eraikitzeko. Eszenak pentsamendu indibidualaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, gorputzen arteko etengabeko kontaktuaren bidez.

  • Koreografoa: Taiat Dansa
  • Antzezleak: Martxel Rodríguez, Cora Panizza eta Laila White
  • Musika: Caldo (David Barbera)
  • Iraupena: 17 minutu

Gehiago irakurri

Marcat Dance: Azzurro

2019/06/29 20:30 Bilbo, Kaia

Azzurro lanak zerumuga izan du inspirazio-iturri, lurrak eta zeruak elkar aurkitzen duten puntua.

  • Koreografoa: Mario Bermúdez Gil
  • Antzezleak: Catherine Coury, Violeta Wulff eta Mario Bermudez Gil
  • Musika: Folle è ben che si crede – Tarquinio Merula – eta – A. VIVALDI: «Filiae maestae Jerusalem»
  • Iraupena: 12 minutu

Gehiago irakurri

Denis Martinez

2019/06/29 21:30 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

La Fundicion-ek antolatutako Lekuz Leku jaialdiaren baitan, "Erritmo kubanoen” klasea Denis Martínez-en eskutik, Kubako Dantza Konpainiako dantzari ohia eta Circo Royal-eko (Suitza) solista.

 

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2019/06/29 21:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Lasala: Fight

2019/06/14 19:00 Donostia, Nestor Basterretxea plaza

Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Borroka betidanik izan da presente. Lasala-ko kideok borroka orokorrean bizitzako, eta zehazki, dantzako funtsezko elementu gisa ikusten dute.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: El fin de las cosas

2019/06/18 19:30 Bilbo, Bizkaia Aretoa

Dantza garaikideko ikuskizun bat da El fin de las cosas eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

Gehiago irakurri

Kukai: Erritu

2019/06/21 21:30 Hernani, Chillida Leku

Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lana eskainiko du Kukai dantza konpainiak. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
  • Espazio eszenikoa: 4 PLAY
  • Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2019/06/22 12:00 Portugalete

Datorren ekainaren 22an, eguerdiko 12:00etan Portugaleteko ezpata-dantza dantzatuko dute Elai-Alai taldeko dantzari eta musikariek.

Hiru geldialdi izango ditu ezpata-dantzak:

12:00 Elizaurreko zelaian.

12:30 Udaletxean.

12:45 Rialian.

Gehiago irakurri

San Joan zortzikoa

2019/06/23 22:20 Aretxabaleta

San Joan jaiak ospatuko dira Aretxabaletan.

  • 22:20 Sanjuanetako kalejira Mitarte kaletik Herriko Plazara; han, sanjuanetako zortzikoa Leizarra musika eskolakoen eskutik.
  • 22:30 San Juan sua eta dantzaldia, Alaiki taldearekin.
  • Ondoren, kintoek tantaia altxatuko dute.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2019/06/23 22:00 Pasai Donibane

22:00 Aurreskua zuhaitzaren inguruan.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2019/06/23 22:00 Sestao, Hilerriaren atzealdea

Sestaon, San Joan eguneko soka-dantza Sallekok antolatua, Hilerriaren atzealdean.

Gehiago irakurri

Arrasate Errementari dantza

2019/06/23 21:00 Arrasate

Errementari dantza Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Topadantza

2019/06/30 12:30 Iruñea, Barañain

Datorren igandean, ekainaren 30ean, eguerdiko 12:30tan, Barañaingo zeharkale komertzialean, Osasun zentroaren ondoan, Topadantza bat ospatuko da, Ortzadar taldeko musikarien eskutik!!

Gehiago irakurri

Jardunaldiak: Praktika eszenikoak eta espazio publikoaren berreraikuntza

2019/06/27 09:30 Bilbo

"Praktika eszenikoak eta espazio publikoaren berreraikuntza" V. jardunaldiak.

Ekainak 27

Tokia: Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro. Alda. Mazarredo 69-71. Bilbao

  • 9:30 Inaugurazioa: UPV/EHU, COAVN, La Fundición.
  • 10:00 Pasarteak: Eneko Lorente, UPV/EHU.
  • 11:00 Arkitektura eta beste praktika artistikoak: Arantxa Kintana, COAVN; José Luis Burgos, Javier González de Durana, Javier Bengoa.
  • 12:00 Ikusle batentzako dantza murgilaria/PEWMA: Ignacio Díaz, Sebastián Gatica y Alluitz Riezu (Univ. Austral/Chile).
  • 13:00 Mahai ingurua.
  • 17:00 Proiekzioa eta mintzaldia: El lamento de la emperatriz (Pina Bausch)
  • 19:00 Dantzako laburren pasea.

 

Ekainak 28

Tokia: Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro. Alda. Mazarredo 69-71. Bilbao

  • 10:00 Begirada gurutzatuak: Laura Etxebarria.
  • 10:30 Ikerketa praktikan: Matxalen Bilbao.
  • 11:00 Dansa València. Mar Jiménez
  • 11:30 Etenaldia.
  • 12:00 Konplizitateak: Festival Internacional de Dança Contemporânea de Lisboa
  • 12:30 Lekuz Leku/Red AcieloAbierto: Luque Tagua
  • 13:00 Elkarrizketa.


Tokia: Bizkaia Aretoa. UPV/EHU Avda. Abandoibarra 3. Bibao

  • 16:30 Eztabaida: Creación escénica y reconstrucción del espacio público. Eneko Lorente (UPV/EHU) Laura Etxebarría (La Fundición-Miradas Cruzadas) Luque Tagua (La Fundición, Festival Lekuz-Leku/Red Acieloabierto) Lorand Janos (Festival Choreoscope-Barcelona) Sara Machado (Festival Cumplicidades, Lisbon International Contemporary Dance Festival) Mar Jiménez (Dança València) Mercat de les flors (konfrimatzeke).
  • 19:00 Dantza Espazio publikoan: Lekuz Leku jaialdia.

Programazioa: https://www.lekuzleku.com/

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2019/06/29 19:00 Orio, Herriko plaza

Soka-dantza Herriko Plazan, txistulariek lagunduta San Pedro jaietan.

Gehiago irakurri

Lekuz leku 2019

2019/06/28 15:00 Bilbo

Lekuz Leku Nazioarteko Dantza Jaialdia dela eta ekainaren 28an eta 29an Bilboko Abandoibarra pasealekuan dantza-pieza ugari ikusteko aukera izango da. Hamabosgarren aldiz, dantza garaikideko konpainiek beren lanak aurkeztuko dituzte Bilbon. 

Ekainak 28

  • 15:00-19:00 Pewma: Danza en 360º / Guggenheim Bilbao Museoa
  • 19:00 Ertza: Meeting Point / Guggenheim Museoaren ingurua
  • 19:30 Kor´sia: Somiglianza/span> / UPV/EHU Bizkaia Aretoa
  • 20:00 LaRutan: Out Of The Blue / Aita Arrupe igarobidea
  • 20:30 Valverde & Regueyra: Pedestres / Sitios y lugares
  • 21:00 Fabio Liberti: Don't, Kiss / La Fundicion 

Ekainak 29

  • 19:00 Kukai - Brodas: Topa / Guggenheim Museoaren ingurua
  • 19:30 Taiat Dansa: Canvas of Bodies. Opus nº 1 / Aita Arrupe igarobidea 
  • 20:00 B-Wild / Sitios y lugares
  • 20:30 Marcat Dance: Azzurro / Kaia
  • 21:00 Adriana Bilbao: Burdina / Guggenheim Museoaren ingurua
  • 21:30 Denis Martinez: Publikoak dantzatzen du / Guggenheim Museoaren ingurua

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2019/07/04 20:00 Zarautz, Munoa

Gurs, milaka pertsona (gudari errepublikarrak, judutarrak…) bildu eta pilatu zuen lekua. Ehunka pertsona hil ziren lekua. Guregandik oso hurbil dagoen lekua, historian hain urrun ez dagoena. Gurs inspirazio iturria izango dugu gaur milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairaitu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetiko bat zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da. Kontzentrazio esparru horretako izugarrikerietan biztu zen sormena du abiapuntu Dantzazen koreografia berriak.

  • Dantzariak: Dantzaz konpainia
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Koreografia: Josu Mugika

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2019/07/04 19:00 Legazpi, Kale Nagusia

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2019/06/29 00:30 Mutiloa

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Kukai - Brodas: Topa

2019/06/27 20:00 Errenteria, Dolores Ibarruri plaza

Lau gaztek plaza batean topo egin dute. Gure edozein herritako edozein plaza izan daiteke. Musika entzuten da eta gazteak dantzan hasten dira. Haientzako oso gauza arrunta da. Adierazteko duten modua da. Dantzak egiten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean prestakuntza jasotakoak dira. Beste batzuk hip-hop dantzariak dira. Kalea dute bizileku, horrek elkartzen ditu.

  • Koreografia: Jon Maya eta Lluc Fruitos
  • Dantzariak: Kukai Dantza eta Brodas Bros
  • Musika: Lacrimoboy
  • Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez
  • Talde teknikoa: Angel Agüero
  • Produkzioa: Nagore Martinez
  • Banaketa: Doltza Oar-Arteta
  • Iraupena: 25 minutu

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2019/07/13 20:00 Abaurregaina

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldia eskeiniko du jantzi eta janzkeren inguruan.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Fugas

2019/07/04 19:30 Lasarte-Oria, Okendo plaza

Fugas lanak taldearen eta banakoaren erlazioak hausnartzen ditu, haien artean bateratzeak eta baita desadostasunak ere. Loturak, migrazioak, eta konposizio eskultorikoak dira inspirazioa. Elkar bilatu, jarraitu eta egoera ezberdinetatik igaroko den taldearen eszena irudikatu ahi izan du. “Batzuetan lotuta, beste batzuetan bereizita baina beti gertu.

  • Egilea: Matxalen Bilbao
  • Koreografia: Matxalen Bilbao
  • Ekoizpena: Infinita escena
  • Musika: Chopin, Bach
  • Jantzia: Java Vintage
  • Antzezleak: Nekane Mendizabal, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García, Nerea Martínez
  • Iraupena: 20 minutu

Gehiago irakurri

Ereintza: Gu Agustina

2019/07/05 19:30 Zarautz, Frontoi txikia

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko raketisten ibiliak jarriko ditu plazan ‘Gu Agustina’ ikuskizunak Ereintza Dantza Taldearen eskutik.

  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea
  • Bertsoak: Maddalen Arzallus
  • Bertsolaria: Oihana Iguaran
  • Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia.
  • Koreografia: Jon Maya

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2019/07/07 11:30 Biarritz

Mutxikoak Biarritzen, Biarritzeko Jauziak elkarteak antolaturik.

Gehiago irakurri

Los Moñekos: We-Ding!

2019/07/06 18:30 Zarautz, Munoa

Bi emaztegairentzako kale-ikuskizuna da We-Ding! Gonbidatuta zaudete guztiok, ez da baieztatu beharrik. Ez ahaztu arroza, eta, batez ere, pasa oharra Marianori, ez dadila berandu iritsi, arren.

  • Emaztegaia: Sarah Anglada
  • Beste emaztegaia: Miguel Fiol
  • Zuzendaritza: Los Moñekos

Gehiago irakurri

Iron Skulls konpainia: No sin mis huesos

2019/07/06 23:00 Zarautz, Munoa

Iron Skulls konpainiak, No sin mis huesos” lanean lengoaia propioa garatzen jarraitu du, eta dramaturgiaren rol nagusi gisa dituen eraginak taularatu ditu, energia negatiboa bideratu eta arte bihurtzeko ideiatik abiatuz. Taldeak Mediterraneoko izaera landu du, historian zehar zibilizazio ugari hartu dituen espazio gisa. Kultura hebrearra, arabiarra eta espainiarraren bitartez egin du, hiriko dantza eta sufí dantzarekin batera, Hava Nagila, Contact Improvisation eta Butoh izenekoak. Dantza adostasun elementu gisa aurkeztu du, idealen babesle eta lotura gisa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Iron Skulls Konpainia
  • Antzezleak: Adrian Vega, Diego Garrido, Moisés “Moe”, Facu Martin, Hector Plaza “Buba”, Luis Muñoz, Agnes Sales Martin, Anna Sagrera.
  • Argiztapena: Oscar Gonzalez, Willy Barleycorn.
  • Zuzendaritza musikala: Willy Barleycorn.
  • Eszenografia: Nina Lopez-Le Galliard.
  • Jantzia: Maria Zaguirre.
  • Iraupena: 60 minutu. 
  • Hizkuntza: Testurik gabe.

Gehiago irakurri

Erromeria eguna

2019/07/13 11:00 Errenteria

Erreintza elkarteak antolatzen duen Erromeria eguna ospatuko da larunbatean. Hona hemen egitaraua:

10:45 Diana herriko kaleetan.
11:30 Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan.
12:00 Kalez kale musikariak eta dantzariak herriko kaleetan.
13:30 Euskal dantza taldeen saioa Zumardian. Iurretako Mikel Deuna dantza taldea eta Errenteriako Ereintza dantza taldea.
14:30 Herri bazkaria Koldo Mitxelena Plazan. 15 euro helduak eta 10 euro gaztetxoak. ( Txartelak salgai Paki, Belen Gozotegia, Arkaitza tabernan edo Ereintzaren egoitzan, Juan de Olazabal kalean, Errenterian)
18:00 Erromeria nagusia Zumardian eta herriko kaleetan: Hauek dira bertan parte hartuko duten musikarietako batzuk: Txorimaloak, Maider eta Ixiar, Errege Belda eta Andoitz Antzizar, Errenteria Musikaleko trikitilariak, Alkarkide Txaranga, Errenteriako Gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Zubietako joaldunak, Juan Mari Beltran eta Aiko taldea.

Gehiago irakurri

Node konpainia: Egur basoa

2019/07/13 20:00 Donostia, Kutxa Kultur Aretoa

Egur Basoa, berariazko erredundantzia, inguruneari egindako keinu bat da, non material garbi eta xehekakoek lekua egiten duten performanceak bizia har dezan. Esku-hartze koreografikoa, maitasunean, xehetasunean eta orekan oinarritua, NODEk erakusketarako berariaz egina.

  • Koreografia eta antzezlea: Rubén Albelda
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
  • Jantziak: Amarenak
  • Zuzendaria: Ion Estala

Gehiago irakurri

Kresala: Ikonografiak

2019/07/17 19:00 Aretxabaleta, Herriko plaza

Kresala dantza taldeak bere azken ikuskizuna eskainiko du. 

  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantzariak: Nora García, Asier Gomez, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, Jone Murua, Josu Sagardia, Jone Muniategiandikoetxea, Manex Lizartza, María Pérez, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Eneko Rosado, Claudia Erentxun, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Pablo Zurutuza, Garazi Labaka, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Nahia Kalparsoro, Ibai Ochoa De Alaiza, Enara Rodriguez, Oier Goikoetxea, Marta Buendia
  • Musika: Enrike Solinis, Miren Zeberio, Euskal Barrokensemble, Elena Munguia, Ensemble Diatessaron, Terry Ann Tucker, Sabin Bikandi, Aiko
  • Ahotsak: Leire Berasaluze, Asier Hernandez, Maika Etxekopar, Jorge Oteiza, Jose Anton Artze
  • Poemak: Joannes Leizarraga, Jorge Oteiza, Jose Anton Artze

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2019/07/14 19:30 Alegia

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia

2019/07/12 20:00 Arrasate

Aukeran dantza konpainiak Maurizia eskainiko du. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena-zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Testua: Karmele Jaio
  • Diseño de iluminación: Carlos Solano
  • Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz Aukeran Dk
  • Garaikideko koroegrafiak: Ane Anza
  • Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, IoneIriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette

2019/07/31 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Versaillesko Errege Operak ere eskatuta idatzitako Errauskine eta Ederra eta Piztiaren ondoren, Thierry Malandainek iruditeria kolektiboaren parte den eta guztion oroimenean bizirik dirauen beste figura bat eramango du oholtzara: Maria Antonieta edo "zorigaitzaren erregina". Maria Antonietak ikuskizun asko antolatu zituen gortean eta artista asko babestu zituen. Thierry Malandainek, Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak, bere alderdi ezberdinak ikertuko ditu, dantzaren bitartez.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette

2019/08/01 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Versaillesko Errege Operak ere eskatuta idatzitako Errauskine eta Ederra eta Piztiaren ondoren, Thierry Malandainek iruditeria kolektiboaren parte den eta guztion oroimenean bizirik dirauen beste figura bat eramango du oholtzara: Maria Antonieta edo "zorigaitzaren erregina". Maria Antonietak ikuskizun asko antolatu zituen gortean eta artista asko babestu zituen. Thierry Malandainek, Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak, bere alderdi ezberdinak ikertuko ditu, dantzaren bitartez.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette

2019/08/02 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Versaillesko Errege Operak ere eskatuta idatzitako Errauskine eta Ederra eta Piztiaren ondoren, Thierry Malandainek iruditeria kolektiboaren parte den eta guztion oroimenean bizirik dirauen beste figura bat eramango du oholtzara: Maria Antonieta edo "zorigaitzaren erregina". Maria Antonietak ikuskizun asko antolatu zituen gortean eta artista asko babestu zituen. Thierry Malandainek, Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak, bere alderdi ezberdinak ikertuko ditu, dantzaren bitartez.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette

2019/08/03 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Versaillesko Errege Operak ere eskatuta idatzitako Errauskine eta Ederra eta Piztiaren ondoren, Thierry Malandainek iruditeria kolektiboaren parte den eta guztion oroimenean bizirik dirauen beste figura bat eramango du oholtzara: Maria Antonieta edo "zorigaitzaren erregina". Maria Antonietak ikuskizun asko antolatu zituen gortean eta artista asko babestu zituen. Thierry Malandainek, Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak, bere alderdi ezberdinak ikertuko ditu, dantzaren bitartez.

Gehiago irakurri

Zarena zarelako: Hariz hari

2019/07/14 18:00 Maule

Hamabost neska gaztez osatutako taldea da Hariz hari ikuskizuneko protagonista. Dantzari, kantari eta musikari, denek sortu dute ikusgarri hau sormena, emozioa eta bizitasuna nahastuz.

Ikuskizunean, adixikidetasuna, kidetasuna, iraganeko eta gaurko emazteak aipatzen dituen harreman sarea ehundu dute. Ahantzi gabe ere kantua eta poesia, musika eta dantzaren arteko fusioa. 

  • Musika sorkuntza eta egokitzapena: Laura Perez, Fani y Laura Etchart, Maiana Aguerre, Naia Indaburu
  • Dantza zuzendaritza: Pascale Lascano
  • Protagonistak: Naia Carrere, Nahia Immaz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Laure Duhalde, Elorri Iribarren, Maylis Legassa, Amaia Sorraits, Marga Forestier, Mikele Duhalde
  • Iraupena: Ordubete

Gehiago irakurri

Kabalkada

2019/08/25 16:00 Itsasu

Kabalkada Itsasun. 

Gehiago irakurri

Jauzi festa

2019/08/04 13:15 Lizarra

Dantza eta jauzi desta Lizarran Baztandarrak taldeak alaiturik. 

Gehiago irakurri

Gauargi festibala

2019/07/18 20:30 Ezpeleta

Palestinako, Argentinako, Boliviako, Txetxeniako eta Ukrainiako haur dantzariak izango dira Euskal Herrikoekin batera Gauargi Festibalean. Munduko musika eta dantzak izango ditugu uztailaren 17tik 23ra gurean. Ezpeletan izango dira ekitaldi nagusienak, baina Lapurdiko beste zenbait herri ere bisitatuko dituzte munduko hainbat lekutatik etorritako haur dantzariek; hala nola. Basusarri, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Zuraide eta Biarritz.

Egitaraua

Uztailak 17 asteazkena

Ezpeleta

  • 11:00 Kaleetan zehar dantza desfilea.
  • 11:30 Jaialdiaren inaugurazioa Natura antzokian.

Basusarri

  • 20:30 Palestina eta Euskal Herriko taldeen emanaldia frontoian.

Senpere

  • 20:30 Euskal Herriko, Boliviako eta Txetxeniako taldeen emanaldia Salle Larrekon.

Donapaleu

  • 20:30 Euskal Herriko, Argentinako eta Ukrainiako taldeen emanaldia frontoian.

Uztailak 18 osteguna

Ezpeleta

20:30 Irekiera ekitaldia, talde guztien partaidetzarekin.

Uztailak 19 ostirala

Ezpeleta

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Boliviako eta Txetxeniako taldeak.
  • 20:30 Irekiera ekitaldia, talde guztien partaidetzarekin.

Kanbo

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Euskal Herriko eta Palestinako taldeak.

Ainhoa

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Argentinako eta Ukrainiako taldeak.

Uztailak 20 larunbata

Senpere

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Euskal Herriko eta Palestinako taldeak.

Larresoro

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Boliviako eta Txetxeniako.
  • 18:00 "Herria dantzan" emanaldiak Ezpeletako kaleetan.

Basusarri

10:30 Kaleetan zehar desfilea,Argentinako eta Ukrainiako taldeak.

Ezpeleta

  • 11:30 Kalean zehar talde guztien emanaldiak.
  • 20:30 Itxiera ekitaldia.

Uztailak 21 igandea

Ezpeleta

  • 11:30 Udantza, euskal taldeen emanaldiak Ezpeletako frontoian.

Uztailak 22 astelehena

Zuraide

  • 16:30 Ukrainiako taldearen emanaldia.

Ezpeleta

  • 20:30 Itxiera ekitaldia Ezpeletan

Uztailak 23 asteartea

Biarritz

  • 11:00 Euskal Herriko eta Palestinako taldeen emanaldia Biarritzen (kalean).
  • 12:00 Argentinako, Ukrainiako eta Txetxeniako taldeen emanaldia Donibanen (kalean).

 

 Informazio gehiago: Gau Argi Festibala

Gehiago irakurri

Portugaleteko Folklore Jaialdia

2019/07/19 19:00 Portugalete

Euskal Herrian dira Sri Lanka, Kuba, Serbia, Armenia eta Tahitiko dantza taldeak dantzarako prest. Herrialde horietako dantzariak eta musikariak izango ditugu aurtengo Portugaleteko Folklore jaialdian. Elai Alai taldean antolatzen duen jaialdiaren inaugurazioa uztailaren 20an izango da Portugaleten eta 20tik 23ra eskainiko dituzte emanaldiak talde gonbidatuek Portugaleteko Elai Alairekin batera. Nazioarteko folklore jaialdia, ordea, Portugaletetik Euskal Herriko beste hainbat herritara zabalduko da. Uztailaren 19an hasi eta 31ra arte, beste hamabost herri bisitatuko dituzte atzerriko dantza taldeek. Uda bete betean, etxetik mugitu gabe, gure herrietako taldeen eta munduko punta batetik eta bestetik datozen taldeen dantzaz eta kulturaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu datozen egunetan.

Portugaleteko 43. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:

  • Uztailak 20, 21:30ean: Inaugurazio jaialdia La Canilla ibiltokian. Talde guztiak.
  • Uztailak 21, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 2. ekitaldia  La Canilla ibiltokian. Serbia - Tahiti.
  • Uztailak 22, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 3. ekitaldia  La Canilla ibiltokian. Kuba- Sri Lanka.
  • Uztailak 23, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 4. ekitaldia La Canilla ibiltokian. Armenia - Euskal Herria.
  • Uztailak 25, 13:00etan Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan
  • Uztailak 28, 13:00etan Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan

 

Jaialdia herriz herri

Uztailak 19 ostirala

  • Errenteria, 19:00etan, Alameda plazan: Armenia
  • Elgoibar, 22:30ean, Maalako parkean: Sri Lanka, Tahiti.

Uztailak 21 igandea

  • Ermua, 19:00etan, Plazan: Armenia, Sri Lanka.

Uztailak 22 astelehena

  • Getxo, 21:00etan, Musika Berrin: Armenia.

Uztailak 23 asteratea

  • Berriz, 19:00etan, Mercedarias konbentuan: Tahiti.
  • Erandio, 20:00etan, Irailaren plazan: Serbia.

Uztailak 24 asteazkena

  • Bergara, 19:00etan, S. Martin plazan: Kuba
  • Getxo, 21:00etan, Musika Berrin: Sri Lanka.
  • Arrasate, 22.30ean, Monterron parkean: Armenia.

Uztailak 26 ostirala

  • Deba, 22:30ean, Alameda Calbetonen: Serbia.

Uztailak 29 astelehena

  • Barakaldo, 20:00etan, Herriko plazan: Tahiti, Serbia.

Uztailak 30  asteartea

  • Gueñes, 20:00etan, Galdotxa Arana plazan: Sri Lanka
  • Sopuerta, 22:00etan, Mercadillo frontoian: Serbia.
  • Bakio, 22:00etan, kiroldegian: Tahiti.

Uztailak 31 asteazkena

  • Loiola, 17:30ean, Atari Eder plazan: Serbia, Sri Lanka.
  • Arrieta, 19:00etan, frontoian: Tahiti.

 

Informazio gehiago: Portugaleteko nazioarteko folklore jaialdia 2019

Gehiago irakurri

Folklore Bizian

2019/07/17 20:30 Galdakao

Badator urteroko Folklore Bizian jaialdia. Aurtengo gonbidatuak Uzbekistaneko "Sabo" folklore elkarte nazionala eta Ekuadorreko "Somos cultura viva" folklore elkartea dira. Honako hauek dira jaialdiaren datak:

Uztailak 17
Tokia: Galdakaoko frontoian
Ordua: 20:30
Uztailak 18
Tokia: Galdakaoko frontoian
Ordua: 20:30
Uztailak 19
Tokia: Usansoloko kiroldegian
Ordua: 20:00
Uztailak 20
Tokia: Areatzako plazan
Ordua: 20:30
Uztailak 22
Tokia: Arrigorriagako kiroldegian
Ordua: 20:00

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2019/07/22 21:00 Donapaleu, Saint-Louis aretoa

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Gehiago irakurri

Bilaka: Negua

2019/07/24 22:00 Deba

Negua Euskal Herriko neguaren amaierako errituak mugimendu bihurtzearen ondorioa da, izan ere, herrialde honetan inauterien asaldurak beste urtaro bati lekua uzten dio, naturaren berritzeari. Ikuskizuna ibilbide emozional bat marraztuz doa abiapuntutzat euskal sinbologia eta mitologia hartuz. Bertan, mugimendu erritualek eta dantza tradizionalek bat egiten dute helburu bakarra lortzeko: gaua gainditu eta negutik irtetea. Gaur egun are beharrezkoagoa delako sustraietara itzultzea.

  • Koreografia: Mathieu Vivier
  • Dantzariak: Jérôme Arhancet, Cybèle Damestoy, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Kepa Labescau, Peio Labeyrie, Mikel Larralde, Oihan Larralde, Sylvain Merlo, Matthieu Morisson, Eñaut Saldunbide, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier

Gehiago irakurri

Udalbatzaren aurreskua

2019/07/18 20:00 Antzuola

Udalbatzaren aurreskua.

Gehiago irakurri

Ordizia Haurren aurreskua

2019/07/21 12:00 Ordizia, Plaza Nagusia

Haurren aurreskua Ordiziako Plaza Nagusian eguerdiko 12:00etan.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2019/07/28 12:00 Donibane Garazi, Herriko Etxeko plaza

Donibane Garaziko herriko etxeak eta bere animazio batzordeak, Garaziko Mutxikoak elkartearekin, Mutxiko igandeak antolatzen dituzte! Uztailatik buruil arte, laugarren igandeetan herriko etxeko plazan eguerditik goiti mutxikoak izanen dira (aro txarra balin bada merkatu estalian izanen dira).

Gehiago irakurri

Kabalkada

2019/09/22 16:00 Aiherra

Kabalkada Ahierran.

Gehiago irakurri

Kabalkada

2019/09/29 16:00 Aiherra

Kabalkada Aiherran.

Gehiago irakurri

Hiru Burguen soka-dantza

2019/09/08 18:30 Iruñea

Duguna-Iruñeko dantzariek soka-dantza eskainiko dute udal plazan, Batasunaren pribilegioaren ekitaldien baitan.

 

Gehiago irakurri

Maitaldia

2019/09/06 21:00 Biarritz

Irailaren 6tik 15era Maitaldia dantza jaialdia izango dugu Biarritzen. Ikuskizunak, entsegu publikoak, erakusketak, ikastaroak edota hitzaldiak antolatu dira hamar egunetan zehar Biarritzeko hainbat txokotan. Ikuskizunetarako sarrerak eta emanalditarako bonuak dagoeneko eros daitezke jaialdiaren webgunean.

Egitaraua

Irailak 6, ostirala

  • Introdants: Dutch Masters, 21:00etan, Gare du Midi antzokian.

Irailak 7, larunbata

  • Christine Hassid Project: N'ayez pas peur!, 12:30ean, Jardin Publikoan.
  • Cie Adequate: Douce Dame, 15:00etan Casino antzokiko hallean.
  • Marecage: Interlude(s), 17:00etan Promenoir de la Grande Plage-an.
  • Eszena flamenkoa David Coriarekin, 18:00etan Gare du Midi antzokian.
  • Affari Esteri: Hoy, 19:00etan Koliseoan
  • Centre Chorégraphique National de Caen en Normandie: Fix Me, 21:00etan Kasino antzokian.

Irailak 8, igandea

  • Gigabarre Ballet Biarritzekin, 11:00etan Grand Plage paseoan. 
  • Rencontres en Herbe: Horizon Danse, 12:15ean Kasinoko explanadan. 
  • SO.K (Création): G.E.S.S, 15:30ean Grande Plageko pasealekuan.
  • Myriam Perez Cazabon: Iceberg, 17:00etan Bellevue plazan. 
  • Amos Ben-Tal / Offprojects (Korzo Productions): 60, 19:00etan Casino antzokian.
  • Compañia David Coria: Anonimo, 21:00etan Gare du Midi antzokian.  

 Irailak 9, astelehena

  • Martin Harraguerekin dantza 12:30ean Jardin Publikoan.
  • CIE MF/ Maxime & Francesco: Re-Garde, 19:00etan Koliseoan.
  • Martin Harriague: Fossile 21:00etan Casino antzokian.

Irailak 10, asteartea

  • Danish Dance Theatreren entsegu publikoa 12:00ean Jardin Publikoan. 
  • Éric Legayren La Vie en danse dokumentala 15:30ean Biarritzeko Mediatekan. 
  • Hip Hopa Tom Guichardekin, 18:00etan Gare du Midi antzokian.

  • Cie Myriam Naisy / L'Helice: Sous-Venances, 19:00etan Koliseoan. 
  • Danish Dance Theatrer: Siren 21:00etan Gare du Midi antzokian. 

Irailak 11, asteazkena

  • Andrew Skeelsen entsegu publikoa 12:30ean Jardin Publikoan.
  • Du Cercle a la scene dokumentala 15:30ean Biarritzeko Mediatekan. 
  • Matxalen Bilbao: Serenity Suite 19:00etan Koliseoan. 

  • Andrew Skeels: Finding Now 21:00etan Kasino antzokian.

Irailak 12, osteguna

  • Faso Danse Thatreren entsegu publikoa 12:30ean Jardin Publikoan.
  • Lexique danse dokumentala 15:30ean Biarritzeko Mediatekan. 
  • Compagnie Wejna: Traversée 19:00etan Koliseoan. 

  • Faso Danse Thatrer / Serge Aime Coulibaly 21:00etan Kasino antzokian.

Irailak 13, ostirala

  • CNDC-Angersen entsegu publikoa 12:30ean Jardin Publikoan.
  • Le corps de la ville laburmetraia 15:30ean Biarritzeko Mediatekan. 
  • DYPTIK: Dans l'engrenage, 19:00etan Kasino antzokian.
  • CNDC-Angers: Soirée Merce Cunningham, 21.00etan Gare du Midi antzokian.  

Irailak 14, larunbata

  • Stage Merce Cunninghama Robert Swinstonekin 10:00etan Gare du Midi antzokian. 
  • Le corps en mouvement 11:00etan Biarritzeko Mediatekan. 
  • Faizal Zeghoudirekin dantza 12:30ean Jardin Publikoan.
  • Dyptik: D-Construction, 14:00etan Kasinoko Parvisean.
  • Le grand jete!: Repliques 16:00etan Mazon parkean.
  • Cie Didascalie / Marion Levy: Et Juliette, 18:00etan Koliseoan.
  • Faizal Zeghoudi: No land demain?, 21:00etan Kasino antzokian. 

Irailak 15, igandea

  • Gigabarre Espainiako Ballet Nazionalarekin, 11:00etan Grand Plage paseoan. 
  • Biarritzeko Lipszyc ballet eskolaren emanaldia 12:15ean Kasinoko esplanadan.
  • La Rutan: Out of the blue 1, 16:00etan eta 17:00etan Bellevue plazan. 
  • Universite du Mouvement: Le beau Danube / Infinitif, 18:00etan Plaza Berri frontoian.
  • Espainiako Ballet Nazionala: Carmen, 21:00etan Gare du Midi antzokian.

 

*Egunero, egun osoan zehar: 

  • Dreams of o / Le cirque du Soleil egun osoan zehar Biarritzeko Mediatekan. 
  • La force du Mouvement erakusketa ikusgai egun osoan zehar Biarritzeko Mediatekan. 

Gehiago irakurri

Igartzako dantzarien eguna

2019/09/07 12:00 Beasain

Igartzako dantzarien kofradiak bere eguna ospatuko du.

12:00 Bandera jasotzea Udaletxean.

12:05 Ezpata-dantzaren segizioa plazatik Igartzaraino,

12:30 Ezpata-dantzarien saioa Igartzan.

Arratsaldean: Poteoa Izer eta Alabier trikitilariekin. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2019/10/05 17:00 Lesaka, Kultur Etxea

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldia eskeiniko du jantzi eta janzkeren inguruan. Zehazki, Olentzerota zer eta nola janzteari buruz mintzatuko da Lesakan. 

Gehiago irakurri

Ezpela: Konda'zazu

2019/09/20 21:00 Ezpeleta, Merkatu estalia

Ezpeletako Ezpela dantza taldeak 50 urte betetzen ditu eta Konda'zazu deitzen den ikusgarria sortu dute. Irailaren 20 eta 21ean aurkeztuko dute nahiz eta jada sarrerak agortu diren. 

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2019/09/27 20:00 Hondarribia, Itxas Etxea auditoriuma

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak