Agenda
Harrobi: Geure(r)a
2024/09/06 10:00
Andoain, Goikoplaza
Antzina-antzinatik, emakumeak elkartu egiten ziren, ez bakarrik eguneroko lanak egiteko, baita beren arteko konpainiaz gozatzeko, ondo pasatzeko eta, aldi berean, beren ezagutzak eta esperientziak trukatzeko ere.
Errealitate hori baina, ez dute pertsona orok ondo ikusi, askatasun eta ezagutza hori mehatxutzat hartzen baitzuten beren status quorako. Horregatik, XVI. mendean, gure historiako gehiegikeria eta hilketa gordinenetako batzuk gertatu ziren, batez ere emakumeen kontra.
Zalantzarik gabe, gaur egun Europako eta munduko herrialde askotan gertatzen dena pentsamolde horren ondorioa da oraindik. Errespetuarekin, askatasunarekin eta tolerantziarekin talka egiten duen pentsamoldea.
Fitxa
- Ekoizpena: Dimegaz
- Zuzendari artistikoa: Janire Etxabe
- Dantza: Harrobi Dantza Bertikala
- Dantzariak: Sara Mohino, Alejandra Perez, Janire Etxabe
- Koreografia: Alejandra Perez, Janire Etxabe
- Musika zuzendaria: Juantxo Zeberio Etxepitia
- Musikariak: Maddi Arana, Francesca Di Nicola, Ivan Carmona, Juantxo Zeberio
- Hitzak: Toti Martinez de Lezea
- Ahotsa: Maddi Oihenart
- Off ahotsa: Itziar Ituño
- Mapping-a: Paco Gramaje
- Jantzien diseinua: Amaia Albes
- Jostunak: Amaia Albes, Joana Mansizidor
- Soinua eta argiztapena: Carlos Solano
- Rigging-a: Mikel Bonilla
- Azpigeneroa: Dantza bertikala
- Emanaldiaren lekua: kalea
- Publikoa: publiko guztiak
- Iraupena: 30 minutu
- Informazio gehiago: https://harrobi.eus/geurera/
Erakusketa: Bizkaiko musikari tradizionalak
2024/09/06 18:35
Getxo, Romo Kultur Etxea
Honen bitartez, Irailaren 6tik 24ra Getxoko Romo Kultur Etxean (RKE) ikusgai egongo den "BIZKAIKO MUSIKARI TRADIZIONALAK" erakusketaren berri eman nahi dizuegu.
Getxoko Kultur Etxea eta Itxartu Taldea elkarlanean, Bizkaiko Musika tradizionalaren muinean sartu gara eta garai batean Bizkaiko musika tradizionalaren erreferente edo mito zirenei omenaldia egin nahi izan diegu, bere bizitza, musika eta pasadizoak gogora ekarriz.
Horrez gain, erakusketa honetan, aukeratutako 15 musikarien musika tresna orijinalak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, Leon Bilbao, Maurizia Aldeiturriaga, Fasio, Alejandro Aldekoa, Juan Bilbao edota Rufino Arrola bezalako musikariak izango ditugu protagonista.
Sarrera dohainikoa da.
Gasteiz Dantza Plazan
2024/09/06 19:30
Gasteiz, Florida Parkea
Dantza plazan ekimenaren beste data batzuk:
- Maiatzak: 17, 24 eta 31
- Ekainak: 14 eta 21
- Irailak: 6 eta 13
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2024/09/06 20:00
Donostia, Konstituzio plaza
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"