Agenda

Alabena: Flipluf

Noiz

2024/04/26 10:30

Non

Irisarri, Ospitalea

Bi saio: 10:30 eta 15:00

Dantza eta musika ikusgarria. 2 hilabete eta 6 urte artekoentzat, emanaldi hau publiko guziari irekia da. Iraupena: 30 min

  • Zuzendari artistikoa: Arantxa Lannes
  • Interpreteak: Maider Martineau – Arantxa Lannes

Irakurri gehiago

Macarena Recuerda Sheperd: Gauza. Gorputz batean esku hartzea

Noiz

2024/04/26 18:00

Non

Donostia, Tabakalera

"Gauza" da ILUSIONISMOARI buruzko Macarena Recuerda Sheperd-en trilogia ixten duen pieza. Ikerketa horrek pentsarazi dio ilusioa nola uztartzen den antzerkiaren esentziarekin, eszenaren gainean konbentzioa eta magia, errealitatea eta bere bikoitza, ekintza eta fikzioa azalduz. 2017an hasi zuen ikerketatik sortu dira AY! Bai! (2018) gorputzetik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa eta “The Watching Machine” (2020) argitik, itzaletik eta islatik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa

Oraingo honetan, «Gauza. Gorputz batean esku hartzea», irudi pertzeptiboak eszenografikotik ikertzen ditugu. Horretarako, gorputza beste material bat bezala pentsatu dugu, atrezzo bihurtu arte.

"Gauza" dantza pieza bat da, dantza gorputz objektibo batez osatua.

Gauzen koreografia.

Irakurri gehiago

Jone Amezaga + Manu Gaigne: Remedios Vals

Noiz

2024/04/26 19:00

Non

Donostia, Tabakalera

Helburua disziplinartekotasunaren inguruan lan egitea da, disziplina artistiko bakoitzak elkarrekin sortzeko dituen modu ezberdinak ikertuz eta gorpuztuz. Hizkuntza eszeniko amankomun baten bilaketa da eta bidea egiteko modua. Ideia guzti horietatik material zehatz bati ahalik eta etekin gehien atera nahian, gure lehen lana sortu dugu.

  • Iraupena: 14 minutu
  • Sormena eta interpretazioa: Manu Gaigne, Jone Amezaga
  • Argazkiak eta bideoa: Etanowski
  • Erakunde laguntzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Garaion Sorgingunea, Azala Kreazio Espazioa, Lizartzako Udala

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Zakurrak

Noiz

2024/04/26 20:00

Non

Zarautz, Modelo

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Irakurri gehiago

Myriam Perez: Nunavut

Noiz

2024/04/26 20:00

Non

Tolosa, Leidor Aretoa

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Leire Otamend, Oihana Vesga
  • Musika: Ander Fernandez
  • Dramaturgia, kanpo begirada: Bertha Bermudez
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Argazkiak: Nagore Legarreta
  • Bideo irudiak: Kensa produkzioak

Irakurri gehiago

Zirikolatz: Dantz'hari

Noiz

2024/04/26 20:30

Non

Senpere, Larreko gela

Senpereko Zirikolatz euskal dantza taldearen 45. urtemugakari antolatu emanaldia, 8 eta 74 urte arteko ehun bat senpertar biltzen dituena

Irakurri gehiago