Agenda
Soka-dantza
2024/07/01 13:00
Elgeta
Elgetan, Feria Nagusiko jaietan soka-dantza atera eta dantzatuko du udalbatzak herritarren aurrean.
Osa + Mujika: Bueltaxka
2024/07/01 18:30
Bilbo, Doña Casilda Parkearen Pergola
*Kalealdia 2024 jaialdiaren barruan.
Bi saio: 18:30 + 20:30
Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.
BUELTAXKAk ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere.
- Zuzendaritza : OSA+MUJIKA
- Koreografia: Jaiotz Osa
- Interpreteak: Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines
- Jantziak: Xabier Mujika
- Musika: Gartxot
- Bideo eta Argazkiak: Etanowski