Agenda

Maria Moreno: Verso libre

Noiz

2024/09/27 13:00

Non

Baralakdo, Merkatua

Bi saio: 13:00 + 19:00

Bertso librea dantzatzeko sukarra da, edonon dantzatzekoa, gustuz dantzatzekoa, motiboekin edo motiborik gabe, zabarkeriarik gabe, forma berriak aurkitzeko estimulu berrien bila. Oraingo honetan, dantzaria soinu aldetik gelditzen da. Leku guztiek dute benetako soinua, memoria gogora ekarriz eta espazioa bera irakurtzen eta interpretatzen lagunduz. Gorputzek ere modu desberdinetan erreakzionatzen dute soinuaren arabera, eta hori da apustua, dena entzunaraztea, dena dantzatzea. Soinu-espazioa zutabe bat, sabai bat edo erlaitz bat bezalakoa da, eta leku horietako izateko arrazoiari eta bertan bizi denaren bizimoduari atxikita dago. Oraingo honetan, Mariak eta berarekin doazen artistek, Raúl Cantizanok eta Manuel Masaedok, Barakaldoko merkatuan esku hartzen dute, beren soinu-mundu propioen bidez beren espazioak entzunaraziz.

  • Dantzaria: María Moreno
  • Gitarrak eta Samplerrak: Miguel Vargas, Raúl Cantizano
  • Perkusioa: Manuel Masaedo

Irakurri gehiago

Dani Hernández + Eneko Gil: Lampyris nokturna

Noiz

2024/09/27 18:30

Non

Barakaldo, Herriko Plaza

"Zer nolako krudelkeria paradoxikoa ipurtargiei beren itsusitasuna goresteko argia ematen dien natura hau. Animalia bat, intsektu misteriotsu bat, itxura itsusi nabarmenekoa. Gaueko lanpara bat, inguruari edertasuna ematen diona, itxura gorabehera.

Denborak distiraz hustu gaitu, baina iluntasunak ipurtargi eta tximeletaz beteta jarraitzen du. Bizidun guztiak itsutzen eta suntsitzen gaituzten argi horien guztien aurrean, iluntasunean – gure atzean – ipurtargiak eta tximeletak irteten dira oraindik, eta beren argiekin eta koloreekin agertzen dira.

Oraindik itxaropena dago. Gogoratu esistentzia isil hori.

Eusten gaituzten familia eta familia-konfigurazioei.
Daudenei, ez daudenei, eta oraindik ere argitzen gaituztenei.

Eskerrik asko argiagatik."

  • Ideia, zuzendaritza, sorkuntza eta interpretazioa: Eneko Gil eta Dani Hernández
  • Laguntzailea: Bertha Bermúdez
  • Soinu-espazioa: Instensidades Ortega eta Vastarde
  • Grabaketa eta masterizazioa: Arax Estudios
  • Jantziak: Ramón García
  • Osagarriak: Élan d’Orphuim, Emilio Morales eta Masti Berri
  • Bideoa eta argazkia: Etanowski

Irakurri gehiago

AMAraun

Noiz

2024/09/27 19:00

Non

Azkoitia, Baztartxo

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran eta Neønymus

Noiz

2024/09/27 19:30

Non

Tolosa

Kultura Plazara jaialdiaren barruan dantza ikuskizuna Amaia Elizaran eta Neønymus musikariarekin.

Amaia Elizaran dantzariaren dantza garaikideko pieza bat da, Neønymus musikariarekin batera. Gorputzaren bidez berpizkunde eta berritze esperientzien inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituen bidai emozional bat da. Aldaketa eta bilakaera prozesu bat gure buruaren bertsio berri batera.

Amaia Elizaran dantzari eta koreografo tolosarra da, azken hamar urteotan dantza garaikideko zortzi pieza original sortu eta kultur proiektu ezberdinetan parte hartu duena.

Neønymus “Silberius de Ura” disziplina anitzeko artista bilbotarraren musika-proiektua da, non, bere ahots oso pertsonalaren eta teknologia elektronikoaren (looper-ak, ahots-prozesadoreak) eta historiaurreko instrumentuen arteko konbinazio ausartaren bitartez istorio musikal eta emozional bat sortzen du, ikuslea gizarteariaren garai urrunetara garraiatzen duena.

Irakurri gehiago

Batcharte: Xilko

Noiz

2024/09/27 20:00

Non

Maule-Lextarre, Frontoia

Nere bizi berria hasteko, joan nintzen milaka oroitzapenekin. Eta hor dirakartoi horietan, baina ez naiz ausartzen haien idekitzen. Banoala erran dietgurasoei (aita amei). Beren aurpegiko espresioaz oroitzen naiz, baitabehin, irakurri nuen esaldiaz: gurasoen memoria itotzen gaituensaindutegia da. Eta orduan, ulertzen dut kartoi horiek ideki behar ditudala, bederen barnean dena sailkatzeko. Jakiteko nora goazen, jakin behar dugu nundik gatorren, ezta?

  • Zuzendari artistikoa, dramaturgoa, koreografa: Fanny Marmayou.
  • Dantzaria, antzezelea: Joana Olasagasti.

 

Irakurri gehiago