Agenda
Besta Berri (zortziurrena) Iparraldean
2024/06/09 10:00
Lekorne:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Donamartiri:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Iholdi:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Heleta:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Ostanko:
- 10:00 Besta Berri
Dantza garaikide lehiaketa: Harria
2024/06/09 11:00
Gasteiz, Probintzia plaza
*KaldeArte 2024 jaialdiaren barne.
Dantza garaikideko koreografoen lehiaketa, hiri-espazioetan Larrua proiektuak zuzenduta.
Hautatutako konpainiak:
Vertebrata: Alejandra Balboak sortu eta interpretatzen duen obra da, ezintasunari, ahaleginari eta biziraupenari buruzko gogoeta. 13’
Bailaban las perolas: Zer geratzen da etxe bat eraitsi ondoren? Zer dute ate honetako giltzek? Laura López Muñoz & Pablo Pérez Alonso. 20’
Dos pies para dos: Bidaia honetan, jarraitzeko beharrak fluxu etengabea erakutsiko digu, lankidetzari esker ez gelditzeko gai dena. Gilles Noël eta Olaia Valle. 15’
Henko: Bidaia intimo bat, beldurra gainditzeko bidean. Iñigo Rementeria eta Laura Latasa. 15’
El bolero: Altraste Danza
2024/06/09 11:30
Gasteiz, Foruen Plaza
*KaldeArte 2024 jaialdiaren barne.
Bi saio: 11:30 eta 18:30
Diotenez, 10 minutuan behin Ravelen Bolero piezaren bertsio bat entzuten da munduan. Hala, Zuriñe Benaventek aurkeztuko digun lan honekin erroetara itzuliko da, errotik lan egitera, gehigarririk gabe.
Erabateko estreinaldia.
XIV. Muxiko Eguna
2024/06/09 12:00
Errenteria
Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik ospatuko da muxikoen saio berezia udako oporraldiaren ostean, XIV. Muxiko Eguna.
Hilero bezala, goizeko 12,00etan, Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastolako jolastokian euria egingo balu) ikasturte bukaera ospatuko da eta azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du hamalaugarrenez Beti Prest taldeak.
Aurtengo ekitaldiko musika joleak Alaken Taldekoak eta Errenteriako Dultzaineroak izango ditugu.
Herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen du Beti Prest Taldeak. Muxikoak dantzatu Herriko plazan eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen dena, dantzan utzitako indarrak berreskuratzeko.
Igandekoa ikasturte bukaerako saioa izango da, baina urrian itzuliko dira berriro mutxikoak.

La Coja Dansa: Llocjocxoc
2024/06/09 19:00
Bilbo, La Fundicion
Izan gintezke etxe-aldaketa batean ahaztutako bi traste zahar, baina, egia esan, maskulinitate hegemonikoaz bestelako ikonografia sortzea erabaki duten bi mutil gara (bi gizon), nahiz eta ez dugun lortu ia-ia inoiz.
LlocJocXoc joko bat da, eta bere buruaz denbora gehien ahazten denak irabazten du, bere inguruak desegin eta kartoiekin nahasten dituenak; formak, erritmoak, kadentziak eta kolpeak bereiztea lortzen duenak, ezein mezuk ez dezan izan hizkuntzak duen irmotasuna. Mutatzearen poderioz definitzen gaituzten hitzetatik ihesi, jokoa perfektua izango litzateke, baldin eta, amaieran, hasieran ez bezalako zerbait izango bagina.
Hori ezinezkoa da, eta horrexegatik gustatzen zaigu.
- Sortzaileak eta interpreteak: Diego M. Buceta eta Santi de la Fuente
- Zuzendaritza eszenikoa: Tatiana Clavel eta Raúl León (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa)
- Testuak: Maribel Bayona
- Musika: Heezen
- Argiztapena: Hipólito Patón
- Argazkia: CaixaFosca
- Produkzioa: Raquel Vidal
- Babesleak: Valentziako Kultura Institutua, Valentziako Udala, Cancunquinque (Santiago de Compostela), Espacio Inestable (Valentzia), Acontarmentiras (Valentzia).
Jardunaldiak: Emazte Dantzari
2024/06/09 19:00
Baiona
“Euskal herrian, geroz eta herri gehiago dira haien dantzak genero berdintasunaren ikuspegitik birpentsatu eta berrikusi dituztenak. Parekidetasunaren bidean urratsa eman duten dantza taldeak/eragileak distiratsuak eta eredugarriak dira guretzat. .”
Euskal dantza eta parekidetasunaren inguruan gehiago entzuteko aukera izango da hurrengo ekainaren 8an, Baionako Patxa plazan ospatuko den Emazte Dantzari jardunaldian.
IDB bertan izango da, generoaren inguruan eraman dugun gogoeta lana eta taldeen egoeraren inguruan hitzegiteko. Gainera, “Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioaz disfrutatzeko aukera ere izango da Unai Esturoren eskutik.