Agenda

Soka-dantza

Noiz

2024/04/28 13:00

Non

Lazkao, Euskadi Enparantza

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean Lazkaoko Udal ordezkariek soka-dantza eskaintzen dute udaletxe aurrean txistulariekin eta dantzariekin.

Irakurri gehiago

HQPC proiektu kolektiboa: Habrá que ponerse cachas

Noiz

2024/04/28 13:15

Non

Sopela

Habrá Que Ponerse Cachas (Katxas jarri beharko dugu) zentzugabekeri, xarma eta asmamenen joko bat da. Bob Dylanen abesti bat. «The Royal Tenenbaums» filmean bi anaien paperak. Anai-arreben arteko harremanak denboran zehar nola aldatzen diren… haurtzaroan, nerabezaroan, heldutasunean…  Zer gertatzen da haurrek gurasoen ordez erabakiak hartu behar dituztenean? Zerk hurbiltzen gaitu gure anaiengana? Zerk urruntzen? Nola familiak batzutan gure nortasunarengana gerturatzen gaituen eta bestetan urruntzen? Guzti horrekin eta horretaz pentsatzen… dantzariek hartu-eman oparoa sortarazten dute… beraien ideia hegalarien mugimenduak ospakizuna bilakatuz.

  • Gida artistikoa: Maylis Arrabit.
  • Dantzariak: Ebi Soria Coron, Xabier Madina Manterola.
  • Ekoizpena: Kolorearekin Elkarte Artistikoa

Irakurri gehiago

Dididen.cia: B iperdestrucción

Noiz

2024/04/28 17:30

Non

Etxarri-Aranatz, Kultur Etxea

*DNA 2024 jaialdiaren barruan

Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?

Irakurri gehiago

Mari Paula: Devórate

Noiz

2024/04/28 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Performance hau 450 urtetan degradatzeko sortu zen Ozeano Bareko zabor zati handiaren gainean, non plastikoak etorkizuna irentsi zuen. Gizadiaren txatarra, emakume antropofaga proletaria digital bihurtu zuten antzezpenaren krisiaren ondoren. Bere burua jaten du garai batean galdu zuen gorputz kolektiboaren plazerraren bila.

  • Zuzendaritza, kontzeptua eta performancea: Mari Paula
  • Mugimenduaren zuzendaritza: Rebeca García
  • Dramaturgiako eta mugimenduko kolaborazioa: Janet Novás, Leonarda Glück, Reinaldo Ribeiro eta Ricardo Nolasco
  • Kanpoko begirada: Lívia Delgado
  • Argi diseinua: Carlos Molina eta Spacecircles
  • Birako teknikaria: Semy Monastier edo Carlos Molina
  • Soinu diseinua: Jaime Peña
  • Diseinu grafikoa: Torreón Arquitectura
  • Argazkiak eta bideoa: Anjana Guerras
  • Ekoizpen exekutiboa: Gabriel Machado eta Mari Paula
  • Ekoizpen artistikoa: Giovana Lago y Águila Produçere
  • Banaketa: Iñaki Díez Distribución
  • Euskarria: Ebanx, Fundação Cultural de Curitiba, Iberescena 2019 eta Funarte – Brasil

Irakurri gehiago

Riart Company: El valor de lo invisible

Noiz

2024/04/28 19:00

Non

Ribaforada, Kultur Etxea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekin duen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz eta autodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzen da.

Irakurri gehiago

Dinamo Danza: Luz Negra

Noiz

2024/04/28 20:00

Non

Atarrabia, Kultur Etxea

*DNA 2024 jaialdiaren barruan

Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira

Irakurri gehiago