Agenda
Hazparneko Libertimendua
2024/03/09 10:30
Hazparne
Hazparnen libertimendua egingo dute martxoaren 9an. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.
Liburu aurkezpena: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
2024/03/09 10:30
Beasain, Igartza
Martxoaren 9an aurkeztuko du Mikel Sarriegik (Beasain, 1965) Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua lana. Beasaingo Igartza jauregian izango da aurkezpena eta ekitaldira sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena. Liburua aurkezteaz gain omenduko dira Gipuzkoan euskal dantzen lekukoa mantendu duten dantza-maisu guztiak.
Publikoari eta agintariei harrera egingo zaie hasieran ezpata-dantzarekin eta hitzartze eta omenaldiaen ondoren dantza-sokarekin amaituko da ekitaldia. Sokan Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariek bere “Esku-aldatzekoa” dantzatuko dute.
Goierriko dantzari helduen III. Topaketa Legorretan
2024/03/09 11:00
Legorreta
Martxoaren 9an Goierriko dantzari helduen III. Topaketa ospatuko da Legorretan. Ataungo Otsoak, Beasaingo Aurtzaka, Idiazabalgo Axari, Lazkaoko Oin Arin, Legorretako Irrintzi Alai, Ordiziako Amets Bide, Urretxuko Lurra eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeetako 200 dantzaritik gora bilduko dira herri horietako txistulari eta musikariekin batera.
Egitaraua
- 11:00etan. Dantzarien topaketa plazan.
- 11:30ean. Desfilea herritik.
- 13:00etan. Alardea plazan.
- 14:30ean. Bazkaria.
- 16:30ean. Erromeria Ttipika taldearekin.
Dantzaldia
2024/03/09 11:00
Baiona, Patxa Plaza
Erromeria
2024/03/09 17:30
Hernani, Ezkiaga pasealekua
- 17:30 Mutil-dantzak
- 18:00 Erromeria
Bizkaian Emakumeak Dantzari
2024/03/09 18:30
Durango, Andra Mariko elizpea
Dantza emanaldia Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Hurrengo dantza taldeek parte hartuko dute: Alkartasuna dantza taldea (Bermeo), Itxartu dantza taldea (Arlgorta), Salleko dantza taldea (Sestao), eta Tronperri eta Txoritxu Alai. Merkatu Plazatik kalejira egingo dute, 18:00etan.
Kukai: Txalaparta
2024/03/09 19:30
Getxo, Muxikebarri
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio
Malandain: Urtaroak
2024/03/09 19:30
Iruñea, Baluarte
Thierry Malandainek programa berean fusionatu ditu Vivaldiren Lau urtaroak, historiako obrarik ezagun eta interpretatuenetako bat, eta bere garaikide eta herrikide Giovanni Antonio Guidok konposatutako Lau urtaroak, ia ezezaguna. Bi konposizioak programa berean biltzea apustu arriskutsua da, garaikideak izan eta biek natura ospatzeaz gain, ez baitute antzik beste ezertan. Miarriztar koreografoaren sorkuntza hau, beraz, erronka zirraragarria da; izan ere, mimo handiz landu du, partitura baten osotasuna errespetatzeko eta idazkeran musikaltasuna aldarrikatzeko.
Thierry Malandainen Urtaroak obra koherentea da, bere azken balletetan hasitako bideari jarraitu baitio gizadiak izaki bizidunekin eta naturarekin dituen harremanen inguruan. Malandainek 80 koreografia baino gehiago sortu ditu, eta errepertorio koherentea sortzen jarraitzen du, balletari sakon lotua, lehentasuna emanez gorputz dantzariari, eta horren potentzia, birtuosismo, gizatasun eta sentsualtasunari. Zentzua eta estetika bilatzen ditu Madalainek, estilo intenporal eta soilaren bidez, eta ospe handia lortu du horrela nazioartean.
- Koreografia: Thierry Malandain.
- Jantziak: Jorge Gallardo.
- Argiztapena: François Menou.
- Jantzien diseinua: Véronique Murat eta Charlotte Margnoux.
- Balletaren maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro eta Frederik Deberdt.
- Balleta: 22 dantzari.
iXa mugimenduaren unibertsoak: Aitzindariak
2024/03/09 20:00
Elorrio, Arriola Antzokia
Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi-tanta bakoitzeko, Aitzindariak milaka emakume elkartzen ditu dantza-esperientziaren aitzakiarekin. “Clichea” du lagun eta generoari buruzko aurreiritziak suntsitzen ditu.
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten emakume aitzindariak omentzen ditu, borrokan jarraitzen dutenei laguntzen die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak oroitzen ditu.
Modelatzea eta naturaren poetika baliatuz, Aitzindariak ateak irekitzen dizkio ikusleari arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sar dadin, norbanakoa maitatu eta errespetatzen duen munduan barnera dadin, baina, batez ere, gizakiaren indibidualtasuna eraldatu nahi du gizarte berdinzalea erdietsi nahian.