Dokumentuaren akzioak
Agenda

Errosarioko Amaren ezpata-dantza
Noiz: 2025/10/12 11:15Non: Elgoibar

Muxikoak
Noiz: 2025/10/12 12:00Non: Errenteria

Txintxirrin Dantza: Ehuna
Noiz: 2025/10/12 16:00Non: Amurrio, Amurrio Antzokia
*Haziaraba 2025 jaialdiaren barruan. Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.

Aukeran: Amama
Noiz: 2025/10/12 16:45Non: Beasain, Usurbe Antzokia
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista. Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin. Adina: + 4 urte Fitxa artistiko-teknikoa:

Arizterrazuko erromeria
Noiz: 2025/10/12 18:00Non: Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Trikitilari eta pandero joleak

Olatz Larunbe: Ihtok
Noiz: 2025/10/12 19:00Non: Berrioplano, María de Maeztu Kultur Etxea
IHTOK, harremanetan jartzeko moduen sentsibilitatetik abiatuta, banakotasuna eta komuna zalantzan jartzen du, espazio eta denbora mugatu bateko bizikidetzaren substantzia planteatzen du. Bi pertsonaien arteko ezberdintasunek eta kointzidentziek elkarrizketa bat sortzen dute beren idiosinkrasietatik, ezaugarri kulturalak, izaerak, ezaugarriak eta izateko moduak antzematen dituzten leku bat. Beren testuinguruan desberdina dena eta horiek nola gurutzatzen diren esperimentatzen dute, beren baitan iraultza bat eraginez. Eszenaratzea aurreiritzi inkontzienteei, pertsona bat ezagutzen duzunean agertzen diren lehen pentsamoldeei eta mugimendu-identitateen bidez kultura-aniztasunak duen botereari zein balioari buruz hausnartzeko gonbidapena luzatzen da. Ficha artística:

Tio Teronen semeak: Fresh-cool
Noiz: 2025/10/12 19:00Non: Erandio, Erandiogoikoa
Usurbilgo V. Dantza Egunean hainbat ekitaldi antolatu ditu Orbeldi dantza taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago merkatal elkartearekin elkarlanean. Tio Teronen semeak taldearen fresh-cool kale-ikuskizuna ikusteko aukera izango da "Bizi kalea" jaiaren barruan.

Margarida Montenÿ+Carminda Soares: Simulacro
Noiz: 2025/10/12 19:00Non: Bilbo, La Fundición
*2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne. "Simulacro" intimitate-, errepikapen- eta erresistentzia-lana da eta partekatutako memorien pasarteek zeharkatzen dituzten eguneroko bizitzako ekintza eta keinuen multzoan oinarritzen da. Etengabe jarduten ari diren gorputz bik beren gertutasunaren mugak aztertzen dituzte, keinuaren endekapenezko izaeraren bidez. Hala, espazio lausoa sortzen da egiazkoaren eta eszenifikatuaren artean, kalteberatasun-, itxaropen- eta tentsioegoerak indartzen dituela. Carminda Soares jakintza-alor anitzeko artista da (dantza, performancea eta idazmena). Horren lanaren ezaugarri nagusia da bitarteko koreografiko eta testual berrien bila ari dela eta, horrela, intimitate-, erresistentzia- eta eraso-egoerak esploratzen dituela. Antzezle eta sortzailekide gisa, hauekin ari izan da elkarlanean, besteak beste: Catarina Miranda, Lisa Freeman, Ao Cabo Teatro edo Ballet Contemporâneo do Norte. Margarida Montenÿek zirkuaren eta arte performatiboen esparruan lan egiten du. Jakintza-alorren mugak gainditzen dituen ikuskera baten bila ari da bere ikerketa eta jardute koreografikoan. 2024an, Coliseu do Porto Ageas -Artista Gazteen Saria lortu zuen. Antzezlari moduan, hauekin ari izan da elkarlanean, besteak beste: Ballet Contemporâneo do Norte / Portugalgo Orkestra Filarmonikoa, Miguel Pereira, Companhia Erva Daninha, Circo Caótico edo Grandpa’s Lab. Fitxa artistikoa:

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/10/13 12:30Non: Durango, Udaletxe Plaza
San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte eta ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute: dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta soka-dantza edo erregelak. Dantzari-dantzako sortan barruan platillu-dantza eskaintzen dute dantzariek, 1999. urtean Kriskitin dantza taldearen eskutik berreskuratutako dantza.

Adriana Bilbao: Amores, maitasunak
Noiz: 2025/10/15 19:00Non: Bakio, Txakolingunea
MAITASUNAK Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dantzatutako abesti eta olerkien suite bat da, maitasunaren hariaz lotuta, forma eta imajinario ezberdinetan. Eszenaratze xume eta soil batekin, antzezlanaren hiru interpreteek (ahotsa, gitarra eta dantza) bidaia egiten dute, MAITASUN inozenteenetatik abiatu eta pasionalenak, obsesiboenak eta espiritualenak Tradizio kulturalean eta erreferentziazko poeta handietan oinarrituta, Beñat Achiary, Raúl Corredor eta Adriana Bilbaok zentzumenentzako gozamena izatea eta ederraren indarra gainditzea eskatzen duen obra hau sortu dute. Fitxa artistikoa:
zeharkatzen dituena, norberaren maitasunera eta, berarekin, sublimera iritsi arte.
Dokumentuaren akzioak