Agenda
Pastorala: Urrats kolektiboak
2025/08/10 07:30
Barkoxe
Euskal Herriko borrokak plazaratuko dituzte aurtengo pastoralean barkoxtarrek. Urrats kolektiboak izeneko pastoralak euskal militantzia du ardatz, XX. mendetik gaur artekoak: Gau eskola, Xiberoko botza, EHZ, ELB sindikata...
Patrick Quehillek hartu du eramaile izateko ardura eta berarekin batera, inguruetako sei gazte aritu dira idazle lanetan: Otxanda Queheille, Xaxi Hobiague, Laurie Pinque, Joanes Etxebarria, Jon Gamiotxipi eta Petti Galant.
Hiru emanaldi izango dira: uztailaren 27an, abuztuaren 2an eta 10ean.
Sarrerak: Erosi
San Lorentzoko danzanteak
2025/08/10 15:00
Iruñea, San Lorentzo karrika
Danzanteak San Lorentzo karrikako festetan elizaren aitzinean dantzatzen dira.
San Lorentzoko ingurutxoa
2025/08/10 16:35
Errekoletak plaza, Iruñea
Iruña Taldeak San Lorentzoko ingurutxoa dantzatuko du izen bereko karrikako bestetan.