Agenda
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2024/08/15 00:00
Mallabia
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"
Ezpata-dantza eta aurreskua
2024/08/15 11:00
Zumarraga, Euskadi Plaza
11:00etan Eliza Nagusian, ezpata-dantza dantzatuko dute. 12:15etan Euskadi enparantzan, aurreskua.
Ezpata-dantza eta aurreskua
2024/08/15 11:30
Bilbo, Begoña
Bilboko Beti Jai Alai taldeak ezpata-dantza eta soka-dantza egiten ditu Amabirjina egunean Begoñan.
Ezpata-dantza eta aurreskua
2024/08/15 11:30
Bilbo, Begoña
Bilboko Beti Jai Alai taldeak ezpata-dantza eta soka-dantza egiten ditu Amabirjina egunean Begoñan.
Soka-dantza
2024/08/15 12:00
Arantza
Ama Birjinaren egunean meza ostean herritarrek soka-dantza egingo dute.
Dantzakia
2024/08/15 12:00
Etxarri Aranatz
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.
Erregelak
2024/08/15 12:00
Gernika-Lumo
11:30 Meza nagusia. Ostean, Erregelak Elai Alai taldearen eskutik eta ohiko kopaua.
Paloteadoa
2024/08/15 20:30
Murchante
Murchanten 2008an berreskuratu zen paloteadoa eta herriko festetan, abuztuaren 15ean egiten dute.