Agenda
LABO GO46 ZirKuSS: Hazia, Sustrai Kapsula
2024/06/13 19:00
Donostia, Tabakalera
Zirkoa / dantza / arte plastikoak
60 minutu
LABO GO Sortze-prozesuen erakusleihoa
- 18:45 Ateak irekitzea.
- 19:00 Zirkoa, dantza eta arte plastikoak + Solasaldia.
Sinopsia
Bost topaketa, gizartearen bost erakusgarri eta aurkitu ditzazkegun arazoak: sormen-blokeoa, jolasten ikastea, rdenaren eta desordenaren arteko dualtasuna, arau sozialak eta horiek hausteko askatasuna. Hau guztia, Miren eskultore eta performerraren begiradaren eta, batez ere, eskuen bidez adierazita.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Miren Barrena (artista plastikoa eta sokan akrobaziak), Dominika Krzymowska (oihal akrobaziak), Olivia Bernardo eta Xandre Sierra (eskuz eskuko bikotea) eta Matthias Elgueta (malabareak).
- Zuzendaritza: Lander Briones.
Biografia:
ZirKuSS Donostiako zirku, dantza eta antzerki proiektua da. Lander Brionesek Donostiako Udalaren MartxUp proiektura bidalitako proposamenetik jaio zen 2022an. ZirKuSS-ek herritarren parte-hartzea sustatzen du eta sorkuntza-prozesua ikusarazten du, zirku garaikideak lurraldean duen presentzia areagotzeko eta artistei eta azpisektore kulturalei irteera profesionala emateko.
Ballet T: In Perspective (entsegu irekia)
2024/06/13 19:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Laida Aldaz Arrieta artistak In Perspective lan koreografikoaren entsegu irekia eskainiko du.
In Perspective dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako emanaldi sorta da, eszenikoak ez diren espazioetan. Bere izenak dioen bezala, zinema-giroa sorrarazten duten ikuspuntuekin jokatzen du.
Oharra: Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira ekainaren 6ko 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
Dantzakia
2024/06/13 21:00
Etxarri Aranatz
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. Ekainaren 13an, San Kiriko eguna, kintoek dantzakia edo soka-dantza dantzatzen dute iluntzeko 21:00ak inguruan.