Dokumentuaren akzioak
Udaberria Dantzan
Urtero bezala, ekainaren 2an igandearekin, Udaberria dantzan iraganen da. 7 probintzietako dantzariak biltzen dituen egun osoko ekitaldia da.
Goizean haurrek dantzatuko dute 10:30etatik goiti Luis XIV plazan.
Eta arratsaldean, helduen txanda izanen da 15:45etatik goiti Luis XIV plazan! Taldeak Donibanen zehar ibiliko dira ere.
Aurtengo taldeak:
- Aiara dantza taldea (Amurrio, Araba)
- Oinak Arin (Beskoitze, Lapurdi - Baxe Nafarroako dantzak)
- Zerutxu (Markina Xemein, Bizkaia)
- Ortzadar (Iruñea, Nafarroa)
- Goizaldi (Donostia, Gipuzkoa)
- Sohütako dantzariak (Xiberoa)
- Begiraleak (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Dokumentuaren akzioak


