Agenda

Pastorala: Ligetx koblakaria(k)

Noiz

2024/07/28 15:30

Non

Gamere-Zihiga

'Ligetx koblakaria(k)' pastorala prestatzen ari dira Gamere-Zihigako herritarrak. Luis Ligetx (Larraine 1901 - Zihiga 1940) koblakari larraintarraren biziari buruzkoa da antzezpena. Larrainen jaio, baina Zihigara ezkondu zen. Laborari  lanbidez, koblakaria eta idazlea ere izan zen. Etxahun Iruriren irakasle izan zen. Etxebestek ikusi zuen emakume kargu gutxi zirela eta Luisen arrebari ere protagonismoa ematea proposatu du. Beraz, hura ere koblakari gisa arituko da oholtzan. Horretarako, artxibo eta paperetan arrebari buruzko informazio askorik ez denez, fikzio pixka bat gehitu dute.

Zuberoako pastoral honetarako Gamere-Zihigako laurogei bat herritar ari dira lanean. Beñat Larrorik idatzi du testua eta Xantiana Etxebest dabil zuzendari edo errejenta lanetan. Uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztuko dute Gamere-Zihigan.

Irakurri gehiago

Tio Teronen semeak: FreshCool

Noiz

2024/07/28 20:00

Non

Pasai Donibane, Santiago plaza

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.

Irakurri gehiago