Agenda
Dantza-solas mintzaldiak
2024/04/12 18:00
Iruñea, Kondestable jauregia
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.
Apirilak 12, ostirala, 18:00etan Dantza solas Mintzaldiak. Izenburu orokor horren baitan hiru lagun ekarriko ditugu dantzaz solastera, hain zuzen.
- Batetik, Jesus Ramos dantzari-ikertzaile iruindarra ariko zaigu 500 años de danza en Iruña. Los maestros de danza de Pamplona, función institucional y social izeneko mintzaldiarekin.
- Bigarrenik, Becky Siegel dantzari eta koreografo estatubatuarrak La danza, el folclore, lo sagrado y lo profano solasaldia eskainiko digu.
- Azkenik, Oier Araolaza dantzari eta antropologo eibartarrak entzuten baina dantzan jarriko gaitu Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza hitzaldi praktikoarekin.
Mintzaldiak Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen dira.
Beltxaren kontzertuan: Doinu bete historia
2024/04/12 19:00
Ansoleaga aretoa
Beltxaren taldearen kontzertua argitaratu duen azken diskarekin, Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen XXXVIII Folklore jardunaldien baitan.
Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere
2024/04/12 19:00
Altsasu, Iortia Kulturgunea
* DNA 2024 jaialdiaren barruan.
Udaberri honetan, DNA Danza Contemporánea de Navarra programaren eskutik, Zuk Performing Art-en Quosque tándem abutere-n estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu zuen.