Dokumentuaren akzioak
Agenda
Aristerrazuko erromeria
Noiz: 2026/01/01 18:00Non: Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Intxausti, Larrañaga eta Boli.
Mutxikoak
Noiz: 2026/01/04 11:30Non: Donibane Lohizune, Ixaka auzoko pilota plaza
Mutxikoak Punpeka taldeak alaiturik.
Aristerrazuko erromeria
Noiz: 2026/01/04 18:00Non: Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Aratz Olaizola, Uxoa eta Irati Orbegozo, Lurdes Alkorta eta Lidia Irigoien.
Blanca Carrasco: Materia
Noiz: 2026/01/04 19:00Non: Oñati, Santa Ana Udal Antzokia
Bost ekitalditan banatutako dantza ikuskizuna, euskal mitologian zehar, pertsonaia femeninoen eta naturako elementuen bidez kontatua; elementuak pertsonaiak zeharkatzen dituzten materia gisa. Bere sustraien mundu magikotik gaur egungo testuingururainoko bidaia. Ondarea eta modernitatea, erritua eta egunerokotasuna, emakumea protagonista dela.
Joaldunak Errege bezperan
Noiz: 2026/01/05 08:00Non: Ituren, Zubieta, Aurtitz
Errege bezperan, goizean goizetik, joaldun haurrak herrian zehar ariko dira egun osoan joareak dantzatzen. Iluntzean, joaldun nagusiek elkarrekin afalduko dute, eta amaitzean, goizeko ordu batak inguruan Zubietako joaldunak Aurtitzerako bidea hartuko dute. Bertan, Aurtitzeko joaldunekin elkartu eta Iturenera abiatuko dira behin bertara iritsi eta hiru taldeek batera, Zubietarako buelta egiteko. Gau guztian zehar arituko dita joareak dantzatzen.
Aristerrazuko erromeria
Noiz: 2026/01/06 18:00Non: Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Izer eta Alabier.
Ihauterietako karroak eta munstroak
Noiz: 2026/01/08 19:00Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku
Ihauterietako erritualetan alderantzikatze fenomeno ugari daude, neguko urtaroa baita heriotza eta denboraren kontra joateko ideiarekin eginak. Gauzen ordena hausteko nahian, izugarri handitik oso ttikira, erraldoi zein iputxek, alimaleko karroek, herensugeek eta beste munstroek gauzen orden jakina nahasarazten dute. Hori dena jantzietan baita erritualen egintzetan adierazten da.
Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko
Noiz: 2026/01/22 19:00Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku
Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza ezberdinetan erranak dira, berriz ere hizkuntza eta kultura batzuen gurutzatze eremuan dagoen herrian.
Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era
Noiz: 2026/02/12 19:00Non: Miarritze, Elkarteen etxea
Neguko urtarotik udara pasatzea, Ihauteriak batera, urte osorako balantzea egiteko aukera da. Biltzar nagusi batean bezala, gizarte osoak plaza publikoan aurkezten ditu giza-balorazioak, eta bereziki grina ekarri dituzten gaiak. Aktualitate politikoa, gai pribatuak zein herriko bizitzari lotuak, kezka horiek satira sozial baten eredu batean adieraziak dira. Gure herrialdean, epaiketa bat antolatzen da, erdiko pertsonai akusatu batekin: monsieur Carnaval edo San Pantzar.
Dokumentuaren akzioak


