Agenda

Maskaradak 2024

Noiz

2024/03/23 09:00

Non

Aloze

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

XXXIV. Arabako Euskal dantzetako eskola artekoa

Noiz

2024/03/23 11:30

Non

Gasteiz

Ekitaldia martxoaren 23an izango da, larunbatean, eta honako dantza taldeek parte hartuko dute: Gasteiztik Adurtza D.T, Arantzabela Ikastola D.T ta Jare D.T, Dulantzitik Haize D.T, Zigoitiatik Oketa Alai D.T. eta gonbidatu berezi bezara Portugaletetik Berriztasuna D.T.

Goizean Adurtza Dantza Taldeko Berriztasuna taldeak Adurtza auzoko kaleetatik dantzan ibiliko dira 11:30etatik 13:30etara (Hegoaldeko Gizarte Etxean 11:30etan, Hebillas plazan 12:10etan eta Dantzari plazan 12:50etan). Eguraldi txarra izanez gero, 12:00etan egingo da, Hegoaldeko Gizarte Etxeko kantxetan.

Arratsaldean, parte hartuko duten talde guztiak 17:30ean elkartuko dira Andre Maria Zuriaren plazan, ekitaldiari hasiera emateko. Euria eginez gero, Hegoaldeko Gizarte Etxeko kantxetan burutuko da topaketa, ordu berean.

Irakurri gehiago

Performance + Malditos Night

Noiz

2024/03/23 19:00

Non

Iruñea, Ziudadela

* 2024ko DDM "Danzad, Danzad, Malditos Invierno"-ren barruan.


19:00 | Dantza eta performancea. Armada etorbidearen sarrera
Parkour, Rafael Arenasek gidatua, Polvorín: HURyCAN Te Odiero
Parkour, Mistoen erakinina: Amancio González. Swan (Alemania)
Parkour, Arma Aretoa: Zebra Prieta. El mal comío no piensa (Madril)

22:00 | Arma Aretoa
Malditos Night
22:30ean: BeatLove LIVE
00:00etan: JUDY LIVE PHASE.CTV

Irakurri gehiago

Gauthier Dance: Swan Lakes

Noiz

2024/03/23 19:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Swan Lake! Beltxargen aintzira! Ballet klasiko handi horren izena aipatzearekin bakarrik, beren kabuz datoz irudiak eta asoziazioak: aintzira bat ilargiaren argitan, beltxarga txikien dantza, Siegfried printzea zalantzan Odetteren eta Odileren artean, Rothbart azti gaiztoa. Hamaika interpretazio egin dira, tradizionalak, modernoak zein parodiak, bai agertokian, bai pantaila handian. Beraz, ba al dago beste ezer kontatzerik Beltxargen aintzirari buruz? Benetan ez, baldin eta ez badiozu beste formatu bat ematen istorioari...

Beltxargen aintziraren beren bertsioa sortzeko eskatu die Eric Gauthierrek munduko koreograforik garrantzitsuenetako lauri, Dance Company Theaterhaus Stuttgart konpainiarentzat. Eta sortu dituzten lan horien asmoa ez da iraupen luzeko pieza bakarra izatea, baizik eta Beltxargen aintzirak izatea pluralean, Beltxargen aintziraren banakako lau egokitzapen 20 minutu ingurukoak, estiloaren aldetik sortu dituzten koreografo horiek bezain askotarikoak. Aukera zoragarria zerbait berria aurkitzeko, horren gai ezagunetik abiatuta!

Cayetano Soto: UNTITLED FOR 7 DANCERS.
Koreografia: Cayetano Soto.
Musika: Peter Gregson.


Marie Chouinard: LE CHANT DU CYGNE: LE LAC.
Koreografia eta eszenografia, jantziak, argiztapena eta bideoaren diseinua: Marie Chouinard.
Musika: Louis Dufort.
Obraren barruan dago: Un violador en tu camino, LASTESIS kolektiboarena.

Marco Goecke: Shara Nur.
Koreografia: Marco Goecke.
Musika: Björk eta Jesse Callaert.

Hofesh Shechter: SWAN CAKE.
Koreografia eta musika: Hofesh Shechter.

Irakurri gehiago

Shen Yun

Noiz

2024/03/23 19:00

Non

Bilbo, Euskalduna Jauregia

Shen Yun Performing Arts Txinako dantza klasikoko eta lehen mailako musikako konpainia da, New Yorken sortua. Txinako dantza klasikoa, dantza etniko eta folklorikoak eta historiak kontatzen dituzten dantzak aurkezten ditu, orkestra eta abeslari bakarlarien laguntzarekin. 5.000 urtez, Jainkoaren kultura Txinako lurraldean loratu zen. Musika eta dantza ikusgarriarekin, Shen Yun kultura loriatsu hau berpizten ari da. Shen Yun, edo “jainkozko izakien edertasuna dantzan” bezala itzul daiteke.

Shen YUNek, bere ikuspegi artistiko eta politikoarekin, antzerki-esperientzia bidaia multidimentsional eta inspiratzaile bihurtzen du gizateriaren altxor handienetako baten bidez: Txinako kultura tradizionaleko bost milurtekoak.

Sar zaitezte mundu batean, non bai sofoek eta bai poetek Dao-rekin harmonia bilatzen zuten. Dontzeilek grazia eternal batekin dantzatzen zuten, eta jeneralek, berriz, atletismo lehergarri batekin. Balioari eta bertuteari buruzko denboraz kanpoko istorioak sortu ziren. Non zerua eta lurra gurutzatzen ziren eta magia bera ere posible zen.
Munduko antzinako arte-moduetako batekin -dantza txinatarra, alegia-, multimedia-efektu berritzaileekin eta orkestra-lan guztiz originalekin batera, Shen Yunek atari bat irekitzen dio edertasun xarmangarriko eta jakinduriazko zibilizazio bati.

Ikuskizunari buruzko informazio gehiago: https://es.shenyun.com/

Irakurri gehiago

La Veronal: Sonoma

Noiz

2024/03/23 19:30

Non

Gasteiz, Principal Antzokia

Sonoma existitzen ez den hitza da. Hala ere bi hitzez osatuta dago: grekoaren soma (gorputza) eta latinaren sonum             (soinua): gorputzaren soinua edo soinuaren gorputza. Izan zitekeen, Marcos Morauk azaltzen duen bezala, erortzen den gorputzaren soinua. Buñuelengan inspiratuta, Morauk berreskuratu egiten du bizirik izatearen garrasia, Calandako danbor-hotsen taupadaren antzera.

Mugako egoera batean aurkitzen denean eta bizirauteko garrasi egiten duen gizakia bezala, Sonoma jatorrira, gorputzera itzultzeko beharretik abiatzen da. Giza-arima itzuli da, aintzinako kultura eta erritoak gogorarazten dituzten mugimendu eta estetika hipnotikoekin. Marcos Morau (Premio Nacional de Danza 2013) La Veronaleko zuzendari eta koreografoa izateazgain, eszena-, jantzi- eta argiteri-diseinatzailea da.Munduan zehar ibili da bere lanak aurkezteko: Veneziako arte-biurtekoan, Pariseko Théâtre nationalde Chaillot bezalako antzokietan, eta Avignonekoa bezalako festibaletan.

  • Artistak: Lorena Nogal, Marina Rodríguez, Sau-Ching Wong, Ariadna Montfort, Núria Navarra, Àngela Boix, Laia Duran, Anna Hierro, Alba Barral
  • Konpainia: La Veronal
  • Egilea: Marcos Morau
  • Testua: El Conde de Torrefiel, La Tristura, Carmina S. Belda
  • Eszenografia: Bernat Jansà, DavidPascual
  • Jantzien diseinua: Silvia Delagneau

Irakurri gehiago

Oihana Varela: Plañideras

Noiz

2024/03/23 20:00

Non

Astigarraga, Erribera Kulturgunea

Performance dantza bat da bere gai nagusiarekin, gizartean dagoen gehiegizko kexa eta iritzia, eta historian zehar nola iraun eta eboluzionatu duen. Horretarako, negar-kantari pertsonaia aukeratu dugu istorio hau kontatzeko.

Irakurri gehiago

Harrobi: Geure(r)a

Noiz

2024/03/23 21:30

Non

Bilbo, Euskalduna Jauregia

* Loraldia 2024 egitarauaren barruan. 
Bi saio: 21:30 // 22:15
Geure(r)a dantza bertikaleko ikuskizuna da, naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Etxepitiaren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute bi dantzarik egindako koreografia esekia.

Irakurri gehiago