Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza tailerra: Daniel Abreu

2014/11/21 10:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Daniel Abreuk, azaroaren 21, 22 eta 23an, dantza tailerra eskainiko du.


INFORMAZIOA
BIZ-a DANTZA: Jendea hartze-zerbitzua|komuna: 10:00h-Ostiraletarako Astelehena. 14:00h-etara.

Helbidea|Norabidea|Zuzendaritza: Luis Briñas Kalea, 31 - 48013 - Bilbo
Telefonoa: 946 009 065 - 946 009 066
email-a: info.dantzabiz@bizkaia.net

Gehiago irakurri

Dantza tailerra: Iratxe Ansa

2014/12/16 10:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Iratxe Ansak, abenduaren 16,17 eta 18an, dantza tailerra eskainiko du.

INFORMAZIOA
DANTZA BIZ: Jendearentzako arreta zerbitzua: Astelehenetik Ostiralera 10:00etatik 14:00etara.

Helbidea: Luis Briñas kalea, 31 - 48013 - Bilbo
Telefonoa: 946 009 065 - 946 009 066
email: info.dantzabiz@bizkaia.net

Gehiago irakurri

Tailerra: Jordi Cortes

2014/10/16 16:00 Errenteria, Niessen

Urriak 16 eta 17: 16.00tatik 20.00etara.
Urriak 18: 10.00tatik 14.00etara.
Oinarrian, zerbait adierazi nahian gure gorputzekin egiten ditugun mugimenduen osotasuna “Dantza Integratu”tzat hartzen dugu. Horretarako, egiteko gai garen mugimendu-sorta esploratzen dugu, norberarengandik edo beste pertsona batzuekin sortua, gorputza behartu gabe eta ahalik eta sormenik handienarekin. 

Hain zuzen ere, elkarrekin mugitzen diren bi gorputz edo gehiagoren arteko kontaktu fisiko hori,
non hizkuntza komun bat erabiltzen den, gorputz horietako bakoitzaren izaera fisikoa edozein delarik ere, bultzada polita da gure gorputz-espresioaren ahalmena zabaltzeko;ahalmen hori, kasu askotan, oso mugatua da, eta birgaitzeko eremura murrizten da.

Jordi Bartzelonako “Liant La Troca” konpainiako koreografoa da gaur egun, eta “Dantza Integratua”ren bultzatzaileetako bat da estatu mailan.
Informazioa eta Matrikula:Kolorearekin@gmail.com

Gehiago irakurri

Errebonbilloak

2014/10/05 17:00 Elorrio

Urriaren lehenengo domekan, Errebonbillo eguna ospatzen da Elorrion. Izen horrekin ezagutzen da urtero-urtero egiten den alardea.

Errebonbilloak elorriar gazteak dira; goizeko seietan egiten dute lehenengo itzulia herrian zehar, zenbait leku zehatzetan tiro eginez.

Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu. Goizeko saioa amaiturik, arratsaldean beste itzuli bat egiten dute. Orduan, eguraldiak lagunduz gero, prozesioa egiten da Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta, eguzki nahiz euri, errebonbilloek dantza egiten dute herriko plazan.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XXII

2014/10/15 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan Dantzaz Konpainiak "Atalak XXII" dantza ikuskizuna aurkeztuko du hilaren 15 eta baita 16an ere.

Gehiago irakurri

Aurrera Gure Ametsa

2014/10/04 19:00 Urnieta, Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Urnietako San Migel jaien barruan, Aurrera Gure Ametsa herriko dantza taldearen eta La Rondalla de Esplús (Hueska) taldearen dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Soledad Ruz eta Ajenjo Konpainia: Ilargiaren doinuak

2014/10/03 20:30 Tolosa, Leidor Zinema

Ajenjo Compañía Soledad Ruz-ek "Luna nueva-Ilargiaren doinuak" dantza ikuskizuna aurkezten du.

Ilargia euskal kulturan eta flamenkoen kulturan sinbologia handiko elementua da. Ikuskizunean zehar, bi historia paralelo irudikatzen dira, adierazpide guztiz desberdinekoak (Euskal Dantza, dantza flamenkoa eta dantza garaikidea) baina aldi berean sentipen berberak biziarazten dituztenak.

Gehiago irakurri

Kulunka dantza taldea: Alizia mundu zoragarrian

2014/10/03 22:00 Deba, Foruen Plaza

Debako Kulunka dantza taldeak eskainiko du, "Alizia mundu zoragarrian" izeneko ipuinean oinarrituta, euskarazko adaptazio moderno bat eskainiz.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: El cielo ahora

2014/10/25 19:00 Bilbo, La Fundición

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan, Olatz de Andres-ek "El cielo ahora" aurkezten du, urriaren 25 eta 26an.

Norbait hiri batera joan da eta etxe-orratz baten ondoan eskultura klasiko bat aurkitu du. 1.000 urtek bereizten dituzten bi eraikuntzaren aurrean dago. Eta ez da ezer gertatzen. Historiaren etengabeko pilaketak pixkanaka iranaga anekdota bihurtzea ekartzen du, orainak garrantzi osoa hartuz. Baina oraina sotila eta hauskorra da, eta badirudi inolako gertakari historikok ez duela egun eduki beharko lukeen garrantzia. Mendearen arabera, gutako bakoitzak bere istorioa kontatu dio bere buruari hobeto ulertzeko eta azaltzeko zergatik dagoen dagoen tokian. Baina Zeruak –inoiz ez da desagertzen eta gu guztiok baino gehiago bizi da– harrituta behatzen dio, goitik, gure ereduen eta erreferentzien saturazioari. Eta, onena aukeratzen dugula uste izanda ere, istorio berberak errepikatzen dira behin eta berriz. Dela zaldi gainean ibiltzen tunika zuri bat jantzita, dela RyanAirren hegazkin batean bidaiatzen txandal bat jantzita.

Idea eta Zuzendaritza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta Interpretazioa: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza y Olatz de Andrés
Dramagintza: El Conde de Torrefiel
Argiztapena: Gabo Punzo
Argazkia: Gabo Punzo
Jantziteria: Alberto Sinpatron

Gehiago irakurri

Aukeran: Geltokia

2014/10/10 20:30 Gernika, Lizeo Antzokia

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Carnaval

2014/10/22 19:00 Bilbo, Arriaga

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Ideia magnetiko baten gainean bermatzen da: mozorroaren indarra eguneroko espazio batean. Eta eraikitzen du benetakotzat jota fikziozkoa, formak eta objektuak irudi oroitarazle bihurtuta. Filosofiako bi kontzeptuetan oinarrituta, Ongiarekin eta Gaizkiarekin, txirikordatzen diren istorio gurutzatuak gaineratzen dira, eta lekuko moduan abesbatza isil bat du eta beren funts humanoa barreiatzen duten hiru protagonista.

Sorkuntza eta testua: Igor Calonge
Interpretazioa: Nekane Mendizabal, Benat Uretabizkaia, Igor Calonge
Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: Gabriel F.
Zuzendaritza laguntzailea: Gabriel F.
Zuzendaritza: Igor Calonge

Gehiago irakurri

Hitzaldia: 2014 Hiru pastoralen urtea

2014/10/10 18:15 Baiona, Mediateka

Pierre-Paul Berzaitzek (Petti Buhamea), Itxaro Bordak (Gerezien denbora) eta Jean-Michel Bedaxagarek (Akitaniako Alienor trajeria) hain berezia den antzerki mota horretaz beren ikuspuntuak trukatzen dituzte Lucien Etxezaharretaren konpainian.

Bilketa sareak eta Euskal kultur erakundeak antolaturik.

Gehiago irakurri

Hostoak

2014/10/18 19:45 Hazparne, Mendeala

Hazparneko Kultur Astearen barruan, Amaren Alabak (kantua), Kukai (dantza) eta Oreka TX (musika) taldeak elkartzen dituen Hostoak ikusgarria.

Gehiago irakurri

Getaria dantza taldea: Haizeari

2014/10/11 21:00 Donapaleu, Airetik

Gehiago irakurri

Horman Poster: Magia Sinpatikoa

2014/10/24 21:30 Bilbo, La Merced

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Gaitasun mimetikoa besteen antzeko izateko konpultsio magikoa besterik ez da. W. Benjamin Umetxoak lez sorgindu gaituzte historia horrela izan delako kontu horrekin. Magia Sinpatikoa europearroi dagokigun historia kolonialari begirada bat da. Cliché–en bitartez kuadro bat, paisaia bat eraikitzen dugu, nondik XXI. mende hau arroztu eta ber-ezagutu dezakegun.

Sorkuntza: Horman Poster
Interpretazioa: Matxalen de Pedro, Igor de Quadra eta Mbaye Sene.
Testuak: Horman Poster, Mbaye Sene
Produkzioa: Horman Poster
Jantziteria: Horman Poster, Olatz de Quadra.
Zuzendaritza: Igor de Quadra
Zuzendari laguntzaile: María Ibarretxe
Argiztapena: Oscar Grijalba

Gehiago irakurri

Ruemaniak & ZINEBI-BAD: North Star Canada 240

2014/10/24 19:00 Bilbo, Bilbao Arte

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Espezie enigmatikoa. Lehenbiziko aldiz udazkenean begiztatu ziren, orduan lau ale ikusi baitziren. Irudi iraunkorrena eme eder honena izan zen, dozena bat aldiz ikusi baitzen. Irudi honen bidez lau aleen argazki bidezko identifikazioa egin ahal izan da, eta etorkizunean espezieari jarraipena egiteko azterketa hasteko aukera emango du, populazioaren tamaina ezagutzeko, beren jokaera, eta, batik bat, izaki berezi hauek babesteak duen garrantziaz ohartarazteko herritarrak, espezie kalteberatzat hartzen baitira. Ale horietako bat desagertu egin da.

Sorkuntza eta testua: Ruemaniak
Interpretazioa: Ruemaniak (Alaitz Arenzana, JorgeLastra, Izaskun Santamaria, Maria Ibarretxe)
Ideia & Dantza: Ruemaniak(Alaitz Arenzana, Maria Ibarretxe,Jorge Lastra e Izaskun Santamaria)
Performers: Maria Ibarretxe, Jorge Lastra e Izaskun Santamaria.
Bideoa & Zuzendaritza Teknikoa: Alaitz Arenzana
Generoa: Dance/Site Specific

Gehiago irakurri

Mahai-ingurua: ADDE

2014/10/25 11:00 Bilbo, Rekalde aretoa

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Euskal Herriko Dantzaren Nazioartekotzeko proposamenak Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea euskal dantza konpainia eta sortzaileen nazioartekotzeko ekintza plan bat garatzen aritu da. Topaketa honen helburua, proiektu honetan biltzen diren edukinak aurkeztea, garatzea eta eztabaidatzea da, gure esku dauden nazioartekotzeko tresnen mapa zabalago bat marrazteko azmoz. Bildutako informazioaz baliatuz topaketa honen bidez amankomuneko helburuak trazatu nahi ditugu, aukerak aztertu eta gure errealitatetik abiatuta ekintza zehatzak mahai gainean jarri. Topaketa, dantza sektore osoari dago zuzenduta, eta arlo desberdinetatik beraien nazioartekotzearen gaineko esperientzia edo ikuspuntua konpartitu nahi duten partehartzaileei zabalik egongo da, ADDEk garatutako ekintza planak biltzen dituen edukinetatik abiatuta.

Antolatzailea: ADDE Asociación de Profesionales de la Danza del País Vasco

Gehiago irakurri

Jerome Bel:Cédric Andrieux

2014/10/25 21:30 Bilbo, La Merced

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Lanari izena ematen dion dantzariarentzako bakarlari pieza bat da Cédric Andrieux. Proposamen honetan, interpretatzaileak bere ibilbidea berraztertzen du: hasteko, dantza garaikidearen arloan hartu zuen prestakuntza, Brest hirian (Frantzia) eta Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean; geroago, Merce Cunninghamen dantza taldeko kide gisa, New Yorken; eta berriki, Lyongo Operako balletean. 2004an abian jarri zen emanaldi ziklo baten barnean dago, eta orokorrean dantzari desberdinen bakarlanak izan dira emanaldi horiek. Ekoizpen bakoitzak lehen pertsonan kontatzen du artistaren esperientzia mendebaldeko edo Asiako koreografiaren historiak osatzen duen egituraren gainean

Gehiago irakurri

Zinema: Corps, Accords

2014/10/27 19:00 Bilbo, Bilbao Arte

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Anne Teresa De Keersmaeker koreografoak eta Thierry De Mey musikagileak April Me dantzarako pieza sortu zuten, Rosas beren taldearen urteurrena ospatzeko. Urteurren horrek bien lanaren funtsera eta muinera itzultzea markatu zuen: dantzaren eta musikaren korapilatzea. Michael Follinen Corps, Accords dokumental musikala dantzaren sorkuntzaren eta inspirazioaren bihotz berean sartze berezi bat da, eta konposizioaren eta koreografiaren arteko joan etorri prozesu sofistikatua erakusten du.

Zuzendaria: Michel Follin

Gehiago irakurri

Tailerra: Cuéntame en imágenes

2014/10/27 15:30 Bilbo, Bilbao Arte

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

“Cuéntame en imágenes” tailerra ikerketa tailer bat da, bisuala edo ikustekoa denaren bidez kontakizunak sortzeari buruzkoa. Argazkien euskarriarekin lan egingo dugu eta pieza txikiak sortuko ditugu, aurkitu edo ikasitakoaren adibide moduan. Hitza, ekintza/mugimendua eta soinua/musika irudietarako istorioak sortzea da helburua.

Tailerra urriaren 27an hasi eta urriaren 31an amaituko da. 70 € (Ikasleentzat, langabeentzat eta Bilbao Arte edo Bilbao Eszenako erabiltzaileentzat: 50 €). 

Gehiago irakurri

Zinema: La Danse

2014/10/28 18:30 Bilbo, Bilbao Arte

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Ameriketan gehien errespetatzen den zinema dokumentaleko zuzendarietako batek, Frederick Wisemanek, eta bere taldeak bidaian eramango gaituzte Parisera La Danse, le ballet de l’Opéra de Paris taldeak barnetik nola funtzionatzen duen erakusteko. 2008ko bildumako piezarik garrantzitsuenen xehetasunak nola azkentzen dituzten erakusten digute, backstage-an sartuko gaituzte, dantzariek eta koreografoak nola egiten duten lan erakutsiko digute, ikuskizuna aurrera eramateko dirua nola biltzen den eta oihala jaisten denean garbiketa taldeak nola biltzen duen dena.

Zuzendaria: Frederick Wiseman

Gehiago irakurri

Zinema: El Dorado

2014/10/29 19:00 Bilbo, Bilbao Arte

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Boarding Gate eta Las horas del verano lanen zuzendariak Karlheinz Stockhausen musikagilearen (musika elektroakustikoaren abiarazle gogoangarria) eta Angelin Preljocaj koreografoaren arteko topaketa grabatu du, El dorado balletaren sorkuntzan jarrita arreta. Entsaiatzeko saioek eta prestatzeko elkarrizketek egiazko trukea proposatzen dute, partituraren eta mugimenduaren arteko erresonantziak irudiztatzen dituena. Errepikapenen saioak eta prestatzeko elkarrizketak, egiazko trukea, partituraren eta mugimenduaren arteko erresonantziak irudiztatzen dituena. Jaiotzen ikusteko, sorkuntzan haztamuka egin beharreko bidean, soinuaren luzapenak keinuan, abstrakziorainoko oihartzunak. Dantza eta zinema huts-hutsak.

Zuzendaria: Olivier Assayas

Gehiago irakurri

Igor Urzelai: Can ́t

2014/10/30 18:30 Bilbo, Rekalde aretoa

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

2006az geroztik Londresen bizi den Igor Urzelai koreografo gipuzkoarraren proposamena da “Can’t”, Moreno Salinas koreografo italiarrarekin batera sortua (2007az geroztik elkarlanean aritzen dira). “Can’t” lanean zalantzan jartzen da norbanakoaren nortasuna, taldeen nortasunarekin lotuta, eta rol ereduak. Bien bitartean, interpretatzaileak aurrez aurre ditu lehen inoiz egiteko gauza sentitu ez zen jarduerak eta jokaerak.

Gehiago irakurri

Ruemaniak: Sergei

2014/11/01 18:00 Bilbo, Deustuko Kiroldegia

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

“Apuntes sobre animales, encuentros y autopistas” (MOvs- 2010/ Mercat de les flors/ Dantzaldia) instalazioaren ondotik, taldeak sortu duen bigarren instalazio koreografikoa da SERGEI. Genero berri bat eraiki eta bilatu nahian, kasu honetan, “Dantza-thriller = Dantza-suspentsea”, RUEMANIAK taldeak berriz pieza-esperientzia bat proposatzen du, ikus- entzulea bidaia batean sartzen duena, hainbat alderditatik ulertutako bidaia. Sentipen bidaia, eta bertan sortzaileen leitmotiva ikus-entzuleen esperientziak izaten jarraitzen du, izan ere “garrantzitsua baitzara guretzat”.

Sorkuntza eta testua: Ruemaniak
Interpretazioa: Ruemaniak (Alaitz Arenzana, JorgeLastra, Izaskun Santamaria, MariaIbarretxe)
Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: Oscar Grijalba

Bi emanaldi eskainiko dira. Bata 18:00etan, bestea 20:00etan. 

Gehiago irakurri

Ruemaniak

2014/11/02 18:00 Bilbo, Deustuko Kiroldegia

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

“Apuntes sobre animales, encuentros y autopistas” (MOvs- 2010/ Mercat de les flors/ Dantzaldia) instalazioaren ondotik, taldeak sortu duen bigarren instalazio koreografikoa da SERGEI. Genero berri bat eraiki eta bilatu nahian, kasu honetan, “Dantza-thriller = Dantza-suspentsea”, RUEMANIAK taldeak berriz pieza-esperientzia bat proposatzen du, ikus- entzulea bidaia batean sartzen duena, hainbat alderditatik ulertutako bidaia. Sentipen bidaia, eta bertan sortzaileen leitmotiva ikus-entzuleen esperientziak izaten jarraitzen du, izan ere “garrantzitsua baitzara guretzat”.

Sorkuntza eta testua: Ruemaniak
Interpretazioa: Ruemaniak (Alaitz Arenzana, JorgeLastra, Izaskun Santamaria, MariaIbarretxe)
Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: Oscar Grijalba

Bi emanaldi eskainiko dira. Bata 18:00etan, bestea 20:00etan.

Gehiago irakurri

Naiara Mendioroz & Javier Murugarren: Bi-hots

2014/11/01 21:30 Bilbo, La Merced

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio barruan.

Holanda eta Euskadi artean bizi diren Naiara Mendioroz eta Javier Murugarren euskal artisten dantza sorkuntza berria da Bi-hots. Bi ekitalditan onduta dagoen lan honetan itzulpen mekanismo bat proposatzen dute, eta bertan, txalapartako eta hang izeneko musika tresnako musika partiturak abiapuntu hartuta, mugimendua eta ahots segidak sortzen dituzte.

Zuzeneko musika eszenaratzeko egun duten interesak eta dagokion notazio “fisikoak” diseinu koreografiko zorrotza aletzen du. Itzulpen horrek musika dinamikak proposatzen ditu eta egungo esanahiak euskal musika tresna zahar baten eta duela hamahiru urte sortutako musika tresna baten artean, hau da, txalapartaren eta hangaren artean.

Mendiorozek eta Murugarrenek “tradizioaren” eta garaikidetasunaren arteko elkargunean jarriko dute arreta. Azterketa honek ondo-ondoan ipintzen ditu genero eta garai desberdinetako soinu tradizioak, harmonia eta idazkera koreografiko berrien bila.

Sorkuntza eta testua: Naiara Mendioroz y Javier Murugarren
Interpretazioa: Naiara Mendioroz, Javier Murugarren y Javier Olaizola
Jantziteria: Javier Murugarren
Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: David Alcorta


Gehiago irakurri

Cielo Raso: Pereza

2014/10/25 20:00 Donostia, Gasteszena

Alferkeria. Gizakiaren ekintza bakoitzean, hitz bakoitzean, keinu bakoitzean den edertasunaz ari da; edertasun hori iragankorra da, bizi da, pisua du.

Natura hedatu, berde eta beltz baten gainean etzanik, gorputzak azken tantaraino hurrupatuko lukeen baso baten gainean, bertan goxo egiten du nire gorputzak, giharrak luzatu egiten dira lurraren ukitua gero eta hurbilago sentituz, hezurrek kraska egiten dute hondoratu ahala; sentitzen dut erroak bota nitzakeela hemen, datorren udaberrian lora nintekeela zuhaitz bihurturik, belar bilakaturik

Dantzariak: Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge

Zuzendaria: Igor Calonge

Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.

Argiztapena: Pedro Fresneda

Produkzioa: Beatriz Churruca

Iraupena: 50 minutos

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2014/11/04 18:30 Andoain, Bastero

Gehiago irakurri

Mahai-ingurua: Domeketako Erromerie

2014/10/23 19:00 Mungia, Torrebillela aretoa

"Domeketako Erromerie" izeneko mahai-ingurua egingo da Aritz Martin Bosch-ek gidatuta, Roberto Etxebarria Goikoetxea eta Kepa Otaegi Garcia arituko dira hizlari. Roberto Etxebarriak "Mungia eta inguruko herrietako erromeriak, musikariak eta musika-tresnak" izango ditu hizpide eta Kepa Otaegik "Jota eta porru zaharrak erromerietan".

Gehiago irakurri

Tailerra: dantza familian

2014/10/18 10:30 Errenteria, Errenteria Hiria Kulturgunea (dantza aretoa)

Begoña Crego eta Maria Martin dantzari eta koreografoek zuzenduko dute dantza tailerra. 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta dagoena eta haurrak gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko. Ikastaro honetan dantza, jolasa eta umorea partekatu nahi ditugu.

  • Data: Urriak 18
  • Irakasleak: Begoña Krego - Maria Martin
  • Ordutegia: 10:30etatik 12.00etara
  • Dohain
  • Izen-ematea: dantza@kukai.info (azken eguna urriak 16)

Gehiago irakurri

Traversée konpainia: Auzokoak

2014/10/25 18:00 Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea

Frantziako Traversée konpainia Auzokoak, umeentzako dantza ikuskizuna, eskeiniko du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Taldea: Traversée Konpainia
Ordua: 18:00.
Iraupena: 45 minutu.
IKuslea: 4 urtetik gorako umeentzat.
Prezioa: 3,00 €.

Auzokoak ikuskizunean antzezle batek eta dantzari batek hartzen dute parte. Battit eta Luzia bi auzokide "arrunt" dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta burrukaldi txikiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa handitzen joango da, giroa gero eta okerrago… Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek, Claude Boujon-ek idatzitako La Brouille liburua hartu du inspirazio iturburutzat. Honen tratamendua, pixka bat aldatuta, trufa eta umorezkoa da.

Gehiago irakurri

Sodreko Ballet Nazionala: El Mesías

2014/10/18 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Ballet Nacional del Sodre konpainia uruguaitarrak "El Mesías" dantza ikuskizuna aurkezten du.

Mauricio Wainrot koreografo argentinarrak El Mesías sortu zuen laurogeita hamarreko hamarraldiaren erdialdean, Georg Friedrich Häendel-en musikan oinarriturik. Bertsio berri honetarako, bere sormen eta heldutasun guztia darabiltza, eta, horretarako, Häendelen oratorioko 32 pieza hautatu ditu, eta, amaitzeko, Aleluia ospetsua.

Koreografoaren arabera, Mesiasen musika-unibertsoan sartzea bere kezka sakonenekin eta espiritualtasun indartsuarekin bat egiten duen musika-obra batean murgiltzea izan zen. Lan honen sorrera oso esperientzia hunkigarria gertatu zaio, eta aukera eman dio bere oraina eta historia partekatzen duten pertsona maiteengana hurbiltzeko; haiei eskaini die obra.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Besta berri, Kabalkadak eta Toberak

2014/12/20 11:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Iparraldeko Folklorea hizpide duen hitzaldi zikloa eskaintzen du.

  • Besta berri, Kabalkadak eta Toberak: Xabier Itcaina

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Pirineo iparraldeko inauteria

2014/11/22 11:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Iparraldeko Folklorea hizpide duen hitzaldi zikloa eskaintzen du.

  • Carnaval al norte de los Pirineos: Thierry Truffaut

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Zuberotar dantzariak eta urratsak

2014/11/15 11:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Iparraldeko Folklorea hizpide duen hitzaldi zikloa eskaintzen du.

  • Zuberotar dantzariak eta urratsak: Jon y Claude Iruretagoiena

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Kepa Fernández de Larrinoa

2014/10/25 11:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Iparraldeko Folklorea hizpide duen hitzaldi zikloa eskaintzen du.

  • Kepa Fernández de Larrinoa: Maskaradaren interpretazioa

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Luzaideko ddantzak

2014/10/18 11:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Iparraldeko Folklorea hizpide duen hitzaldi zikloa eskaintzen du.

  • Luzaideko ddantzak: Migel Angel Sagaseta

Gehiago irakurri

Aukeran: Geltokia

2014/10/24 20:30 Tolosa, Leidor Zinema

Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Geltokian, maletak beterik edo hutsik, agurrak eta itzulerak, hitzak eta isiluneak, ilusioak eta urrakadak. Eta gutako bakoitza bere ekipajearekin: esperientzia eta oroitzapenak. Hasieran ez dakigu zer ekarriko digun bidaiak. Lagunartean edo bakarka ibiliko gara, noiz edo noiz; ibilbidea aldatuko dugu; betiko alde egingo dute batzuek, baina izango da inora joango ez denik ere… Nork bere bidaia egingo du. Guztia ezagutzera ematen den geltokian, arimek amets eta gorputzek hegan egiten dute musikarekin. Bidaia hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Enrique Santiago
  • Gidoia: Miren Agur Meabe
  • Jatorrizko musika: Xabier Zeberio
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Aukeran DK
  • Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz
  • Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axier Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Soinua: Kandi Fernández.
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Argazkiak: Kali G.
  • Argiztapena eta ikus-entzunezkoak: Carlos Solano
  • Ekoizpen exekutiboa: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Glu-Glu Producciones.

Gehiago irakurri

Krego Martin Danza konpainia: Spaceko zarama

2014/10/24 18:00 Errenteria, Niessen Kulturgunea

“Spaceko zarama” material birziklatuekin egindako ikuskizuna da. Birziklatzen jolastuz ikasiko dugu, edertasuna etorkizunean bilatzen jarraitzeko irudimena piztuz.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2014/10/28 18:30 Ermua, Lobiano kultur gunea

Ermuko Euskal Birusakoek antolatua, Ane Albisuren hitzaldi-tailerra: 

HITZALDIA: Festarako jantziak azken 100 urteotan, janzteko moduaren garrantzia

TAILERRA: Atonduren proposamena


Gehiago irakurri

Dantza jaialdia

2014/10/26 12:00 Alonsotegi

Gehiago irakurri

Dantza Enparantzan

2014/10/25 19:45 Tutera, Beterri Peña

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz

2014/10/30 19:00 Errenteria, Kulturgunea

Malandain Ballet Biarritzek, Estro, bere azken lanean oinarrituta, doako entsegu publikoa egingo du Kulturguneko 2. solairuko entsegu gelan.

Sarrera doakoa da baina aforoa mugatua denez, interesdunek izena eman beharko dute dantza@kukai.info helbide elektronikora mezua bidaliz.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ramon Gartzia

2014/10/23 19:30 Oiartzun, Udaletxeko Areto Nagusia

Ramon Gartziak Euskal baserritarren jantzia izenburupean hitzaldia emango du.

Gehiago irakurri

Marta Carrasco: B flowers

2014/10/23 20:30 Gasteiz, Jesús Ibáñez De Matauco Antzokia

Maria Carrasco konpainiak, B. flowers ikuskizuna taularatuko du Dantza Garaikidearen X. Zirkuituaren baitan.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2014/10/26 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua

Hendaiako Mutxiko Elkarteak antolatuta, mutxikoak, fandangoa, arin-arinak... Gaztelu-Zahar pilotalekuan.

Gehiago irakurri

Sodreko Ballet Nazionala: El Mesías

2014/10/31 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Ballet Nacional del Sodre konpainia uruguaitarrak "El Mesías" dantza ikuskizuna aurkezten du.

Mauricio Wainrot koreografo argentinarrak El Mesías sortu zuen laurogeita hamarreko hamarraldiaren erdialdean, Georg Friedrich Häendel-en musikan oinarriturik. Bertsio berri honetarako, bere sormen eta heldutasun guztia darabiltza, eta, horretarako, Häendelen oratorioko 32 pieza hautatu ditu, eta, amaitzeko, Aleluia ospetsua.

Koreografoaren arabera, Mesiasen musika-unibertsoan sartzea bere kezka sakonenekin eta espiritualtasun indartsuarekin bat egiten duen musika-obra batean murgiltzea izan zen. Lan honen sorrera oso esperientzia hunkigarria gertatu zaio, eta aukera eman dio bere oraina eta historia partekatzen duten pertsona maiteengana hurbiltzeko; haiei eskaini die obra.

Gehiago irakurri

Emak Bakia Dantzan

2014/11/02 20:00 Aranguren, Kultur Etxea

Emak Bakia Dantzan lan intimista da, gai pertsonalak lantzen dituena irudia eta mugimenduaren bidez; dantza, musika eta bideoartea. Piezek ez dute lotura tematikorik elkarren artean, ezta estilo jakinik ere; aldiz, pentsamendu eta sentimendu ezberdinen erakustaldi labur bat da. Egindako ibilbide bati egindako memorandum txiki bat. Euskal dantza folkloriko garaikidean oinarritua, ikuspuntu subjetibo batetik sentsazio eta bizipenetaz hitz egiten du, pertsonalak baina, aldi berean, orokorrak.

Zuzendaria: Izaskun Iturri
Dantzariak: Maite Churruca, Izaskun Iturri

Gehiago irakurri

Zen del Sur konpainia: Heian

2014/11/01 20:00 Donostia, Gasteszena

Heian diziplina anitzeko ikuskizuna da, zirkua, dantza akrobatikoa eta zuzeneko musika fusionatzen dituena, ikusleari indarrez eta sentikortasunez betetako proposamena eskaintzeko. Antzezlanak egoera emozional bateranzko bidaia deskribatzen du, lasaitasun egoerara eramango gaituen emozio bidezidor batean zehar, musikak, mugimenduak eta gorputz kontrolak sortutako elkarrizketaren harian murgilduta. Heian: japonieraz “bakea eta lasaitasuna” da.

Gehiago irakurri

Oinkari: Itsasoaren emazteak

2014/11/07 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

Gehiago irakurri

Kompany Beritza: Baküna show

2014/11/07 21:00 Maule, Jai Alai

Hamalau dantzari zuberotar elkartu dira Edu Muruamendiaraz-en koreografiarekin eta Johane Etxebest-en zuzendaritzapean prestatzen ari den Bakuna Show, xiberoko dantza ikusgarri honetarako. Datorren azaroaren 7an eta 8an, Mauleko Jai Alain izango du estreinaldia ikusgarriak.

Gehiago irakurri

Kompany Beritza: Baküna show

2014/11/08 21:00 Maule, Jai Alai

Hamalau dantzari zuberotar elkartu dira Edu Muruamendiaraz-en koreografiarekin eta Johane Etxebest-en zuzendaritzapean prestatzen ari den Bakuna Show, xiberoko dantza ikusgarri honetarako.

Gehiago irakurri

XeviXaviXou: From lost to the river

2014/10/30 20:00 Iruñea, CIvivox Iturrama

Gehiago irakurri

Amasa: oilasko biltzea eta soka-dantza

2014/11/13 10:00 Amasa

Oilasko biltzea Amasako baserrietan, eta bazkal-ondoren, soka-dantza izaten da herriko plazan.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2014/11/02 12:00 Irun, San Juan Plaza

Erromeria antolatu ditu Meakako Adixkideak dantza taldeak, Mutxikoak eta beste dantza batzuk ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren lagunak

Gehiago irakurri

Ertza: N.A.N

2014/11/14 20:30 Tolosa, Leidor Zinema

Ertza konpainiak "N.A.N." dantza ikuskizuna aurkezten du.

Gehiago irakurri

Idoia Zabaleta: Post-humos

2014/11/26 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Idoia Zabaletak "Post-humos" dantza ikuskizuna aurkezten du.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/11/09 12:00 Errenteria, Herriko Plaza

Beti Prest Dantza Taldeak, hileko bigarren igandean egin ohi duen moduan, muxikoak egingo ditu Herriko Plazan. Ohi bezala, 12:00etan hasiko da dantza saioa.

Gehiago irakurri

Victor Ullate Ballet: El arte de la danza

2014/11/07 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Soirée

2014/11/08 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Soirée

2014/11/09 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Gehiago irakurri

Hegalka dantza taldea: Azken urratsak...

2014/11/15 21:00 Hazparne, Mendeala

Azken urratsak…horrela deitzen da Hegalka dantza taldeak Hazparneko Mendeala gelan azaroaren 15an arratseko 21:00etan emanen duen ikusgarria

Gehiago irakurri

Miguel Bonneville: La importancia de Ser Simone de Beauvoir

2014/11/15 20:00 Bilbo, La Fundición

Miguel Bonnevilleren ibilbide artistikorako ezinbesteko izan diren artisten bizitzan oinarritutako proiektu baten zatia da 'La importancia de Ser Simone de Beauvoir’.

Gehiago irakurri

Miguel Bonneville: La importancia de Ser Simone de Beauvoir

2014/11/16 19:00 Bilbo, La Fundición

Miguel Bonnevilleren ibilbide artistikorako ezinbesteko izan diren artisten bizitzan oinarritutako proiektu baten zatia da 'La importancia de Ser Simone de Beauvoir’.

Gehiago irakurri

Gureak taldea: Dantzak

2014/11/15 18:00 Hendaia, Beltzenia pilotalekua

Akelarre elkartearen 40.urteurrena ospakizunen programa barruan, Gureak taldeak, Dantzak izeneko ikusgarria plazaratuko du. 

Gehiago irakurri

Euskal Herria dantzan

2014/11/15 18:30 Getxo, frontoia

Mende erdiko ibilbidea ospatzen ari dira 2014an Getxoko Itxas Argia dantza taldeak, eta antolatutako ekitaldien artean, Euskal Herria Dantzan jaialdia antolatu dute. Algara (Gasteiz), Korosti (Legazpi), Rocamador (Zangoza), Primadera (Arbona) eta Itxas Argiak (Getxo) berak parte hartuko dute jaialdian. 

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Self

2014/11/14 20:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Nortasunaren ideiatik abiatzen da Self. Bestearekiko antzekotasunak eta berdintasunak jorratzen ditu

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: 0927. zelda

2014/12/20 20:30 Irisarri, Airoski gela

Zarena Zarelako taldearen ikuskizuna: 0927. zelda.

Gehiago irakurri

Teresa Navarrete Konpainia: Salón Otto

2014/11/22 20:00 Bilbo, La Fundición

Sorkuntza eta Antzezpena: Teresa Navarrete, Nando Pérez, Montgomery
Jatorrizko konposizioa, soinu espazioaren diseinua: Miguel Marín, Montgomery
Testu propioak eta egile ezberdinen egokitzapenak.
Eszena espazioaren diseinua: Teresa Navarrete Konpainia, María Meler
Panpinen sortzailea: Joaquín Jara
Argiztapen diseinua: Nando Pérez, Diego Cousido
Irudia: María Meler
Zuzendaritza teknikoa: Diego Cousido

Gehiago irakurri

Teresa Navarrete Konpainia: Salón Otto

2014/11/23 19:00 Bilbo, La Fundición

Sorkuntza eta Antzezpena: Teresa Navarrete, Nando Pérez, Montgomery
Jatorrizko konposizioa, soinu espazioaren diseinua: Miguel Marín, Montgomery
Testu propioak eta egile ezberdinen egokitzapenak.
Eszena espazioaren diseinua: Teresa Navarrete Konpainia, María Meler
Panpinen sortzailea: Joaquín Jara
Argiztapen diseinua: Nando Pérez, Diego Cousido
Irudia: María Meler
Zuzendaritza teknikoa: Diego Cousido

Gehiago irakurri

Usmanov Errusiako Ballet Nazionala: Intxaur-hauskailua

2014/12/14 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Jon Iruretagoiena

2014/11/19 18:00 Iruñea, Nafarroako Unbiertsitateko Eraikin zentraleko 11. gela

Lau urrats eta kitto!: dantzaren oinarrizko urratsak eta dantza jauzien urratsak irakasteko metodoa lantzeko ikastaroa.

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Mikel Goitia eta Kepa Artetxe

2014/11/22 10:00 Baiona, Orai Bat taldearen gela

Jota eta Porruaren inguruko ikastaroa.

  • Datak: Azaroak 22 larunbata eta 23 igandea
  • Ordutegia: Larunbatean 10:00-13:00 eta 14:00-16:00. Igandean 10:00-13:00
  • Tokia: Orai Bat taldearen gela, Baiona.
  • Irakasleak: Mikel Goitia, Kepa Artetxe (Andra Mari dantzari taldea)
  • Antolatzailea: Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Informazioa: http://www.dantzagune.org/eu/ikastaroa-ikastaroa-arratiako-jota-2014-10-28/

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Ibarzabal arku-dantza

2014/11/22 10:00 Bilbo, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

Ibarzabal arku-dantzari buruzko ikastaroa. 

  • Data: Azaroak 22 larunbata eta 29 larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Tokia: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Bilbo
  • Irakaslea: Sagrario (Edurre dantza taldea)
  • Antolatzailea: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
  • Informazioa: http://www.dantzanet.net/?q=eu/node/1120

Gehiago irakurri

Ikastaroa: dantza -jauziak

2014/12/13 10:00 Bilbo, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

Dantza-jauzien inguruko ikastaroa.

  • Data: Abenduak 13 larunbata eta 20 larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Tokia: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Bilbo.
  • Irakaslea: Alberto Gutierrez (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
  • Antolatzailea: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
  • Informazioa: http://www.dantzanet.net/?q=eu/node/1122

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: 0927. zelda

2014/12/13 20:30 Luhuso, Harri Xuri

Zarena Zarelako taldeak ikuskizun berria estreinatuko du: 0927. zelda

Gehiago irakurri

Aiara dantzan, aunitz urtez!

2014/11/29 20:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Amurrioko Aiara dantza taldeak "Aiara dantzan, aunitz urtez!" ikuskizuna estreinatuko du. 

http://www.dantzan.com/kidea/aiaradantzataldea/aiara-dantzan-aunitz-urtez

Gehiago irakurri

Aiara dantzan, aunitz urtez!

2014/11/30 19:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Amurrioko Aiara dantza taldearen "Aiara dantzan, aunitz urtez!" ikuskizuna. 

http://www.dantzan.com/kidea/aiaradantzataldea/aiara-dantzan-aunitz-urtez

Gehiago irakurri

Oinkari: Itsasoaren emazteak

2014/11/28 22:15 Ermua, Ermua Antzokia

Gehiago irakurri

Herrien Arteko XVIII Folklore Jaialdia

2014/12/06 19:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Ibarra-kaldu Elkarteak hamazortzigarren aldiz antolatu du Herrien Arteko Folklore Jaialdia.

19:00 - Dantza-taldeen kalejira

19:30 - Dantza-saioa:

  • Albelda de Ireguako Folklore Taldea (Errioxa)
  • Villacastín herriko Yerbabuena folklore-taldea (Segovia)
  • Kilika bertso-eskola
  • Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria)

Gehiago irakurri

Herrien Arteko XVIII Folklore Jaialdia

2014/12/07 12:30 Karrantza

Ibarra-kaldu Elkarteak hamazortzigarren aldiz antolatu du Herrien Arteko Folklore Jaialdia.

* Aurkezpena Kilika bertso-eskolaren eskutik

  • Albelda de Ireguako Folklore Taldea (Errioxa)
  • Villacastín herriko Yerbabuena folklore-taldea (Segovia)
  • Mendi-Harana dantza-taldea (Karrantza)

Gehiago irakurri

Neguko dantzaldia

2014/12/12 19:00 Errenteria, Errenteria Hiria Kulturgunea

Kukai Dantza Konpainiak, Errenteriako Udalarekin batera eta Ereintza Dantza Taldearekin lankidetzan, Neguko dantzaldia antolatu du. Aiko Taldeak, dantzaldia eskainiko du Errenteria Hiria Kulturgunean, doako sarrerarekin.

Leku erreserba: dantza@kukai.info

Gehiago irakurri

Auments konpainia: Malasombra

2014/11/28 18:00 Errenteria, Niessen

Malasombra, Auments konpainiaren familia dantza ikuskizunak hainbat arte-adierazpide fusionatzen ditu; dantza, bideo-sorkuntza, zuzeneko musika, objektuak eta argi-itzalen jokoak ikus daitezke ikuskizunaren erdigune den gorputzaren inguruan. Aldi berean erreala eta ametsezkoa den izaki horren irudizko dimentsioa espazioarekin eta eszenatokiko elementuekin erlazionatzeko duten moduan ikus daiteke.

Gehiago irakurri

Moskuko Ballet Nazionala: Intxaur-hauskailua

2014/12/30 20:00 Donostia, Kursaal

Moskuko Errusiako Antzoki Nazionaleko Balletak "Intxaur-hauskailua" obra aurkeztuko du. 

Gehiago irakurri

Celtic Legends

2014/12/26 20:00 Donostia, Kursaal

Irlandako Connemaran sortutako "Celtic Legends" dantza eta musika ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Moskuko Ballet Nazionala: Beltxargen Aintzira

2014/12/20 20:00 Donostia, Kursaal

Moskuko Ballet Nazionalak "Beltxargen Aintzira" aurkezten du.

Gehiago irakurri

Laboratorio 180º: Cada loco con su tema

2014/12/13 20:00 Hondarribia, Itxas Etxea Auditoruima

Laboratorio 180º Dantza taldeak "Cada loco con su tema" dantza ikuskizuna eskeiniko dute Hondarribiko Itxasetxea Auditoriumean. Iker Karrera, Amaia Galeote, Fernando Lázaro, Denis Santacana eta Sara Sanz-ek 6 pieza berri aurkeztuko dituzte.

Gehiago irakurri

Verdini dantza taldea: Verdiniren esentzia

2014/12/03 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Bigarren urtez, abenduaren 3an Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz baliatzen da Verdini Dantza Taldea bi ospakizunok batuko dituen oroitzapen-ekitaldi bat proposatzeko. Psikodantzako konpainia aitzindaria izan da Euskadin Verdini (dantza garaikidearen mota honek elbarritasun intelektuala integratzen du), eta aldi berean euskara sustatu du. 

Gehiago irakurri

Muxiko festa

2014/11/30 12:30 Lezo, Santo Cristo Plaza

Gehiago irakurri

Ballet proiekzioa: Moulin Rouge

2014/11/28 22:15 Ordizia, Herriko Antzokia

Canada´s Royal Winnipeg Balletek eskainiko duen "Moulin Rouge" ballet ikuskizunaren proiekzioa.

Pariseko kabaret famatuan gertatutako istorioan girotua dago, 1890. urteko hamarkadan. Ikuskizunak 1800 amaierako musika frantseza eta Moulin Rouge famatuko dantza ezagunak elkartzen ditu.

  • zuzendariak : Pierre & FranÇois Lamoureux
  • Koreografia: Jorder Morris
  • Dramaturgia: Rick Skene
  • Zuzendari artistikoa: André Lewis
  • Jantzi zuzendaria: Anne Armit, Shannon Lovelace
  • Interpreteak: Amanda Verde, Christian Clark, Yosuke Mino, Amar Dhaliwal, Sophia Lee, Elizabeth Lamont 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2014/12/11 19:00 Arrasate, Kulturate

Gure dantzarako jantziak. 

Gehiago irakurri

Ane Albisu: hitzaldi-tailerra

2014/12/18 18:30 Tolosa, Kultur Etxea

Baserritar jantzia, kaletarren jantzia. Azken 100 urtetako bilakaera eta Atonduren proposamena.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2014/12/26 20:00 Galdakao, Andra Mari dantza taldearen egoitza

Festarako jantziak azken 100 urteotan eta atontzearen garrantziari buruz arituko da Ane Albisu.

Gehiago irakurri

Gazteen dantza solte txapelketa

2014/12/07 12:00 Hernani

Kriskitiña dantza taldeak Hernaniko Gazteen XX. Dantza Solte Txapelketa antolatu du.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Kameleoia

2014/12/12 22:00 Beasain, Usurbe Antzokia

Dantzariak: Lionel Ah-Sou, Ane Anza, Mirjam Berg, Emmanuel Dobby, Madeline Harms, Fem Rosa Has, Patricia Langa, Guillermo Millán, Alicia Navas, Alexander Rosen, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia, Garazi Etxaburu (Mugi)
Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
Ekoizpen arduraduna: Sofía Alforja
Zuzendari nagusia: Fernando Saénz de Ugarte

Bi koreografo handi bildu ditu: Itzik Galili, nazioartean dantza garaikideko artistarik handienetakotzat hartua, eta Jacek Przybylowicz, Poznango Operako Balleteko arte-zuzendaria, Europako dantza-konpainia handietan egindako lanagatik ezaguna.

Things I Told Nobody

Koreografia: Itzik Galili
Argiak: Itzik Galili
Laguntzaile artistikoa: Leonardo Centi
Musika: G F Handel, A Vivaldi W A Mozart E Satie
Jantziak: Natasja Lansen
Iraupena: 20'
Estreinaldia: Galili Dance, Theater De Harmonie, Leeuwaarden, 2000ko urria

Chameleon

Koreografia: Itzik Galili
Argiak: Itzik Galili
Laguntzaile artistikoa: Helena Volkov
Musika: John Cage
Jantziak: Natasja Lansen
Iraupena: 10'
Estreinaldia: Rotterdamse Dansacademie, 1998ko otsaila

Few Brief Sequences

Koreografia: Jacek Przybylowicz
Argiak: Jacek Przybylowicz
Laguntzaile artistikoa: Malgorzata Chojnacka
Musika: Marin Marais (Jordi Savall-viola da gamba)
Jantziak: Jacek Przybylowicz
Iraupena: 30'
Estreinaldia: Polish National Ballet, 2005eko otsaila

Gehiago irakurri

Urbeltzen Dantza Ganbara

2014/12/10 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina.

Gehiago irakurri

Getaria: Haizeari

2015/01/17 20:30 Baigorri, Ezker pareta

Getaria datza taldeak, bere herriko itsas historian inspiratuz, haien bizibidea itsasoan ateratzen zuten XVIII. mendeko gizonen bizia taularatzen du. Sortu eta egokitutako dantzen bitartez, eta tarteka dantza tradizional zenbaitekin, taldeak erakustera ematen du kortsarioen bizimodua, bai portuan, bai itsasontzian. Musika tradizionalarekin bat, Unama eta Aikotaldeen musika ere entzuten ahal da, antzinako historiari, gaurko ukitu bat emateko.

Gehiago irakurri

Ruemaniak: "Northstar Canada 240" eta "La saga de los sucesos III"

2014/12/05 20:00 Gasteiz, Baratza aretoa

"Northstar Canada 240" eta "La saga de los sucesos III" obrak taularatuko ditu Ruemaniak konpainiak.

Gehiago irakurri

Laida Azkona: Títulos para una aproximación al ruido

2014/12/20 20:00 Gasteiz, Baratza aretoa

Gehiago irakurri

Lasala: Hooked (still)

2014/12/20 20:00 Gasteiz, Baratza aretoa

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak