Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Granhoj Dans: Rite of Spring - Extended

2014/03/11 13:00 Donostia, Gazteszena

dFERIA 2014 MUGAK

Estreinaldia Estatuan

Igor Stravinskiren Le Sacré du Printemps-en estreinaldia eskandalu handia izan zen obrak erabat gainditzen zituelako musikaren eta dantzaren munduan zeuden arauak. Lanaren gaia udaberriko erritual pagano bat zen, non neska batek hil arte egin behar baitzuen dantzan, ondoren sakrifizio gisa opaldua izateko. Granhøj Dans-ek musika hartu eta, ohi bezala, azpikoz gora jarri du jatorrizko gaia. Bertsio honetan, leit motiva inozentziaren galera da; hori gizonezkoen pasarte batzuetako zenbait zeremonia eta erritualetan ageri da, non gazte bat gizon heldu bihurtzen baita.

  • Zuzendaria: Palle Granhøj
  • Interpreteak: Bill Eldridge, László Fülöp, Áron Darabont Leon, Tomasz Ciesielski, Mikolaj Karczewski, Raphael Castling, Aureliusz Rys
  • Produkzio laguntzailea: Mads Møller Andersen
  • Musika: Igor Stravinsky

Gehiago irakurri

Lasala: Hooked

2014/03/11 17:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

dFERIA 2014 MUGAK

Hookedek gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
  • Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
  • Musika: Fink Honesty, Pan Sonic Keskeisvoima, Wolfgang Amadeus Mozart Piano Concerto No.4 in G, K.41
  • Musika edizioa: Judith Argomaniz
  • Argiztapen diseinua: Chencho Ortas
  • Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
  • Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta argazkiak: Diego Hernández.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Self

2014/03/11 17:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

dFERIA 2014 MUGAK

Selfen abiapuntua identitatearen ideia da; identitatea norberaren berezitasunaren eta besteekiko berdintasunaren arteko dilema gisa, gure izaera eta sentieraren bitxitasunen eta gure jokaeraren berdintasunaren arteko dilema gisa. Pieza honetan, bi identitate ageri dira, eta bien arteko harremanetatik sortzen diren elkarrekiko jokoaren dinamikak.

  • Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
  • Koreografia eta interpretazioa: Robert Jackson, Matxalen Bilbao
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Jatorrizko musika: Borja Ramos
  • Kolaboratzaileak: Blanca Arrieta, Izaskun Santa María Arce
  • Argazkiak: Aintzane Aragüena Oar-Arteta
  • Promozio bideoa: Víctor González
  • Erresidentzia artistikoak: La FuNdicIOn, Muelle3

Gehiago irakurri

Provisional Danza: Mucho tiempo, muchas cosas

2014/03/12 12:00 Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

dFERIA 2014 MUGAK

Estreinaldia Euskal Herrian

Eserita jarraitzen dut, erabakitzen, esaten, lo egiten, pentsatzen dudanean bezain bizirik eta hilda; aditz asko dira horiek denak batera, ea baten bat mugitzen den, besteren batek geldiarazten nauen. Zure keinuak niregana behartzen ditut, horretarako nire zakarkeriak bihurritu eta samurtu behar baditut ere. Bizitza ke artean ematea erabakitzen dut, misteriotsu, aurpegia lauso. Airearen kontra jotzen dut, lainoak jariatzen ditut mozorroaren zati gisa.

  • Interpreteak: Tatiana Chorot, Laura Cuxart, Shintaro Hirahara, Cristian Lopez, Alejandro Morata, Carmen Werner
  • Zuzendari laguntzailea: Tatiana Chorot
  • Zuzendari eszenikoko laguntzailea: Daniel Abreu
  • Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Carmen Werner
  • Espazio eszenikoa: Provisional Danza
  • Musika: Luis Martínez, Back
  • Argiztapena: Pedro Fresneda
  • Jantziak: Cyril Wicker
  • Diseinu grafikoa: Rocío Rivera
  • Bideoa: Diego Ortiz
  • Argazkiak: Juan Carlos Toledo

Gehiago irakurri

Dantzaz: Mugakoa

2014/03/12 20:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

dFERIA 2014 MUGAK

Estreinaldia

Mugekin jolastu dugu eta proposamen berezi bat egin nahi dugu. Mugakoa kalean hasiko da (Donostiako koreografo baten eskutik, Jone San Martin), antzokira pasako da atsedenaldirako sorpresa batekin eta, Donostian arrakasta izugarriarekin estreinatu zen produkzio batekin bukatuko da: Flash Deluxe.

  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous Ojeda
  • Dantzariak:  Lionel Ah-Sou, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Carlos González, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodriguez, Josu Santamaría, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia.
  • Produkzio arduraduna: Sofía Alforja
  • Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
  • Teknika:  Eragin Stac
  • Jantzi arduraduna:  Benedetta Orsoli
  • Zuzendari nagusia:  Fernando Sáenz de Ugarte

Gehiago irakurri

Aukeran: Geltokia

2014/03/13 20:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

dFERIA 2014 MUGAK

Estreinaldia

Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Geltokian, maletak beterik edo hutsik, agurrak eta itzulerak, hitzak eta isiluneak, ilusioak eta urrakadak. Eta gutako bakoitza bere ekipajearekin: esperientzia eta oroitzapenak. Hasieran ez dakigu zer ekarriko digun bidaiak. Lagunartean edo bakarka ibiliko gara, noiz edo noiz; ibilbidea aldatuko dugu; betiko alde egingo dute batzuek, baina izango da inora joango ez denik ere… Nork bere bidaia egingo du. Guztia ezagutzera ematen den geltokian, arimek amets eta gorputzek hegan egiten dute musikarekin. Bidaia hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Enrique Santiago
  • Gidoia: Miren Agur Meabe
  • Jatorrizko musika: Xabier Zeberio
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Aukeran DK
  • Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz
  • Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axier Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Soinua: Kandi Fernández.
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Argazkiak: Kali G.
  • Argiztapena eta ikus - entzunezkoak: Carlos Solano
  • Ekoizpen exekutiboa: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Glu-Glu Producciones.

Gehiago irakurri

Esther Esteban: Memorias de un olvido

2014/03/12 13:30 Donostia, Gazteszena

dFERIA 2014 MUGAK

Estreinaldia Euskal Herrian

Memorias de un olvido zahartzaroari eskainitako lana da; zahartzaroa, bizitzako aldi hori non batek bere mundualdian erein duena bildu nahi baitu; non, nahi gabe, etxekoei eman diegun maitasun eta arreta guztia itzul diezaguten behar baitugu; oroitzapenetatik, markatu gintuzten eta moldatu gintuzten garai on eta txar haietako oroitzapenetatik bizi ohi garen aldia. Geuk sortu dugun gizarteari egindako kritika da obra hau. Gizarte honetan, gure zaharren jakituria ahanzturaren kutxan giltzapetzen da, gure sustraien garrantzia desagertzen da, gauza materialak sentimenduen gainetik jartzen dira.

  • Dantza: Esther Esteban
  • Gitarra: Óscar Lago
  • Biolina: Thomas Potiron
  • Ahotsa: José Ibáñez, Maka Ibáñez “Makarines”
  • Perkusioa: Daniel Suárez
  • Koreografía: Esther Esteban
  • Testuak: Baldo Ruíz Cordero
  • Zuzendari artistikoa: Esther Esteban
  • Agertoki zuzendaria: Myriam Huertas
  • Musika zuzendaria: Óscar Lago
  • Argiztapen diseinua: David Pérez
  • Jantzien diseinua: Esther Esteban
  • Jatorrizko ideia: Joaquin Huertas, Esther Esteban
  • Musika: Óscar Lago
  • Letrak: José Ibáñez, Maka Ibáñez “Makarines”
  • Argazkiak: Jesús Robisco
  • Diseinu grafikoa eta maketazioa: Manuel

Gehiago irakurri

Abaltzisketako Txantxok

2014/03/02 07:00 Abaltzisketa

Inauterietako igandean, goizean goiz, herriko gazteek inguruko baserriak bisitatzen dituzte: Txantxoak edo dantzariak (mozorrotuak, maskaradunak), soinujolea, zesterua aginaldoak jasotzen, eta mozorro nagusia.

Garai batean baserriak umez beterik zeuden eta txantxoen doinuak entzuten zituzten bezain pronto, kalera korrikan irten eta abesten hasten ziren:

Txantxo mala kasta
ipurdian ardatza
kolkoan ardoa
Txantxo pikaroa.

Zesterue aurreratu eta erratza dantza egin behar duten tokian pasatzen du. Makil dantza bat dantzatzen dute. Dantza amaitzean etxekoak eta Txantxoak elkar agurtzen dute, askotan urtean elkar ikusten duten une bakarra da eta egun horretan baserritarrek edariren bat eskaintzen diete. Oparia jaso ostean beste baserriren batetara abiatzen dira.

Eguardia iristean konpartsa Abaltzisketa erdigunera iristen da, non beraien dantza meza irteerarekin bat egiten dute. Ondoren indarrak hartzeko asmoz, herriko enparantzan bazkaltzen dute (babarrunak, mondejuak...) eta arratsaldez falta zaizkien baserriak igarotzeari ekiten diete.

Egitaraua:

    • 07:00etan: Udaletxean bilduko dira prestaketa lanari ekiteko.
    • 08:00etan: Udaletxetik irtengo dira baserriz baserri dantza egiteko.
    • 11:00etan: Meza Nagusiaren ostean, Abaltzisketako Enparantzan dantzatuko dute.

Ondoren: Larraitzerantz abiatuko dira.

  • 12:30etan: Meza Nagusiaren ostean, Larraitzen dantzatuko dute.
  • 14:00etan: Dantzatzen ibilitako gazte guztiek bazkari bat egingo dute, jai honi amaiera emanez.

Gehiago irakurri

Amezketako Txantxoak

2014/03/02 08:00 Amezketa

Amezketako Inauterien protagonistak Txantxoak (mozorrotuak, maskaradunak) izaten dira, berauek inguruko baserriak bisitatzen dituzte bi egunetan zehar Txantxo Dantzak edo Talai Dantza dantzatuaz; bitartean aginaldoak eskatzen dituzte.

Baserrien zeharreko ibilbidea oso luzea da baserri asko baitira. Txantxoak baserri guztietara iritsi daitezen bi taldeetan banatzen dira. Amezketa, Ugarte, Bedaio eta Abaltzisketako baserri batzuk bisitatuko dituzte. Baserri kopurua hain handia da, nahiz eta bi taldeetan banaturik egon askotan baserri batetik bestera joateko kotxeak hartu behar dituztela. Guneak banatzen dituzte eta bi egunetan zehar musika doinuak haran guztian zehar entzun daitezke.

Baserritarrek gustura hartzen dute beraien bisita eta askok edariren bat ematen diete elkarrizketa bat mantentzen duten bitartean. Irabazitako diruarekin bazkari eta afariren bat antolatuko dute.

EGITARAUA:

Martxoak 2, igandea:

  • 08:00etan: plaza inguruan, herriko gazteak biltzen dira eta goiz guztian zehar, herrigunean ibiltzen dira TXANTXO DANTZA - TALAI DANTZA dantzatuaz.

Martxoak 3, astelehena:

    • 08:00etan: gazteak biltzen dira berriro eta baserriz baserri ibiltzen dira.

Azkenean afaria parte hartzaile guztien artean.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Kameleoi txikia

2014/02/23 18:00 Donostia, Gazteszena

"Dantzaz Konpainiak mota guztietako publikoarentzako emanaldia aurkezten digu, eta bertan, zuzeneko musikarekin, bere azken koreografien laburpen bat taularatuko du. Musikaren eta dantzaren bidaia honetan, gure dantzari eta musikariak izango dira gidari; ikuslea, modu interaktiboan, Barrokotik Garaikidera eramango dute. Plastikotasun, edertasun, erritmo eta konplizitateak gozaraziko dute ikuslea."

Gehiago irakurri

Espainiako Ballet Nazionala: Suite Sevilla

2014/02/27 20:30 Gasteiz, Principal antzokia

Antzezte Arteen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) ekoizpen atalen artetik, Espainiako Ballet Nazionala dugu gure kulturaren enbaxadore gisa atzerrian gehien jardun dutenetako bat. Espainiako dantza klasikoak abangoardiako joera berriekin bat egiten du Antonio Najarroren koreografia sorkuntza berri honetan, musikari nahiz dantzari dagokionez.

Gehiago irakurri

Antzuolako Sorgin Dantza

2014/03/02 10:00 Antzuola

Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

  • 10.00etan: Dantzarien kalejira.
    • Bi talde ibiliko dira kalean zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera.
      • Talde batek Sorgin Dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta domadorea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irtetzen den pertsonaia da.
      • Beste taldeak dantza hauek egingo dituzte: Iribas, txapeloas, ptxit eta Bandarain.
  • 12.30ean: Plazako saio nagusia:
    • Umeen saioa.
    • Helduen saioa: Iribas eta Sorgin Dantza.
    • Bertan izango dira hartza, tximinoa eta hezitzailea ere.

Gehiago irakurri

Hartzaro 2014: Kukai, Duguna, Kautere Balet

2014/03/01 16:30 Uztaritze

16:30etan Hiribehereko pilota plazan - Karrikako Sorkuntzak

«Zaharrak eta Gazt(i)k» ikusgarria, Kautere Balet (Maule - Zuberoa)
Xiberotar dantzaren eboluzioaren erakusteko, ikusgarriak oposizioan ezartzen ditu bi talde: zaharrak eta gazteak. Jauzi batean ohartuz haien desberdintasuna, hitzetan eta dantza« battle » batean desafiatuko dira jakiteko nork duen egia. Nork irabaziko du? Publikoak erranen …ala musika taldeak.

 «Gelajauziak», Kukaikonpania (Errenteria - Gipuzkoa).
Bi dantza maisuek, Jon Maya gipuzkoarrak eta Cesc Gelabert katalandarrak, ikusgarri berri hau asmatu dute. Elgarrekin miatzen dute ohiko dantza zoin den eragina gizartean. Sorkuntza huntan Lapurdiko Jauziak eta Gipuzkoako Soinu Zaharrak artean ikertzen dute. Munduan zehar ezaguna den Kataluniako dantza maisuari esker oraiko dantzatik pasatuz.

Duguna Taldea (Iruñea – Nafarroa)
Duguna - Iruñeko dantzariak dantza taldea 1949. urtean sortu zen Iruñeko Udalaren gerizpean. ordutik hona Iruñeko ospakizun nagusietan dantzatzea du helburu nagusi. Oro har dantza tradizionala sustatzea eta hedatzea da xedea. Hartzaro festibalarendako karrikako sorkuntza berrezia aurkeztuko dute.

21:00etan Dantzaz Luhusoko Harri Xuri salan

«Iruñeko ferietan» Duguna Taldea (Iruñea - Nafarroa):
Iruñeko zenbait ospakizunetarako atondutako dantzak-sorkuntzak dira. Alde batetik San Fermin Aldapakoaren dantzak: Ezpata-dantza eta Irradaka eta bestetik San Juan bezperako soka-dantza.

«1937 gogoaren bidezidorretatik» Kukai Konpainia (Errenteria – Gipuzkoa): 1937.urteko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Beren familietatik urrun, benetako bakardadea eta tristura zer den gertutik ezagutu zuten. Haur horien artetik zazpi aukeratu ditugu guk, beraien historia kontatzeko, eta baraiek erakutsiko digute une garratzak alaitasunez ere zipriztindu daitezkela. Nola? Dantza izango da ume hauen arteko zilbor estea, eta Juan Mari Beltranen doinu poetikoak gogoraraziko die etxeko arnasa gertu dutela, gogoaren bidezidorretatik.

Gehiago irakurri

Ibarra-Kaldu elkartea: Maskaradak

2014/03/08 18:00 Barakaldo, Beurko-Bagatza

Beurko-Bagatzako Inauterietan, Zuberoako Maskaradak emango dituzte. Eguerdian, kalejira auzoan zehar; arratsaldez, berriz, maskaradak osorik, 18:00etan. Eta gauerako sorpresatxo berezi bat izango da, 21:00etatik aurrera.

Gehiago irakurri

Inauteri-eskea

2014/03/01 11:00 Gallarta

11:00etan Kale-eskea "kuestaziñoa" herriko baserri, etxe eta kaleetatik.
14:30etan Bazkaria
18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira mozorro eta aratusteetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gehiago irakurri

Inauteri-eskea

2014/03/01 11:00 Sanfuentes

11:00etan Kale-eskea "kuestaziñoa" herriko baserri, etxe eta kaleetatik.
14:30etan Bazkaria
18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira mozorro eta aratusteetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gehiago irakurri

Txino Dantza

2014/03/02 11:45 Aretxabaleta

Aretxabaletako herrian sortutako dantza da hau. Gerrate zibilaren ondoren, denbora batez galduta egon zen arren, (dauzkagun datuen arabera 1934. urtetik) 1975. urtean berreskuratu zen. Berpizte honetan, doinua eta jantziak errespetatu egin ziren, ez ordea abestiaren hitzak (lehengoak gaztelaniaz ziren eta). Belauneraino heltzen zaien eta ikatzez zikindutako lihozko kamisola bat daramate eta honekin batera aurpegia ikatzez zikindua, txapel zahar puskatua, kolorezko galtzerdiak eta abar. Itxura honekin garai batean ihauterietan etortzen ziren ikazkinak imitatu nahi izaten dute.

Ibilaldian zehar abesti bat kantatu eta antzezten dute:

Txin Txin Txin Txin
Mahatsa heldu gabe dago
Txin Txin Txin
Baiñan helduko da

Txiribito eta andrea
Joan ziren jatera
Txiribitu aserratu
Eta bota zuen lapiku

Taldeak honako ibilbidea egin izan du: udaletxetik irten, kale goixenien buelta eman eta errota zaharrera (orain osasun zentroa dagoen lekura) itzuli, hau da, udaletxetik irten Durana kaletik joan, Mitarte kaleko botikan buelta eman eta leku beretik itzuliaz, hasitako leku berean amaitzen dute.

Ohitura honi jarraiki eta jaiari bukaera emateko, aratustetako martitzenean 1987. urteaz geroztik, "Txinoaren hileta" egiten da. Ekitaldi honetan gaueko 22:30ak inguruan, herritarrak Mitarte kalean elkartzen dira, lutuz jantzita eta eskutan kandela banarekin. Hileta martxak lagundurik, zerraldoa urte horretako Santa Ageda neska-mutilek herriko plazaraino eramaten dute. Plazan bertan zerraldoa erretzen ari den bitartean kandela guztiak zerraldora jaurtitzen dira.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Kameleoia

2014/03/21 21:30 Andoain, Bastero kulturgunea

Bi koreografo handi bildu ditu konpainiak: Itzik Galili, nazioartean dantza garaikideko artistarik handienetakotzat hartua, eta Jacek Przybylowicz, Poznango Operako Balleteko arte-zuzendaria, Europako dantza-konpainia handietan egindako lanagatik ezaguna.
Bi estilook kalitate eta fintasun handiko programa bat osatzen dute, musika oso poetikoetan inspiratua, hasi barrokotik eta John Cage-ren abangoardiako musikaraino.?

Hiru piezek osatzen dute ikuskizuna:

  • Things I Told Nobody. Koreografia: Itzik Galili
  • Chameleon. Koreografia: Itzik Galili
  • Few Brief Sequences. Koreografia: Jacek Przybylowicz

 

  • Dantzariak: Lionel Ah-Sou, Ane Anza, Mirjam Berg, Emmanuel Dobby, Madeline Harms, Fem Rosa Has, Patricia Langa, Guillermo Millán, Alicia Navas, Alexander Rosen, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia, Garazi Etxaburu (Mugi)
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpen arduraduna: Sofía Alforja
  • Teknika arduraduna: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
  • Teknika taldea: Eragin Stac
  • Jantzien arduraduna: Benedetta Orsoli
  • Argazkiak: Jose Usoz
  • Bideoak: Iñaki Alforja
  • Jostuna: Itziar Aizkorbe
  • Ekoizpen laguntzailea: Naiara González
  • Diseinu grafikoa: Irene Altuna
  • Zuzendari nagusia: Fernando Saénz de Ugarte

 

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2014/03/02 11:30 Miarritze

. Herriko Kasinoko aitzinean. Euria baldin bada, Mutxikoak Gare du Midi aretoan iraganen dira.

Gehiago irakurri

Samuel Mathieu: La Performante-La Performance#2(ou le declin)

2014/03/09 19:00 Bilbo, La Fundición

La Performante inprobisazio bat da.
Esan nahi duena azaldu, adierazi eta ilustratzeko berezitasuna dauka. Ordena eta kodea zalantzan jarri eta ezetz esaten jakin duen belaunaldi bati egindako omenaldia da. Bere ausazko iraupena dela eta, orokorrean arteari egiten dio omenaldia, artista baten obra osoa pieza bakarrera eramanda.

  • Sorkuntza eta antzezpena: Samuel Mathieu
  • Testuak: Stephanie Mathieu / Michel BernardLa Performance#2 (ou le declin)

Aurre egiten diote elkarri, geziak bezala jaikitzen dira… airearen frikzioa, gorputzak ardatzak bezala, bertikaltasun gogoz, beren burua botatzen dute, erorketarekiko sumisio osoan. Bikote honek idazketaren soiltasuna aldarrikatzen du, destilazioa, “porté” delakoen arkitektura…

  • Koreografia: Samuel Mathieu
  • Sorkuntza eta antzezpena: Fabienne Donnio eta Samuel Mathieu
  • Musika bandaren sorkuntza: Samuel Mathieu
  • Musika: Janis Joplin
  • Argien diseinua: Myriam Bertol

Gehiago irakurri

Provisional Danza-Carmen Werner: Algún día

2014/03/23 19:00 Bilbo, La Fundición

Ixiltasuna musikaren balio bat baldin bada, gelditasuna dantza bihurtzen denean, bidean geldiunea gertatzen da -jazoera etengabea- onenaz goza dagigun, ezagun dugunaz eta galdetzen ez duen trena horretara igotzen uzten digu. Luis Martínez

Dantzariak: Alejandro Morata y Carmen Werner
Zuzendaritza laguntzailea: Tatiana Chorot
Zuzendaritza eszenikoko laguntzailea: Daniel Abreu
Musika: Luis Martínez / Masahiro Hiramoto / Monolake / Bill Evans / Milt Jackson/
Zephyr y Estuarine , Loscil-ek konposatuak eta emanak. Publicadas por Scott Morgan (SOCAN).
Argiztapena: Pedro Fresneda
Eszeniko espazioa: Provisional Danza
Jantziak:  Cyril Wicker
Diseinu grafikoa:  Rocío Rivera
Bideoa: Diego Ortiz
Argazkia: Juan Carlos Toledo
Koreografia eta zuzendaritza artistikoa:  Carmen Werner

Gehiago irakurri

Provisional Danza-Carmen Werner: Algún día

2014/03/22 20:00 Bilbo, La Fundición

Ixiltasuna musikaren balio bat baldin bada, gelditasuna dantza bihurtzen denean, bidean geldiunea gertatzen da -jazoera etengabea- onenaz goza dagigun, ezagun dugunaz eta galdetzen ez duen trena horretara igotzen uzten digu. Luis Martínez

Dantzariak: Alejandro Morata y Carmen Werner
Zuzendaritza laguntzailea: Tatiana Chorot
Zuzendaritza eszenikoko laguntzailea: Daniel Abreu
Musika: Luis Martínez / Masahiro Hiramoto / Monolake / Bill Evans / Milt Jackson/
Zephyr y Estuarine , Loscil-ek konposatuak eta emanak. Publicadas por Scott Morgan (SOCAN).
Argiztapena: Pedro Fresneda
Eszeniko espazioa: Provisional Danza
Jantziak:  Cyril Wicker
Diseinu grafikoa:  Rocío Rivera
Bideoa: Diego Ortiz
Argazkia: Juan Carlos Toledo
Koreografia eta zuzendaritza artistikoa:  Carmen Werner

Gehiago irakurri

Samuel Mathieu: La Performante-La Performance#2(ou le declin)

2014/03/08 20:00 Bilbo, La Fundición

La Performante inprobisazio bat da.
Esan nahi duena azaldu, adierazi eta ilustratzeko berezitasuna dauka. Ordena eta kodea zalantzan jarri eta ezetz esaten jakin duen belaunaldi bati egindako omenaldia da. Bere ausazko iraupena dela eta, orokorrean arteari egiten dio omenaldia, artista baten obra osoa pieza bakarrera eramanda.

  • Sorkuntza eta antzezpena: Samuel Mathieu
  • Testuak: Stephanie Mathieu / Michel BernardLa Performance#2 (ou le declin)

Aurre egiten diote elkarri, geziak bezala jaikitzen dira… airearen frikzioa, gorputzak ardatzak bezala, bertikaltasun gogoz, beren burua botatzen dute, erorketarekiko sumisio osoan. Bikote honek idazketaren soiltasuna aldarrikatzen du, destilazioa, “porté” delakoen arkitektura…

  • Koreografia: Samuel Mathieu
  • Sorkuntza eta antzezpena: Fabienne Donnio eta Samuel Mathieu
  • Musika bandaren sorkuntza: Samuel Mathieu
  • Musika: Janis Joplin
  • Argien diseinua: Myriam Bertol

Gehiago irakurri

Momotxorroak

2014/03/04 17:00 Altsasu

Inauteriak

Gehiago irakurri

Sagar-dantza

2014/03/04 12:00 Arizkun

Gehiago irakurri

Zahagi-dantza

2014/03/04 00:00 Goizueta

Gehiago irakurri

Kresala eta Verdini: Oteizaren kaxa beltza

2014/03/15 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Oteizaren kaxa beltza dantza-ikuskizun bat da, kaxe beltz nozioaren hiru ardatz funtsezkotan oinarritzen dena: lehenik eta behin, eszenaren eta teatroaren zentzuan; bigarrenik, Oteizak hala izendatuta, bere-bereak diren kaxa beltzak direlakoetan, hots, artistaren ibilbide plastikoari azkena eman zioten obra metafisikoetan; eta, azkenik, hirugarren adierarekin, egiazko kabitate gorabeheratsuan, zeinaren barneko elementuak ezezagunak baitira, eta soilik “kanpotik” antzeman baitaitezke, kanpoko manipulazioen edo behaketen bidez.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Kameleoia

2014/03/15 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia-Zinema

‘Kameleoia’ da Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria. Arrakasta handiko bi koreografo bildu dira lan hau egiteko: Itzik Galili, nazioarte mailan dantza garaikideko artistarik handienetakoa, eta Jacek Przybylowicz, Poznango Opera-Balleteko arte-zuzendaria. Emaitza ikusgarria da benetan. Programaren hasierako bi piezak Galilirenak dira: ‘Things I Told Nobody’, Handel, Vivaldi, Mozart eta Satie-ren musika dituena; eta ‘Chameleon’, John Cageren musikaduna. Saio bukaeran, berriz, Przybylowiczen ‘Sequences’. Dantzas honetan, Jordi Savallek Maraisen musika jotzen du.
Bitartean, Katarzyna Kozyra artistaren ikusentzunezko lan bat proiektatuko da.

PROGRAMA:

“Chameleon” - Itzik Galili-Musika: John Cage / Iraupena: 10´
“Few Brief Sequences” - Jacek Przybylowicz-Musika: Marín Marais / Iraupena: 30´
“Flash Deluxe” - Itzik Galili-Musika: Percossa - Paxkal Indo / Iraupena: 20´

Dantzariak: Lionel Ah-Sou, Ane Anza, Mirjam Berg, Emmanuel Dobby, Garazi Etxaburu, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Einar Nikkerva, Jeffrey Schoenaers, Marina Scotto, Guillermo Millán, Egoitz Segura, Beñat Urretabizkaia
Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous Ojeda

Gehiago irakurri

Aukeran: Geltokia

2014/03/14 20:15 Balmaseda, Klaret Antzokia

Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Geltokian, maletak beterik edo hutsik, agurrak eta itzulerak, hitzak eta isiluneak, ilusioak eta urrakadak. Eta gutako bakoitza bere ekipajearekin: esperientzia eta oroitzapenak. Hasieran ez dakigu zer ekarriko digun bidaiak. Lagunartean edo bakarka ibiliko gara, noiz edo noiz; ibilbidea aldatuko dugu; betiko alde egingo dute batzuek, baina izango da inora joango ez denik ere… Nork bere bidaia egingo du. Guztia ezagutzera ematen den geltokian, arimek amets eta gorputzek hegan egiten dute musikarekin. Bidaia hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Enrique Santiago
  • Gidoia: Miren Agur Meabe
  • Jatorrizko musika: Xabier Zeberio
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Aukeran DK
  • Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz
  • Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axier Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Soinua: Kandi Fernández.
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Argazkiak: Kali G.
  • Argiztapena eta ikus - entzunezkoak: Carlos Solano
  • Ekoizpen exekutiboa: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Glu-Glu Producciones.

Gehiago irakurri

Etorkizuna Kontzeptuak: Ravel Jauna

2014/03/08 20:30 Hiriburu

Euskal musikagile aipatuenaren heriotzaren 75. urtemugakari, Ravel Jauna omenaldi-ikusgarri bat dela erran daiteke. 1930 urtean Ziburun ohoratu zuten euskaldunen umeek sortutakoa. Ravel maisuak Euskal Herriarentzat zuen atxikimendua erakutsi nahi izan dugu hiru koregrafia eta musika sorkuntza hauetan.

Gehiago irakurri

Traversée: Hiru zitroin lur hotzean

2014/03/28 20:30 Hendaia, Mendi Zola

Beñat Achiary-ren amodiozko kantuekin, dantza pieza honek barnetik memorioa kolektiboaren gaia zeharkatuko du, asmo batekin : kantu horiei buruz galdezketa bat egitea. Eszena gainean, hiru zitroin eta lau dantzari...

  • Koregrafia : Mizel Théret
  • Dantzari-Kantariak : Gaelle Domenger, Johanna Etcheverry, Mizel Theret, Eneka Bordato
  • Musika : Beñat Achiary
  • Argiztapen diseinua : Frédéric Béars
  • Iraupena : 70min

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: Ainarak

2014/03/29 21:00 Irisarri

Ainarak dantza ikusgarria Zarena Zarelako taldearen eskutik.

  • Koreografia: Pascale Lascano
  • Jantziak: Catherine Kraushaar eta Claude Iruretagoiena
  • Musika: Benoit Lamerain

Gehiago irakurri

Andra Mari dantza taldea

2014/03/15 19:00 Zamudio

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako dantzak: Auritzeko ingurutxua, Dantzari-dantza eta Gipuzkoako dantzak.

Gehiago irakurri

Itsasi Euskal Kultur taldea

2014/03/16 18:00 Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea

Dantza emanaldia

Gehiago irakurri

Ananda Dansa: Peter Pan

2014/03/12 12:30 Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Haur eta familia antzerkia.
Zazpi dantzari baino ez, baina makina bat pertsonaia. Zortzi eszena koreografiko eta erritmo ikaragarriaren bidez, narrazio ezagun honen istorio osoa ekarriko digute.

Egilea: J.M.BARRIE – Rosángeles Valls y Édison Valls bertsio librea
Zuzendaritza: Rosángeles Valls eta Édison Valls

Aktoreak: Ana Luján, Toni Aparisi, Paloma Calderón, Abel Martí, Jessica Martín, Isabel Abril, Esther Garijo

Gehiago irakurri

Aiko: Udaberriko dantzaldiak

2014/03/21 19:00 Bilbo, Bizkaia Aretoa

Neguko lozorroa atzean uzteko asmoz Udaberriko Dantzaldiak datoz. Dantza eta musika herrikoia gozatzeko aukera paregabea gure unibertsitatean, edonorentzat eta gainera euskerazko testuinguru batean.
Edonork, -dantzan ez badaki ere-, jauziak, soka-dantza, jota, porrua, edo pasodobleak gozatuko ditu. Oinarrizko trebetasunak ikasteko gida sistema aproposa daukate horretarako AIKO Taldekoek. Helburua da erromeria tradizionalaren giroa sortzea Euskal Herriko Unibertsitatean eta musika eta dantza zaletasuna piztea.

Gehiago irakurri

Aiko: Udaberriko dantzaldiak

2014/04/04 19:00 Bilbo, Bizkaia Aretoa

Neguko lozorroa atzean uzteko asmoz Udaberriko Dantzaldiak datoz. Dantza eta musika herrikoia gozatzeko aukera paregabea gure unibertsitatean, edonorentzat eta gainera euskerazko testuinguru batean.
Edonork, -dantzan ez badaki ere-, jauziak, soka-dantza, jota, porrua, edo pasodobleak gozatuko ditu. Oinarrizko trebetasunak ikasteko gida sistema aproposa daukate horretarako AIKO Taldekoek. Helburua da erromeria tradizionalaren giroa sortzea Euskal Herriko Unibertsitatean eta musika eta dantza zaletasuna piztea.

Gehiago irakurri

Aiko: Udaberriko dantzaldiak

2014/05/16 19:00 Bilbo, Bizkaia Aretoa

Neguko lozorroa atzean uzteko asmoz Udaberriko Dantzaldiak datoz. Dantza eta musika herrikoia gozatzeko aukera paregabea gure unibertsitatean, edonorentzat eta gainera euskerazko testuinguru batean.
Edonork, -dantzan ez badaki ere-, jauziak, soka-dantza, jota, porrua, edo pasodobleak gozatuko ditu. Oinarrizko trebetasunak ikasteko gida sistema aproposa daukate horretarako AIKO Taldekoek. Helburua da erromeria tradizionalaren giroa sortzea Euskal Herriko Unibertsitatean eta musika eta dantza zaletasuna piztea.

Gehiago irakurri

Marta Carrasco : B. Flowers

2014/03/22 20:00 Irun, Amaia Kultur Aretoa

Beste lore bat, beste bizitza bat... Amaitzen ez den taupada bat. Lehen eta azken bidaia. Loreak berezkoa duen edertasuna adierazten du. Bizitzaren edertasuna, hiltzearen edertasuna eta berriro bizitza.
Milioka lore moztuak izaten dira egunero sentimenduzko edo apaintasun arrazoiak medio. Sustraietik atera eta  bizitzari eusten diote.
Zer gertatzen da gero loreekin? Zer gertatzen ari da? Zer gertatzen ari zaigu...?
Loreek hitz egiten gaituzte eta dirudienez iñork ez die entzuten. Zer esaten ari ote zaizkigu loreak?

Gehiago irakurri

Lindy Hop + Swing Party

2014/03/22 22:00 Bilbo, ZAWP

- Klase irekiak, Maien Boix: 21:00-22:00.
- Swing jaia: 22:00-01:00.

Gehiago irakurri

Ertza: N.A.N.

2014/03/15 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute?

Jainkoa bezalakoa al da aberria? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen zerbait?

"Aberria ala hil", nork bere burua hil? besteak hil? zer da aberria bizitza gabe?

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
  • Aktoreak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
  • Bideoa: Iker Urteaga.
  • Jatorrizko musika: Iñar Sastre.
  • Argiaren diseinua: Oscar Grijalba.
  • Argazkiak: Gorka Bravo.
  • Marrazkilaria: Eugenio Paccelli Horta.
  • Testuak: Asier Zabaleta eta herrikoiak.
  • Banaketa: Arantza Balentziaga.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza Kultura Saila.
  • Iraupena: 60 min.

Gehiago irakurri

Ajenjo Compañía Soledad Ruz: Luna nueva-Ilargiaren doinuak

2014/03/22 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Ilargia euskal kulturan eta flamenkoen kulturan sinbologia handiko elementua da. Ikuskizunean zehar, bi historia paralelo irudikatzen dira, adierazpide guztiz desberdinekoak (Euskal Dantza, dantza flamenkoa eta dantza garaikidea) baina aldi berean sentipen berberak biziarazten dituztenak.

Gehiago irakurri

Erro bat: Ekhikume

2014/04/12 20:30 Baiona, Antzokia

Erro Bat taldeko dantzariek gaurko adierazpenak ohiko urratsekin nahasiko dituzte, arte plastikoak eta teknika modernoak erabiliz.

Koreografoa : Gerard Cuesta

Musika: Maitane Hernandez-Eyheramonho

Zizelkaria : Regis Pochelu

Iraupena : 1:30

Gehiago irakurri

Leinua: Leinuruak

2014/05/10 20:30 Luhuso, Harri Xuri

Haien funtsa ateratzeko asmoz, euskal koreografia tradizional zenbait, simetria eta isla gidalerro izanen dituzten bost sekuentziatan ezarriko dira.  Karia horretara, Juan Antonio Urbeltz eta Philippe Oyhambururen (Etorki) pieza enblematiko batzuk emanen dira, baita Leinuaren errepertorioko zati zenbait, eta makil dantza sorkuntza bat. Bost sekuentzia koreografikoekin duten loturarengatik hautatu bost kantu herrikoiekin hasiko da atal bakoitza.

Gehiago irakurri

Getaria: Haizeari

2014/06/22 20:30 Luhuso, Harri Xuri

Getaria taldearen eta Pascale Lascanoren ikusgarri berria.Getaria taldeak, bere herriko itsas historian inspiratuz, haien bizibidea itsasoan ateratzen zuten XVIII. mendeko gizonen bizia taularatzen du. Sortu eta egokitutako dantzen bitartez, eta tarteka dantza tradizional zenbaitekin, taldeak erakustera ematen du kortsarioen bizimodua, bai portuan, bai itsasontzian. Musika tradizionalarekin bat, Unama eta Aiko taldeen musika ere entzuten ahal da, antzinako historiari, gaurko ukitu bat emateko.

Gehiago irakurri

Kriskitin: Erbestea aberri

2014/03/29 20:00 Durango, Plateruena Kafe Antzokia

Gehiago irakurri

Mikelats: Zuek&gu

2014/04/05 18:00 Atarrabia, Kultur Etxea

Gehiago irakurri

Mikelats: Zuek&gu

2014/04/06 20:00 Atarrabia, Kultur Etxea

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2014/03/26 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik.

Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Ttarla: Zura

2014/04/05 22:00 Hernani, Kiroldegiko frontoia

Azken bi urteetako ikasturte amaierako emanaldiak izandako arrakasta ikusita, beste bat prestatu du aurten Ttarla dantza taldeak. Baina hau desberdina izango da. Ikas­turte amaieran taldeko gazte­txoenei emango diete protagonismoa, eta oraingo emanaldian, taldeko helduenak ikusteko aukera izango da.


Ikuskizun berezia izango da. Ikasturte bukaerakoa man­­tendu egingo dute, baina bertan taldeko gaztetxoenak arituko dira dantzan. Zura ikuskizunean, berriz, Ttarla dantza taldeko helduenak ikusteko aukera izango da, 30 dantzari inguru. Lehengo ur­teko ereduari ja­rraituta, euskal dantza tradizionaleko pau­suak erabiliko dituzte dantza-ikuskizun berri bat sortzeko.
Horrez gain, aurten musika talde propioarekin sortu dute emanaldia: Zugazti taldearekin. Musikari gazte hernaniarrek osatutako taldea da hau, gitarrak, perkusioak, biolinak, ahotsak, akordeoiak, panderoak, pianoak eta txalapartak osatua. Aire be­rriak ekarri nahi dizkiote ho­rrela, dantza-emanaldiari.

Gehiago irakurri

III. Txistu Dantza Eguna

2014/03/22 12:00 Soraluze

Kaleko txistularitza indartzea helburu duen Txistu Dantza Eguna ospatuko da aurten hirugarrengoz. Festara herriko txistulariak ez ezik Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Eibarko txistulariak ere gonbidatuta daude, hogeita bost guztira eta herriko dantzariekin batera egunpasa egiteko egitaraua antolatu dute. Kalejira giroan hasiko da eguna 9:30ean Mesedeetako Amaren egoitzaraino; ostean salda eta txorizoa banatuko dute eta 12:00ak aldera dantzarien kalejira hasiko da herritik zehar. Bazkalostean 18:30ean hasiko dute arratsaldeko saioa.

Gehiago irakurri

Oin arin: Hik bai dantza egin!

2014/03/21 18:30 Lazkao, Areria Kultur Gunea

Gehiago irakurri

Mikelats XX. urteurrena

2014/03/22 18:00 Atarrabia, Kultur Etxea

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2014/03/23 11:30 Hendaia, Gaztelu Zahar

Mutxiko Elkarteak antolaturik, Hendaia Euskaraz zikloaren karietara.

Gehiago irakurri

Break On Stage 2014

2014/03/29 17:30 Bilbo, Bilbao Aretoa

Break On Stage jaialdian, ibilbide bikaina izan duten eta nazioartean kultura urbanoaren erreferente bihurtu diren hainbat artista bilduko dira. Breakdance-aren alorrean Europako talderik onenak datoz; Holandatik “The Ruggeds”, Frantziatik “Inesteam” eta Espainiatik “Rst Crew” besteak beste. Los Angeles hiritik “Poe One” break dantzari mitikoa dator epaile lanak eta ikuskizuna eskaintzera, Sueziako “Kaynix” dantza-urbano talde famatua aipatzekoa da, baita “Chey” dantzariaren show berriaren estreinua. Musikaren alorrean, “Vocaliks” Human-Beatbox show ikusgarria eta RAYDEN hip hop taldearen kontzertua. Kirolaren alorrean Dirt Jump Lehiaketa non ranpa erraldoian bizikletarekin jauzi ikusgarriak egingo diren.
Berrikuntzei dagokionez aipagarriena Bost Urban Dance lehiaketa da. Euskal Herriko 5 dantza-urbano talde onenak lehiatuko dira eta 3000€ banatuko dira saritan. Sailkapen jaialdiak burutzen ari dira parte hartzeaileak izendatzeko.

Aurten sarreren prezioen dagokionean ere berrikuntzak daude; 10 urte arteko ume batek dohainik sartzeko aukera izango du nagusi batek lagunduta badoa. Bestetik azken urteotako prezioak mantetzen dira eta sarrerak salgai daude kutxazainetan eta interneten: Aurrez 10€, nagusia 10 urte arteko umearekin 12€, lehiatilan 12€ eta Kutxabank gazte txartelekin 8€.

Gehiago irakurri

Adaxka

2014/03/29 18:00 Irun, Amaia Kultur Aretoa

Gehiago irakurri

Àngel Margarit & Cía. Mudances: Origami

2014/03/29 18:00 Donostia, Gazteszena

Origami publiko guztiari zuzendutako ikuskizuna da eta hizkuntza protagonista dantza da; dantzaren mugak lausotu egiten dira espazioarekin, argiarekin, objektuekin, musikarekin… bat eginez. Ezustekoz eta iradokizunez betetako ikus-poetika honek, egoera eszeniko desberdinen inguruan gure istorio propioa eta gure irakurketa propioa asmatzeko gonbitea luzatzen digu.
Origami leihoaren inguruan taxutzen da, leihoa mozteko eta aukeratzeko, begiratzeko eta ikusteko, ateratzeko eta sartzeko, iradokitzeko eta irudikatzeko espazio gisa ulertuta eta, azken batean, haririk galdu gabe, labirinto eszenikoaren joko batean zehar bidaia egiteko.

Adina: + 7 urte.

Gehiago irakurri

Malandain: Romeo et Juliette

2014/03/28 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

Biarritz Balletak gure agertokia bisitatzen du berriro Romeo et Juliette ikuskizunarekin. Oraingoan ez dago Sergei Prokofieven musikarik, zaleek Arriagan behin baino gehiagotan entzun dutena. Horren ordez, hain ohikoa ez den Hector Berliozen musika entzungo dute, izenburu honekin: “Sinfonía Dramática con Coros, Solos de Canto y Prólogo Recitativo Coral, compuesta según la Tragedia de Shakespeare”. Egileak tema hori 1839an estreinatu zuen, berak batuta zuela.

Zuzendaritza artistikoa Thierry Malandain.

Musika: Hector Berlioz

Koreografia: Thierry Malandain

Jantziak: Jorge Gallardo

Ekoizpen zuzendaria eta argien diseinua: Jean-Claude Asquié

Koprodukzioa: Gran Théâthre de Luxembourg, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Opéra de Reims, Centre Choréographique National d’Aquitaine en Pyrénées-Atlantiques, Malandain Ballet Biarritz

Gehiago irakurri

Malandain: Romeo et Juliette

2014/03/29 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

Biarritz Balletak gure agertokia bisitatzen du berriro Romeo et Juliette ikuskizunarekin. Oraingoan ez dago Sergei Prokofieven musikarik, zaleek Arriagan behin baino gehiagotan entzun dutena. Horren ordez, hain ohikoa ez den Hector Berliozen musika entzungo dute, izenburu honekin: “Sinfonía Dramática con Coros, Solos de Canto y Prólogo Recitativo Coral, compuesta según la Tragedia de Shakespeare”. Egileak tema hori 1839an estreinatu zuen, berak batuta zuela.

Zuzendaritza artistikoa Thierry Malandain.

Musika: Hector Berlioz

Koreografia: Thierry Malandain

Jantziak: Jorge Gallardo

Ekoizpen zuzendaria eta argien diseinua: Jean-Claude Asquié

Koprodukzioa: Gran Théâthre de Luxembourg, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Opéra de Reims, Centre Choréographique National d’Aquitaine en Pyrénées-Atlantiques, Malandain Ballet Biarritz

Gehiago irakurri

Pablo Esbert: Edit

2014/03/29 20:00 Bilbo, La Fundición

Edit zinemaren eta eszenaren munduari buruzko hausnarketa bat da. Gizakiak denboraren aurka daukan borroka da, jarraitutasunaren eta jarraitutasun ezaren artekoa. Mugimenduaren pertzepzioaren mugen miaketa da.
Edit bideo-instalazio bihurtzen den ikuskizuna da. Performancearen ondoren, ikus-entzuleei eszena inbaditzeko gonbita egiten zaie, ikusi berri duten errealitatearen beste aurpegia aurkitzeko.

Lehenengo minutuetan, ordenarik gabeko ekintzaz osatutako nahasketa bat dirudi, eta gerora ulertzen hasten gara eskaintzen zaiguna pelikula baten muntaketa dela, elkar lotuta daude bost eszena banako. Ekintza eszenaren espazioan gauzatzen da, taula baten gainean ausaz botatako buruhausgarri baten piezak bezala.

Mekanismoa apurka-apurka azaleratzen da. Testuak ikus-entzuleak gidatzen ditu esperientzia honetan zehar. Esaldiak mozten dira, hitzak urratu egiten dira segundo batzuk beranduago berriro esateko. Gauza bera gertatzen da mugimendu eta soinuekin ere. Eszenako mugimendu horren edizioak bere lekua egiten du logikan, eta funtsezko galdera bat dakar: denbora erreala pelikula batean bezala moztu ahal badugu, zer geratzen da zatien artean?

Gehiago irakurri

Pablo Esbert: Edit

2014/03/30 19:00 Bilbo, La Fundición

Edit zinemaren eta eszenaren munduari buruzko hausnarketa bat da. Gizakiak denboraren aurka daukan borroka da, jarraitutasunaren eta jarraitutasun ezaren artekoa. Mugimenduaren pertzepzioaren mugen miaketa da.
Edit bideo-instalazio bihurtzen den ikuskizuna da. Performancearen ondoren, ikus-entzuleei eszena inbaditzeko gonbita egiten zaie, ikusi berri duten errealitatearen beste aurpegia aurkitzeko.

Lehenengo minutuetan, ordenarik gabeko ekintzaz osatutako nahasketa bat dirudi, eta gerora ulertzen hasten gara eskaintzen zaiguna pelikula baten muntaketa dela, elkar lotuta daude bost eszena banako. Ekintza eszenaren espazioan gauzatzen da, taula baten gainean ausaz botatako buruhausgarri baten piezak bezala.

Mekanismoa apurka-apurka azaleratzen da. Testuak ikus-entzuleak gidatzen ditu esperientzia honetan zehar. Esaldiak mozten dira, hitzak urratu egiten dira segundo batzuk beranduago berriro esateko. Gauza bera gertatzen da mugimendu eta soinuekin ere. Eszenako mugimendu horren edizioak bere lekua egiten du logikan, eta funtsezko galdera bat dakar: denbora erreala pelikula batean bezala moztu ahal badugu, zer geratzen da zatien artean?

Gehiago irakurri

Manuela Carretta: Gernika Lemoizen

2014/04/24 20:00 Donostia, Victoria Eugenia-Club aretoa

Mikel Laboaren musikarekin Manuela Carretta (Vizenza, Italia, 1965) dantzari flamenko garaikideak sentitu zuen lilura 2009an pizten da. Ordukoak dira bere lehen koreografiak, Haika mutil kantuarekin: Iñaki Salvadorren bertsioa baliatzen duena eta Laboa beraren interpretazioarena. Lekeitioak landu zituen ondoren, Orreaga interpretatuz –guztiok Fiorenzo Zancan bideo-artistaren eskutik–. Oraingoan, Lemoizeko zentral nuklearraren gune aparta aukeratu du Laboaren lekeitiorik harrigarriena interpretatzeko: Gernika. Lan hau EHUren Laboa katedrak sustatu du eta Irati Gorostidiren (Eguesibar, Nafarroa, 1988) bideo sorkuntzaz gauzatu da. Gorostidik EHUk 2010ean Mikel Laboaren omenez antolaturiko bideo arloko lehen sariaren irabazi zuen.

Gehiago irakurri

Iruñeko Folk Lore 2014 jaialdia

2014/04/12 18:00 Iruñea, Burgoen plaza

Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore 2014 jaialdia apirilaren 12 eta 13an izango da. Urtero bezala, larunbatean Iruñeko alde zaharrean eta igandean Uharten izango da jaialdia. Sardiniatik etorriko diren Samugheoko Mamutzones ikusgarriak izango dira Folk Lore jaialdian, Goizaldi, Amaiur eta beste hainbat talderekin batera.


18:00 Kalejira Iruñeko alde zaharretik.

  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)
  • Fanfarreak (Oberena, Ortzadar eta Muthiko Alaiak)
  • Joaldunak (Uharte)

 

20:00 Ikuskizuna Burgoen plazan

  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)
  • Amaiur Dantza taldea (Iruñea)

Gehiago irakurri

Iruñeko Folk Lore 2014 jaialdia

2014/04/13 11:30 Iruñea, San Juan Plaza

Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore 2014 jaialdia apirilaren 12 eta 13an izango da. Urtero bezala, larunbatean Iruñeko alde zaharrean eta igandean Uharten izango da jaialdia. Sardiniatik etorriko diren Samugheoko Mamutzones ikusgarriak izango dira Folk Lore jaialdian, Goizaldi, Amaiur eta beste hainbat talderekin batera.

 

11:30 Dantzari kalejira San Juan plazatik.

Eugiko Dantzari txiki taldea, Bizkarreteko Dantzari Txiki taldea, Bizkarreteko Dantzari Helduen taldea, Uharteko Dantzari Txiki taldea, Uharteko Dantzari Helduen taldea, Uharteko Joaldunak, Ortzando dantza taldea eta Erraldoi txikiak.

  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)

13:30 Ikuskizuna San Juan Plazan 

  • Eugiko Dantzari txiki taldea
  • Bizkarreteko Dantzari Txiki taldea
  • Bizkarreteko Dantzari Helduen taldea
  • Uharteko Dantzari Txiki taldea
  • Uharteko Dantzari Helduen taldea
  • Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
  • Mamutzones di Samugheo (Sardinia)

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Fácil

2014/03/28 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Igor Calongek zuzendu du obra, eta bera da antzezleetako bat, Andre Quintanarekin batera. Musika, berriz, Luigi Boccherini, Chopin eta Debussy-rena da.

Barruko energia eta gorputz-malgutasuna nahasten dira obran; batzuetan, Japoniako butoh dantzatik gertu dauden mugimendu geldoak egiten dituzte dantzariek, dentsitate handiko giroak sortzeko.

“Emakume bat gela batean sartzen da, bere ezkerretara egurrezko aulki bat, honen alboan lanpara bat, egurrezkoa ere. Aurrean pertsianak dituen leiho handi bat, leihotik harago natura zabaldu egiten da... (beldurrezko pentsamendu batek emakumearen gogoa aztoratzen du) leihoaren alboan mahai txiki bat aurkitzen da, mahaiaren gainean loreak dituen loreontzia, emakumea loreengana zuzentzen da. Eskuan hutsik dagoen kopa bat daraman gizon bat sartzen da, edariren bat zerbitzatuko duela dirudi, baina gelditu egiten da. Leiho handia begiratzen du...”.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Kameleoia

2014/03/28 20:30 Tolosa, Leidor aretoa

Kameleoia da Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berriak konpainia horren heldutasuna eta arte-bikaintasuna adierazten digu. Bi koreografo handi bildu ditu: Itzik Galili, nazioartean dantza garaikideko artistarik handienetakotzat hartua, eta Jacek Przybylowicz, Poznango Operako Balleteko arte-zuzendaria, Europako dantza-konpainia handietan egindako lanagatik ezaguna.
Bi estilook kalitate eta fintasun handiko programa bat osatzen dute, musika oso poetikoetan inspiratua, hasi barrokotik eta John Cage-ren abangoardiako musikaraino. Programaren hasierako bi piezak Galilirenak dira: Things I Told Nobody, Handel, Vivaldi, Mozart eta Satie-ren musikarekin; eta Chameleon, John Cage-ren musikarekin. Programa ixteko, Przybylowicz-en Few Brief Sequences, non Jordi Savall-ek jotzen baitu Marais-en musika, eta, horrez gainera, Katarzyna Kozyra ikus-entzunezko artista ezagunaren lan bat proiektatuko baita.

Gehiago irakurri

Pere Faura: Striptease + Bomberos con largas mangueras

2014/04/05 20:00 Bilbo, La Fundición

Striptease izeneko obra antzerkiari eta bere begiradari egindako striptease bat da. Striptease bat, performance bat eta hitzaldi bat, modu ironiko eta dibertigarrian antzerki-ekintza eta biluztearen ekintza konparatzen dituena.
Zer espero dugu antzerkira goazenean? Eta striptease bat ikustera goazenean? Eta Striptease izeneko antzerki obra bat ikustera goazenean?

Striptease obrak itxaroten ditugun gauza horiei buruz hitz egiten du, konbentzio bietan dugun desioa sortzeko mekanismoari buruz eta performer eta ikuslearen arteko sedukzio-harremanari buruz, non begirada striptease honetako protagonista nagusi bihurtzen den.

Iraupena: 40 minutu.

Bomberos con grandes mangueras lanak, biluztutakoak biluzteko saiakera batean, irudimen pornografikoa erabiltzen du praktika koreografiko bezala. Testuinguruaren kokapen zehatzaren eta abstrakzio erabatekoaren artean mugitzen diren estrategien bidez, dantzari batek dantza dual nagusiena dena praktikatzen du berak bakarrik. Bakardaderik gabeko masturbazioa. Plazeraren arkitekturari egindako striptease bat. publikoa ikusle eta voyeur-en arteko egoera batean egongo da, publikoaren eta pribatuaren artekoa, esplizituaren eta erotikoaren aldekoa. Kitzikatzearen gimnasiari eta desioaren fisikotasunari buruzko hausnarketa biluzi bat, izerditsu eta basatia.

Iraupena: 15 minutu.

Gehiago irakurri

Pere Faura: Striptease + Bomberos con largas mangueras

2014/04/06 19:00 Bilbo, La Fundición

Striptease izeneko obra antzerkiari eta bere begiradari egindako striptease bat da. Striptease bat, performance bat eta hitzaldi bat, modu ironiko eta dibertigarrian antzerki-ekintza eta biluztearen ekintza konparatzen dituena.
Zer espero dugu antzerkira goazenean? Eta striptease bat ikustera goazenean? Eta Striptease izeneko antzerki obra bat ikustera goazenean?

Striptease obrak itxaroten ditugun gauza horiei buruz hitz egiten du, konbentzio bietan dugun desioa sortzeko mekanismoari buruz eta performer eta ikuslearen arteko sedukzio-harremanari buruz, non begirada striptease honetako protagonista nagusi bihurtzen den.

Iraupena: 40 minutu.

Bomberos con grandes mangueras lanak, biluztutakoak biluzteko saiakera batean, irudimen pornografikoa erabiltzen du praktika koreografiko bezala. Testuinguruaren kokapen zehatzaren eta abstrakzio erabatekoaren artean mugitzen diren estrategien bidez, dantzari batek dantza dual nagusiena dena praktikatzen du berak bakarrik. Bakardaderik gabeko masturbazioa. Plazeraren arkitekturari egindako striptease bat. publikoa ikusle eta voyeur-en arteko egoera batean egongo da, publikoaren eta pribatuaren artekoa, esplizituaren eta erotikoaren aldekoa. Kitzikatzearen gimnasiari eta desioaren fisikotasunari buruzko hausnarketa biluzi bat, izerditsu eta basatia.

Iraupena: 15 minutu.

Gehiago irakurri

Oreka TX: Herritmo

2014/03/30 14:10 Errenteria

Herritmo dantza, musika, kantua eta herri kirolak eszenaratzen dituen ikuskizuna da. Oreka Tx musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egin dute erronka berri honetan.
Taula gainera elementu tradizionalak ekarriz, indarra eta orekaren inguruan hausnartu nahi izan dute, proposamen garaikide bat plazaratuz. Herri-kirolak ikuspegi artistiko batetik landu dira, lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta baserriko lanabesak, soinu tresna modura baliatuz.

  • Hansel Cereza eta Harkaitz Martínez de San Vicente, zuzendaritza artistikoa
  • Hansel Cereza, zuzendaritza eszenikoa
  • Jon Maya (Compañia Danza Kukai), Koreografoa
  • Jon Maya, Nerea Vesga, Nagore Indakoetxea, Urko Mitxelena (Kukai Dantza Konpainia) Noemi Viana eta Ane Anza, Dantzariak
  • Mikel Ugarte, Harkaitz Mtnez de San Vicente, Iñigo Egia, Juan Jose Otxandorena eta Mixel Ducau (Oreka TX), Musikariak
  • Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau (Kalakan), Ahotsak eta perkusioak
  • Mikel Fernández, Soinu diseinua
  • Lluis Martí, Argiztapen diseinua
  • Nerea Ganzarain, Produkzio zuzendaritza
  • Txalap.art Ekoizpenak, Produkzioa

Gehiago irakurri

Dantza Eskolen Erakustaldia 2014

2014/04/06 12:00 Andoain, Bastero kulturgunea

Andoaingo Bastero Kulturgunean Elkarteko Eskoletako ikasleek eskainiko dute Eskoletako Dantza Erakustaldia. Dantza erakustaldia zehatza izango da eta Gipuzkoako akademiek urteko beren lanaren zatirik onena eskainiko digute. 23 lan ikusi ahal izango ditugu guztira, beste horrenbeste irakaslek sortuak. Egitaraua anitza eta ugaria izango da, eta balleta klasikoenetik hasita, joerarik modernoenak ere ikusi ahal izango ditugu.

Gehiago irakurri

Korrontzi + Oinkari: Tradition 2.1

2014/04/12 22:30 Villabona, Olaederra Kiroldegia

Taldeak 2013ko azaroan argitaratuko duen laugarren diskoak "Tradition 2.1" du izena. Korrontzi taldeak tradizioa eta folklorea gaurkotasunarekin lotuko ditu. Herrialde askotan egin dira grabaketak eta bertako kulturak txertatuko dira disko berrian. Toki eta kultura anitzetako musikari-laguntzaile mordoa izango du "Tradition 2.1" diskoak. Korrontzi taldeak diskoarekin batera ekingo dio etengabeko birari eta Agus Barandiaranen gidaritzapean Euskal Herriko kultur ondarearen ordezkaritza bihurtuko da mundu zabaleko jaialdi ospetsuenetan. Korrontzi Euskal Herriko folk taldea tradizio gaurkotuaren hausnarketa musikala baino ez da eta bere eskua luzatu nahi dio munduko musikari.

Gehiago irakurri

Dantza Kalean

2014/04/12 17:30 Donostia, Alderdi Eder

Herritarrek dantzaz gozatu ditzaten Dantza Kalean ikuskizunaren 8. edizioa izango da. Bertan, jazz dantza, funky, hip-hop, eta garaikide dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak. 220 dantzarik parte hartuko dute eta 17 lan ikusi ahal izango ditugu.

Gehiago irakurri

Arabar Errioxako I. Dantzari Eguna

2014/04/12 11:00 Lantziego

Gehiago irakurri

Enclave Arts Del Movement: A place to Bury Strangers

2014/04/12 13:40 Donostia, Gazteszena

Orainaldia bizitzea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa etorkizunerako nahiak eta ametsak edukitzea. Ikarak, larritasunak eta segurtasunik eza izango ditu helburu istorio honetako bidaia liluragarriak, baina baita esperantzak, amets utopikoak eta espiritua askatzeko bilaketak ere.
Roberto Oliván-en eskutik, zirkoko teknikak erabiltzen dituen dantza garaikidea, mota guztietako publikoarentzat oro har, eta baita dantza garaikideari buruz gutxi dakien horrentzat ere, koreografiek balio handia eta mugimenduek energia handia baitute.

Gehiago irakurri

Barra klasikoaren erakustaldia Kontxan

2014/04/13 12:00 Donostia, Kontxa ibilbidea

Bere lehenengo emanalditik 1997. urtean, Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia Dantzaren Hilabeteko ospakizunik jendetsuena eta saihestezina bihurtu da. Barra txikian 707 dantzarik parte hartuko dute, eta helduen barran 540 dantzarik. Guztira, 1.247 dantzari izango.
Aurten, apirilaren 13an, igandean 12:00etan hasita ikus ahal izango ditugu lehenengo dantzari gazteenak, 9 eta 12 urte bitartekoak. Jarraian, 12:45ean, helduen txanda izango da. Kontxako badia ingurunean egonda, irakasleek eta ikasleek egun honetan kalera aterako dute beren ohiko barra saioa. Elkarteak Dantza jarduerari bihotz-bihotzez omenaldia egitearekin batera, babes gutxi duen diziplina artistiko horren existentziaren eta bizitasunaren arreta piztea du helburu nagusitzat. Aldi berean ez dugu ahaztu nahi ospakizun honek duen izaera sakon eta aldarrikatzailea.

Gehiago irakurri

Hernaniko XIX. Dantzari Festa

2014/04/12 12:30 Hernani

12.30etan - Irteera eta dantza emanaldia, erdiguneko kaleetan (Euria egingo balu, Atsegindegin). Ttarlaren dantzari txikienak. 17.00etan - Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia, erdiguneko kaleetan (Euria egingo balu, Atsegindegin). Partehartzaileak: Astigar, Bukalai, Egoipar Meaka, Ereintza, Eskola, Trebeska eta Ttarla dantza taldeak. 19.00etan - Erromeria, Plaza Berrin (Euria egingo balu, Atsegindegin). Jeiki Hadi Taldearekin.

Gehiago irakurri

Kresala: Buba eta Bubu

2014/04/12 17:00 Irun, Amaia Kultur Aretoa

Gehiago irakurri

Bolanten Eguna

2014/04/20 10:30 Luzaide, Santiago Plaza

Berpizkunde igandez ohi duen bezela ospatuko dute aurten ere luzaidarrek Bolanten eguna.

09:00. Festa Kasikaburu auzoan hasiko dute bertako tabernetan gosalduaz.

10:30. Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.

12:00. Eguerdian, jendez josita izango den Santiago Plazan dantzak emango dituzte.

17:00. Arratsaldean berriz, Arretxe pilotalekuan berriz dantzak eman eta Atxetatupinen saioarekin bukatuko da beste behin aurtengo dantza ekinaldia.

21:00 Afari herrikoia izango da jaiari agur esateko.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2014/04/06 11:30 Biarritz

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Kultura tradizionala, transmisioa ala sorkuntza!

2014/04/11 19:00 Plentzia, Goñi Portala

Juan Antonio Urbeltzek emana, Plentzia Kantagunearen eskutik.

Gehiago irakurri

Ballet T: entsegu irekia

2014/04/14 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Natxo Montero koreografo eta dantzariak entsegu irekia egingo du Victoria Eugenia Klub aretoan. Laia Cabrerarekin batera sortu duen Barbecho lan koreografikoaren inguruan. Natxok lan koreografikoaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei.
Barbecho lanak, jolasaren bitartez, momentu hauei eskaintzen diegun denboraren hauskortasuna, guregan duen erlazio estua eta nor garen konturarazteko duen boterea aztertzen du.

Sarrera doan izango da. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Izena ematen duen pertsona bakoitzak sarrera bana eskuratuko du. Plaza-kopurua mugatua da, beraz, onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

Errerserba egiteko azken eguna apirilaren 11a (ostirala) izango da, 14:00etan.

Gehiago irakurri

Ertza: N.A.N.

2014/04/25 20:30 Barakaldo, Barakaldo antzokia

NAN, Asier Zabaletaren eskutik dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko bat da. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.
Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute?

Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria?

“Aberria ala hil”, nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?

Gehiago irakurri

Doos Colectivo: Después de todo

2014/04/25 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Desgastea, erresistentzia, suntsiketa eta bukatu da. Hilko nin­tzela uste nuen, baina ez, bizirik nago. Oraindik aurrera, ez dakit zer gertatuko den, nola mugituko naizen, baina gutxienez, eutsi egin diot, aguantatu dut, eta bizirik nago. Minduta, izorratuta, kolpatuta… apur bat goibel, baina bizirik. Autonahikotasun proba izan da.. zu ala ni… haiek ala ni… eta azkenean, ni geratu naiz…
Después de todoek ia suntsitzearen ostean datorren uneaz hitz egiten du. Iraganeko istorioak orainarekin nahasten ditu flashbacken bidez; gertatu denaren irudiak erakusten dizkigu, egoera honen aurrekarienak, gaur egun arte. Gertatzen zaigunaren aurrean dugun erresistentzia erakusten digu, kanpoko gauzak izan ala barruko beldurrak. Borrokaz hitz egiten du, baina bizirauteaz ere bai. Bataila baten osteko hondakinez hitz egiten du.

Gehiago irakurri

Lindy Hop + Swing Party

2014/04/26 22:00 Bilbo, ZAWP

Lindy Hop klase irekia eta, ondoren, swing jaia.

Gehiago irakurri

Matarile Teatro: Staying alive

2014/04/26 20:00 Donostia, Gazteszena

Matarile Teatrok dantza mundutik datozen artistekin osaturiko antzezle-zerrenda osatzea denbora kontua besterik ez zen. Hiru emakume dira oraingoan: Mónica García, Rut Balbís eta Nuria Sotelo dantzari/aktoreak. Ana Vallés zuzendaria ere taula gainean agertuko da beraiekin.
Staying Aliven oinarria izenburua bera da: bizirik gaude, bizirik jarraitzen dugu. Ikaratuta bagaude ere, edo ikara horri erreparatu gabe, hegoaldeko pertsonek batez ere, Europan bizi dugun ikara beldurgarri horri muzin eginaz bizi gara.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Egunaren XVIII. Gala

2014/04/27 19:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XVIII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.

Gehiago irakurri

Logela multimendia & Circle of trust: Divenire

2014/05/01 20:00 Durango, San Agustin Kultur Gunea

Break dance, hip hop, sorkuntza garaikide eta multimedia dira Divenireren osagaiak, guztiak maila goreneraino landuak ikusleei zirrara eta harridura eragiteko.
Bihotzetik abiatzen da lan honen metafora, gure emozioen muinetik. Norbanakoak bizitako egoerak, taldea eratu eta eragiten dutenak, hobetzeko gogoak, ahaleginetik eta elkarlanetik sortutako eboluzioak,¿ taldea zirkulua da, errepikatzen den zikloa, bere burua elikatzen duena, eta bidaia luze baten azken muturrean gure ametsak eskuratzera garamatzana.

  • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro.
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Escenografía: Logela Multimedia
  • Bideo irudiak: Imanol Garaizabal, Peio Agirre.
  • Soinua: Ander Garaizabal
  • Zuzendaritza: Jordi Vilaseca

Gehiago irakurri

Logela multimendia & Circle of trust: Divenire

2014/05/02 22:00 Durango, San Agustin Kultur Gunea

Break dance, hip hop, sorkuntza garaikide eta multimedia dira Divenireren osagaiak, guztiak maila goreneraino landuak ikusleei zirrara eta harridura eragiteko.
Bihotzetik abiatzen da lan honen metafora, gure emozioen muinetik. Norbanakoak bizitako egoerak, taldea eratu eta eragiten dutenak, hobetzeko gogoak, ahaleginetik eta elkarlanetik sortutako eboluzioak,¿ taldea zirkulua da, errepikatzen den zikloa, bere burua elikatzen duena, eta bidaia luze baten azken muturrean gure ametsak eskuratzera garamatzana.

  • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro.
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Escenografía: Logela Multimedia
  • Bideo irudiak: Imanol Garaizabal, Peio Agirre.
  • Soinua: Ander Garaizabal
  • Zuzendaritza: Jordi Vilaseca

Gehiago irakurri

Victor Ullate balleta: El arte de la danza

2014/05/02 20:30 Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Koreografia honekin omenaldia egin nahi zaio Dantzariari, zein espezializatu egiten den dantzan dauden hainbat joera edo estilotako baten batean, gizakiak bere gorputzaren bidez sor dezakeen arte eder eta unibertsaletako bat eskaintzeko.
El arte de la danza ikuskizunak bi koreografok euren konpainietako dantzari bakoitzarengan atzeman ditzaketen ñabardura eta ezaugarriak erakustea du helburu.

Hamaika sari jaso dituen konpainia honek nazioarteko aitortza izan du, hala prestatzen dituen koreografiengatik eta dantzarien hautaketa eta prestakuntzan egindako lanagatik, nola bere sormen eta 25 urte baino gehiagoz taularatu dituen ikuskizunen mailagatik. Oraingo honetan dantza-konpainiak berriro ere bere fundatzailea izan zen Victor Ullateren maisutasun bikaina agertuko du oholtzan.

  • Koreografiak: Víctor Ullate y Eduardo Lao
  • Musika: Richard Wagner, Chopin, Mozart, Antonio Chainho, Donizetti, Lura, Tony Pastor, Madredeus, Bebe…

Gehiago irakurri

Ballet Carmen Roche

2014/05/03 20:00 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Carmen Roche Balletak 15 urte beteko ditu, esperientzia, konstantzia eta profesionaltasuna adierazten dituen data, eta dudarik gabe ospatu beharrekoa.
Konpainiak honetarako emanaldi berezia prestatu du, ikuslego anitzari iritsi ahal izateko moduan, estilo eta koreografia ezberdinak nahastuaz. “Burlesque”, “In the grass”, “Tchaikovsky pas de deux”, “Malamor”, “Romeo eta Julieta” eta “inVita” ikusi ahal izango ditugu, eta hauetaz gain, konpainiaren nondik norakoak erakutsiko dizkugun ikus-entzunezko proiektu bat.
Gainera, Gonzalo Díaz, Ana Ponce edo Juan Carlos Toledok beren sorkuntza berriak ere erakutsiko dituzte, etorkizunera begira egindako apostuaren seinale.

Gehiago irakurri

Legazpiko ezpata-dantza

2014/05/03 12:00 Legazpi

  • 11:00: Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa Eliza-atarian txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik.
    • Ondoren Meza Nagusia Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
  • 12:00: Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara ohorezko arkupean eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia Euskal Herria plazan Sustraiak Dantza taldearen eskutik
    • Ezpelur Gaiteroen emanaldia
    • Legazpiko Ezpata-dantza.
    • Olaria Saria emate ekitaldia Legazpi Musika Bandari.
    • Ohiko Soka Dantza
    • Zinta Dantza
    • Larrain Dantza

Gehiago irakurri

Legazpiko ezpata-dantza

2014/05/11 10:30 Legazpi, Mirandaola

9:00 Goiz Deia Txistulari taldearen goiz deia.

10:30 Gurutze deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara txistulari, dantzari eta herritarrekin.

11:00 Meza Nagusia Mirandaolako Ermitan Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.

11:45 Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.

Gehiago irakurri

Kapela dantza

2014/05/10 12:00 Legazpi

Soka-dantza bat da kapela-dantza, eta horixe du berezitasuna, kapela bat buruan dantzatzen dutela.

Gehiago irakurri

Lviv-etik Baigorri-rat

2014/04/12 21:00 Baigorri

Les Joyeux petits souliers Lviv Ukrainiar hiritik heldu zaigun dantza taldea da. Mundu osoan saritua izan den Ukrainiar dantza eta kantu errepertorioaren aurkezpena eskainiko du Baigorrin. Kulturaren biziarazteaz gain jakin behar da Les Joyeux petits souliers taldeak ekintza humanitario bat erematen duela 3 ukrainiar umezurtegi lagunduz. Arrola dantza taldeak ere parte hartuko du ikusgarrian, Ukrainiarrekin berriz dantzatzeko parada izanen da beraz, 2011an Lviv-erat joan zenetik.

Gehiago irakurri

Korrontzi + Oinkari: Tradition 2.1

2014/04/20 21:00 Donibane Garazi, Jai Alai

Taldeak 2013ko azaroan argitaratuko duen laugarren diskoak "Tradition 2.1" du izena. Korrontzi taldeak tradizioa eta folklorea gaurkotasunarekin lotuko ditu. Herrialde askotan egin dira grabaketak eta bertako kulturak txertatuko dira disko berrian. Toki eta kultura anitzetako musikari-laguntzaile mordoa izango du "Tradition 2.1" diskoak. Korrontzi taldeak diskoarekin batera ekingo dio etengabeko birari eta Agus Barandiaranen gidaritzapean Euskal Herriko kultur ondarearen ordezkaritza bihurtuko da mundu zabaleko jaialdi ospetsuenetan. Korrontzi Euskal Herriko folk taldea tradizio gaurkotuaren hausnarketa musikala baino ez da eta bere eskua luzatu nahi dio munduko musikari.

Gehiago irakurri

Bolanta Eguna Sestao 2014

2014/04/26 11:30 Sestao

SALLEKO Euskal Dantza eta Txistu taldeak Luzaideko Bolanta eguna Sestaora ekarriko du.

11,30etan kolorez betetako kalejira batek Bide Nagusitik "Plaza del Orfeón" delakoraino hasiera emango dio egunari. Bertan, inguruko tabernetan gosaldu eta lehenengo dantzak egiten hasiko dira.

Jarraian, 12,30 inguruan La Pela zonaldera ailegatuko dira. Bertan hamaiketakoa eta dantza.

Azkenik, 13,30etan Kasko enparantzan Luzaideko inauteria emango da.

Gehiago irakurri

Aukeran: Gernika: Mihise Gaineko Dantza

2014/04/26 20:00 Hondarribia, Itsas Etxea

Aukeran Dantza Taldearen "Gernika" 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da. Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko.

Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz.

  • Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz.
  • Eszena Zuzendaria: Garbi Losada.
  • Gidoia: Jose Antonio Vitoria.
  • Musika orijinala: Aitor Ametzaga.
  • Dantzariak: Gotzon Poza, Idurre Aranburu, Ander Errasti, Onintza Odriozola, Ioritz Galarraga, Maitane Mujika, Ekain Kazabon, Nahikari Galarraga, Aiert Beobide, Ane Anza.

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy Illa...

2014/04/29 18:30 Errenteria, Hiria Kulturgunea

"1937" eta "Otehitzari Biraka" ikuskizunen ondotik, udaberri honetan Kukai Dantza Konpainiak eta Tanttaka Teatroak ikuskizun berria aurkeztuko dute.

Aurreko lanetan hartutako norabidean aurrerapauso bat emango dute, gizakien arteko harremanak oinarri hartuta. Amodioa, desamodioa, bakardadea, erbestea… Poesiak zipriztindutako ikuskizuna izango da. Dantza lengoaia nagusia izanda ere, dantzarien mugimenduak poesia izango du bidelagun. Ez edozein poesia, gainera. Izan ere, Joseba Sarrionandiaren testuak izango dira Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berriaren ardatz.

Ikuskizun poetikoa, beraz, dantza eta musika sujerenteen bidez azalduta. Ikuskizuneko musikaren egilea Iñaki Salvador izango da eta koreografoa Jon Maya. Elementu guzti hauekin Mireia Gabilondok osatuko du gidoia eta zuzendaritza.

  • Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Koreografia: Jon Maya
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Poesia: Joseba Sarrionandia
  • Eszenografia: Fernando Bernues
  • Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Enero Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Nerea Vesga
  • Ekoizpena: Kukai Dantza Konpainia eta Tanttaka Teatroa

Gehiago irakurri

Irrintzi

2014/04/26 19:30 Zumarraga, Zelai Aristi Aretoa

Dantza jaialdia Urretxu-Zumarragako Irrintzi Dantza Taldeak eskainita.

Sarrera doan, baina txartela hartu beharko da Zelai Arizti aretoko leihatilan, apirilaren 12an, 13:00etatik 14:30etara. Pertsonako 2 txartel gehienez. Sarrerarik geldituz gero, leihatilan banatuko dira apirilaren 26an 18:30etatik aurrera.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2014, Bilboko Alondegian

2014/04/29 18:00 Bilbo, AlhondigaBilbao

ADDEk (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, AlhóndigaBilbaorekin eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 1982an sortu zen, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko Nazioarteko Dantza Batzordearen ekimenez (ITI/UNESCO). Apirilaren 29an, hori baita aukeratutako eguna, Jean-Georges Noverre (1727-1810) arte-berritzaile eta ikerlariaren jaiotza ospatzen da. Noverre Dantzaren eraldatzaile handia izan zen, eta Ballet Modernoa sortu zuen; era berean, oraindik ere indarrean dagoen eta Dantzaren izaera aztertzen duen Dantzaren eta Balletaren gutunak lana idatzi zuen.

Egitaraua:

- 18:00: Flashmob-a, kamera geldoan.

- 18:10: Dantzaren Nazioarteko Eguneko manifestuaren eta mezuaren irakurketa.

- 18:10: Erakustaldia, Dantzan Bilaka ekimenaren sortzaile hauen eskutik:

Krego-Martin Danza (10´)

Izaskun Lapaza (10´)

- 18:45: Musika eta dantza librea.

- 19:15: Ospakizunaren amaiera.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak