Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Ihauterietako desfileak eta segidak

Ihauterietako desfileak eta segidak

Noiz: 2025/12/11 19:00
Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku

Ihauterietako segidak modelo ezberdinetan antolatuak dira, lekuen eta giroen arabera, hirietan ezin baserrialdeetan. Eske birak edo desfile ikusgarriak lekuko, hitzaldi horretan eske biltzeen printzipioa oroitaraziko dugu, eta ihauterietako erritualetan aktore diren pertsonaiak aurkeztuko ditugu, begirada berezi bat luzatuz dantzariei.

Gehiago irakurri

Angel Duran: Cowards

Angel Duran: Cowards

Noiz: 2025/12/11 20:00
Non: Elorrio, Arriola Antzokia

Cowadsek, maskulinitate garaikidearen rolak zalantzan jartzen ditu, eta gizonak euren gizontasuna eta nortasuna publikoki berres dezaten beste gizon batzuengatik interpelatuak sentituko dira.

Obra honek gure benetako nortasuna ezkutatzeko jaso izan dugun zama sozialkulturalari erreferentzia egiten dio.

Proposamen honek gehienetan toxikoa den dialektika eta berarekin daraman gatibotasuna azaltzen ditu. Bi pertsonaia aurkeztuz, itxuraz estetikoki definituak baina ez bere edukian, Cowardsek ikuslea probokatu eta zirikatu nahi du.

  • Egilea, zuzendaritza eta koreografia: Ángel Durán
  • Dantzariak: Ángel Durán eta Yeinner Chicas
  • Iraupena: 60 min

Gehiago irakurri

Aukeran: Amama

Aukeran: Amama

Noiz: 2025/12/12 17:00
Non: Berriz, Berrizko Kultur Etxea

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Fitxa artistiko-teknikoa:

  • Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
  • Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
  • Gidoia: EKAITZ  GONZALEZ
  • Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
  • Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
  • Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
  • Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
  • Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
  • Maskarak: VALENTINA RAPOSO
  • Irudiak: ALPHAX
  • Antzezkea: LOLI ASTOREKA
  • Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
  • Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Bapo Bapo produkzioak

Gehiago irakurri

Plazako dantza tradizionala: kailtatean sakontzen (mintegia)

Plazako dantza tradizionala: kailtatean sakontzen (mintegia)

Noiz: 2025/12/12 18:30
Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

Mintegia + atsedena + dantzaldia

  • Parte-hartzea: 10,00 euro
  • Laguntzailea: Elgetako Udala

 

Info:

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026

Gehiago irakurri

Kukai: EzBerdin berdinak

Kukai: EzBerdin berdinak

Noiz: 2025/12/12 19:00
Non: Gasteiz, Europa Biltzar Jauregia

Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar?

EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.

Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.

Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.

Iraupena: 110 min

Gehiago irakurri

Diptych: The Missing Door y The Lost Room

Diptych: The Missing Door y The Lost Room

Noiz: 2025/12/12 19:00 ${linebreak} 2025/12/13 23:55
Non: Bilbo, Arriaga Antzokia

Peeping Tom Belgikako konpainia ospetsua Gasteizera dator azkenean, Nazioarteko Jaialdiaren 50. ediziora.


Diptikoa: Falta den atea eta Gela galdua antzezlanean, pertsonaiek ezin dute inguratzen dituzten espazioetatik ihes egin. Ideal baten bila abiatu ziren, amets batekin eta itxaropenez beteta. Baina noraezean dabiltza, labirinto misteriotsu eta makabro batean galduta. Errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira, helmuga ziurgabe batera bultzatzen dituzten indar naturalek gidatuta. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu beldurgarri bat sortu dute, iluna eta itxia, Peeping Tom konpainiak ohikoa duenez. Baina aldi berean, mugimendua eta performancea nagusi dituen lengoaia batera ekarri dituzte piezak, lengoaia bakarra eta muturrekoa.

Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. Falta den atea piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. Gela galdua piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Konan Dayot, Fons Dhossche, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu, Akira Yoshida, Alba de Miguel
  • Konpainia: Peeping Tom
  • Egilea: Gabriela Carrizo, Franck Chartier
  • Laguntzaile artistikoa:  Thomas Michaux
  • Jantziak: Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa
  • Argiztapena: Tom Visser

Gehiago irakurri

Dantzaz: Hona

Dantzaz: Hona

Noiz: 2025/12/12 20:00
Non: Basauri, Social Antzokia

Dantzaz konpainia gipuzkoarraren programa berritzaile bat da Hona, konpainiaren eta nazioarteko artista garrantzitsuen kolaborazioaren emaitza, eta ohiz kanpoko bi pieza koreografiko aurkezten dizkigu, bakoitza bere identitatearekin eta ikuspegi artistikoarekin.

Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Koreografia: Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza artistikoa eta aholkularitza koreografikoa: Adriana Pous
  • Antzezleak: Antonio Javier Aguilera, Maialen Chantal Alberro, Oihane Aramendia, Nerea Bakero, Aitzol Barbarias, Jacopo Bellani, Enrico Benedet, Efrén Colomer, Olatz Eguia, Clara Esteban, Joana Ouret-Campagnet, Aitzol Iraola
  • Musika: Johan Johannsson
  • Jantzien eta eszenografiaren ideia: Paolo Mohovich
  • Jantziak egitea: Saioa Matxain
  • Argiztapena: Paolo Mohovich, Aitor Malvido
  • Teknika zuzendaria: Eragin Stac
  • Ikus-entzunezko errealizazioa: Txikota
  • Argazkia: Txikota, Blanca Razquin
  • Komunikazioa eta sare sozialak: Ainhoa Uribarri
  • Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
  • Zuzendaritza nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte

Gehiago irakurri

David Colomo: Iparraldeko hego haizeak

David Colomo: Iparraldeko hego haizeak

Noiz: 2025/12/12 20:00
Non: Legorreta, Herri Antzokia

Iparraldeko hego haizeak ikuskizuna abenduaren 12an izango da. David Colomo-k aurkeztuko du, Jose Jimenez eta Sonia Salmeron-ekin batera.

Gehiago irakurri

Euskal kultura bertsolaritza eta dantza. Tradizioak iraunarazten

Euskal kultura bertsolaritza eta dantza. Tradizioak iraunarazten

Noiz: 2025/12/13 10:00
Non: Hondarribi, Hondarribiko Kultur Etxea

*Jaizkibel konpainia eta Parean elkartearen eskutik.

“Euskal kultura bertsolaritza eta dantza. Tradizioak iraunarazten” izenburua eman zaion saio honetan garrantzitsuak zaizkigun gaiez arituko dira Uxue Alberdi, Lorea Agirre eta Elurre Iriarte.

 

Gehiago irakurri

Aldaketa + Komorebi + Neskena: Clapsula 0.1 + Zuloa + Badoa

Aldaketa + Komorebi + Neskena: Clapsula 0.1 + Zuloa + Badoa

Noiz: 2025/12/13 12:00
Non: Larraun

*2025eko LABO GEO jaialdiaren barne.

"CÁPSULA 0.1", ALDAKETA dantza konpainia

Dantza garaikideko bakar bat, gorputza eraldatzen ari den lurralde gisa ikertzen duena. Mugimendua barne-behaketatik sortzen da, gorputzaren materiaren bidez identitatearen eraikuntza agerian uzten duen idazkera zatikatua sortuz. Kapsula sinboliko baten barruan balego bezala, interpretea etengabe berrosatzen da, bizitzeko modu posible baten bila.

  • Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Denis Martínez Roque.
  • Laguntza artistikoa: Ana Otsoa San Juan.
  • Konponketa musikala: Alva Noto.
  • Ekoizpena: ALDAKETA/Dantza Konpainia.

 

"Zuloa", Komorebi Produkzioak

Ez gintuzten aipatu baina baginen; ez ginen ageri baina hor geunden. Tradizioa eta arbasoen istorioak egungo sorkuntzara ekarriz, musika, hitz eta mugimenduarekin zaurgarritasunean sendotasuna eraikiz.

  • Antzezleak, testuak: Garazi Egiguren, Ines Osinaga
  • Musika: Ines Osinaga
  • Koreografia: Garazi Egiguren

 

"Badoa", Neskena

Denbora aitzinera doa eta itzuli egiten da; errepikatzen den zikloa osatzen du, baina inoiz ez berdina, hala nola egunak, denboraldiak, errituak… Denbora, zikloa… Kate baten mailak gira, gibelean dagoenari eta gertatzen denari lotuak. Belaunaldiz belaunaldi transmitituko dugula bermatzen dugu. Bobo, Nafarroako pertsonaiak, bere mozorro bikoitzarekin, iraganari eta etorkizunari begira, denboraren zirkulua marraztu eta gure sorkuntza bideratuko du.

  • Koreografia: Jose Casaubon, Zibel Damestoy
  • Musika: Mizel Zamora
  • Bertsolaria/Kantu hitzak : Aira Aizpurua
  • Dantzariak: Virgine Ipharaguerre, Fanny Iturburua, Marie-Laure Giblas, Marina Malot, Nahia Elisabelar, Lucie Lavigne, Karine Maya, Mizel Zamora, Lorena Josié.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930