Agenda
Zelatungo Erromeria
2024/09/08 11:00
Zelatun (Errezil)
Hernio mendiaren magalean kokatzen den Zelatuneko erromeriak ezagunak dira oso. Iraileko igande guztietan jende ugari bertaratzen da dantzara.
Abuztuak 29, osteguna. San Joan Txiki
- Antonioren Bordan, Xabier Etxanizekin eta Lidia Irigoienekin erromeria.
- Agirretxe bordan, Arandia Anaiekin erromeria.
Irailak 1, igandea
Trikitilariak: Jone Uria eta Julene Otegi.
Irailak 8, igandea
Trikitilariak: Laja eta Lutxurdio.
Irailak 15, igandea
Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga.
Irailak 22, igandea
Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga.
Irailak 29, igandea
Trikitilariak: Izer eta Alabier.
Arrateko Amaren dantzak
2024/09/08 11:30
Eibar, Arrate
Irailaren 8an ospatzen da Eibarren Arrateko eguna. Arrateko Dantzarien Kofradiak, Usartza txistulari taldearen laguntzarekin, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskainiko ditu.
- 11:00etako mezan ezpata-dantza.
- 12:00ak aldera hasten den prozesioaren bukaeran ezpata-dantza.
- 12:30etatik aurrera, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak zelaian.
Muskildako Ama Birjinaren dantzak
2024/09/08 12:00
Otsagabia
Irailaren 8an, Muskildako Ama Birjinaren omenez ospatzen den festan eskaintzen dute Otsagabiako dantzariek beren urteko emanaldi nagusia. Goizean Muskildara igo eta bertan dantzatzen dute 12:00ak inguruan. Arratsaldean aldiz, herriko plazan eskainiko dituzte Muskildako Ama Birjinaren dantzak 18:00etan.
Eltziegoko dantzak
2024/09/08 12:30
Eltziego
Eltziegoko dantzak eskainiko dituzte herriko dantzariek Ama Birjinaren egunean.
12:15ean, Plazako Ama Birjina elizara jaistea agintariekin, Musika Bandak, dantza taldeak eta gaiteoek girotua.
12:30 Meza San Andres Elizan.
Ondoren, Mezaren ondoren prozesioa agintariekin, musika bandak, dantza taldeak eta gaiteroek lagunduta baselizaraino; bertan Eltziegoko dantza taldeak eta gaiteroek patroia omenduko dute.
Dantza-soka
2024/09/08 12:30
Lizartza
Sagrarioko Amaren jaiak ospatzen dituzte Lizartzan eta ospakizunen baitan dantza-soka egingo dute.
Dantza-sokaren ondoren dantza emanaldia ere eskeiniko du Otsolar dantza taldeak.
La Trapecionista Kia: Artxipielago
2024/09/08 13:00
Bilbo, La Floresta Parkea
* 2024ko Eszena Kaleraren egitarauaren barne.
Lurraren pisua hauts bihurtua, hondarraren aritasuna esekiduran, oinez etengabe aritzea, etengabe bilatzea…
Zer uzten du gizakiak bere urratsen atzetik?
Nola har daiteke perspektiba?
Zer da nahitaezkoa?
Nola egin ikusgai funtsezkoa dena?
Protagonistak bakarkako bidaia bat egingo du, txelo baten musikaren laguntzarekin, eta esekidura uneak, aire-dantza uneak, eta berarekin batera eraldatzen den paisaia bat marratuko ditu.
- Egilea: Sorkuntza Kolektiboa
- Zuzendaritza: Maitane Azpiroz
- Musika: Alejandro Saul Martinez
- Eszenografia: Maitane Azpiroz
- Koreografia: Maitane Azpiroz
- Aktoreak: Teresa Magallón Cortés, Alejandro Saul Martinez
- Teknikariak: David Lainez Aguirre, Juanjo Altuna
Udal ordezkarien dantzaurrea
2024/09/08 13:00
Zestoa, plaza
Zestoako udal ordezkariek eta Itxaropena dantza taldeko kideek dantzaurrea aterako dute Ama Birjin egunean, meza ondorenean.
Ingurutxoa
2024/09/08 18:00
Bedaio
Bedaioko jaietan egiten dute ingurutxoa herritarrek. Arratsaldeko 18:00etako herri kirolak amaitu ondoren egiten dute Bedaioko ingurutxoa.
Tio Teronen semeak: Festamentua
2024/09/08 18:00
Elduain
Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.
- Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
- Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
- Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria