Agenda

Ezpata-dantza

Noiz

2024/09/29 10:30

Non

Igantzi

Nafarroako Igantzi herrian San Migel jaiak ospatzen dira. San Migel eguneko dantzarien taldeak eta txistulari taldeak Herriko Etxetik abiatu eta karrika buelta eginez iratzartzen dute herria. Ondoren, udaletxetik bandera jaitsi eta ezpata-dantzariek elizara lagunduko dute. Meza nagusiaren ondotik, bandera-dantza eta ezpata-dantzarien emanaldia izaten dira.

 

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2024/09/29 11:00

Non

Iurreta, plaza

San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna da jaietako egun handia eta goizean eta arratsaldean izango dira dantza saioak. Egun handiaren aurretik eta ondotik ere badira dantza hitzorduak.

Hona hemen jaietako dantza saioak:

Irailak 28, igandea (San Migel bezpera):

  • 18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.

Irailak 29, astelehena (San Migel Eguna):

  • 11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.

  • 11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.

  • 18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.

Urriak 5, igandea (Errosario Eguna):

  • 11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara

  • 12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.

  • 18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa.

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2024/09/29 11:00

Non

Iurreta, plaza

San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna da jaietako egun handia eta goizean eta arratsaldean izango dira dantza saioak. Egun handiaren aurretik eta ondotik ere badira dantza hitzorduak.

Hona hemen jaietako dantza saioak:

Irailak 28, larunbata (San Migel bezpera):

  • 18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.

Irailak 29, igandea (San Migel Eguna):

  • 11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.

  • 11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.

  • 18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.

Urriak 6, igandea (Errosario Eguna):

  • 11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara

  • 12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.

  • 18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa.

Urriak 12, larunbata (Urrijena)

  • 9:15 Argazkia Iurretako plazan

  • 10:15 Kalejira aparkalekutik plazara herriari buelta emanez

  • 12:00 Dantzari-dantza eta gorulari dantzak. Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorako dantzariei. Bukatzeko soka-dantza.

  • 15:00 Bazkaria. Askondoko karpan

  • 17:00 Kantaldi / dantzaldia Bada Giro taldearekin

Irakurri gehiago

Ezpata-dantza eta aurreskua

Noiz

2024/09/29 11:30

Non

Markina-Xemein

Markina-Xemeinen, Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan, San Migel egunez Zerutxu dantza taldeak ezpata-dantza eskainiko du 11:00etako meza nagusiaren ondotik. Ezpata-dantzaren ondoren, soka-dantza dantzatuko dute bertan Zerutxu dantza taldeko dantzariek.

 

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Zakurrak

Noiz

2024/09/29 13:00

Non

Bilbo, Basurtu - Sabino Arana 50 Bilbao

*2024ko Eszena Kaleraren egitarauaren barne.

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Irakurri gehiago

Paloteadoa

Noiz

2024/09/29 18:30

Non

Cortes

Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Migel Deuna. Dantzariak agertzen dira bai goizeko 11:30ean hasten den prozesioan, bai arratsaldean, 18:30ean egiten dancea edo paloteadoan.

Irakurri gehiago

Verocendoya: Parlem-ne

Noiz

2024/09/29 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Parlem-ne dantza-antzerki ikuskizun bat da, haur bat izan aurretik eta ondoren bikotearen inguruan mugitzen denaren inguruko dokumentua.

Familia salbatzeko komunikazio-bide desberdinak probatzen dituen bikote bat eta nerabe bat galderak egiten dizkiotenean inoiz ezer egiten ez dutena, inora eta inorekin ere joaten ez dena (nerabe guztiak bezala). Mugimenduan gertatzen diren eztabaidak, zauritzen duten isiluneak, mugiarazten eta hunkitzen duten iruzkinak.  Hitzik gabeko komunikazioa. Isiltzearen eta mugitzearen garrantzia.

Aita bat, ama bat eta seme bat. Familia perfektua. Zer atera liteke gaizki?

  • Zuzendaritza eta koreografia: Vero Cendoya
  • Interpreteak: Linn Johansson, Jem Prenafeta eta Hansel Nezza
  • Musika-konposizioa: Adele Madau
  • Soinu-espazioa: David Solans
  • Argazkiak: Sílvia Poch
  • Ekoizpena: Lidia Serrat
  • Administrazioa: Joan Fabregat
  • Management: Albert Baldomà

Irakurri gehiago

Colectivo Glovo: Tabú

Noiz

2024/09/29 19:00

Non

Bilbo, Harrobia (Otxarkoaga)

Tabú dantza garaikideko boskote bat da, inauterietako koadro batean bost pertsonaia femenino eta hainbat pertsona ezagun marrazten dituena. 20ko hamarkadako baserritar galiziarraren presentzia handia duen pieza da, non bost dantzarik bost emakume interpretatzen dituzten beren Tabú erakutsiz publiko guztientzat proposatutako dinamika batean.

Irakurri gehiago

Dantzaz: Distirak

Noiz

2024/09/29 19:30

Non

Arrasate, Amaia Antzokia

Dantzaz taldeak dantza-bidaia zirraragarri bat egitera gonbidatzen zaitu, hiru geldialdi paregaberekin, bakoitza artista ezberdinek gidatuta. Eszenatokiaren zirrikituetatik pop koloreen eztandaraino, eta naurarekiko loturaraino, obra bakoitza mundu apartetarako leiho bat da.

DISTIRAK dantza garaikidearen aniztasuna ospatzen du, freskotasuna eta kolore bibratzaileak uztartuz, publikoarekin oso lotura berezia sortzeko.

  • Zuzendaritza Nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte.
  • Zuzendaria artistikoa: Adriana Pous.
  • Koreografia: Giovanni Insaudo, Alexandros Stavropoulos, Sarada Sarita.
  • Dantzariak: Estebe Abrisketa, Nerea Bakero, Mariona Carrasco, Margot Castro, Efren Colomer Pérez, Filippo Cosso, Inês Costa,Clara Esteban, Alissa Kouzmenkov, Lele Mazzella, Maitane Picabea, Iñigo Rementeria, Ricardo Vásquez Allen

Irakurri gehiago

Mahai-gainekoa eta aurreskua

Noiz

2024/09/29 22:30

Non

Markina-Xemein

Markina-Xemeingo Arretxinagan mahai-gaineko dantza egiten dute Zerutxu dantza taldeko kideek dantzan eta abestuz. Ondoren aurreskua egiten dute eta horrela amaitzen dute San Migel eguna.

Irakurri gehiago