Agenda
Pastorala: Inesa Gaxen
2024/06/15 15:30
Bardoze
Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.
Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean.
Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.
Qabalum: La medida que nos ha de dividir
2024/06/15 18:30
Getxo, Areetako Geltokia plaza
Bi leku behar izaten dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekiko lerro paraleloz betetako espazio hau ez da egiazkoa, ezta gurea ere. Ez bagara, ez gara ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere, nola susma genezakeen etorkizuna hori zela?
- Egilea: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Jantziak: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Zuzendaritza: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Dantzariak: Lucia Burguete, Diego Pazó
- Musika: Luisillo Kalandraka
- Koreografia: Lucia Burguete & Diego Pazó
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2024/06/15 19:00
Anoeta
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"