Dokumentuaren akzioak
Agenda
Euskal Herria euskaraz
Noiz: 2025/12/03 13:30Non: Udaletxe plaza, Iruñea
Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko Iruña Taldeak sortutako Euskal Herrian Euskaraz dantza plazaratzeko deia egiten diegu dantzazale guztiei. Abenduaren 3an Iruñeko Udaletxe plazan, 13:30etan (Orreaga fundazioaren kalejira amaitzean). Dantza ikasteko, hemen duzue estreinaldiko bideoa: Euskal Herrian Euskaraz dantzaren estreinaldia Xabierko gazteluan
Verdini: Verdiniren distira
Noiz: 2025/12/03 18:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Verdiniren distira artearen, mugimenduaren eta giza konexioen ospakizun bat da. Verdini Dantza Taldeak -desgaitasun funtzionalen bat duten pertsonez osatutako konpainia inklusiboak- sortu eta interpretatutako pieza honek distira egiten du oholtzako gorputzak janzten dituen brillantinaren energiarekin, interprete bakoitzaren argi berdingabea islatuta. Dantzaren bidez, desgaitasuna indar sortzaile bilakatzen da, eta oholtza, aldiz, desberdintasunak onartu ez ezik, ospatu ere egiten diren lekua. Bidaia sentsorial honetan gorputza mintzo da, eta arimak zirraratu, eta ikusleak hunkitu egiten dira. Bizi, kolore eta enpatiazko dirdira bat, nork bere burua begi berriz ikus dezan. Fitxa artistikoa:
Plazako dantza tradizionala: kailtatean sakontzen (mintegia)
Noiz: 2025/12/12 18:30Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
Mintegia + atsedena + dantzaldia Info:
Kresala: Hitaz Orhoit
Noiz: 2025/12/14 18:00Non: Altza, Larratxo Kultur Etxea
*Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta antolatua. «Hitaz Orhoit» basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez Obran keinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintza enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko
sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia
eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa
dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki
murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea «izatea» den eta,
beraz «egotea» esan nahi duen -ez «itxuratzea»-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode
zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen pertzepziora
zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten
dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza
obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.
Kafe antzokiaren 30.urteurren festa
Noiz: 2025/12/14 19:00Non: Bilbo, Kafe Antzokia
Kafe antzokiaren 30.urteurrena ospatzeko Argia Dantza Taldeak ikuskizuna eskeiniko du, ondoren URBELTZEN DANTZA GANBARA 20:00.
Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (mintegia)
Noiz: 2025/12/27 18:00 ${linebreak} 2025/12/13 23:55Non: Irun, Uranzu pilotalekua (dantza-gela)
Mintegia + atsedena + dantzaldia Info: Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026 Izena emateko: bete ondorengo formularioa
Dokumentuaren akzioak


