Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza plazetan: Ibai Arte dantza taldea

2016/06/18 19:00 Bilbo, Azoka Plaza (Zorrotza)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Ibai Arte dantza taldeak erromeria gidatuko du Azoka plazan.

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Ibai Arte dantza taldea

2016/10/01 17:30 Bilbo, Azoka Plaza (Zorrotza)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Ibai Arte dantza taldeak dantza agerraldia eskainiko du. 

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Beti Jai Alai dantza taldea

2016/02/13 19:00 Bilbo, Aita Donosti plaza (Basurtu)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Beti Jai Alai dantza taldeak erromeria gidatuko du.

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Beti Jai Alai dantza taldea

2016/02/14 12:30 Bilbo, Aita Donosti plaza (Basurtu)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Beti Jai Alai dantza taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du.

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Beti Jai Alai dantza taldea

2016/06/23 20:00 Bilbo, Aita Donosti plaza (Basurtu)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Beti Jai Alai dantza taldeak erromeria gidatuko du.

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Beti Jai Alai dantza taldea

2016/07/26 19:00 Bilbo, Aita Donosti plaza (Basurtu)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Beti Jai Alai dantza taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du.

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Beti Jai Alai dantza taldea

2016/10/01 19:00 Bilbo, Aita Donosti plaza (Basurtu)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Beti Jai Alai dantza taldeak erromeria gidatuko du.

Gehiago irakurri

Dantza plazetan: Beti Jai Alai dantza taldea

2016/12/24 18:00 Bilbo, Aita Donosti plaza (Basurtu)

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da. Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau eta Beti Jai Alai dantza taldeak erromeria gidatuko du.

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2019/02/23 09:00 Uztaritz

Uztaritzeko Kaskarotak eskean ibiliko dira etxez-etxe. Hona hemen inauterietako programa:

Otsailak 23 larunbata
  • Goizean, Arruntza auzon, Kaskarotak etxez etxe

Otsailak 24 igandea

  • 9:00 Saint Michel auzoan kaskarotak etxez etxe.
  • 11:00 Heraitze auzoa kaskarotak etxez etxe.
  • 11:30 Heraitzen, Mutxikoak Erdizka taldearekin.

Martxoak 3 igandea

  • 9:00 Kaskarotak eta Kaskarot ttikiak etxez etxe, Hiribehereko auzoan eta Purgon eguerditik goiti.
  • 11:30 Elizaren aitzinean, meza nagusiaren ondotik Kaskarot taldeen elgarretaratzea.

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2019/02/24 09:00 Uztaritz

Uztaritzeko Kaskarotak eskean ibiliko dira etxez-etxe. Hona hemen inauterietako programa:

Otsailak 23 larunbata
  • Goizean, Arruntza auzon, Kaskarotak etxez etxe

Otsailak 24 igandea

  • 9:00 Saint Michel auzoan kaskarotak etxez etxe.
  • 11:00 Heraitze auzoa kaskarotak etxez etxe.
  • 11:30 Heraitzen, Mutxikoak Erdizka taldearekin.

Martxoak 3 igandea

  • 9:00 Kaskarotak eta Kaskarot ttikiak etxez etxe, Hiribehereko auzoan eta Purgon eguerditik goiti.
  • 11:30 Elizaren aitzinean, meza nagusiaren ondotik Kaskarot taldeen elgarretaratzea.

Gehiago irakurri

Santibate

2016/01/30 17:00 Donapaleu

Urtarrilaren 30ean, Santibate ospatuko da Donapaleuko karrika eta ostatuetan. Zirtzilez maskatutako gazteek, kantu, bertsu, oihu, jauzi eta eskea eginen dituzte azken urteetan bezala. Hitzordua 17etan dute merkatu estaliaren aitzinean.

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2016/01/30 07:30 Lizartza

Lizartzan inauteria asteburu osoan zehar. Hona hemen asteburu osoko egiteraua: 

Urtarrilak 30, larunbata

7:00 Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria.

7:30 Puske-biltzea, dantzari  eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

13:30 Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian. 

Urtarrilak 31, igandea

12:00 Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Ihaute Dantzak plazan.

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta Lizartzako inauteri dantzak

2016/01/31 12:00 Lizartza

Igandean, 12:00etan puska biltzea egingo dute herriko kaleetan zehar. Ondoren, herriko plazan, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte. 

Gehiago irakurri

Intxixuak

2016/01/30 09:00 Oiartzun

Intxixuen kuestazioa edo eskea auzoz auzo.

Gehiago irakurri

Joaldunak

2019/01/27 20:00 Aurtitz

Urtarrileko azken igandean, iluntzeko 20:00tan elkartzen dira Aurtizko joaldunak herriko elkartean larruak eta joareak jarri eta herriari buelta emango diote puskak biltzen. 

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: joaldunak 2015 [Bideoa]

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen [Bideoa]

Gehiago irakurri

Joaldunak

2019/01/27 13:00 Ituren

Urtarrileko azken igandean Iturengo joaldunak herrian zehar arituko dira joareak jo eta kuestazioa egiten.

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: joaldunak 2015 [Bideoa]

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen [Bideoa]

Gehiago irakurri

Joaldunak eta mozorroak

2019/01/28 11:00 Ituren, Aurtitz, Zubieta

Urtarrileko azken asteburua erreferentziatzat hartu eta ondoko astelehen eta asteartean ateratzen dira Ituren, Aurtitz eta Zubietako joaldunak. Astelehenean, Zubietatik Iturenerainoko bidea egiten dute eta asteartean Iturenen hasi eta Zubietaraino joaten dira. Tartean mozorroak ibiliko dira herrian zehar hara eta hona. 

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: joaldunak 2015 [Bideoa]

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen [Bideoa]

Gehiago irakurri

Azeri-dantza

2023/02/16 19:00 Errenteria

Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dira bideoan ikus daitezkeenak. Azeri-dantza desfilearen Ibilbidea: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.

Gehiago irakurri

Trapujaleren jeitsiera

2016/02/04 19:30 Lezo

Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira

Gehiago irakurri

Hartzaren esnaera

2023/02/17 18:30 Segura

Aizkorritik Segurara jaisten da Hartza arratsaldeko 18:30ean ostiral mehe egunean. Bere inguruan ibiltzen dira uxatzaileak, aurrean harrapatzen duten edonori maskuri edo puxikarekin jotzeko. Herriko puntu ezberdinetan, herriko gazte talde batek, bakoitzak bere mozorroa jantzita duela, jorrai-dantza dantzatzen du.

Gehiago irakurri

Porrero eta Sorgina

2023/02/17 20:00 Agurain

Arratsaldeko 20:00etan Porrero eta Sorginaren agurra ospatzen dute herrian. Ostiralean jaisten dira Opakuatik eta inauteri osoak ematen dituzte udaletxeko balkoian.  Astearte inauterian, Porrero eta Sorginari azken agurra ematen diete.

Gehiago irakurri

Kalez-kaleko eskea eta dantzak

2016/02/06 11:00 Gallarta

Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute landa izaera daukan inuteria:

11:00etan Kale-eskea herriko baserri, etxe ta kaleetatik.
18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gehiago irakurri

Kalez-kaleko eskea eta dantzak

2023/02/18 11:00 Gallarta

Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak antolatzen duen landa izaera daukan inauteria. 

Larunbat goizean, 11:00etan kale-eskea egingo dute herriko baserri, etxe ta kaleetatik. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko 18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira egingo dute mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gallarta eta San Fuentes: Aratusteak 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Maskaradak

2016/02/09 19:00 Atharratze

Aspaldiko ohiturei heldu eta Sohüta-Hokiko gazteek naskaradak emango dituzte Atharratzen. Barrikadak herriko plazan izango dira 19:00tan eta maskarada 20:00tan trinketan. 

Gehiago irakurri

Estudiantina

2023/02/21 10:30 Lekeitio

Lekeitioko Estudiantinak herriko kaleak alaituko ditu kantuekin.

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2016/02/13 10:00 Ihabar

Puska biltzean arituko dira herrian zehar.

Gehiago irakurri

Inauteria

2016/02/14 19:00 Ihabar

Inauteria ospatuko dute Ihabarren.

Gehiago irakurri

Zamarroak, Neskak eta Mari Arroka

2023/02/18 18:30 Olazti

Larunbatean Olaztiko ihoteak ospatzen dira, 1992. urtean berreskuratu zena. Inauteriko pertsonaia tradizionalak, Zamar handia, Zamar txikiak, Neskak eta Mari Arroka herriko kaleetan zehar ibiltzen dira zalaparta sortzen fareekin (joareak).

Inauteriko elementurik ezagunenetariko bat Zamarro batzuek daramaten gurdia da. Gurdian lur bustia daramate eta umore onez botatzen diete segizioa ikustera mozorrotu gabe ateratzen direnei, Mari Arroka suzko igitaia daraman bitartean. Desfilea San Migel plazan amaitzen da, Olaztiko zortzikoa dantzatuz. Herriko gazteek bezperan egiten diote Mari Arrokari eta ihoteei ongietorria.

Gehiago irakurri

Sardinaren ehorzketa

2023/02/21 18:00 Errenteria

18:00etan, Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du Sardina Ehorzketa iragartzeko eta Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra egingo dira. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Elizatik irtengo da eta honako ibilbidea egingo du: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da. Jarraian.- Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.

Gehiago irakurri

Kaskaboboak eta Maskaritak

2023/02/21 19:00 Agoitz

Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

Gehiago irakurri

Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

2023/02/20 13:00 Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko.

 Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]

Gehiago irakurri

Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

2023/02/21 13:00 Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio.

 Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]

Gehiago irakurri

Martingala

2017/02/28 17:00 Burlata

Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Ondoren, urkatu, eta sutan erretzen dute, eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

Gehiago irakurri

Zingar-arrautze eskea

2023/02/20 10:00 Bera

Astelenitan zingar-arrautze eskea egiten da goizez Beran. Koadrilek euren mozorroak jantzi eta baserriz baserri aritzen dira. Baserri guztien aurrean "Zingar-arrautze, zingar-arrautze bat ez bada bertze, bertze!" kantatzen dute eta horrela lortzen dute egun horretako saria. 

Bera: Zingar-arrautze eskea 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Fraindarrak arraultze-eskean

2023/02/20 08:00 Lesaka

Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla! [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Talai-dantza

2023/02/19 08:00 Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Ugarte eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa.

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Talai-dantza

2024/02/10 08:00 Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Bedaio eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa. 

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Toribio

2023/02/21 19:00 Kanpezu

Kanpezun inaute asteartean ateratzen dute Toribio. Lastoz sortua den panpina da  eta herriko gaitz guztien erruduna. Toribiorekin batera kalejira egiten dute eta ondoren epaitua izaten da. Erruduna denez, ibai ertzera eraman eta bertan itotzen dute. 

 

Gehiago irakurri

Mamoxarroak

2016/01/26 17:00 Unanu

Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

Gehiago irakurri

Lezeagako sorgina

2023/02/21 19:15 Laudio

Inaute asteartean, 19:15etan emango zaio amaiera inauteriei Lezeagako sorginaren erreketarekin.

Gehiago irakurri

Sagar-dantza eta Hartza

2023/02/21 10:00 Arizkun

Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira. 

 

Gehiago irakurri

Momotxorroak

2023/02/21 19:00 Altsasu

Inaute astearte edo asteartita iluntzean elkartzen dira Juan Tranposo, akerra, momotxorroak... Altsasun. Jantzi, zikindu eta kalera irteten dira herritik dabilen jendea beldurtzen. Zenbait momentutan momotxorroen-zortzikoa dantzatzen dute.

Altsasu: Inauteriak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Inude eta artzaiak

2023/02/19 10:00 Bera

Inaute igandean ateratzen dira inude eta artzaiak Berako kaleetan. Goizeko 10etatik aurrera kalejira egingo dute herrian zehar Eztegara pilotalekutik hasita. Ondoren arratsaldean, 18:00etan hasiko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

 

Gehiago irakurri

Goitarrak

2023/02/19 08:00 Lesaka

Inauteri igandean, Goitarrak baserriz baserri dantzan eta arraultze-arraultze puska biltzea egiten. Jotak dantzatzen dituzte baserrien aurrean.

Gehiago irakurri

Zaku zaharrak

2023/02/19 19:00 Lesaka

Zaldunita arratsaldez ateratzen dira zaku-zarrak Lesakan. Plazaren albo batean dagoen lasto tontor batetik lastoa hartuz eta zakuak honekin betez jazten dira zaku-zar-gaiak. Ondoren, kalez kale ibiltzen da zaku-zar taldea, lerroan martxan doala. Makil luze bat izaten du eskuan lerro buruak eta beste makila luzea azkenak. Musika hastearekin batera hasten da zaku-zarren martxa. Puxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzte eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak. Aldian behin gelditu eta fandangoa dantzatzen dute zaku-zarrek, besoekin, oin astun horiek altxatuko dituenik ez baitago.

Lesaka: Zaku zaharrak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea

2016/02/07 09:30 Itsasu

Herriko dantzari eta zirtzilek puska biltzea egingo dute. Arratsaldeko 8etan, Zan Pantzar erreko dute.

Gehiago irakurri

Jardinzayen konpartsa

2023/02/19 12:00 Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak).

Gehiago irakurri

Sorgin-dantza

2023/02/18 10:00 Antzuola

Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan.

Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

 

Gehiago irakurri

Marrauen soka-dantza

2023/02/19 12:00 Gernika

Zaldunita edo inaute igandean, eguerdiko 12:00etan, puntuan, marrauek Gernikako Foru Plaza hartzen dute soka-dantza dantzatzeko. Soka-dantzak ohiko egitura du, hau da, desafioa, banan-banangoa, zubiak, agurrak eta abar. Dantzariak, ordea, maskara batekin eta gorputz guztia estaltzen dien lohihartzeko batekin dantzatzen dute.

Gernika: Marrauen soka-dantza 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Markitos

2023/02/19 11:30 Zalduondo

Markitos da inauterietako igandeko protagonista. Urtero bezala, zaldi gainean agertuko da goizeko 11.30ak inguruan, Arabako herri honetako kale nagusian, traje beltzez jantzita, gorbata eta guzti. Atzean herriko mutil bat izango du laguntzaile gisa, erori ez dadin. Ibilbideko puntu batean, jauregi baten parean, astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zutik jarri, lurrean sartu, eta han goian geratuko da Markitos hainbat orduz. Arratsaldean, berriz, predikadorea buru duen prozesio zaratatsu bat abiatuko da Markitos dagoen tokiraino. Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea joango dira lehenbizi, biak bata beltzez jantzita. Musikariak, ondoren, eta, gero, behor batek tiratutako gurdi bat, Predikadorea barruan joango da. Ondoren Atsoa eta Agurea, Markitosen aita eta ama. Hartza eta ardia joango dira ondoren, eta, azkenik, Porreroak. Zaku-telaz jantzita, porrero hauek beren buruak lurrera bota eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtuko dituzte. Markitos jaitsi eta gurdian jarriko dute. Frontoira heltzen direnean epaia irakurriko dio Predikadoreak Markitosi: hil egin beharko du. Jendeak txalo egingo du. Panpina lurrean jarri eta su emango diote. Eta taldeko guztiek dantza egingo dute haren inguruan.

Gehiago irakurri

Arabako herri inauteriak

2016/01/30 10:00 Asparrena

Ilarduia, Egino eta Andoin, Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan "Lastozko gizona" ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta "Lastozko Gizona" bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz. 

Gehiago irakurri

Dantza-soka

2018/03/17 08:30 Anoeta

Goizeko 08:30ean plazan elkartu ondoren baserriz baserri ibiliko dira herriko gazteak eta ondoren eguerdiko 13:00ean plazan sokan dantzatuko dute. 

Anoeta: dantza-soka 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2016/01/26 10:00 Donamaria

Goizean gazteak He­rriko Ostatuan elkartuko dira gosaltzeko. Ondoren, auzoz auzo ibiliko dira eskean trikitilarien laguntzaz. Bazkaldu ondotik ere herrian ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza

2023/02/11 08:30 Arano

Inauterien azkenaurreko asteburuan irteten dira zomorroak Aranon. Goizean goiz herriko plazan geratu eta baserriz baserri joaten dira fandango eta arin-arina dantzatuz giro ederrean. Puska biltzea egin ostean, elkartean bazkaldu eta zagi-dantza egin ohi dute arratsaldean. 

Arano: Zomorroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2016/02/06 09:00 Behobia

Zaldunita bezperan, goizeko 9:00ak aldera abiatzen dira Eraiki Dantza Taldeko kideak baserriz baserri. Etxe guztietan fandango eta arin-arina dantzatzen dute dantzariek, ondoren, ordain-saria jasotzeko. Bidasoa ibaiaren ertzeko baserrietatik ibiltzen dira goizean zehar. Arrautzak, porruak... denetik biltzen dute, ondoren, bazkari eder batekin eguna amaitzeko.

Gehiago irakurri

Zarramuskeroak

2023/02/18 17:00 Cintruenigo

Zarramuskeroak dira Cintruenigoko inauterietako pertsonaiak. Ostiral gauez, Kultur Etxeko balkoitik pregoia irakurrita, inauteriak hasten dira. Baina Zarramuskeroak larunbat eta igande arratsaldean ateratzen dira kalera.

Ordubeteko tartean, zarramuskeroak izaten dira kaleetako jaun eta jabe. Talko-hautsak, kolonia eta beste produktu batzuk hartuta, aurpegia agerian duten gazte-koadrilen atzetik ibiltzen dira, eta horietako asko ez ezagutzeko moduan uzten dituzte. Antzinako jatorria duten herri-pertsonaia horiek parrokiako elizako kanpaien joaldi bereziarekin batera hasi eta amaitu ohi dute irteera.

Gehiago irakurri

Azeri-dantza

2023/02/18 10:00 Hernani

Inaute larunbatean, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte.

Gehiago irakurri

Jardinzayen konpartsa

2023/02/18 19:00 Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak). 

Gehiago irakurri

Surrandiak

2023/02/18 12:30 Durango

Surrandiak kalejiran irtengo dira Durangoko merkatu plazatik. Eguerdiko 12:30ean Surrandi goiztiarrak trikitilariekin eta arratsaldean 17:30ean surrandiak eta hartza Jaizaekeko txistulari eta Tabira musika bandarekin.

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta inauteria

2017/02/04 10:00 Hergarai

Hergaraiko Izarrak dantza taldeak, puska biltzea egingo du Hergaraiko herrietan eta inauteri dantzak eskainiko dituzte. 2016an plazaratu zituzten inauteri berri hauek lehenengoz Hergarain luzaroan utzita izan den inauteri eskea berpiztuz. San Blas egunaren ondoko larunbatean ospatzen dute inauteria. Goizean zehar etxez etxe arituko dira eskean eta dantzan. Eguerdian, bazkaltzeko geldialdia egin eta berriro ekingo diote kuestazioari tarteka makila-dantzak eginez.

 Mendibe: Hergaraiko Inauteriak 2016 makila-dantza [Bideoa]

Gehiago irakurri

Txantxoak

2016/02/07 08:00 Abaltzisketa

Abaltzisketako txantxoak goizeko 8etan biltzen dira herriko plazan prestaketa lanari ekiteko eta 8etan hasiko dira baserriak bisitatzen. Txantxoek makila-txiki deritzon makil-dantza bat egingo dute

Gehiago irakurri

Txino-dantza

2023/02/19 12:30 Aretxabaleta

Aretxabaletako inaute igandean, herriko kintoak kalean zehar ibiltzen dira Txino-dantza abestuz eta dantzatuz kamisoi eta txapelarekin. 

Eguerdian koadrilak eta konparsak kaleratzen dira, eta bakoitza bere karroza, txaranga, mozorro eta zaratarekin sarzen da kalejiran. Denak doaz norabide batean, eta justo kontrako norabidean dator dozena bat ero, dozena bat kinto txino-dantzan.

Aretxabaleta: txino-dantza 2008 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Zahagi-dantza eta Hartza

2023/02/19 10:00 Markina-Xemein

Aratuste domekan, inauteri igandean, zaragi-dantzariak ibiltzen dira Markina-Xemeingo kaleetan Hartzak lagunduta. Zaragi-dantza egiten dute Zerutxuko dantzariek eta Hartzak panderoaren doinura dantza egiteko ahalegina egiten du, baina iheserako eta jendea beldurtzeko zaletasuna handiago du.

Markina-Xemein: Zaragi-dantza eta antzar jokoa 2013 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Atorrak

2023/02/19 10:00 Mundaka

Inaute igandean ateratzen dira Mundakako Atorrak kantuan. Mundakako Txistulari Marrauen kalejira, 10etan Atorrekin lagundurik. 12.30etan Mundakako Atorren Estudiantina Aratuste abestiarekin hasita. 18.00etan Herriko plazan Laminek agerraldia egingo dute orro, dantza eta kantuekin.

Gehiago irakurri

Kuestazioa eta zortzikoa

2024/02/05 20:00 Altsasu

Santa Ageda egunez, herriko kintoek kuestazioa egiten dute herrian zehar eta arratsaldeko 20:00etan zortzikoa egiten dute plazan. Horrela, otsailaren 5ean hasiko dituzte bost eguneko ospakizunak.

Gehiago irakurri

Kintoak

2016/02/08 19:00 Altsasu

Herriko kintoek zortziko dantzatzen dute herriko plazan. 

Gehiago irakurri

Kintoak

2016/02/07 19:00 Altsasu

Herriko kintoek zortziko dantzatzen dute herriko plazan. 

Gehiago irakurri

Kintoak

2016/02/06 19:00 Altsasu

Herriko kintoek zortziko dantzatzen dute herriko plazan. 

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2016/01/30 10:00 Itsasu

Itsasuko kaskarotak etxez etxe arituko dira eskean eta arratsaldeko 20:00etan Zan Pantzarren erretzea izango da Soldatzen borda lekuan. 

Gehiago irakurri

Hartzaro festibala

2016/02/06 17:00 Uztaritz

Dantza Ikuskizuna. Dantza sorkuntzak Kiroleta ezker pareta ikuskizun areto gisa antolatua eta berotua izanen da (Sarrera 10-15€).

  • 17:00etan:
  • Jaietan dantza ikuskizuna (Olaeta ballet elkartea - Bilbo).
  • Emazteen Iraultza dantza ikuskizuna (Aintzindariak, Maule eta Dju-Dju, Pau).
  • Itsas Lapurak dantza ikuskizuna (Haatik taldea, Gipuzkoa).

  • 21:00etan: Itzulera dantza ikuskizuna (Olaeta Balleta elkartea, Bilbo) eta Ikuskizun desberdinen bilduma onena dantza ikuskizuna (Aukeran taldea, Gipuzkoa).

Gehiago irakurri

Txulalai

2016/02/07 14:00 Paganos (Guardia)

San Blas inguruko asteburuan ospatu ohi dituzte Paganoseko jaiak. Aurten inauteriekin bat egin eta Txulalai otsailaren 6 eta 7an dantzatuko da.

Gehiago irakurri

Dantza Ganbara

2016/03/31 19:30 Donostia, Donostia 2016 egoitza (Easo kalea, 43)

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan, Dantza Ganbara, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregik gidatua. 

Dantza egiteko gonbidapena, nahi duen orok dantza egiteko aukera izango du: jauziak, muxikoak eta beste dantza batzu Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean eta Marian Arregiren musikaz lagunduta.

Gehiago irakurri

Bilaka: Leihotik

2016/03/19 12:00 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunearen aurrean (kalean)

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan, Leihotik dantza ikusgarria, Bilaka dantzataldearen eskutik.

Hamar bat dantzari gaztek emanik, karrikako dantza ikuskizun hau Joseba Sarrionandiaren hitzetan oinarrituriko da, Mikel Laboa, Alos Quartet eta Juan Mari Beltranen musikekin batera.

  • Koreografiak : Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier
  • Eszenografia eta jantziak  : Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier

*Euria eginez gero, Donostia-2016 egoitzan, Easo kalea 43an.

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: Herrikoia

2016/03/12 12:00 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunearen aurrean (kalean)

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan Herrikoa dantza ikusgarria Zarena zarelako konpainiaren eskutik. 

Zarena Zarelako konpainiak Herrikoa ikusgarriaren bitartez, hainbat herri eta probintziatan dantzatzen diren fandango eta jotak eginen ditu, hala nola, Asturias, Galizia, Aragoi, Bizkaia, Gipuzkoa, Bilibia eta Lapurdikoak.

*Euria eginez gero, Donostia-2016 egoitzan, Easo kalea 43an.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Xabier Itzaina

2016/03/03 19:30 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea, Areto nagusia

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan Xabier Itzainak hitzaldia eskainiko du: Tamburinaren gizartea: Ipar Euskal Herriko ohidura dantzatuen historia sozial baten alde. 

Ipar Euskal Herrian ohidura dantzatuak aspaldidanik aztertuak izan dira beren eduki etnografiko eta folklorikoari – zentzu onean – dagokionez. Bide interpretatibo berri batzu irekiak izan dira berrikitan, diziplinen artekoak. Hemen ohidura dantzatuen historio sozial baten beharra nuke azpimarratu nahi. Ohidurek badute historio bat. Sinboloen iraupenaren gibelean hautemaiten beti aldatuz joan den gizarte bat, bere indar harreman eta harreman sozial konplexuekin. Alde hortatik, Europako bertze hainbat tokitan eremanak izan diren ikerketengandik badugu nun zer ikas. Hitzaldian adibide zehatzagoak hartuko ditut Lapurdi barnekalde eta Baxenabarre hurbileko ohidura dantzatuen bilakaeran, izan diten ihauteri, kabalkada, toberak, Besta berri edo Eliza-bestak.

Gehiago irakurri

Mintzaldia: Nundik Nora?

2016/02/18 19:30 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea (Areto nagusia)

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan Maritzuli konpainiak Nundik nora ? ikuskizunaren moldaketa bat eskainiako du. 

Maritzuli konpainiak antzokietan eskaini izan duen ikuskizunaren moldaketa bat da; zuzeneko dantzarik gabe, irudi eta argazkiez lagundurik euskal dantzaren historiaren errepaso bat egingo du.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Euskal Herriko artxiboak munduan gaindi: nola eskura gure oroitmen kolektiboa?

2016/02/11 18:30 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea, Areto nagusia

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan, Euskal Kultur Erakundeko kide diren Jakes Larre eta Maite Deliart-ek mintzaldia eskainiko dute: Euskal Herriko artxiboak munduan gaindi: nola eskura gure oroitmen kolektiboa?

Soka erakusketa ekoizterakoan konturatu gara Euskal Herriko hainbat gaietaz munduko zinegile edo argazkilarien lan zoragarriak baditugula, bainan altxor horiek askotan barreiatuak direla Euskal Herritik kanpo, nola liburutegi, museo edo berdin familietan.

Gaualdi honetan aurkeztuak izanen dira Soka erakusketako artxibo berezi batzu, bai eta ere Berlingo Museo etnografikotik eta Humboldt Unibertsitatetik bildu 1914-18ko gerlako euskal presoen artxibo soinudunen eta paperezkoen argibideak.

Gehiago irakurri

Bisita gidatua: Soka, euskal dantzaren urratsetan

2016/02/25 19:30 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea, Ganbara aretoa

Soka, euskal dantzaren urratsetan, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko euskal dantzari buruzko multimedia erakusketaren bisita gidatua Juan Antonio Urbeltz eta Oier Araolazarekin. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Mikel Urbeltz

2016/02/03 11:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Euskal Herri osoan zehar ospatzen diren inauteriak ulertzeko, Mikel Urbeltzek hainbat gako emango ditu hitzaldi honetan: festa honen jatorria, zer erritu ospatzen den, pertsonaiak, zer irudikatzen duten…

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2016/02/10 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik, publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia; ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2016/01/30 19:00 Angelu

Angeluko kaskarotak eskean arituko dira etxez-etxe. 

Gehiago irakurri

Kamarroak

2023/02/18 18:00 Bakaiku

Kamarroa da Bakaikuko (Nafarroa) inauterietako pertsonaia. Mozorro guztiak dira Kamarro, ez dauka janzkera zehatzik. Inaute larunbatean ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu ondoren, mozorrotu eta etxez-etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta hautsak botaz. Zaparra deitzen zaio Kamarroek eskuan darabilten makil luzeari, eta herritarrak eta bereziki umeak beldurtzen aritzen dira herriko kaleetan.

Bakaiku: Kamarroak 2015 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Silicon Valley Ballet

2016/02/05 20:00 Iruñea, Baluarte

Silicon Valley Ballet Kaliforniako dantza konpainia da. Honako programa hau eskainiko du Baluarten:

Glow-stop

  • Koreografia: Jorma Elo  
  • Musika: W.A. Mozart eta Philip Glass

Prism

  • Koreografia: Annabelle López Ochoa
  • Musika: Keith Jarrett

Minus 16

  • Koreografia: Ohad Naharin
  • Musika: Musikagile ezberdinak 

Gehiago irakurri

Fueradeleje: Nor da otsoaren beldur?

2016/02/21 18:00 Iruñea, Barañaingo Kultur Etxea

Fueradeleje dantza konpainiaren Nor da otsoaren beldur? dantza ikuskizuna, txanogorritxo eta hiru txerrikume ipuinetan oinarrituta dago.

Gehiago irakurri

Porreteroa

2023/02/25 19:30 Saratsu

Saratsun, Añanako Kuadrillako herri honetan inauterietatan Porretero izeneko pertsonaia azaltzen da. Lastozko panpina besterik ez da eta herrian barrena ibiltzen dute gurdian jarrita etxez etxe eskean joateko.

Oiloak lapurtu eta bestelako gaiztokeriak egiten dituenez, epaitu ondoren garbitokiko teilatura botako dute. Aro berri garbi hasteko, erre egiten dute.

Gehiago irakurri

Elirale: Xihiko

2016/02/14 17:00 Senpere, Salle Larreko gela

Hego Lapurdiko Hirigunearen sasoin kulturalaren kari, EliralE konpainiaren eskutik Xihiko dantza eta musika ikusgarria eskainiko dute. 

  • Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koregrafia : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
  • Akzesorioak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Filipe Oihanburu

2016/02/12 19:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Euskal Dantzarien Biltzarretik, Nafarroako Dantzarien Biltzarrarekin batera, Filipe Oihanbururen hitzaldia antolatu dute. Bertan "Galtzerdi Berdeak" dokumentala ikusteko aukera egongo da eta ondoren Filipe Oihanburuk hitzaldia eskainiko du.

Zita, Otsailaren 12an izango da arratsaldeko 19:00tan, Iruñeako Euskokultur Mintegian (Baratzeetako zeharkalea 2).

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2016/02/13 09:00 Bardoze

Bardozeko Kaskarotak etxez etxe arituko dira eskean 18:00ak bitartean Biramondeko inguruetan. 

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2016/02/20 09:00 Bardoze

Bardozeko Kaskarotak etxez etxe arituko dira eskean goizean 12:30ak arte Ehuleen auzoan. Arratsaldean, San Pantzarren jujamendua egingo da 17:00etatik aurrera Bardozeko plazan. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Thierry Truffaut

2016/02/12 19:00 Baiona, Euskal Museoa (Argitu gela)

Thierry Truffaut ikertzaileak Lapurdiko inauteriaren berrezartze prozesuan parte hartu zuen eta hitzaldi honetan, Baionako inauterien historiari buruz hitz egingo du.

Gehiago irakurri

Sao Pauloko Hiriko Balleta

2016/02/12 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Sao Pauloko Hiriko Balleta konpainia brasildarrak hiru pieza eskainiko ditu. Mauro Bigonzetti koreografoaren Antiche Danze, Cayetano Soto koreografoaren Adastra, eta Itzik Galili koreografoaren O Balcão de amor lanak ikusi ahal izang dira Bilboko Arriaga Antzokian. 

  • Zuzendari artistikoa: Iracity Cardoso

    Koreografiak:

    ANTICHE DANZE
    Koreografia: Mauro Bigonzetti
    Argiak: Carlo Cerri
    Jantziak: Geraldo Lima
    Musika: Ottorino Resphigi- Antiche danze e Arie
    16 dantzari
    35 minutu

    ADASTRA
    Koreografia, argiak eta jantziak: Cayetano Soto
    Musika: Ezio Bosso
    25 minutu
    16 dantzari

    O BALCÃO DE AMOR
    Koreografia, argiak eta jantziak: Itzik Galili
    Musika: Pérez Prado
    20 minutu
    16 dantzari

  • Sarrerak: 12 eta 42 euro artean.

Gehiago irakurri

Sao Pauloko Hiriko Balleta

2016/02/13 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Sao Pauloko Hiriko Balleta konpainia brasildarrak hiru pieza eskainiko ditu. Mauro Bigonzetti koreografoaren Antiche Danze, Cayetano Soto koreografoaren Adastra, eta Itzik Galili koreografoaren O Balcão de amor lanak ikusi ahal izang dira Bilboko Arriaga Antzokian. 

  • Zuzendari artistikoa: Iracity Cardoso

    Koreografiak:

    ANTICHE DANZE
    Koreografia: Mauro Bigonzetti
    Argiak: Carlo Cerri
    Jantziak: Geraldo Lima
    Musika: Ottorino Resphigi- Antiche danze e Arie
    16 dantzari
    35 minutu

    ADASTRA
    Koreografia, argiak eta jantziak: Cayetano Soto
    Musika: Ezio Bosso
    25 minutu
    16 dantzari

    O BALCÃO DE AMOR
    Koreografia, argiak eta jantziak: Itzik Galili
    Musika: Pérez Prado
    20 minutu
    16 dantzari

  • Sarrerak: 12 eta 42 euro artean.

Gehiago irakurri

Dinamo Danza: El rapto de Europa

2016/03/10 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Bost musikagile, bost musikari eta bost dantzari elkartuko dira  hizkuntza garaikideko dantza eta musika ikuskizun honetan. Hain zuzen, Zeusek Europa bahitzeko zezen zuri baten itxura hartzen dueneko Greziako mitoa kontatuko digu. Dantza barnean hartzen zuen diziplina anitzeko lan moduan sortu zen hasieratik, eta ia 30 urte behar izan ditu helburua lortu eta balletaren aurkezpenarekin bertsio osoa aurkezteko.

  • Musikagileak: Teresa Catalán (Europa), Jaime Berrade (Zeus. Jainko zezena), Patxi Larrañaga (Thalassa), Koldo Pastor (Kreta), J. Vicent Egea (Infernuetako epaileak).
  • Koreografia sorkuntza, Dinamo Danza.
  • Musika: Quinteto Bortz (Roberto Casado, Jorge Nagore, Jose Luis Larraburu, Moisés Irisarri eta Alberto Chacobo).

Gehiago irakurri

Organik: Txapeldun

2016/03/05 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Organik konpainiak Txapeldun lana aurkeztuko du. 

Txapeldun lanak irabazle edo txapeldun baten bizipen ugariak erakusten dizkigu. Loria eta garaipen uneak ez ezik, bakardadea, presioa, beldurra eta ahultasuna ere lantzen ditu. Hartara, ironia handiko uneak eta sentsibilitate handiagoko beste batzuk gurutzatzen dira.

  • Egilea: Natalia Monge
  • Zuzendaritza eszenikoa: Natalia Monge & El Pont Flotant
  • Musika: Kepa Junkera
  • Sortze-lana eta testua: Eneko Balerdi, Natalia Monge y El Pont Flotant.
  • Antzezlea: Eneko Balerdi
  • Argi disenua eta teknikariak: Oskar Grijalba, Marc Cano
  • Ekoizpena: Organik Dantza – Antzerki
  • Iraupena: 55 minutu

Gehiago irakurri

Kemp Dances

2016/02/27 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Nazioarteko antzerkigintzako mito bat. 70eko eta 80ko hamarkadetan Lindsay Kempek, Lindsay Kemp Companyrekin batera, mundu osoa miraz utzi zuten estilo gurutzatze guztiz heterodoxo baten bidez. Antzerkia, mimoa eta dantza nahasten zuten, tradizioa eta esperimentatzea, ironia sotila eta sentipen indartsuak. “Kemp Dances” asmakari eta berraragitze sail bat da, hau da, sorkari berriak egun birsortutako eta berrikusitako pieza klasiko batzuekin nahasita. Pertsonaia eta ipuin fantastikoen mosaiko ikusgarri eta hunkigarria…

  • Ideia eta eszenografia: Lindsay Kemp
  • Laguntza koreografikoa: Daniela Maccari
  • Argiztapena eta koordinazio teknikoa: David Haughton

Gehiago irakurri

Organik: Irrintzi

2016/02/12 20:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Organik taldea abenduan hasi zen Kurtzion bertan sormen hau ensaiatzen eta ostiralarean sormen egonaldi honen ondorioa plazaratuko du. Estreinaldi ondoren ikuskizuna euskal eszenatokietan aurkeztuko da. Dantza-lan honen abiapuntua irrintzia da. Euskaldunok botatzen dugun oihu luzea ozena eta alaia, hain zuzen. Oihua mugimendu bihurtuko da eta dantza garaikidearen ezaugarriak dituen koreografiak hartuko du eszena.

Sormenaren ideia Natalia Mongek jarri du abian eta berarekin batera Helena Golab dantzaria eta Laurentx Etxemendi saxo jotzailea izango dira eszenatokian.

  • Ideia: Natalia Monge
  • Dantzariak: Laurentx Etxemendi, Helena Golab eta Natalia Monge
  • Musika sorkuntza: Laurentx Etxemendi
  • Jantziak, ekoizpena: Organik
  • Koprodukzioa: Aterpean (Dantza Hirian), Donostia 2016, Gobierno Vasco
  • Egoitza artistikoak: Dantzagune (Errenteria), Gare du Midi (Biarritz)

 

Gehiago irakurri

Paula Quintana: Latente

2016/02/13 20:00 Durango, San Agustin Kultur Gunea

Gizakia bizi da bere nahiak asebetetzen saiatzen etengabe, pasatzen diren esperientzietatik pasatzen diren esperientziak metatzen… agerian utziz latente dagoen bizitzaren bilaketa amaiezina, nork bere ariman gordetzen duen bizitza hori, denok ezagutu nahi duguna.

Paula Quintana tenerifetarrak ikusleei galdetzen die euren artean Paula ote dagoen, pakete bat eman behar baitio. Ez da ezer gertatzen, itxaroten jarraitu behar bada, itxaron egiten da, berak beti betetzen duelako bere eginkizunekin, eta behar den moduan egin ere.

Gertaeren presa eta absurdoaren azpian badago zerbait ezkutuan, latente. Dantza garaikidea, flamenkoa eta umore absurdoa bateratzen dituen antzerki ikuskizuna. 

  • Egilea: Carlos Pedrós
  • Eszenografia: Paula Quintana
  • Musika: J.A. Simarro
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2016/02/21 19:00 Errenteria, Niessen

Kukairen proiektu berria eskainiko da Oskara

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2016/03/12 17:00 Hondarribia, Itxas Etxea Auditoruima

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldia eskeiniko du gure festarako azken 100 urteotatako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz eta moda eta diseinuaren eraginari buruz.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak