Agenda

Mairuaren alardea

Noiz

2024/07/20 19:00

Non

Antzuola

Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila txikiena, makila handiena eta zinta-dantza.

Irakurri gehiago

Ertza: Marginalia

Noiz

2024/07/20 19:30

Non

Markina-Xemain, Iruretako portalean

Ahaztuta edo gizartetik kanpo sentitzen diren pertsona batzuen bizitzari buruzko dantza zati txikiak dira. Gure inguruan egunero ikusten ditugun istorioak.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Ertza dantza taldea
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Pilar Andrés eta Deissane Machava

Irakurri gehiago