Agenda

Dab: Noeud

Noiz

2024/05/16 19:00

Non

Leioa, Errota

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

NOEUD, frantsesez korapilatua, Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan esplorazio bat da. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak, bizi izan zuten garaia kontuan hartuz

  • Dantzariak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz
  • Zuzendaritza artistikoa: Marina Eskisabel
  • Jantziak: Naia Iturrioz

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: Tierra de nadie

Noiz

2024/05/16 19:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Irakurri gehiago

Angel Duran: Clinch

Noiz

2024/05/16 23:00

Non

Leio Udaletxea

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

Boxeoan, “clinch” terminoak boxeolariek elkar besarkatu eta epaileak banandu arte elkar blokeatzen duten unea adierazten du. CLINCHek maskulinotasun toxikoena erakusten du, lehiaketan, ukazioan eta desberdina den guztiaren aurkako norgehiagokan ezarritakoa. Baita indarkeria erabiliz frogatu behar den sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea alde batera utziz.

Angel Duran dantzan graduatua da SEADen (Salzburgo) eta Arte eta Diseinuan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2020tik aurrera, Duran bere sorkuntza-proiektu pertsonalena ari da garatzen Angel Duran Performing Arts izenpean. Bere lanaren ardatza giza egoera aztertzea da, gorputz-hizkuntzaren ikerketaren bidez eta dramaturgia berriaren aldeko apustua eginez. 

Irakurri gehiago

La Glo: Perspectivas

Noiz

2024/05/16 23:30

Non

Leioa, Kultur Leioa

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

PERSPEKTIBA, ikuspegi fisiko zein emozional gisa, gure bizitzetan aurre egin behar diogun zerbait da; jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Izaki bizidunok garapen fisiko eta mental konplexua eta, kasu batzuetan, zabala zeharkatzen dugunez, ulertzekoa da gure perspektiba behin baino gehiagotan aldatzea gure bizitzan zehar. Bizitzako lehen urteetan mundua altuera desberdinetatik ikustea eragiten duen maila fisikoko hazkundetik abiatuta, egoera berak eå©z du efektu bera izango gure bizitzako etapa guztietan. Esperientziek zenbait kontzeptu pixkanaka aldatzen dituzten elementuak ekar­tzen dizkigute eta, horrek, ezinbestean, ingurunea ulertzeko eta inguratzen gaituzten gertakarien aurrean erreakzionatzeko modua aldatzea dakar.

Irakurri gehiago