Agenda

NODE: Batu zuzenean

Noiz

2024/08/06 19:00

Non

Bilbo, Enkarnazio Plaza

* 2024ko Eszena Kaleraren egitarauaren barne.

BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa, olerkiak hitza sortuz. Jantziek euskal jantzi tradizionalak errebisitatzen eta omentzen dituzte. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun. 

Irakurri gehiago

Paloteadoa

Noiz

2024/08/06 19:30

Non

Fustiñana, Foruen plaza

Fustiñanako Barde-ribera dantza taldeak abuztuaren 6an plazaratuko du bertako paloteadoa. Arratsaldeko 19:30ean izango da emanaldia Foruen plazan.

 

Irakurri gehiago