Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Baietz

Dokumentuaren akzioak

Baietz

Egilea
Baietz musika taldea
Formatua
CD
Editorea
Baietz
Data
2012/11/22

Argentinako Cordoba hirian sortu zuen Baietz musika taldea 2008. urtean. Euskal musika tradizionala Argentinatik bizi eta interpretatzen du Baietz taldeak. Euskal tradizioko musika tresnak Argentinako tresnekin batera uztartzen ditu, eta tradiziozko doinuak aire berrien ondoan ematen ditu. Fernando Zabalza, Gaspar Jaurena, Agustin Alonso, Franco Seghesso, Marco Seghesso eta Noe Fernández dira Baietz Musika taldea osatzen dutenak. 2011. urtean argitaratu du bere lehen diska, "Baietz" izeneko hau. Bertan, hamabost kanta bildu dituzte, dantza doinuak, euskal musika tradizionaleko doinuak eta ekarpen berriak. Dantzen artean txakolin, zinta-dantza, jauziak edo mahai-gainekoa modukoak aurki daitezke.

Edukiak:

  1. Oinez
  2. Txakolin
  3. Mahatsaren Orpotik
  4. Zintarena
  5. Iturengo Arotza
  6. Goiko Mendian
  7. Baietz!
  8. Argizariak Zelutik
  9. Gaucho Berryaren ajiak
  10. Erreguetan
  11. Orzaiztarrak
  12. Dringilindron
  13. Mahai gainekoa
  14. Kattalin txiki-txiki
  15. Nahaskeria

 

Musikariak:

  • Fernando Zabalza: Txistua, danbolina, txilibitoa, arpatxoa eta ezkilak.
  • Franco Seghesso: Gaita gastoreña, marimbula, txalaparta, kirikoketa, didjeridoo.
  • Agustin Alonso: Kitarra, silbotea, arrabita, muxukitarra, burrunak.
  • Noe Fernandez: Xirula, ttun-ttuna, panderoa, kajoia, bonboa.
  • Gaspar Jaurena: Alboka, txalaparta, arrabita, atabala, mandolina.

Argentinako Cordoba hirian grabatua 2011. urtean.

Baietz

Baietz Musika Taldea

Cordoba (Argentina), 2011

Dokumentuaren akzioak