Agenda
Pastorala: Inesa Gaxen
2024/09/22 00:00
Bastida
Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.
Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean.
Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.
San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza
2024/09/22 11:30
Iruñea, Alde Zaharra
Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza kaleratuko du.
Hau izanen da programa:
- 11:30ean: Arrotxapeko zubian bandera-arbola eta partitzea.
- 12:15ean: Prozesioa Aldapako elizatik.
- 13:15ean: Ezpata-dantza udal plazan.
- 14:00 Soka-dantza Aldapako elizaren atarian.
LABO GEO: Gorputza eta Ondarea: Borja Bordonabe + Neri(h)ari + Proyecto Larrua
2024/09/22 12:00
Mutiloa
LABO GEO: Gorputza eta Ondarea ekimenaren barruan.
Borja Bordonabe: Solo.

Neri(h)ari: Nere azalean arrotz.

Proyecto Larrua: Idi begi.

Dantza Hirian: Proyecto Larrua + Node
2024/09/22 19:00
Hondarribia
2024ko Dantza Hirian jaialdiaren barruan Hondarribian bi konpainien emanaldiak izango dira. Proyecto Larrua-ren Sangre y Klorofila eta Noderen Batu.
Proyecto Larrua: Sangre y Klorofila
- 19:00etan, San Pedro kalean. Iraupena: 15 minutu.
Vicente Ameztoyren lanean inspiratzen da, muga horretan bizitzeko, paisaia amaitzen den eta gure ideiak hasten diren lekuan.
Node: Batu
19:15ean, Santa Maria Madalena plazan. Iraupena: 15 minutu
Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da.

Dab: Noeud
2024/09/22 19:30
Barakaldo, Eskulturen parkea
*2024ko Rataplan Jaialdiaren egitarauaren barruan.
NOEUD, frantsesez korapilatua, Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan esplorazio bat da. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak, bizi izan zuten garaia kontuan hartuz.
- Dantzariak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz
- Zuzendaritza artistikoa: Marina Eskisabel
- Jantziak: Naia Iturrioz