Dokumentuaren akzioak
Agenda
Erakusketa: Emazteak
Noiz: 2024/05/13 09:00 ${linebreak} 2024/05/24 23:55Non: Bastida, Herriko Etxea
Maiatzaren 13tik 24ra, Bastidako herriko etxeko erakusketa gelan, "Emazteak" erakusketaren zati bat ikusgai izango da. Euskal Herriko hamar emakume esanguratsuen erretratuak aurkeztuko dira, horien artean Pantxika Urruti, Itxaro Borda eta Bastidan bertan plazaratuko den Inesa Gaxen pastoralaren errejenta, idazlea eta sujeta, hurrenez hurren. Sarrera librea izango da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era.
Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna
Noiz: 2024/05/19 10:30Non: Beasain
Bizkaiko Dantzari Eguna 2024
Noiz: 2024/05/19 10:45Non: Amorebieta-Etxano
10:45 Kalejira 11:30 Dantza taldeen ekitaldia 16:30 Erromeria Luhartz Taldearekin.
San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza
Noiz: 2024/05/19 11:00Non: Deba
Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza egingo dute 11:00etako mezaren ondoren eta plazan aurreskua aterako dute 12:30ak aldera Gure Kai dantza taldearen eskutik.
Ortzadar: Dantzari txikien topaketa
Noiz: 2024/05/25 11:30Non: Santa Ana Enparantza
Datorren maitzak 25, larunbata, dantzari Txikien topaketa ospatuko dugu Ortzadar Elkartean. Arrasate, Aranguren, Patxi Larrainzar eta Ortzadar-eko dantzariak elkartuko zaizkigu, eta egitaraua honakoa izango da:
Bal Folk
Noiz: 2024/05/25 19:30Non: Deskalzos kalea
Azken urteetan euskal dantzekin batera gure plazetan Europatik datozen beste ainbat dantza egin dira ezagun eta gure plaza dantzatan txertatu dira. Aurten Maider Martineau eta Jokin Irungarai musikariekin euskal dantzak eta Bal-Folk deritzon ingurutik datozen dantzekin, Iruñeko alde zaharreko egunean, dantzaz gozatzeko aukera izanen dugu, berriro ere Areta Lorearen gidaritzapean.
Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan gira?
Noiz: 2024/05/30 18:45 ${linebreak} 2024/05/31 23:55Non: Baiona, Amphi 100 gela
Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira. Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa “hartzen” duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Kolokioak hiru helburu dauzka: plaza ikusgarri horieri buruz egina izan diren ikerketetaz pundu baten egitea; gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea; geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea. Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak dira gogoetaren bihotzean izanen, bertze tokitan iragan esperientzia eta gogoetak gogoan hartuz. Maiatzaren 30, osteguna Maiatzaren 31, ostirala Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak partaidetzan duten Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioa Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan iraganen da, Amphi 100 gelan.
Korpus-dantzak
Noiz: 2024/05/31 09:00Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Maiatzak 31 ostirala Ekainak 1 larunbata Ekainak 2 igandea
Korpus-dantzak
Noiz: 2024/06/01 09:00Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Maiatzak 31 ostirala Ekainak 1 larunbata Ekainak 02 igandea
Korpus-dantzak
Noiz: 2024/06/02 09:00Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Maiatzak 31 ostirala Ekainak 1 larunbata Ekainak 2 igandea
Dokumentuaren akzioak