Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Erakusketa: Axeri Dantzak 25/50

Erakusketa: Axeri Dantzak 25/50

Noiz: 2025/05/09 18:30 ${linebreak} 2025/06/27 23:55
Non: Andoain, Bastero

Axeri Dantzaren 50. urteurrenean, 25 urte bete dira emakumeak talde esanguratsu honetan hasi zirenetik. Urte hauetan zehar, parte-hartzea funtsezkoa izan da Andoaingo kultura-ondare ukaezina den dantza hori
mantentzeko eta garatzeko. Gure komunitatean garrantzi handia duen dantza hau Lizar Makil dantza taldearen eskutik berreskuratu zen eta segida ematea ezinbestekoa dela ikusi da.

Hori horrela izanik, erakusketa hau antolatu da, herritarrek urtez urte bizi izan dutena gogoratzeko eta ibilbide honetan arrastoa utzi duten hainbat pertsonari omenaldi txiki bat egiteko helburuarekin.

  • Non: Bastero, Erakusketa gela
  • Data: Maiatzak 09 - Ekainak 27 (Irekitze ekitaldia maiatzak 9, 18:30ean)

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz: 2025/05/16 20:00
Non: Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentsu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz hartzeko aukera izango du.

 

Dantza plazan 2025

  • Maiatzak: 16, 23 eta 30
  • Ekainak: 6 eta 20
  • Irailak: 5 eta 12

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).

Gehiago irakurri

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen erromeria

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen erromeria

Noiz: 2025/05/17 18:30
Non: Plaza Berria, Donostia

Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Donostiako Plaza Berrian.

Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta beste dantza asko ikasi eta dantzatzeko aukera izango da Jon Iraola dantza-maisuaren laguntzaz. 

 Programa: https://labur.eus/j5ups4rn

Gehiago irakurri

Dantzaz: Ubun-Tu

Dantzaz: Ubun-Tu

Noiz: 2025/05/17 19:00
Non: Errenteria, Lekuona Fabrika

Dantzazek hitzordu berezia proposatzen du maiatzaren 17an Lekuona Fabrikan (Errenteria): Ubun-Tu ikuskizunaren emanaldia, Musikasteko programaren baitan.

Ubun-Tu bi piezaz osatuta dago, nazioarteko bi koreograforekin egindako lankidetzaren emaitza. Aire Sakona, Jacek Przybyłowicz (Polonia) eta Adam Walicki konpositorearekin elkarlanean sortua, eta ERES, Martín Inthamoussú (Uruguai) koreografoarena.

Lehenengo pieza, Aire Sakona, Dantzagunearen instalazioetan sortu zen, eta euskal kulturako elementuak integratzen ditu, hala nola estropaden irudiak eta bertso bat.
Bigarren piezan, ERES, migratzaile izatearen esperientziak eta identitatearen eraikuntza dira ardatz nagusiak. Landarbaso Abesbatzak interpretatzen du pieza honen musika, zuzenean.

Ubun-Tuk mugimenduaren bidez komunitatearen indarra eta elkartasunaren beharra aldarrikatzen ditu, egungo gizarte indibidualistan ezinbesteko mezua.

Gehiago irakurri

Kresala: Ravel

Kresala: Ravel

Noiz: 2025/05/18 12:00
Non: Donostia, Zuloaga Plaza

«Ravel» obra Maurice Ravel lapurtarra, nazioarteko euskal musikagile ezagunena Ziburun jaio zeneko 150 urteurrena gogora ekartzen du. Horretarako, Maurice Béjart koreografo ospetsuak egindako «Bolero» izeneko bere lana aukeratu dugu. Euskal kulturaren hainbat alderdi biltzen dituen mosaiko bat berrinterpretatzen dugu zenbait egile nabarmenekin,
hala nola Azkue, Aita Donostia, Riezu edo Beltran bezalakoekin, XX. mendeko Europako mugimendu historiko inpresionisten eta espresionisten azterketa bateratua eginez.

«Ravel»-en dantza tradizionalen inguruko ikuspuntu irekia eta zabala erakusten da, bai bere forma preklasikoetan zein bide berrien bilakaeran, historiaren irakurketa partzialak ikertzeko, haztatuz eta etorkizunean emango diren beste interpretazio batzuei sarrera emanez. Etengabeko mugimenduan dagoen ezagutza-denbora bat konfiguratzeko pultsiotik osatutako lana da. Hizkuntza berrituen eremua irekitzen duten beste kontakizun batzuk eskaintzen dituzten mugarriak barneratuz.

  • Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza maisu-maistrak: Idoia Ibarzabal, Josu Sagardia, Jone Murua, Nora García
  • Musika egileak: XVII-XXI. mendeetako bildumaren collage musikala
  • Dantza interpreteak: 120 ikasle (haurrak, gazteak eta helduak)
  • Argiztapen diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac

Gehiago irakurri

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (4. saioa)

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (4. saioa)

Noiz: 2025/05/23 18:30
Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

MINTEGIA (4. saioa)

Gaurko gaia: jauziak (aurreko saioaren jarraipena)

  • Jauzien dantzan, autonomiaren bidean.
  • Jauziak musikatik dantzatzea (ez 'urratsetatik'): musika ulertu - musikatik urratsetara - musika sentitu - musikarekin jolastu
  • Urratsak gutxiago markatuta, edo batere markatu gabe dantzatzea.
  • Askatasuna, norberaren espresioa, aniztasuna.

 

Nori zuzenduta:

  • Jauziak sentitzen sakondu nahi duten eskarmentudun dantzariei
  • Dantza-irakasleei
  • (Baldintzak: jauzien dantza-sisteman eskarmentu nahikoa, ezagutzea, gutxieneko maila duina, eta ikuspegia irekitzeko jarrera)

 

Ordutegia: 18.30 - 22.00

Parte-hartzea: 10,00 euro

Laguntzailea: Elgetako Udala

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz: 2025/05/23 20:00
Non: Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentsu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz hartzeko aukera izango du.

 

Dantza plazan 2025

  • Maiatzak: 16, 23 eta 30
  • Ekainak: 6 eta 20
  • Irailak: 5 eta 12

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).

Gehiago irakurri

Begiraleak: Begiralekada

Begiraleak: Begiralekada

Noiz: 2025/05/24 15:30
Non: Donibane Lohizune, Pilota Plaza

Begiraleak dantza taldearen 90. urteurreneko emanaldia maiatzaren 24an, atsaldeko 15:30ean. Pilota plazan izanen da, euria izanez gero Jai Alaiean eginen dute. Sartzeak salgai dira HelloAsson (5 eurotan helduentzat, urririk 13 urtepeko haurrentzat). Gaualdia segituko du dantzaldia eta Donibane Kantuz saio batekin. Txaranga ere izanen da gaualdia alaitzeko.

Begiralekada

Eta bigarren emanaldian beraz, kide guziekin iraganen da: gaur egungo kideak eta kide ohiak. Begirakada izena izanen du. Zertako Begirakada?

  • Begirale: ulertu elkarteko kidea.
  • Begiraleka: belaunaldien segida bat ikusiko baita, belaunaldiz belaunaldi, 180/200 dantzariekin inguru.
  • Kada: erreferentzia “kabalkada” hitzari bere zentzu propioan, dantzariek plazak eta karrikak hartzen baitituzte. Jatorrian kabalkakak ez ziren bortxaz antzerkiarekin, antzerkia zutenak “zintzarrotsak” edo “toberak” ziren.

 

Gehiago irakurri

Aitzindariak: Aitzina Biga

Aitzindariak: Aitzina Biga

Noiz: 2025/05/24 19:00
Non: Arrasate, Amaia Antzokia

Ikusgarri honetan zuberotar dantza tradizionalak, dantza berriak, antzerkia, bertsoak eta kantuak izango dira. Aitzina Biga ikusgarriak 107 parte hartzaile bilduko ditu: 52 dantzari, 29 kantari, 9 antzerkilari, 2 bertsolari eta 15 musikari.

2006an Aitzindariak elkarteak, Zuberoako dantza taldeak batzen dituenak, Aitzina Pika ikusgarria aurkeztu zuen. Hainbat belaunalditako berrogeita hamar bat zuberotar ari izan ziren dantzan, antzerkian edo kantan. Hari segida emanez, zuberotarren arteko trukaketen bultzatzeko, ikusgarri berri bat proposatzeko beharra sentitu dute 2025eko udaberrian.

Aitzina Biga

  • Apirilak 19, larunbata: Maule-Lextarre, 20:30ean, Jai Alain.
  • Maiatzak 1, osteguna: Biarritz, 18:30ean, Gare du Midin.
  • Maiatzak 24, larunbata: Arrasate, 19:00etan, Amaia Antzokian.
  • Maiatzak 31, larunbata: Iruñea, 19:00etan, Baluartenn
  • Uztailak 12, larunbata: Atharratze-Sorholüze, 21:00etan, Errebotean

 

Gehiago irakurri

Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna 2025

Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna 2025

Noiz: 2025/05/25 17:30
Non: Mallabia

  • 17:30 Kalejira
  • 18:00 Saioa
  • 20:00 Trikipoteoa

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Abuztua 2023 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Iraila 2023 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
Urria 2023 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031