Agenda
Mahaigainekoa
2024/08/01 12:00
Mendexa
Goizeko 11etan meza nagusia egingo da eta horren ostean Mahaigainekoa dantzatuko dute.
Malandain Ballet Biarritz: Mosaikoa
2024/08/01 20:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Mosaikoa izenburuko ikuskizun hau konposizio koreografiko bat da. Haren ornamentu-motiboak, askotarikoak eta aberatsak, Biarritzeko Malandain Balletaren errepertoriotik hartuak dira. Garai desberdinetan eta forma eta tonu aldakorretan oinarrituta, Mozart, Saint-Saëns, Chopin, Tchaikovsky eta abar elkarrekin lotu eta Made in Dance moduko izenburuak nabarmenduko dira, askotariko inflexio eta mugimenduen bidez sentimendu mota oro adierazten dituztenak. Amaitzeko, Ravelen Bolero obraren intentsitatearekin bat egindako giza mosaiko baten apoteosia izango dugu.
Egitaraua:
Mozart à 2 (zatia), 1997
Le Cid (zatia), 1999
Solo, 2023
Une Dernière chanson (zatia), 2012
Nocturnes (zatia), 2014
Les Saisons (zatia), 2023
La Mort du cygne, 2002
Magifique (zatia), 2009
Boléro, 2001
- Koreografia: Thierry Malandain.
- Dekoratua, jantziak: Jorge Gallardo.
- Argiztapen diseinua: Christian Grossard.
- Jantzien egitea: Véronique Murat, Charlotte Margnoux. Bazkide: Delta Danse.
Kresala: Hiru
2024/08/01 21:30
Donostia, Peine del viento
Eduardo Chillidari omenaldia bere jaiotzaren mendeurrenean. Elkargunerako espazioa den itsasoari irekitako oroigarri klasikoen plaza horretatik, hiru eskultura sortzen dira itsasoan eta mendian ezarritako hiru harkaitzetatik. Hiru dira harkaitz bakoitzean sartzen diren besoak; hiru besarkatzen dituzten espazioak definitzen dituzten besoak eta “haizea orrazten” dutenak; eta hiru mugan hitz egiten duten elementuak: lurra eta harkaitza, itsasoa eta olatua, zerua eta haizea.
Dantza, eskulturaren antzera, Kuroien greziar arte arkaikoko geometriatik datorren eta zati baten instant bateko abstrakzio liriko latz batera doan adierazpen metagarrira egokitzen da. “Hiru”, dantza, musika eta poesiaren txirikordatze bat da non
metamorfosian bibratzen duen obra bat bezala grabitatzen duen, “bere ahotsa” ateraz aromak lotuz eta gurutzatuz; Haiku japoniar batean bezala, erritmo sotil, intimo eta delikatuko keinuekin.
- Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
- Jantzien diseinua: Paloma de Alba
- Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Izaro Lozano, IratiMartikorena, Naia Lertxundi, Lorea Esnaola, MartaBuendia, Maialen Agirregomezkorta, JoneMuniategiandikoetxea, Lide Muniategiandikoetxea,Maddi Llorente, Aitor Egaña, Ibai Ochoa De Alaiza,Josu Sagardia, Pablo Zurutuza, Markos Murua, Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Beñat Lizartza, OierGoikoetxea, Oier Martikorena, Harkaitz Ardanaz
- Antolatzailea: Donostiako Musika Hamabostaldia