Agenda

Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz

2024/07/02 09:00

Non

Zumarraga

Ezpata-dantza eta soka-dantza Zumarragan, Antioko Amaren baselizan, Santa Isabel egunean. 

9:30 Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00 Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30 Ohorezko aurreskua eliza aurreko zelaian.
13:00 Besteak beste, Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak.

 

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2024/07/02 12:30

Non

Berriz

Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean egiten dira dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en bi aldiz. San Pedro egunez bezala, lehenengo goizeko meza ostean dantzatzen dute eguerdian. Ondoren arratsaldean, 20:00etan berriro ere dantzari-dantzako dantza guztiak eta erregelak amaieran eskaintzen dituzte herriko plazan.

Irakurri gehiago

Loratzen: Erroak

Noiz

2024/07/02 18:15

Non

Bilbo, Casilda Iturrizar Parkea

*Kalealdia 2024 jaialdiaren barruan.

Bi saio: 18:15 + 21:15

Dantza garaikidea, zuzeneko musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna da Erroak. Sareak eraikitzeak, elkar zaintzeak, elkar indartzeak eta emakumeen ahalduntzeak duten garrantzian jartzen du begirada.

Poema mezuekin, zuzeneko ahotsarekin, jantzi eta soinekoen forma eta koloreekin, baso batean gaudela sentiaraziko digute, emakumearen eta ama lurraren arteko lotura bizaraziz. Honek guztiak, dantza garaikidearekin batera, publikoa hunkituko du.

  • Zuzendaritza: Nekane Pérez de Nanclares
  • Ekoizpena: Sortzaileak Loratzen
  • Dantzariak: Eider Mendizabal, Ane Sánchez, Maialen Azpillaga, Maren Olazaran, Itsaso Flores eta Nekane Pérez de Nanclares
  • Egilea: Nekane Pérez de Nanclares
  • Errezitatzaileak: Ziortza Basaguren eta Iratxe Mugire
  • Arropa diseinua: Hirutxoak

Irakurri gehiago