Agenda

Baztandarren Biltzarra 2024

Noiz

2024/07/21 10:00

Non

Elizondo

Baztan ibarreko biztanleek uda partean ospatzen duten ermandade-jai handia da Baztandarren Biltzarra. Elizondo da jaiaren eszenatokia. Zalantzarik gabe, ibarreko ekitaldirik adierazgarriena da. 1963tik ospatzen da, eta ibarreko 15 herrietako biztanleak karrozatan ibiltzen dira herriko kaleetan barna.

Desfilearen ondoren, mutil-dantza egiten da Udaletxe plazan, txistuaren soinuan. Melodiak aurrera egin ahala, gero eta dantzari gehiagok egiten dute bat dantzarekin.

Irakurri gehiago

Baztandarren Biltzarra 2025

Noiz

2024/07/21 10:00

Non

Elizondo

Baztan ibarreko biztanleek uda partean ospatzen duten ermandade-jai handia da Baztandarren Biltzarra. Elizondo da jaiaren eszenatokia. Zalantzarik gabe, ibarreko ekitaldirik adierazgarriena da. 1963tik ospatzen da, eta ibarreko 15 herrietako biztanleak karrozatan ibiltzen dira herriko kaleetan barna. Desfilearen ondoren, mutil-dantzak egiten dira Udaletxe plazan. Bazkal ondoren ere izaten da dantzarako betarik.

  • 11:00etan orga desfilea.
  • 13:30 Mutil-dantzak Elizondoko plazan.
  • 17:45 Mutil-dantzak, muxikoak, gaita eta Larrain-dantza merkatuko dantzan.

 

Egitarau osoa: Baztandarren Biltzarra 2025

Irakurri gehiago

Ertza: O tempo diz

Noiz

2024/07/21 19:00

Non

Arrigorriaga, Joan XXIII. plaza

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Irakurri gehiago

Musikarie Jaialdia 2024: dantzagaraikidea

Noiz

2024/07/21 19:00

Non

Elorrio, plaza

2024ko Musikaire Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Parte-hartzaileak:

  • HURyCAN: "Te odiero"
  • O GLOBO: "Alleo"
  • IxA: "Ollos cara adentro"
  • COLECTIVO ELEKTROKAT: "Euskal Strutting", "Azkoinak", "Elektrokat"

Irakurri gehiago

Itsasi: Uharak

Noiz

2024/07/21 19:00

Non

Azpeitia, Soreasu Antzokia

Aurtengo Azpeitia Dantzaneko azken emanaldia izango da igandean, uztailaren 21ean, 19:00etan, Soreasu antzokian. Itsasi Euskal Kultur Taldeko dantzariek eta musikariek Uharak ikuskizuna estreinatuko dute jendaurrean.

Irakurri gehiago