Agenda

Azeri-dantza

Noiz

2024/06/27 09:00

Non

Hernani

Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.

Irakurri gehiago

Km ZERO

Noiz

2024/06/27 19:30

Non

Euskal Pizkundea Etorbidea (Mungia)

Mungiako Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskolak ikuskizun txiki bat proposatzen deusku Baserritarren omenez eraikitako Estatuaren L. urteurrena ospatzeko.

 

Sinopsia: “Hegaztien txio-doinuak entzuten dira Km ZERO inguruan, bizitza askotarako erreferentzia eta abiapuntu-gunean”

Interpreteak: Alaitz Uriarte, Amaia Rosaenz, Ane Da Silva, Ane Rekalde, Araitz Bengoetxea, Arantzazu Bilbao, Asier Muruaga, Bittor Muniozguren, Eider Larrabeiti, Elene Linares, Enaitz Linero, Garazi Pérez, Goizalde Cheliz, Haizea Barcina, Haizene Díaz, Haizene Ortega, Irune Barturen, Izaro Castillo, Izaro Polo, Izaro Uriarte, Joane Orbe, Maider Pildain, Maite Rosaenz, Maren Irazola, Nahia Ormaza, Uxue Varela.

Musika: Juan Mari Beltrán

Koreografia: Nagore de las Cuevas Alonso / Arkaitz Pascuas

Iraupena: 35 min

 Soinuztapena: Jira Musikaz

 Koordinazio Administratiboa: Izusko Izagirre / Izaskun Legarreta

 Irudiak eta Bideoa: Mungiako Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskola

 

Irakurri gehiago