Agenda

Zelatungo Erromeria

Noiz

2024/09/15 11:00

Non

Zelatun (Errezil)

Hernio mendiaren magalean kokatzen den Zelatuneko erromeriak ezagunak dira oso. Iraileko igande guztietan jende ugari bertaratzen da dantzara.

Abuztuak 29, osteguna. San Joan Txiki

  • Antonioren Bordan, Xabier Etxanizekin eta Lidia Irigoienekin erromeria.
  • Agirretxe bordan, Arandia Anaiekin erromeria.

Irailak 1, igandea

Trikitilariak: Jone Uria eta Julene Otegi.

Irailak 8, igandea

Trikitilariak: Laja eta Lutxurdio.

Irailak 15, igandea

Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga.

Irailak 22, igandea

Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga.

Irailak 29, igandea

Trikitilariak: Izer eta Alabier.

Irakurri gehiago

Ingurutxoa

Noiz

2024/09/15 12:00

Non

Abaurrepea

Aezkoa Eguneko programazioaren barruan ingurutxoa estreinatuko du Pipirripi dantza taldeak.

Irailaren hirugarren asteburuan, eta txandaka (urtero haraneko bederatzi herrietako batean), antolatzen da bizilagunen senidetze ospakizun hau, parte hartu nahi duen herritar orori zabalik dagoena. Aezkoako Kultur Elkarteak duela berrogei urtez antolatzen duen jai eta errebindikazio ospakizuna da Aezkoako Eguna.

Irakurri gehiago

La Trapecionista Kia: Artxipielago

Noiz

2024/09/15 18:00

Non

Galdakao, Muguruko landa

Lurraren pisua hauts bihurtua, hondarraren aritasuna esekiduran, oinez etengabe aritzea, etengabe bilatzea…
Zer uzten du gizakiak bere urratsen atzetik?
Nola har daiteke perspektiba?
Zer da nahitaezkoa?
Nola egin ikusgai funtsezkoa dena?
Protagonistak bakarkako bidaia bat egingo du, txelo baten musikaren laguntzarekin, eta esekidura uneak, aire-dantza uneak, eta berarekin batera eraldatzen den paisaia bat marratuko ditu.

  • Egilea: Sorkuntza Kolektiboa
  • Zuzendaritza: Maitane Azpiroz
  • Musika: Alejandro Saul Martinez
  • Eszenografia: Maitane Azpiroz
  • Koreografia: Maitane Azpiroz
  • Aktoreak: Teresa Magallón Cortés, Alejandro Saul Martinez
  • Teknikariak: David Lainez Aguirre, Juanjo Altuna

 

 

Irakurri gehiago

Aukeran: Aiurri

Noiz

2024/09/15 18:30

Non

Lekorne, plaza

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

Irakurri gehiago

Tio Teronen semeak: Haurreskolari

Noiz

2024/09/15 20:30

Non

Lezo, Goiko Plaza

Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"

Irakurri gehiago