Agenda

Maitaldia 2024

Noiz

2024/09/12 13:50

Non

Miarritze

Maitaldia 2024, Miarritzeko (Lapurdi) dantza jaialdia, irailaren 5etik 16ra. Dantza emanaldiak antzokietan, kalean, errepika publikoak...

Guztira 41 konpainia arituko dira dantza garaikidearen euskal hitzordu gorenean; izen batzuk aipatze aldera, Bernako, Marseillako eta Monte-Carloko balletak, Rennes, Caen eta Nanteseko koreografia zentroak, Sun-a Lee hegokorear sortzailea, Robinson Cassarino eta Bruno Pradet. Etxekoak ahaztu gabe, jakina: Kukai, Bilaka, Dantzaz, Martin Harriague...

Miarritzeko Koreografia Zentro Nazionalak antolatzen du dantzaren jaialdi hau. Ikuskizun gehienak Miarritzen badira ere Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Gipuzkoan ere izango dira; hala nola, beste hainbat herritan ere izango dira: Maule, Atharratze-Sorholüze, Bastida, Donapaleu, Donibane Garazira, Donibane Lohizune, Baiona, Bardoze, Bokale, Angelu, Senpere, Ziburu, Luhuso eta Errenterian.

Programazioa: Maitaldia 2024

Irakurri gehiago

Poloniako Zakopane herriko dantza-taldearen emanaldia

Noiz

2024/09/12 19:00

Non

Orio, Herriko pLaza

Poloniako Zakopane herriko dantza-taldea Euskal Herrian da egunotan hainbat emanaldi eskaintzen, eta ostegunean, irailak 12, Orion egingo du geldialdia. Saioa Herriko Plazan izango da, 19:00etan hasita. 

Taldea 1981ean sortu zen, eta azken urteetan bira ugari egin ditu nazioartean; besteak beste, Alemanian, Austrian, Bulgarian, Frantzian, Grezian eta Italian eskaini ditu emanaldiak. 40 urtetik gorako ibilbidea izanagatik ere, talde gaztea da, belaunaldi berrien erreleboari esker, eta dozenaka lehiaketatan hartu dute parte, beste horrenbeste sari eskuratuz.

Irakurri gehiago