Dokumentuaren akzioak
Agenda
Korpus-dantzak
Noiz: 2024/06/02 09:00Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Maiatzak 31 ostirala Ekainak 1 larunbata Ekainak 2 igandea
Besta Berri Iparraldean
Noiz: 2024/06/02 10:00
Donoztiri: Iholdi: Heleta: Armendaritze: Luhuso: Mitiriña: Ortzaize: Makea: (Kasu, Lekorneko elizan izango da, obrak direla eta Makeako eliza itxia baita)
Elirale: O!
Noiz: 2024/06/02 10:30Non: Urruña
Giru saio: 10:30 / 12:00 / 13:30 Elirale konpainiaren sorkuntza. Emanaldi hau handi eta ttikientzat da. Bakarkako ikusgarri bat da Oihan Indartek dantzaturik eta Pantxika Telleriak koregrafiaturik. Obra hau domo batean iragaiten da, publikoa kontaktu zuzenean da dantzariarekin ikuslearen eskarmentu berezi batentzat.
Udaberria Dantzan
Noiz: 2024/06/02 10:30Non: Donibane Lohitzune
Urtero bezala, ekainaren 2an igandearekin, Udaberria dantzan iraganen da. 7 probintzietako dantzariak biltzen dituen egun osoko ekitaldia da. Goizean haurrek dantzatuko dute 10:30etatik goiti Luis XIV plazan. Eta arratsaldean, helduen txanda izanen da 15:45etatik goiti Luis XIV plazan! Taldeak Donibanen zehar ibiliko dira ere. Aurtengo taldeak:
Korpus-dantzak
Noiz: 2024/06/02 11:00Non: Iruñea
Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen. Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen. Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua. Informazio gehiago: San Lorentzoko Danzanteen Kofradia
Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.
Hau da programa:
Korpus-dantzak
Noiz: 2024/06/02 11:30Non: Zangoza
Korpus eguna, ekainaren 15ean izan arren, Zangozan ere ospakizunak asteburuan egiten dituzte. Igandean goizeko 9:30etan elkartzen dira Rocamador dantza taldeko dantzariak elkarrekin gosaltzeko. 10ak inguruan, azken ensaioa egiten dute Konbentuan ondoren goizeko 11:30etan dantzak eskaintzeko. Ondoren, 13:30etan, prozesioa egingo dute.
Trinitate dantza eta gaztelua
Noiz: 2024/06/02 11:45Non: Kuartango
Kuartangoko Trinitate jaia igande bakarrean egiten da gaur egun, Korpus egunaren ondoko igandean. Mezaren ostean, ohitura den moduan, Trinitate dantza eta gaztelua egingo dute eskualdeko herritarrek. Hona hemen egun horretako ordutegia: Kuartango: Trinitate erromeria 2016 dantza eta giza-dorrea [Bideoa]
Alkate-dantza
Noiz: 2024/06/02 12:00Non: Lakuntza
Korpus igandez Lakuntzako kintoek Alkate-dantza dantzatzen diete udaleko ordezkariei. Egun horren aurretik ere, urtarrilaren 20an San Saastianetan, egiten dute alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan. Deustuko Bihotz Alai taldearen laguntzarekin berreskuratu eta plazaratu zuten dantza da hau lakuntzarrek 70eko hamarkadan.
Alabena: Flipluf
Noiz: 2024/06/02 17:00Non: Urruña
Dantza eta musika ikusgarria. 2 hilabete eta 6 urte artekoentzat, emanaldi hau publiko guziari irekia da. Iraupena: 30 min
Burgaintzi taldearen emanaldia
Noiz: 2024/06/02 17:00Non: Irisarri, plaza
Irisarriko Besten karietara Burgaintzi taldearen emanaldia.
Dokumentuaren akzioak