Dokumentuaren akzioak
Dantzazale eguna eta Urraska liburu-CDaren aurkezpena
Hortaz, batetik Dantzaldi Ibiltariaren ikasturte amaierako ez ohiko bazkari-erromeria egingo dugu, musika eta dantza tradizionala maite duen orori irekita dagoen jaian giro jator eta jostarian elkarrekin bazkaltzeko eta dantzatzeko. Erromeri honetan diskan grabaturik dutugun dantza jauzi guziak saiatuko gara ematen, ohizkoak eta argitalpen honetarako berreskuratu direnak ere bai: añuar ttipiak, orzaiztarrak, brale berria...
Horrela, Jauziei eskainitako Cd-liburua aurkeztuko dugu; 70.hamarkadan Miguel Angel Sagasetak Luzaide inguruan bildutako Jauzien errepertorio osoaren interpretazio musikala eskaintzen duen lana dugu berau. "Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik – A New Recording of the Basque Jauziak Dances Collected by Sagaseta"ren aurkezpena dela eta, Dantzaldi Ibiltaria Egunaren edizio hau Jauzien errepertorioan oinarrituko da eta jauziak dantzatzeko era eta estilo ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu, baita jauzi "guztiak" dantzatzeko erronka ere. Bazkarian parte hartzeko argibideak topa ditzakezue gure web orrian: www.aikotaldea.com
Urraska
Oraingo honetan, gure ikasleentzat eta dantza tradizionalaren zaletu guztientzat oso erabilgarria izango delakoan, lan pedagogiko-didaktiko hau eskaintzen dizuegu: Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik. A New Interpretation of the Jauziak Dances Collected by Sagaseta. Nevadako Unibertsitateko Eusko Ikaskuntzen Zentroak argitaratutako lana da hau (horregatik edizioa elebiduna da, euskara-ingelesa), eta hainbat osagai ditu, alegia, liburua, 2 Cd, DVDa (bideo eta datuekin) eta poltsiko-liburua jauzien urratsekin
Gure dantza-eskoletan eta erromerietan ezinbestekoa bihurtu den errepertorioaren atal bat osatzen duten Jauziak edo sauts-basques-ei eskainitako lan monografikoa dugu hau. Horregatik, harro sentiarazten gaituen ikerketa lan hau burutu dugu eta gure ikasleentzat “testu liburua” bihurtuko delakoan gaude:
- Liburuan, folklorezaleei interesgarria izango zaielakoan, gure interpretazio-proposamena zehaztu dugu ekarpen teoriko batzuekin. Testua euskaraz eta ingelesez argitaratu da; horrez gain, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsio bana dago DVDan sartuta PDF bertsioan.
- Dantzen egitura koreografikoa kontuan hartuz dantzen transkripzio berri bat ere aurkeztu dugu eta jauziak hobeto interpretatzen lagunduko duelakoan gaude. DVDan, bestalde, jauzi guztien partiturak dituzue PDF formatuan eta A4 tamainan, musika-tresna ezberdinekin jotzeko bidea errazteko asmoz.
- Miguel Angel Sagasetaren eskutik heldu zaizkigun jauzi tradizional guztiak grabatu ditugu eta Bralea ere bai. Gainera, grabazioa bertsio bitan aurkezten dizuegu: batean, musika bakarrik (2 CDetan) eta bestean, musikaz gain pausuak ere markatuta (DVDaren barnean, mp3 formatuan); ziur gaude bertsio biak ikasle eta zaleentzat lagungarriak eta erabilgarriak izango direla.
- DVDan, aurretik aipatutakoaz gain (partiturak, liburuaren gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioa, pausuak markatuta mp3 bertsioan), dantza jauzien grabaketa zaharrak ere sartu ditugu; grabaketa horiek Aiziritze, Bithiriña eta Iholdin egin ziren eta oso interesgarrik iruditu zaizkigu duten balio dokumental eta etnografikoagatik.
- Honen guzti honen osagarri lez, praktikoa eta erabilgarria izango delakoan, “Urrastegia” izena eman diogun poltsiko-liburua diseinatu dugu jauzien pausuekin (horretarako hain zuzen ere, poltsikoan eraman ahal izateko).
Lan berri hau musika eta dantza tradizional zaleentzat gutxienez erabilgarria izango delakoan...
Aiko Taldea
Dokumentuaren akzioak
Itzela !! denbora falta zait nere eskuetan altxor honek eukitzeko. Portada ikaragarria, Total Far-West.