Agenda

Ostiralak dantzan

Noiz

2024/03/22 17:00

Non

Donostia, Larratxoko Kultur Etxea

Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.

Helburua dantzatzea eta gozatzea da.

Irakurri gehiago

Gauthier Dance: Swan Lakes

Noiz

2024/03/22 19:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Swan Lake! Beltxargen aintzira! Ballet klasiko handi horren izena aipatzearekin bakarrik, beren kabuz datoz irudiak eta asoziazioak: aintzira bat ilargiaren argitan, beltxarga txikien dantza, Siegfried printzea zalantzan Odetteren eta Odileren artean, Rothbart azti gaiztoa. Hamaika interpretazio egin dira, tradizionalak, modernoak zein parodiak, bai agertokian, bai pantaila handian. Beraz, ba al dago beste ezer kontatzerik Beltxargen aintzirari buruz? Benetan ez, baldin eta ez badiozu beste formatu bat ematen istorioari...

Beltxargen aintziraren beren bertsioa sortzeko eskatu die Eric Gauthierrek munduko koreograforik garrantzitsuenetako lauri, Dance Company Theaterhaus Stuttgart konpainiarentzat. Eta sortu dituzten lan horien asmoa ez da iraupen luzeko pieza bakarra izatea, baizik eta Beltxargen aintzirak izatea pluralean, Beltxargen aintziraren banakako lau egokitzapen 20 minutu ingurukoak, estiloaren aldetik sortu dituzten koreografo horiek bezain askotarikoak. Aukera zoragarria zerbait berria aurkitzeko, horren gai ezagunetik abiatuta!

Cayetano Soto: UNTITLED FOR 7 DANCERS.
Koreografia: Cayetano Soto.
Musika: Peter Gregson.


Marie Chouinard: LE CHANT DU CYGNE: LE LAC.
Koreografia eta eszenografia, jantziak, argiztapena eta bideoaren diseinua: Marie Chouinard.
Musika: Louis Dufort.
Obraren barruan dago: Un violador en tu camino, LASTESIS kolektiboarena.

Marco Goecke: Shara Nur.
Koreografia: Marco Goecke.
Musika: Björk eta Jesse Callaert.

Hofesh Shechter: SWAN CAKE.
Koreografia eta musika: Hofesh Shechter.

Irakurri gehiago

Altraste: Lutinier

Noiz

2024/03/22 19:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Altraste Danzak hamargarren urtemuga beteko du2024an. Dudarik gabe, oso une hunkagarri eta bereziaizango da guretzat, eta ospatu nahi dugu piezaberri baten estreinaldiarekin. Arabako konpainiaizanda, pieza hori abentura eta erronka izango daguretzat, eszenan hainbat jatorri ezberdinetako artistakizango baititugu: Frantzia, Alemania Brusela,Kolonbia eta Espainia. Koreografia osatzeko ibilbideluzea duen Iñaki Azpillaga artistaren laguntzaizango dugu.
 
Artearen bidez egunerokoaren parte diren gaiakjorratuko ditugu: denboraren abiadura, egunerokokeinu txikien iraultza, eta esanguratsua den irribarrea.Hibridismo generikoa, publikoarekiko gertutasunaeta unea atzematea izango dira gure sormen-lanarenezaugarriak.Gai hauek eta beste gai berri batzuk azalduko diraespresio-hizkuntza eta taularatze-modu ezberdinetatikabiatuta, hainbat mailatan osatutako collageakeginez, banaka zein elkarrekin.
  • Zuzendaritza artistikoa: ZuriñeBenavente
  • Antzezleak: Magdalena Ottl, Nicolás Sánchez, Nelson Martínez, Zuriñe Benavente, Ignacio Monterrubio
  • Laguntzailea: Iñaki Azpillaga
  • Argiztapen laguntzailea: Cristina Gómez
  • Eszenografia laguntzailea: Kike Blanco
  • Soinua: Ignacio Monterrubio

Irakurri gehiago

Lasala: 10 urte

Noiz

2024/03/22 20:00

Non

Zarautz, Modelo

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Irakurri gehiago