Agenda
Kotilunak 2024
2024/03/03 09:00
Etxehasia (Uztaritze)
Kotilunak Uztaritzeko, Larresoroko eta Jatsuko kaleetan ibiliko dira urtarril, otsail eta martxoko zenbait igande goizetan. Kutun elkarteak joaldun talde bat osatzea erabaki zuen eta 2018tik Kotilungorri eta joaldunak oinarrian dituzten mozorroak ateratzen dira etxez etxe eskean joareak astinduz.
Kotilunak 2024
- Urtarrilak 21: Arruntza (Uztaritze)
- Otsailak 4: Jatsu
- Otsailak 16: Larresoro
- Martxoak 3: Etxehasia (Uztaritze)
- Martxoak 17: Purgu (Uztaritze)
Baigorriko libertimendua
2024/03/03 10:30
Baigorri
Baigorrin libertimendua egingo dute martxoaren 5ean, 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.
Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.
Muxikoak
2024/03/03 11:30
Donibane Lohizune, Itxaka auzoko pilota plaza
Mutxikoak Punpeka taldearekin Donibane Lohizuneko Itxaka auzoko pilota plazan.
Denis Martínez Roque: 365
2024/03/03 19:00
Bilbo, La Fundicion
- Interpreteak: Maria Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese
- Musika originalal: Ibon Aguirre
- Argiztapena: Arantza Flores
- Bideoa eta argazkia: Marian Gerrikabeitia
- Zuzendaritza eta koreofragia: Denis Martínez Roque
- Jantziak: Denis Martínez Roque
- Eszenografia: Jorge Roque Aday
- Zabalkundea: Leyre Fandiño