Dokumentuaren akzioak
Organik: Irrintzi
Organik taldea abenduan hasi zen Kurtzion bertan sormen hau ensaiatzen eta ostiralarean sormen egonaldi honen ondorioa plazaratuko du. Estreinaldi ondoren ikuskizuna euskal eszenatokietan aurkeztuko da. Dantza-lan honen abiapuntua irrintzia da. Euskaldunok botatzen dugun oihu luzea ozena eta alaia, hain zuzen. Oihua mugimendu bihurtuko da eta dantza garaikidearen ezaugarriak dituen koreografiak hartuko du eszena.
Sormenaren ideia Natalia Mongek jarri du abian eta berarekin batera Helena Golab dantzaria eta Laurentx Etxemendi saxo jotzailea izango dira eszenatokian.
- Ideia: Natalia Monge
- Dantzariak: Laurentx Etxemendi, Helena Golab eta Natalia Monge
- Musika sorkuntza: Laurentx Etxemendi
- Jantziak, ekoizpena: Organik
- Koprodukzioa: Aterpean (Dantza Hirian), Donostia 2016, Gobierno Vasco
- Egoitza artistikoak: Dantzagune (Errenteria), Gare du Midi (Biarritz)
Dokumentuaren akzioak