Agenda
Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta
2024/05/04 17:00
Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia
Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.
Hernaniko XXVI. Dantzari Astea
2024/05/04 18:00
Hernani
Les Grands Ballets Canadiens: 7. sinfonia / Cantata
2024/05/04 19:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Les Grands Ballets Canadiens sorkuntza- eta produkzio-konpainia bat da, dantzaren forma guztiak lantzen dituena, ballet klasikoaren diziplinan oinarrituta. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikoaren pean, balletaren klasiko handiak taularatzen ari dira Kanadako eta nazioarteko berrogeita hamar bat dantzari, bai eta puntako artista garaikide berrien sorkuntzak ere. Bere produkzio bikainekin, konpainiak aurkikuntzak eta emozioak eragin nahi ditu, eta irudimena suspertu, dantzaren pasioa transmititu eta inpaktu iraunkorra sortu.
Uwe Scholz zendutako koreografoaren 7. sinfoniaren bidez, dantzariak harreman sinbiotiko batean sartzen dira Beethovenen musika itzelarekin. Obra hau leitmotiv bat da, trebetasun atletikoa eta dantzaren geometria bateratuta.
Mauro Bigonzettiren Cantatak Mediterraneoaren edertasun basatia gogorarazi eta Hegoaldeko koloreak zabaltzen ditu, erraietatik datozkion keinu sutsuen bidez. Senez eta bizitzaz beteta, gizonen eta emakumeen arteko harremanaren alderdi anitzak aztertzen ditu dantzak: sedukzioa, pasioa, borrokak, jeloskortasuna... XVIII. eta XIX. mendeetako Italiako musika-tradizioan inspiratuta dago Cantata; sehaska-kantetan, Salentoko pizzichietan, Napoliko serenatetan... Lau abeslarien ahotsek eta musikak hamar dantzari-bikoteak gidatzen dituzte, Italia hegoaldeko jai-giroan.
Taldea
7. sinfonia
Musika: Ludwig van Beethoven – 7. sinfonia la maiorrean, 92. op. (1813).
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Uwe Scholz (1958–2004).
Koreografiaren egokitzapena: Ivan Cavallari.
Cantata
Koreografia: Mauro Bigonzetti.
Musika (jatorrizkoa eta tradizionala).
Ahotsa, marko-danborra: Lorella Monti.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Pagliara.
Ahotsa, marko-danborra: Enza Alessandra Prestia.
Ahotsa, akordeoi diatoniko botoiduna: Cristina Vetrone.
Les Grands Balletsek Canada Council for the Arts eta Conseil des arts et des lettres du Quebec erakundeen babesa du, babesle publiko gisa.
Maria Pages: De Sheherazade
2024/05/04 19:30
Iruñea, Baluarte
María Pagésen hausnarketa zibikoak aurrez aurre jarri nahi ditu Flamenkoaren mitoa eta errealitatea, dantza tresna abegitsua, eskuzabala eta ingurunearekiko konprometitua izan dadin. De Sheherazade asmo horren azken erakustaldia da.
Hamabi koreografiaren bidez, emakumeen esentzia poliedrikoa ehuntzen duten harietako batzuk iradokitzen dituen abentura kontatzen du De Sheherazadek. Ikuskizuna narrazio indartsua da, elkarri ondo jositako bakarkako eta taldeko koreografiekin eraikia. Pertsonaiak antzezle bakoitzaren berezitasuna eta taldearen indar izugarria biltzen ditu. Kontakizunean zehar, emakumezko guztiak gorpuzten dituen emakumeak publikoarekin partekatuko ditu bere ezagutzak, kontraesanak, amodioak, desamodioak, indarrak, hauskortasunak, ziurgabetasunak, atsekabeak, bakardadeak. Arima parez pare irekita, gorputzarekin, desirarekin, amatasunarekin eta oraindik lortu gabeko berdintasunarekin duen harremana adieraziko du.
Koreografiek emakumezkoen aniztasuna jasotzen dute, eta aniztasun horrek ekintza bereganatzen du, agertokia benetan eta sinbolikoki menderatzeko. 13 emakume agertokia bere egiten, bizitzaren eszenatokia. Alegría, toná, bulería, soleá, malagueña, tanguillo eta abarren konpasean pentsatu, dantzatu eta abesten duten emakumeak. Munduko andre guztiak omentzen dituzten emakumeak.
De Sheherazade lanak musika-errepertorio herrikoi eta klasikoa esploratzen du, eta marokoar musikari erreparatzen dio bereziki. Partiturak lantzen ditu, eta pasarte klasikoak flamenkoaren ikuspuntutik interpretatu eta moldatzen ditu. Baina, funtsean, musika originalak sortzen ditu. Rubén Levaniegosek konposatu ditu, Sergio Ménemekin eta David Moñizekin batera, María Pagésen zuzendaritzapean, ikuskizunerako sortutako dramaturgia-kontakizuna eta hitzak oinarri hartuta. Beraz, musika klasikoaren, herrikoiaren eta flamenkoaren arteko elkarrizketa libre eta abegitsua izango dugu entzungai, hari- eta perkusio-laukotearen eskutik, ahots arabiar baten eta flamenkoko beste biren laguntzarekin.
Bilaka: Gernika
2024/05/04 20:00
Getxo, Muxikebarri
1937an Gernika suntsitzea oraindik ere indarrean dagoen sinboloa bihurtu zen. Pablo Picassoren mihise enblematikoari omenaldia disimulatu gabe, Martin Harriague koreografo baionesak pieza artistiko berritzailea sortu du. Bertan, exijentzia fisiko handi baten bidez, Bilaka taldeko bost dantzarik euskal dantza tradizionaletako pausoen berridazketa garaikide bat sortuko dute. Bakean eta gizaterian sinestearen alde egiten duen proiektu bat eratzen du dantzaren eta musikaren indarrak.
Garaztarrak: Rom Herria
2024/05/04 20:30
Donibane Garazi, Jai Alai
Lehen partean: Garaztarrak dantza eskolako haurren Iturri Zaharretik ikusgarria.