Agenda
Organik: Ondoloin + Arnas txiki
2024/07/13 18:30
Getxo, Areetako Geltokia plaza
*Getxo Eszena Kalean 2024 jaialdiaren barruan.
Lau izkinek ditu nire oheak, lau aingerutxok neure arima gordetzen dute… Ondoloin euskaraz ondo lo egiten dezazula esan nahi du. Haurrek lo hartu aurretik erritual asko dituzte: ipuina, abestia, pelutxea, argia piztuta… Eta lo sakonean erortzen garen unetik aurrera, beste unibertso batean sartzen gara. Egia esan, oso unibertso desberdinak izan daitezke, eta ez dakigu oso ondo zergatik ditugun ametsak, eta beste batzuetan, aldiz, amesgaiztoak. Zein da zure amesgaiztorik okerrena? Zein da gehien errepikatzen dena? Eta zure ametsik amestuena?
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2024/07/13 19:00
Oiartzun, Landetxe plaza
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"
Matxalen Bilbao Cia Danza + Led Silhouette: Fugas + Los Perros
2024/07/13 20:00
Durango, Ezkurdi plaza
* Getxo Eszena Kalean 2024 jaialdiaren barruan.
Fugas
Hiri-espazioetarako dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografoak jarraitzen du Gear lanean jorratutako taldearen ideia aztertzen. Bere aurreko lana izan zen hori, eta engranaje, migrazio eta konposizio eskultorikoen irudiak aztertu zituen sorkuntza-iturri gisa.
- Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
- Antzezleak: Olaia Valle, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García
- Musika: Chopin Waltz Op. 64 No. 2, Bach Brandemburgo Concierto, Concierto nº6
- Jantziak: Java Vintage
- Lankideak: La FuNdicIOn, Utopian, CDART
- Diruz lagunduta: Gobierno Vasco Dpto. de Cultura
- Komunikazioa eta banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa