Agenda

Zarauzko Euskal Jaia

Noiz

2024/09/09 12:00

Non

Zarautz

Irailaren 9an ospatu ohi dute Zarautzen (Gipuzkoa) Euskal Jaia eta aurtengoa berezia izango da, 100 urte igaro baitira lehenengoz ospatu zenetik Zarautzen. Egitarau zabala antolatu dute; egun osoan dantzarako aukera nonahi. Hemen erromeri eta dantzaldiak:

  • Eguerdian, Musika plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
  • Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
  • 13:15 Munoan, erromeria Iratzar taldearekin.
  • 14:00 Musika plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 14:00 Musika plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 18:30 Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batez taldearekin.
  • 20:00 Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 20:30 Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
  • Ondoren, Musika plazan, erromeria trikitilariekin.
  • 22:00 Munoan, dantzaldia Iratzar taldearekin.

Irakurri gehiago

NODE: Batu zuzenean

Noiz

2024/09/09 19:00

Non

Deustu, San Pedro plaza

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa, olerkiak hitza sortuz. Jantziek euskal jantzi tradizionalak errebisitatzen eta omentzen dituzte. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun. 

Irakurri gehiago

Zahagi-dantza eta dantzaurrea

Noiz

2024/09/09 20:00

Non

Zestoa, plaza

Zahagi-dantzarekin eta dantzaurrearekin amaituko dituzte festak Zestoan. Itxaropena dantza taldeko zahagi-dantzariak kalez kale ibiliko dira Zestuko Trikitixa Elkarteko eta Idiakatzeko txistulariekin batera. Plazara iristean dantzaurrea egingo dute.

Irakurri gehiago