Agenda
Entradillak
2024/05/09 12:00
Urduña
Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.
Moonshot
2024/05/09 19:30
Gasteiz, Principal Antzokia
Damián Muñozek zuri-beltzeko telebistan ikusi zuen lehen ilargiratzea, eta horrek markatu zuen bere oroitzapenen hasiera. Horregatik, obra honetan "ilargiari tiro egiteko" asmoa du, errusiar mendiaren atzeko aldean egoteari uztearren: fitxa hartu, ilaran jarri eta eserlekuan segurtatu; igoeraren tentsioa sentitzu eta jaisterakoan besoak altxatu eta oihu egin. Bizitzak berriro mugi nazan. Itxaropena izateaz ari naiz.
Azkenean sinestea bada kontua, zergatik ez sinetsi gauza berri batean? Zergatik ez ausardia? Zer edo zer ausarta egiteko aukera.
- Zuzendartiza, sorkuntza eta interpretazioa: Virginia García, Damián Muñoz
- Testuak: Riki Blanco, La intrusa
- Score: Jesús Díaz
- Soinua: La intrusa
- Argitazpen-diseinua: La intrusa, Javi Ulla
- Eszenaratzea eta jantziak: La intrusa
- Eskerrak: Conservatorio Municipal de danza Jose Uruñuela
- Dantza abonamendua
- Iraupena: 70 minutu