Nor dabil mahai gainean dantzan?

2012/11/23
Nor dabil mahai gainean dantzan?

Orain gutxi argitaratu dugu Baietz Musika taldearen CDari buruzko fitxa. Diska horretan ikusi genuen Celestino mahai-gainekoa dantzatzen ageri den irudi eder hau.

Jakinminez idatzi genion Noe Fernandez, Baietz taldeko kideari, eta honek argitu zigun Celestino Etxaniz zela irudian dantzan ageri zen gizona. Arrecifes-eko Euskal Etxera eta Etxaniz eta Loyola familiengana jo du Noek, eta Etxalarren  jaio eta bizimodua Argentinan egin zuten bi gizonen historia egin du: Celestino eta Lucio Etxaniz-en historia.

Gainera, Arrecifes-eko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeari esker bi gizon  hauen argazki sorta ederra eskuratu du. Testu osoa eta argazki guztiak ikus ditzakezue ondoko artikuluan:

Mikel Sarriegi Etxezarreta
Mikel Sarriegi
2012/11/23 15:11

Bikaina argazkia, bikaina Celestino, eta bikaina Celestinoren abilezia adin horretan... hartuko genuke batek baino gehiagok.
Nire birramona ere Etxaniz zen, beraz beharbada badut aukeraren bat, jaja.
Mila esker Noeri.