Agenda
Maskaradak 2024
2024/04/06 09:00
Larraine
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.
Maskaradak 2024 Egutegia
- Urtarrilak 21, igandea: Pagola
- Urtarrilak
27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
- Otsailak
4, igandea: IruriOtsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
- Otsailak 11, igandea:
Maule-Lextarre> Otsailak 11, igandea: Iruri
- Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
- Otsailak 24, larunbata: Muskildi
- Martxoak 2, larunbata: Donaixti
- Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
- Martxoak 17, igandea: Idauze
- Martxoak 23, larunbata: Aloze
- Martxoak 31, igandea: Barkoxe
- Apirilak 6, larunbata: Larraine
- Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
- Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
- Apirilak 27, larunbata: Pagola
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Dantza tailerra: Amatxiren dantzak
2024/04/06 11:00
Iruñea, Kondestable jauregia
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.
Apirilak 6, larunbata, 11:00etan Amatxiren dantzak dantza tailerra Patxi Labordarekin.
Duela mende bat Iruñean zer dantza molde egiten ziren azalduko digu Patxi Labordak eta azaltzeaz gain, dantzan jarriko gaitu noski. Tailerra Kondestable jauregiko sala gotikoan izanen da eta edukiera mugatua izanen du. Izen-emate ordena errespetatuko dugu. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785
Kontxako baranda
2024/04/06 16:00
Donostia, Kontxako pasealekua
*Dantzaren Hilabetea 2025 egitarauaren barruan.
1997an lehen aldiz egin zenetik, ezinbesteko hitzordua bihurtu da Kontxako Barandako barra klasikoko erakustaldia, baita Dantza Hilabetearen barne dauden jarduera ospetsuenetariko bat ere. Ikasle eta irakasleek kalera aterako dute ohiko barra-ikastaldia
.Igandean, hilak 6, XXVII. Kontxako Baranda ospatuko da Kontxako pasealekuan. Bertan, 31 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1476 ikaslek parte hartuko dute.
- 16:00 - 16:30, Txikien Barra, Nautiko klubetik Cafe de la Concharaino.
- 16:45 - 17:15, Ertainen Barra leku berean.
- 17:40 - 18:25, Nagusien Barra Nautiko klubetik Antiguoko tunelera arte.
Eduardo Guerrero: Debajo de los pies
2024/04/06 19:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Debajo de los piesekin, Eduardo Guerrerok bere unibertsoan parte hartzera gonbidatzen zaitu; bizi ditugun kezka guztiek osatzen dute proiektu honen imajinarioa. Pertsonalki, bere taldearekin etengabe hitz egiten duen narratiba unibertsala eraikitzen saiatzen da.
Debajo de los pies lanean tradizioa eta garaikidetasuna eskutik doazen mundu bat biltzen da. Agertokian, ñabardurez betetako lurralde sotila, gertukoa eta urrunekoa lotzen dituena. Bertan, gonbidatu egiten du ikuslea formen, bolumenen, iragarpenez betetako gorputzen eskala zabal batean finkatzera begiak. Zalantzarik gabe, lan hau mugarri bat da, etapa berri bat Eduardo Guerreroren obran.
Tradizioa eta garaikidetasuna margotzen dituen flamenko-dantzari baten mihisea.
- Dantzariak: Eduardo Guerrero, Clara Checa, Julia Acosta.
- Flamenko kantaria: Fran Blanco “Al-blanco”.
- Gitarra: Victor Franco.
- Bateria: Antonio Carmona.
- Zuzendaritza: Eduardo Guerrero.
- Zuzendari eszenikoa eta dramaturgiakoa: Mateo Feijóo.
- Landa-lana eta aholkularitza: David Lagos.
- Zuzendaritza musikala: Joselito Acedo.
- Ikus-entzunezkoak eta soinu espazioa: Los Voluble.
- Koreografia: Eduardo Guerrero, Marco Flores, Alberto Sellés, Sara Jiménez.
- Aholkularitza koreografikoa: Rocío Molina, Iván Amaya.
- Argiztapen diseinua: Benito Jiménez.
- Bideo grabaketak: Simone Serlenga.
- Bideoetako artistak: Remedios Amaya, Tío Maleno.
- Eszenografiaren eta planoen diseinua: Davinia Fillol.
- Eszena espazioaren ideia: Eduardo Guerrero.
- Eszenografiaren eraikuntza: Teatro Bicentenario De San Juan Argentina.
- Ekoizpen diseinua: Clara Castro.
- Koordinazio teknikoa: Félix Vázquez.
- Ekoizpen koordinazioa: Compañía Eduardo Guerrero.
- Jantziak: Maura y Revuelta.
- Oinetakoak: Begoña Cervera.